Azaroak 16/19:00 – Zorrotza udaltegia
Abenduak 14/19:00 – Altamira udaltegia
Zuzendaria: Raül Supervia
Antzeleak: Adita Idirin, Marga Esteban, Esther Idirin
Obra honetan, zeina komedia beltzat jo baita, bi lagunen arteko gorabeherak agertzen dira, urte berriari ongi etorria emateko bildu direnekoak. Urte berriaren zain daudela, beste lagun bat iritsiko da, hirugarrena, urteari agur esatera bera ere, ohi bezala. Baina oraingo aldi honetan, beste batzuetan baino aztoragarriagoa gertatuko zaie: ageriko arrazoirik gabe, hirugarren pertsonaia hori arrisku itogarri bat bihurtuko da, eta lehenengo biek beren burua babestu beharko dute, zeren eta, batez, ere, zuhurra izatea baita garrantzitsuena. Era horretan, bada, ikuskizun samin bat ikusiko dugu, non gaurko gizartea islatzen baita, eta, baita ere, zergatik ez, garai guztietako gizartea. Zuhurtasuna paranoia bihurtzen zaienean, eta paranoia, berriz, kosta ahala kostako beren burua defendatzea, bildotsa bera ere otso bihurtzen da, eta alderantzitara ere bai. Orduan, nor da errugabea? Azken batean, etsaia non kokatzen dugun, hantxe izan ohi da.