BILBOKO ZIRKUITUA aukera bat da sortzaile berriek eta antzerki- eta dantza-taldeek beren lanak eszenaratu eta jendaurrean antzezteko. Aukera bikaina da barruti guztietan ikusteko urian bertan sortutako proposamen berriak. Bilbao Eszena antzerki-baliabideen zentroaren XX. urteurrena den honetan, hiruhileko honetan Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako konpainien egitarau berezi bat izango dugu.
Urriak 3 osteguna/19:00 - OTXARKOAGA Udaltegia
Abenduak 19 osteguna/19:00 - REKALDE Udaltegia
Zuzendaria: Aitor Pérez Collado
Antzezleak: Arantzazu Sanz Fika, Irati Agirreazkuenaga, María Urkijo, Amaia Ajuria.
Dramaturgia: Miren Sanz Fika
Jantziak: María Urquijo
Imajina ezazu egon litekeen egoerarik onena: zoriontsu izatea. Beti zoriontsu izatea, kexatzeko arrazoirik gabe. Haginetako min txiki bat ere ez izatea. Ezer ez. Imajinatu egun batean zorioneko jaikitzen zarela, ezerk ez zaituela kezkatzen, ezta ikaratzen ere. Eta biharamunean zoriontsu izaten jarraitzen duzula, eta hurrengoan, eta hurrengoan…
Imajinatu ez sufritzeko diseinatu zaituztela genetikoki, ez beldurrik ez minik ez sentitzeko.
Imajinatu supergizakia zarela.
Edo guztiz kontrakoa.
Imajinatu munstro bat zarela.
Imajina ezazu egon litekeen egoerarik txarrena: zoriontsu izatea
Urriak 10 osteguna/19:00 - REKALDE Udaltegia
Zuzendaria: Bea Insa
Dramaturgia: Miren Sanz Fika
Antzezleak: Muna San Emeterio, Susana Herrero, Meritxel González, Jon Melero, Rebeca Aizpiri, Lola Cantero, Ernesto F. Valerio
Korua: Rebeca Aizpiri, Begoña Longo, Nahikari Yubero, Ernesto F. Valerio, Jon Melero, Lola Cantero, Anartz Langara
Argazkintza: María Cascón
Argiak: Ainhoa Martínez
Jantziak: María Urquijo
Antigona Edipo eta Jokastaren alaba, Ismeneren ahizpa, eta Eteokles eta Polinizesen arreba da.
Bere bi nebek elkar hil zuten Tebaseko setioan. Eteokles ohore handiz lurperatu zuten, Tebaseko hiriari leial izan baitzen. Polinizesek, ordea, ez zuen hiletarik izan, bere osabak –Kreonte Tebaseko erregeak– hala aginduta, hiriari traizio egitearen zigor gisa.
Antigonak badaki Polinizesi lur eman behar diola eta Kreontek egindako agindua urratzen du. Baina erregeak, gertatutakoaren berri jakiten duenean, Antigona bizirik ehorzten du.
Urriak 17 osteguna/19:00 - BEGOÑA Udaltegia
Antzezleak: Elisa Marañón, Luz Mundiñano, Mª Carmen Martínez, Mª Carmen Villegas
Zuzendaria: Sol Magunagoikoetxea
Ikus-entzunezkoak: Gorka Etxeandia
Argazkiak: Javier Valledor
Soinujolea: Garazi Navas
Hau errezitaldi bat da. Bidaia poetiko-ludiko bat, sarritan absurdoa, burutik pasatzen zaizkigun gauzei buruzkoa.
Burua jateko ekintza, agertokira ekarria.
Ez da makala! Bizi gaituzten eta barrenak nahasten dizkiguten ideiak. Itotzen diren eta itotzen gaituzten gogoetak. Gutxien uste dugunean garrasika lehertzen diren burutazioak. Makina bat kontraesan, akordeoi baten doinuarekin. Burua eta gorputza ez baitoaz beti elkar hartuta.
Urriak 19 larunbata/19:00 - OTXARKOAGA Udaltegia
Jatorria: Donostia, Gipuzkoa.
Zuzendaria: Cristina Torres
Antzezleak: Eneko Molina, Juncal Arizcuren, Marta Candial, Cristina Torres.
Eta egun batean lurpean esnatuko bazina? Tierra bi ekitaldiko antzezlana da. Bertan, erortzea bizitzara itzultzea da. Lurpean, geure gurari ezkutuak aurkituko ditugu. Garenaren ikuspegi esperpentikoa. Zuloan zehar ikusten den errealitate bat, non errazena geure burua aurkitzea den. Ausartuko al zara?
Urriak 24 osteguna/19:00 - SAN FRANCISCO Udatelgia
Hizkuntza: Euskera
Antzezleak: Aroa Blanco, Maite López.
Ikuskizun honek ez du erronka makala bere gain, euskaldun zaharrei euskaldun berriak zuzentzea zergatik hainbeste kostatzen zaie argitzea?, eta euskaldun berriek zergatik dute halako beldur izugarria akatsak egiteari?.
Solasaldi, eztabaida eta gaizki-ulertuen bidez gai honi argi pixka bat ematen saiatuko gara. Ez da erraza izango, ezta serioa ere. Zer esango dute euskaldun berri batek eta euskaldun zahar batek euskarari buruz? Euskararekin duten erlazioaz? Beren istoriaz? Istorioa? Historia? H-rekin edo gabe? A itsatsia dauka? Baina nondik hasi? Ba hasieratik.
Urriak 31 osteguna/19:00 - SOLOKOETXE Institutua
Jatorrizko testua: Alfonso Sastre
Zuzendaritza: Nuria M. Cres
Antzezleak: Álvaro Torregrosa, Ainhoa Molinero , Erika Liquete, Yuri Rueda, Hilario Mozo, Jabi Blanco, Luis Hueso, Joseba Olivares
Sonata mi minorrean Alfonso Sastre dramaturgoa zenaren omenaldi eszenikoa da. Dramaturgia zatikatu bat dauka, hainbat lan handiz osatua, hala nola La taberna fantástica, La mordaza, Guillermo Tell tiene los ojos tristes, Ulalume donde estás, …
Eszenografia neurrizko eta funtzional batean, neurrira egindako oholtzan, apaindurarik gabe, gordina, Sastreren obra bera bezalakoa.
Abenduak 7 larunbata/19:00 - OTXARKOAGA Udatelgia
Jatorria: Sopela, Bizkaia
Zuzendaria: Javier Liñero
Dramaturgia: Arantza Alberdi
Antzezleak: Arantza Alberdi, Mª Sol Bartolomé, Libe Alonso, Montse Barbadilla, Mª Ángeles Rodríguez, Gloria Llorente.
ALAS DE HIERRO antzezlanak emakumeek Euskal Herriko meatzeetan egindako lana ahanzturatik atera nahi du. Baldintza gogorretan bizi arren, kulturari egin zioten ekarpena azaltzen du, nola bultzatu zituzten euren seme-alabak ikastera, nola bihurtu zituzten euren etxeak bizileku duin. Haien eguneroko bizitza kontatzen du, haien poz eta tristurak, orduko garai latzetan egindako borroka.
Azaroak 7 osteguna/19:00 - ZORROTZA Udaltegia
Zuzendaritza: Maria Urcelay
Antzezleak: Susana Amigo, Edurne Jerez, José Elorrieta, Itziar Zarate, Cesar Muradas
Montserrat Tarradellas telebistako aurkezle famatu bat da, audientzia handiko magazin bat duena. Publikoari gori-gori dauden gaiak hurbiltzearekin tematuta, nahasmendu obsesibo-konpultsiboa duten lau lagun gonbidatuko ditu.
Ustekabean, “Hable con Montse” saioaren platoan, gonbidatuek erronka handi bat izango dute aurrez aurre: euren gaitza huts egiten ez duen metodo esperimental baten bidez sendatzea.
Azaroak 14 osteguna/19:00 - OTXARKOAGA Udaltegia
Zuzendaritza: Sol Maguna
Testua: Eugenio Lasarte
Antzezleak: Natxo Martín, David Aguirrezabal, Izar Aguirrezabal, Marta Pineda, David Uribarri e Irene Uribarri.
Kapu, okupazioaren aldeko mugimenduko gazte bat, zenbait lagunekin bizi da okupatu duten etxean.
Gertaera xelebre batzuen ondorioz, bizitza goitik behera aldatuko zaio egun batetik bestera.
Bere idealismo okupa mantendu ahalko du, ala kapitalismo erradikalenaren sarean harrapatuko dute?
Bere lagunei betikoa dela erakutsiko die, ala bizkarra emango die?
Azaroak 2 de larunbata/19:00 - OTXARKOAGA Udaltegia
Jatorria: Berrobi, Gipuzkoa
Dirección: Ester Poveda
Intérpretes: Alona Izagirre, Ana Goñi, Aran Rodas, Joana Hernández, Lurdes Ibáñez, Mikel Agirretxe y Oihane Vergara.
Dramaturgia: Ester Poveda
Escenografía: Eva Rodríguez
Cuando no se puede combinar la tradición, la vida de antes, las viejas costumbres con las actuales… surgen conflictos. Eso es, lo que se verá en las diferentes escenas de esta obra. Pero las necesidades del ser humano siguen siendo las de siempre.
Azaroak 21 osteguna/19:00 - SAN FRANTZISKO Udaltegia
Zuzendaritza: Borja Ruiz
Antzezleak: Aitor Guisasola, Nagore Cenizo-Arroyo, Iñigo Martín, Ioritz Benito, Rita Martín , Iraia Urraca, Elvira Diéguez
Sarat-Made_n, Frantziako Iraultzako bi intelektual eta politikariren arteko talka dramatiko batean murgilduko gara: Jean Paul Marat eta Sadeko markesa.
Agertoki batean, ustez hutsik baina jokoz betea, aktoreek justiziaren eta berdintasunaren aldeko borroka antzeztuko dute, batzuetan ikuspegi ziniko eta anker batetik, bestetan ikusmolde humanistatik.
Sarat-Made ez da bakarrik Frantziako Iraultzari buruzko kontakizun bat, baizik eta edozein mugimendu politiko eta sozialek berez dituen ideia eta kontraesanei buruzko gogoeta sakona. Ikusleari desafioa botatzen dio, botereari, moralari eta giza izaerari buruzko egia deserosoei aurre egin diezaien.
Azaroak 28 osteguna/19:00 - BASURTU Udaltegia
Antzezleak: Ana Díez, Imanol Basterretxea, Enrique Velasco, Pilar González, Juan Mate, Amaya Izquierdo, Santos Chacartegui, Maite Aparicio, Gerarda Porrua.
Istorio honetan zortzi pertsonaia daude, elurte batean Monkswell Manor ostatuan harrapatuta gelditu direnak. Londresen gertatu berri den krimen batekin nahastuta daude denak, izan susmagarri gisa, izan biktima gisa.
Misterioa eta suspensea nagusituko dira pertsonaien artean, mesfidantza baitiote elkarri.
Abenduak 14 larunbata/19:00 - OTXARKOAGA Udaltegia
Jatorria: Amurrio, Araba
Zuzendaria: Javier Liñera
Antzezleak: Raúl Garcia, Bego Testón, Rufo Grande-García, Elisabet Anda, José Ortega, Jon Guerrero, Lydia Rios, Ainhoa Isasi, Mercedes Díaz.
El público Lorcaren (eta espainiar antzerkiko) antzezlan abangoardistenetako bat da. 1930. urtearen inguruan idatzi zuen lan honen bidez, Lorcak agertokia iraultzea proposatu zuen, iraganarekin, inertziekin eta tradizioarekin haustea, errepresioa (artistikoa nahiz afektiboa) zokoratzea. Maitasunari, antzezkiari eta publikoari eskainitako kantu bat da.
Abenduak 5 osteguna/19:00 - BEGOÑA Udaltegia
Abenduak 26 de osteguna/19:00 - BASURTU Udaltegia
A TEATRAL – Monólogos de dos
UNAI GARCIA AMARO – Corsarios
MARIA URCELAY – Un ratito
Monólogos de dos
Zuzendaritza: A-Teatral
Testuaren autorea: Azucena Molina
Antzezleak: Azucena Molina y Zoraida Díez
Bi emakume: batek dantza egiten du, besteak janaria prestatu.
Beren artean eta beren buruarekin hitz egiten dute.
Amets, barre, kantatu, edan eta dantza egiten dute.
Oso ezberdinak dira.
Lagunak dira.
Corsarios
Zuzendaritza: Unai Garcia Amaro
Antzezleak: Unai Elizalde, Jon Casamayor, Nahikari Rodríguez.
Antzoki bat. Uharte bakarti bat. Itsasontzi pirata bat. Altxor bat. Kapitain handiuste eta egozentriko bat. Tripulazio inozo bat. Amodioa, diru-gosea, mendekua eta ekaitz bortitz bat. Zer joan daiteke txarto?
Un ratito
Antzezlea: Maria Urcelay
Testua: Jone Garcia
“Pertsona batzuk, gizakiak baino, burrunba dira. Bide onetik eraman nahi gaituzte. Begiratzen dizute, ez dute ezer esaten, eta hasperen egiten dute. Zerbait egin beharko genuke haiekin… Baina hobe da gauzak planeatzea. Ez dut jateko ezer ekarri. Zer egiten duzue maitatuak izateko?”.
Monologo komiko, zoro eta aldarrikatzaile honetan, pertsonaia misteriotsu batek gorputzaren gaineko exijentzien pisua damurik gabe eramateko klabeak azalduko dizkigu.
Azaroak 30 larunbata/19:00 - OTXARKOAGA Udaltegia
Jatorria: Donostia, Gipuzkoa
Zuzendaria: Maddi Arzallus
Antzezleak: Fernando Mikelajauregui, Isabel Aguirrezabala, Roberto Citores, Markel Sainz, Pili Brandariz, Julio Nogales, Jesús Zuñiga, Angel pagola, Vanessa Nozal.
Bere askatasunaren bila, Randle McMurphy-k kartzelatik irtetea eta instituzio mental batean sartzea lortu du. Bertan, Ratched erizainaren pazienteak ezagutuko ditu: gaixo aldra honek, bizitza modernoaren presioari aurre egin ezinik, giltzapean bizi nahi du. Poz-pozik bizi dira, mahai-jolasak eta deskarga elektrikoak tartekatuz.
Baina pazienteak eta McMurphy iraultzaileak bilatzen duten askatasunak ez dauka zerikusirik gizarte askeko mediku eta erizainek ordezkatzen duten askatasunarekin.
Orduan dator tragedia, instituzioak norbanakoa komunitatearen mesedetan sakrifikatzea erabakitzen duenean.
Azaroak 12 osteguna/19:00 - ALTAMIRA Udaltegia
Zuzendaritza: Nuria M. Cres
Egilea: Yasminha Reza
Antzezleak: Kepa Ajuria, Susana Rebollar, Ane Sainz-Trápaga, Yvonne Corcuera, Yuri Rueda , Ane Mujika , Jokin R. López, Paloma Rico, José Urrutia, Idoia Sainz- Trápaga, Carmen Romero, Yolanda Carlos
Reza ikuskizunak Yasmina Reza antzerki-idazleari omenaldi eszeniko bat egiten dio. Obra honetan dramaturgia misto bat sortzen da, zeinetan lau antzezlanetako pertsonaiak nahasten diren, egilearen atmosfera eszenikoa eratzeko.
Yasmina Reza idazle garratz, zorrotz eta kolosala da. Gizakiaren ikuspegi errukigabea du, baina zinez ulermenez betea, eta bizitza ozpin-zuku goxo batez zipriztindutako zerbait bezala deskribatzen du.
Izateari begiratzeko modu maitekor eta krudela.
Urriak 19 larunbata/19:00 - OTXARKOAGA Udaltegia
Jatorria: Getxo, Bizkaia
Zuzendaria: Carlos Baiges
Antzezleak: Aitziber Fernandez, Marisa Fernandez, Pilar Roa, Joseba Olivares, Arantza Esteban, Alicia Gascón, Maider Morán, Ángela Espinosa, Nuntxi Sancho, Susana Tobarra.
Kreonte eta Antigona. Izekoa eta iloba. Neskatila bat, Estatuaren adierazpen gorenari aurre egiten. Desoreka-une bat, zeinetan gizaki batek bere buruari irmo eutsi behar dion, bere nortasunari argi eta garbi atxiki.
Ez Antigonak ez Kreontek ezin dute amore eman beren izaeraren muina faltsutu gabe. Biak daude zuzen. Biek uste dute zuzen daudela. Biak egoskorrak dira, zein bere diskurtsoan. Gorrak, muturretan. Besteak izututa daude ikusten dutenean zein erraza eta kaltegarria den gizakia dena baino gutxiago izatea, edo dena baino gehiago izatea; izan ere, bi egoerak galbidea dira pertsonaren nortasun eta garapenarentzat.