Kultura Barrutik
Noiz?
urtarrilak 13 - apirilak 21
Non?
Barrutia 03 - Otxarkoaga/Txurdinaga, Barrutia 04 - Begoña, Barrutia 07 - Errekalde, Barrutia 08 – Basurtu/Zorrotza

Ekitaldi hauetarako sarrera doakoa da lekua bete arte

BILBOKO ZIRKUITUA 2022

ÁLEX QUIROGA DO CARMO-El Actor

Urtarrilak 13 19:00 CM ERREKALDE Udaltegia

Aktore batek, interpretatzen jakiteaz gain, kantatzen eta dantzatzen ere jakin behar du, edo batzuetan txisteak kontatzen ere jakin behar du. Baina hori ez da hain erreza.

 

Ikuskizun honetan, aktoreak, oztopo ugari izan arren, obra honen estreinaldira nola iritsi zen kontatuko digu. Zinema, dantza eta musikaren bidez, protagonistaren bizitza zirraragarria ezagutuko dugu. “Bizitza ederra da” edo “Forrest Gump” filmetako eszenek bizia eta zentzua hartuko dute eszenan.

 

Arrakasta lortuko ote du, ala porrot hutsa izango da?

 

Batzuetan, zure esku egongo da hori.

 

Egileak: Loida A. Gómez eta Álex Quiroga Do Carmo

Zuzendaria: Loida A. Gómez

Antzezlea: Álex Quiroga Do Carmo

 

GOI DANCE PROJECT

Urtarrilak 20 19:00 CM BEGOÑA Udaltegia

Martxoak 17 19:00 CM ERREKALDE Udaltegia

Koreako pop kulturako zenbait kantaren bilduma, Goi dantza-taldeko dantzariek antzeztuta.

 

Goi Dance Project dantza-talde bat da, Koreako pop-a lantzen duena, eta Kpop izenarekin ezagunagoa dena. Dantza ez ezik, covers-ak edo bertsioak ere egiten dituzte.

 

Dantzariak: Nayeli Martinez, Adriana Fuentes, Oskar Graña, Carlos Vasquez, Cristina Ayala, Eneko Fullaondo Xiya Chen, Fátima Blanco, Victoria Ladron de Guevara, Aintzane Amo, Andoitz Larizgoitia, Izaro Burguera, Qi Lin, Paul Miranda

Jantziak: Victoria Ladrón de Guevara, Alba Ventura

Diseinu grafikoa: Paul Miranda

Argazkigintza: Paul Miranda, Alba Ventura

29 PRODUCCIONES-Peter Pan: Hasta siempre jamás

Urtarrilak 27 19:00 CM SAN FRANTZISKO Udaltegia

Apirilak 28 19:00 CM ZORROTZA Udaltegia

Istorio hau urruti dago Peter Pan ikono gisako hartatik: Wendy du sujeta, eskolako kideen bullyinga pairatzen duen nerabe bat, eta egoeraz gogaituta, sekula betikora alde egingo duena, bere ametsetako lekura. Han Peter ezagutuko du, basoko izaki bat, bere buruari ume galdua deitzen diona, eta Peterek bere egoitzaren edertasuna agertuko dio Wendyri; Peterek, baina, eginahalak egingo ditu Wendy betiko gera dadin….

 

Kako-okerrek beti izaten du ondoan Smee jauna, eta biak ala biak saiatuko dira hori gerta ez dadin, zeren eta, Wendy oso luzaroan geratzen bada, ezingo baita itzuli etxera; Wendyk, handik ateratzeko, hiru proba gainditu beharko ditu, eta bere burua aurkitu beharko du proba horietan zehar, eta etsairik handienaren kontra borroka egin…

Eta, hori guztia, Txilintxo beha dagoela, erne; Txilintxo, orain, piraten alde dago, baina beharrik handiena duenean agertuko da.

 

Bidaia honetan, ezer eta inor ez da dirudien hori.

Dramaturgia eta zuzendaritza: Ainize Basolo

Zuzendaritza-laguntzailea: Itsaso Colmenero

Antzezleak: Ainize Basolo, Carlos Gómez, Aitor Martín, Anzhelika Pankova, Alex Quiroga.

Off-eko ahotsa: Itsaso Colmenero, Saioa González eta Bidatz Basalo.

CUATRO CAJAS-¡Qué fuertes lo de Gloria!

Otsailak 3 19:00 CM OTXARKOAGA Udaltegia

Maiatzak 5 19:00 CM BEGOÑA Udaltegia

Ehun urte baino gehiago dira Gloria Fuertes jaio zela, eta ezinbestekoa da antologia bat egitea, haren helduentzako poemei buruz, eta haren bizitzari buruz. ¡Qué Fuertes lo de Gloria! errezital bat da, antzezlan bat, kontzertu bat, iturri bat, zurrumurru bat, lausengu bat edo hitz gordin bat.

Drama bat da, irribarrea daukana; komedia bat atximur egiten duena, zuzeneko musikal modura emana.

Zuzendaritza: Fermín Cariñena, Unai Izquierdo

Antzezleak: Adrián García de los Ojos, Unai Izquierdo.

Argiak: Quique Gago

Animazioak: Patri De la Hoz

LUCIERNAGAS VOLADORAS-Torre de brujas

Otsailak 10 19:00 CM ZORROTZA Udaltegia

Martxoak 10 19:00 CM BASURTU Udaltegia

 

Zer gertatuko zen baldin gu erre ordez jendearen atseginerako jarri bagintuzte?

 

Bi ahizpa, bakoitza aita batena, aberatsen gozamenerako jartzera behartzen dituzte. Bien ama hilez gero, bakarrik geratuko dira, eta hasiko dira bizitzen eta ezagutzen zer den emetasuna, zer jeloskortasuna eta zer amodioa.

Zuzendaritza: Irati Herreros

Antzezleak: Irati Herreros, Silvia Silumsadisa

Soinua eta argiak: Ángela Corona

HAMAIKA TEATRO-La sirena varada

Otsailak 17 19:00 SOLOKOETXE Institutua

Martxoak 24 19:00 CM BEGOÑA Udaltegia

Pertsonaia-talde batek errealitate desengainagarri eta mingarritik ihes egin nahi du, bere babeslekua sortuz: bizitza berri bat asmatzeko lekua, diziplinarik gabekoa, irudimenaren ahalmenari bakarrik men egiten diona.

Baina, maitasuna agertzen denean, dena aldatuko da errealitate gordinarekin talka egiten duen mundu irreal honetan.

Zuzendaritza: Álvaro Manríquez

Antzezleak: Mariavi Albizua, Manoli Esteban, Maika González, Loli Noguera, Juana Pérez, Mª Carmen Relancio, Marisa Sáez de Villareal

LAS PARALELAS – Miss Spein

Martxoak 31 19:00 CM SAN FRANTZISKO Udaltegia

 

Oso zaila da miss izatea gaur egun. Miren Argi beheak eta goiak irenstera dator, edozertarako balio duen neska da. Miss Euskadi eta Miss Espainia irabazi ondoren, Miss World izateko prestatzen ari da. Bere armak, bere gaitasunak, bere talentua erakutsiko dizkigu. Denetarik daki, edo hala uste du; ez du ahoan bizarrik, eta su eta gar defendatzen du zein garrantzitsua den feminismoa ulertzea, baina pasatu gabe.

Zuzendaritza: Aitor Arabiourrutia

Antzezlea: Aroa Blanco

Argien diseinua: Aitor Etxeba

JYT KREAKTIBOS – T.A.B.Ú.-A morir por la silla de ruedas – ¿A que no S.O.S capaz?

Martxoak 3 19:00 CM OTXARKOAGA Udaltegia

Maiatzak 12 19:00 CM ERREKALDE Udaltegia

Cleo youtuber argentinar bat da, bere kanal propioa duena. ¡ A morir por la silla de ruedas!” lanean, lehiaketa bitxi bat nabarmentzen da, Ezetz gauza izan?! izenekoa, non parte hartzaileek proba guztiz gogorrak igaro beharko baitituzte, gai gogorren jarraitzaile eta zaletu albait gehienen arreta erakartzeko. Haiek dira beren “follogüeres” deritzenak.

Gidoia eta zuzendaritza: Txarly Marqués

Jatorrizko ideia: Núria Morán Crespo (Mama Crea)

Antzezleak: Olga Izquierdo, Rubén Mateos, Adriana Perez

ALOPARGO TEATRO – Rebelión en la granja

Otsailak 24 19:00 CM ALTAMIRA Udaltegia

Apirilak 7 19:00 CM OTXARKOAGA Udaltegia

Manor Etxaldean gaude. Animalia guztiak elkartu egin dira gizaki guztiak baztertzen dituen matxinada bortitz batean, beren nagusiak, Jones jaunak, ematen dien esklabotza-erregimenagatik nazkatuta eta haserre. Abereen Etxaldea sortu da.

 

George Orwellen fabula ospetsuak akuilu gisa balio du obra gordin, keinudun, bihurritu eta umoretsu bat sortzeko. Agian, gaur egungo sasoiaren ispilu konkaboa da, non botere-egitura berriak ezin diren atera aurreko botere-egiturekin batera zeuden itzaletatik.

 

Posible ote da, azken finean, iraultza berri bat zabaltzea?

Zuzendaria eta idazlea: Borja Ruiz

Antzezleak: Sandra Arroyo, Ioritz Benito, Elvira Dieguez, Aitor Guisasola, Rita Martín, Iñigo Martín, Iraia Urraca.

IBILKATEATRO-Hoy no salgo

Apirilak 21 19:00 CM BASURTU Udaltegia

Antzerkiko aktore gazte batek izu eszenikozko aldi bat izango du tupustean, antzeztera ateratzera doan unean bertan. Publiko soberanoak gehiegi espero du, agian, bere buruari aditzen lanak dituen pertsona batengandik. Erantzukizuna du zain oihaltzarraz bestaldera.

Zuzendaria eta idazlea: Alex Gibaja

Antzezleak: Amaia Iriondo, Andrés Cortés eta José Maria de la Fuente.

Argazkia eta bideoa: Andrea Mora.

Estilismoa: Centro Fernando