Kultura Barrutik
Noiz?
urtarrilak 28 - martxoak 26
Non?
Barrutia 02 - Uribarri, Barrutia 03 - Otxarkoaga/Txurdinaga, Barrutia 04 - Begoña, Barrutia 05 - Ibaiondo, Barrutia 06 - Abando, Barrutia 07 - Errekalde, Barrutia 08 – Basurtu/Zorrotza

Aldez aurreko erreserba (tlf: 688 603 737) Emanaldiaren egunean bertan, 10: 00etatik ordubete lehenagora arte. Ezinbestekoa da maskara erabiltzea.

BILBOKO ZIRKUITUA 2021

AMAIA BONO y DAMIÁN MONTESDEOCA “MALVERSAR”

Urtarrilak 28 19:00
SAN FRANTZISKO Udaltegia

“Malversar”, bi lan eszeniko horiek aurkitzen diren unibertsoaren izena da, hizkuntza perbertitzeko eta hitzaren mugak gainditzen saiatzeko unibertsoa. Izendatzen denaren esanahiaren eta adierazlearen arteko distantzia, ikusle bakoitzari gertatutakoa subjektibotasunez hornitzeko aukera ematen diona. Lotutako bi pieza ditu: “Ahora Ya” eta “Cuando las cobras cosan sentido”. Amaia Bonok eta Damián Montesdeocak 2017an topo egin zuten Praktika Eszenikoko eta Ikusizko Kulturako Masterraren esparruan. Testuinguru horretan, ikerketa, sorkuntza eta ekoizpen-metodo berrietan batera pentsatzen hasi ziren, argi izanda arte eszeniko garaikideak maila desberdinetara jo behar duela, hartara, irisgarri bezain berritzaile eta konplexu izan dadin.

Kontzeptua eta performancea: Amaia Bono, Damián Montesdeoca

A TROMPICONES TEATRO “SOLITAIRE”

Urtarrilak 29 19:00
ERREKALDE Udaltegia

Estatu Batuak, joan den mendeko 40ko hamarkada. Emakume bat, idazmakina bat aldean daramala, tren-geltoki bateko kafetegian sartu da, zerbaitetik ihesi. Hurrengo trena hartu behar du, baina ez dauka diru nahikorik txartela erosteko. Falta zaion dirua lortzeko, kafetegian dauden pertsonei berak hoberen egiten dakiena eskaini die: istorioak kontatzea. Istorio asko, edo agian bakar bat: berea. Marta Urcelay aktorea Bea Insa aktore ezagunaren zuzendaritzapean jarriko da, ez-ohiko muntaia bat eraikitzeko, Angel Mirouren testu zoragarri batekin. A Trompicones Teatro lehenago ere izan dugu Bilboko Zirkuituan, esate baterako “Aire de París”, “Todas somos iguales”, “Las cartas de Berlín” eta “Gala y el arte mágico del sexo” antzezlanekin.

Zuzendaritza: Bea Insa

Egilea: Ángel Mirou

Antzezlea: Marta Urcelay

Lankidetza: Amaia Iriondo

Ekoizpena: Marta Urcelay Prods

LA TRASCIENDA TEATRO “HISTORIAS DE UN MOJÓN“

Otsailak 4 19:00
OTXARKOAGA Udaltegia

“Historias de un mojón” La Trascienda Teatrok sortutako eta Sol Magunak zuzendutako komedia zentzugabea da. Hainbat istorio kontatzen ditu, eta haien bideak errepide-munarri berean gurutzatzen dira. Munarri bat gauza asko izan daiteke… Batzuentzat seinale bat besterik ez da, egindako eta egin beharreko bidearen berri ematen diguna. Baina munarri horrek badu zerbait desberdina: gizakiaren ergelkeriari egindako monumentua da, erakarri, hipnotizatu eta zer ez garen eta inoiz izango ez garen gogoratzen digun iman moduko bat. Horregatik, bertan gauza asko gertatuko dira, itxuraz hutsalak eta aldi berean sakonak. La Trascienda Teatro 2011. urtean sortu zen, Bilboko Udalak Bilbaoeszenan emandako urteko antzerki ikastaroetako bat amaitu ondoren. Gaur egun sei lagunek osatzen dute taldea, eta prestakuntza eszenikoko jarduerak eta sorkuntza artistikoa uztartzen ditu. Taldearen iraupen luzeko hirugarren lana da ‘Historias de un mojón’, “Trascendiendo” lehen lana eta “Boxes” lanaren ondoren. Lan hau 2019ko martxoan estreinatu zen Zirkuituan, eta ikusleek harrera ona egin zioten. Gainera, ibilbide luzea egin du leku alternatiboetan, esaterako kafe-antzokietan, tabernetan, liburudendetan…

Zuzendaritza: Sol Maguna

Testua: La Trascienda Teatro

Antzezleak: Natxo Martín, David Aguirrezabal, Izar Aguirrezabal, Mabel Conde, Edu Vázquez e Irene Uribarri

JUAN CARLOS GARAIZABAL “NO MÁS BOLEROS, GRACIAS” (UN CANTO-CUENTO DE VIDA)

Otsailak 5 19:00
BASURTU Udaltegia

Jostailu bat, irakurtzeko, kontatzeko, kantatzeko, entzuteko. Testuak, boleroak, musika, erortzeaz eta berriro altxatzeaz ari direnak. Erantzun bat, aurrez aurre emana, gure sentimenduzko heziketa seinalatzen duten fanatismo erlijiozkoei eta kultur ideologiei. Agintzari bat, ez gelditzeko maitemintzeaz gu geu garenaz eta egiten dugunaz; kantu bat, eskerrak emateko eskua eskaini zigutenei eta beti zure baitan doazenei, zurekin doazenei.

Zuzendaritza artistikoa: Juana Lor

Antzezleak: Juan Carlos Garaizabal, Jorge Santos

Gitarra: Eva Pons

FUSIONARTE “SIN PIEL”

Otsailak 11 19:00
BEGOÑA Udaltegia

“Sin piel” Juanaren intimitaterako gonbita da. Bere historia deskubritu nahi duenarentzat gune sakona. Emakume baten barrurako bidaia emozionala, bere gorputza kanpoko emozioetatik isolatu nahi duena. Preso sentitzen den emakume baten ihesa da hau… baina azalik gabe posible al da askatasuna aurkitzea? Horrela, Juanaren pertsonaiak topagune plastifikatu bat aurkezten du, maitasun toxikoari, harreman pertsonalei eta mendekotasun emozionalari buruzko hausnarketa eragiteko. Publikoarekin biltzeko gune bat, eztabaidatzeko eta hausnartzeko. FusionArte duela urtebete inguru sortu zen bi emakumeren batasunetik, Mónica eta Esther, hain zuzen ere, arte eszenikoak eta arte plastikoak uztartzea lortzen dutenak, artea ezagutza kulturalak, balioak eta hezkuntza transmititzeko baliabide garrantzitsua dela sinetsita. Sorkuntza-ibilbide horretan, tailerrak, sormenesperientziak, ikuskizunak eta prestakuntza egiten dituzte helduentzat, familientzat, haurrentzat…, eta hainbat diziplina artistiko uztartzen dituzte.

Kontzeptua, ideia eta gidoia: Esther Lobato

Musika: Amaia Santamaría

Eszenografia eta jantziak: Mónica Serrano

LAURA SAM “ARDE LA PALABRA”

Otsailak 12 19:00
CASTAÑOS Udaltegia

Ahozko poesia agertzen du, non hitza bihurtzen baita ekintza, erritmo, garrasi eta euste. Laura Sam-ek, spoken word ikuskizun honetan, bere “Incendiaria” liburuko testuak aurkezten ditu, kritika sozialez betetako poemak, non baden leku bat isiltasunerako eta egonerako. Testu batzuk laguntzeko, Juan Escribanoren oinarriak baliatuko dira (We Are Standard). Laura Sam artistaren lana idazkuntzarekin, ahozko poesiarekin eta spoken word delakoarekin dago lotuta. Zuzeneko emanaldietan, agertokira eroaten ditu testuak, eta ahozkotasuna, indarra eta erritmoa eransten dizkio hitzari. Badarama ia hamarraldi bat era bateko eta besteko kultur inguruneetan lanean; hasi nazioarteko literatura jaialdietatik eta eszena-arte, antzoki, liburu-denda eta museoen topaketetara arte.

Sormena eta interpretazioa: Laura Sam

ASUNTOS PROPIOS “PISCOLABIS”

Otsailak 19 19:00
CASTAÑOS Udaltegia

“Piscolabis” 2020. urtean sortu zen. Entretenimendu-ikuskizun bat sortzeko urterik txarrena, mundu osoko pandemia ezagun baten ondorioz. Eta, hala ere, zein beharrezkoa den barrea. Stand up comedy formatu klasikoa, bakarrizketagile bi eta musikaria. Besterik ez, sinpletasuna eta gustu ona flasko txikian. Komedia puru eta gogorra, amarrurik gabekoa, garai hauetan beharrezkoa eta gomendagarria dena. Nagikeriak herrestan eramandako hiru izakik pistatxoak jateko elkartzea erabaki dute eta horrela sortu da “Piscolabis”. Asuntos propios hiru izakik osatutako konpainia da: Meri Urcelay, aktorea, 1977. Pandemia betean dago, bi seme-alaba ditu etxean, ikastetxerik gabe, antzezteko eta asaskatzeko antzokirik gabe. Egoera kritikoa da. Aitor Borobia, aktorea, 1979. Pandemia txakurrak paseatzeko une egokia dela uste du. Haien kakak bildu eta dena laster bukatzeko otoitz egiteko itxaropena besterik ez du. Ibon Belandia, diziplina anitzeko musikaria, 1987. Horri pandemiak berdin dio.

Sortzaileak eta antzezleak: María Urcelay, Aitor Borobia, Ibon Belandia

LAS PARALELAS “MISS SPEIN”

Otsailak 25 19:00
SAN FRANTZISKO Udaltegia

Oso zaila da miss izatea gaur egun. Miren Argi beheak eta goiak irenstera dator, edozertarako balio duen neska da. Miss Euskadin eta Miss Espainian arrakasta izan ondoren, Miss Worlderako prestatzen ari da; bere armak, gaitasunak eta talentu guztia erakutsiko dizkigu. Denetarik daki, edo hala uste du; ez du ahoan bizarrik, eta su eta gar defendatzen du zein garrantzitsua den feminismoa ulertzea, baina pasatu gabe. Las Paralelas konpainia berri eta freskoa da. Lehenengo lana “Ivagínate” pieza laburra izan zen. Orain “Miss Spein” proiektu berrian murgildu dira, formatu luzean, umorez eta ironiaz betea.

Zuzendaritza: Aitor Arabiourrutia

Antzezlea: Aroa Blanco

Argiztapena: Aitor Etxeba

KATASTROFEN! TEATRO “LAS FOSAS ABISALES”

Otsailak 26 19:00
AUZOKA ZORROTZA

Ilaran egon beharra hain da aspergarria, eta hain dohakabe sentitzen zara, ezen jasateko, lobotomia tenporala egin behar baitiozu zeure buruari, halako tenteltasunezko egoera batera eraman, non, edo ia ez den pentsamendurik, edo pentsamenduek baduten halako iheserako joera eder bat: nola hautematen duen daltoniko batek kolore gorria, olatu baten izoztea, non ezingo lukeen batek bizirik iraun (Marten, fosa abisaletan, Iberdrola banaketa enpresaren bezeroaren arretarako bulegoan).

Ideia, testua: Katastrofendarrak!

Antzerkia Zuzendaria: Leire Olaran

Antzezlea: Jone García

Soinu giroa eta bideoa: Jone García

AMETS BETE “TRES ERAN TRES”

Martxoak 4 19:00
OTXARKOAGA Udaltegia

“Tres era tres” antzerkiko hiru mikro-lanek osatzen duten ikuskizuna da, antzerkia egiteko azpiegitura prestaturik ez duten lekuetara antzerkia eramateko. Edith Piaf abeslariaren ohiz kanpoko bizitza kontatzen hasten da ikuskizuna, eta gure inguruko politikari askoren bizitza bereziarekin amaitzen da. Erdian Justizia dago, gure inguruan ditugun justizia-motei buruz gogoeta eginaraziz. Hiru obra hauek osatzen dute ikuskizuna: “La Mòme Piaf”, “Juicio Express”, “El último mitin”. Amets Bete antzerki taldea 2019ko urtarrilean sortu zen. 2018an, beste konpainia batzuetako aktoreak elkartu ziren Patxi Gaztañaga zuzendariaren gidaritzapean.

Egilea eta zuzendaritza: Patxi Gaztañaga

Antzezleak: Bego Benito, Iñaki Quintana, Patxi Gaztañaga

Jantziak: Nieves Díaz

Argiak eta soinua: Patxi Gaztañaga, Begotxu González

Eszenografia: José Luis Azkarate, José Antonio Ortiz

TANTEO TEATRO “CON LOS OJOS ABIERTOS”

Martxoak 5 19:00
BEGOÑA Udaltegia

Heriotza. Infernuan giltzapeturik bizitzera behartua. Ez edan, ez jan, eta begiak irekita betirako. Betirako kondenatua bestearen begiradaren aurrean. Ez baitago bakarrik, hiru dira-eta. Hiru ezezagun, gela batean. Ate bat ixten dena eta leiho bat irekitzen dena. Ezingo dira itzuli benetako bizitzara, baina bai hura ikusi, hari itsatsita jarraitzeko. Itsatsita euren penei, euren dohakabetasunei, euren mamuei… orainari eta iraganari, bizitzari eta heriotzari. Kondenatu al daiteke inor infernura, bekaturik bat ere egin ez badu? Tanteo Teatro lantalde bat da, duela 2 urte sortua, eta antzerki-hizkuntzaren gaineko ikerketa egin nahi du. Bi aktore emakumezkoak eta beste bat gizonezkoa dira, ibilbide desberdinak egin dituztenak, eta xede bat daukate elkarrekin, era bateko eta besteko hizkuntzak batzen dituen eszena-proiektuak gauzatzea. Julián Ángel Herrero Muñoz zuzendari, aktore eta antzerkipedagogoarekin hasi zen taldea, harekin jaso zuten formazioa eta eraiki zuten “Lazaroren berpizkundea” lan artistikoa, Darío Fo-rena. 2019an estreinatu zen, Errekaldeko auzo-etxean. Eta, uneotan, Bea Insa du zuzendaria, “Con los ojos abiertos” izeneko proiektu berrirako, Sartreren “Atea itxita” obran oinarrituta.

Zuzendaritza: Bea Insa

Antzezleak: Paloma Rico, Iñigo Marín, Esther Lobato

LAS PARALELAS “MISS SPEIN”

Martxoak 10 19:00
ALTAMIRA Udaltegia

Oso zaila da miss izatea gaur egun. Miren Argi beheak eta goiak irenstera dator, edozertarako balio duen neska da. Miss Euskadin eta Miss Espainian arrakasta izan ondoren, Miss Worlderako prestatzen ari da; bere armak, gaitasunak eta talentu guztia erakutsiko dizkigu. Denetarik daki, edo hala uste du; ez du ahoan bizarrik, eta su eta gar defendatzen du zein garrantzitsua den feminismoa ulertzea, baina pasatu gabe. Las Paralelas konpainia berri eta freskoa da. Lehenengo lana “Ivagínate” pieza laburra izan zen. Orain “Miss Spein” proiektu berrian murgildu dira, formatu luzean, umorez eta ironiaz betea.

Zuzendaritza: Aitor Arabiourrutia

Antzezlea: Aroa Blanco

Argiztapena: Aitor Etxeba

LUNA LLENA “HOY NO LEAS EL HORÓSCOPO”

Martxoak 11 19:00
OTXARKOAGA Udaltegia

Jaungoikoaren bideak adigaitzak dira. Are eta gehiago “emakumegoikoenak”. Hamarkada bat baino gehiago elkar ikusi gabe, hiru lagun hauek berriro elkartuko dira. Zer gertatu da? Zenbat gertatu da? Zergatik gertatu da? Zer gertatuko da? Eta, batez ere, non dago adiskidetasunaren muga? “Hoy no leas el horóscopo” komedia beltza da. Hartan ezer ez da ausaz gertatzen, gauza bakoitzerako arrazoi bat dago. Inor ez da debalde mozkortzen, inork ez du debalde negar egiten, inor ez da debalde loditzen. Ez da batek “bukaeran protagonista hil egiten da” edota “hiltzailea etxezaina da” esan dezakeen komedia tipikoa. Lagunak izateak prezioa du. Betiko lagunak izatea, zina da.

Antzezleak: Rosa Quintana, Inés Gómez, Marina Merino
Egilea: Ozkar Galán
Zuzendaritza: Kepa Gallego

AMAIA BONO y DAMIÁN MONTESDEOCA “MOMENTUM”

Martxoak 12 19:00
ERREKALDE Udaltegia

1600. urtean, gutxi gorabehera, erlojuak burgesiaren etxeetan sartzen hasi ziren, eta pixkanaka jendearen buruan nagusitzen joan zen ordu batek hirurogei minutu dituela eta minutu batek hirurogei segundo. Ezinbestekoa zen ideia hori sendotzea, mendeen buruan “fabrikaren garaia” gailendu zedin. Amaia Bonok eta Damián Montesdeocak 2017an topo egin zuten Praktika Eszenikoko eta Ikusizko Kulturako Masterraren esparruan. Testuinguru horretan, ikerketa-, sorkuntza eta ekoizpen-metodo berrietan batera pentsatzen hasi ziren, argi izanda arte eszeniko garaikideak maila desberdinetara jo behar duela, hartara, irisgarri bezain berritzaile eta konplexu izan dadin.

Kontzeptua eta performancea: Amaia Bono, Damián Montesdeoca

Soinua eta teknika: Borja Gauna Moraza

Laguntzak: INJUVE, Garaion Sorgingunea

ASUNTOS PROPIOS “PISCOLABIS”

Martxoak 18 19:00
BARRAINKUA Udaltegia

“Piscolabis” 2020. urtean sortu zen. Entretenimendu-ikuskizun bat sortzeko urterik txarrena, mundu osoko pandemia ezagun baten ondorioz. Eta, hala ere, zein beharrezkoa den barrea. Stand up comedy formatu klasikoa, bakarrizketagile bi eta musikaria. Besterik ez, sinpletasuna eta gustu ona flasko txikian. Komedia puru eta gogorra, amarrurik gabekoa, garai hauetan beharrezkoa eta gomendagarria dena. Nagikeriak herrestan eramandako hiru izakik pistatxoak jateko elkartzea erabaki dute eta horrela sortu da “Piscolabis”. Asuntos propios hiru izakik osatutako konpainia da: Meri Urcelay, aktorea, 1977. Pandemia betean dago, bi seme-alaba ditu etxean, ikastetxerik gabe, antzezteko eta asaskatzeko antzokirik gabe. Egoera kritikoa da. Aitor Borobia, aktorea, 1979. Pandemia txakurrak paseatzeko une egokia dela uste du. Haien kakak bildu eta dena laster bukatzeko otoitz egiteko itxaropena besterik ez du. Ibon Belandia, diziplina anitzeko musikaria, 1987. Horri pandemiak berdin dio.

Sortzaileak eta antzezleak: María Urcelay, Aitor Borobia, Ibon Belandia

LAS BASTARDAS “CON+SUMO+GUSTO”

Martxoak 25 19:00
SAN FRANTZISKO Udaltegia

Batzuetan kontsumitu egiten duzu. Bestetan, kontsumitu egiten zaituzte. Lagun artean, oharkabean, besterik gabe. Munduko gauzarik arruntena balitz bezala. Zure arbasoek antzina-antzina inposatutako ohitura zaharra balitz bezala. Zenbat eta gehiago kontsumitu, orduan eta gehiago maite duzu zeure burua? Batzuetan, kontsumitu eta kontsumitu, zeure burua kontsumitzen duzu? Atseginez? Las Bastardas duela 5 urte sortu zen, Histeria Kolektiboaren abaroan. Gure motibazioa: sorkuntza, esperimentazioa, jakintza, haustura, gorputza, kritika, amorrua, eta une hartan gure artean lortu genuen batasun artistiko eta politikoa. Harrez gero, noizean behin geure gordelekutik irteten gara, Bilbon, hazten ikusi gaituen auzoan eta inguruetan, publikoari gure bizipenak erakusteko gogoz…

Antzezleak: Eneritz García, Iratze Suberri, May Serrano, Reixa Buffet, Verónica Más

Lankidetza: Karmela

LAURA SAM “ARDE LA PALABRA”

Martxoak 26 19:00
ZORROTZA Udaltegia

Ahozko poesia agertzen du, non hitza bihurtzen baita ekintza, erritmo, garrasi eta euste. Laura Sam-ek, spoken word ikuskizun honetan, bere “Incendiaria” liburuko testuak aurkezten ditu, kritika sozialez betetako poemak, non baden leku bat isiltasunerako eta egonerako. Testu batzuk laguntzeko, Juan Escribanoren oinarriak baliatuko dira (We Are Standard). Laura Sam artistaren lana idazkuntzarekin, ahozko poesiarekin eta spoken word delakoarekin dago lotuta. Zuzeneko emanaldietan, agertokira eroaten ditu testuak, eta ahozkotasuna, indarra eta erritmoa eransten dizkio hitzari. Badarama ia hamarraldi bat era bateko eta besteko kultur inguruneetan lanean; hasi nazioarteko literatura jaialdietatik eta eszena-arte, antzoki, liburu-denda eta museoen topaketetara arte.

Sormena eta interpretazioa: Laura Sam