Kultura Barrutik
Noiz?
azaroak 25 - abenduak 3
Non?
Barrutia 05 - Ibaiondo, Barrutia 06 - Abando, Barrutia 07 - Errekalde, Barrutia 08 – Basurtu/Zorrotza

Solokoetxe Institutuan eta Basurtu, Barrainkua, Buia eta Olabeaga Udaltegietan.

BILBAO MAGIKOA

ENEKO MAGOA & DANI ROSS Bat, bi eta hiru…Magia!

Elebiduna.

Eneko, bidaiatzen diren kartak, eraldatzen diren sokak, eta mentalismoaren bidez kartak asmatzen, saiatuko da jende guztia 30 minutu ahaztezin eta oso magikoak bizitzen.

Dani Ross: Magia dibertigarria eta parte-hartzailea. Umorearen, fantasiaren eta musikarekin ondutako magiaren arteko sinbiosi perfektua.

LA MAGIA DE JULIANINI Zoorprendente

Gaztelaniaz.

Magia ikuskizuna familia osoarentzat, naturari eta faunari buruzko jolasekin, amaiera ikusgarri eta harrigarriarekin. Magia, umorea eta publikoaren parte-hartze aktiboa uztartzen dira

OLIVER & LIUBA Crazy Magic Show

Ingelesez.

Oliver Magoak eta Liubak magiaz betetako ikuskizuna eskainiko digute: bizitza berreskuratzen duten objektuak eta marrazkiak, ikusleengandik ateratako magia, errezeta magiko sinesgaitzak eta efektu berezi txundigarriak. Hau guztia umore, emozio, erritmo handi eta antzerki-izaeraz beteta.

ILUSIONISMA The Ismagic Show

Gaztelaniaz.

Ilusionisma magia, emozioa eta dibertimenduaren sinonimoa da. Ikusizko trikimailu ugariz osatutako ikuskizuna eskaintzen du, non ezer ez den dirudiena eta dena doan ikusle harrituaren kide bakoitzaren irudimenaren mugetara iritsi arte. Une magikoen segida bat, nagusien eta txikien gozamenerako, umore oneko zertzeladez hornituak, gure bizitzan hain garrantzitsua eta beharrezkoa dena, non beti ongi etorria izaten baita.

WINSTON COPPELAND - Winston Coppeland-en magia zentzugabea!

Euskaraz.

Ongi etorriak Winston Coppeland-en ikuskizun zoragarrira! Bere egongelako bigarren magorik hoberena, bakar bakarrik bizi den arren!!
Winston, profesional bikaina, bere ikuskizuna aurrera eramaten eta neska mutilak tarte atsegina pasa dezaten saiatuko da.

Normalean, ondo egiten duen gauza bakarra bere burua orraztea da, baina gaurko honetan, eta bere modura, majiak publikoa liluratu dezala lortuko du, eta sorte pixka bat izanez gero, bere arrakasta modu berezi batean ospatuko du.

Goza ezazue Winstonekin magiaz eta barreaz betetako ikuskizun honekin!