Bilbao Distrito Jazz 2025

Kartela

Noiz?

2025(e)ko urtarrilaren 31(e)tik
2025(e)ko martxoaren 7(e)ra

Non?

Barrutia 03 – Otxarkoaga/Txurdinaga
Barrutia 04 – Begoña
Barrutia 05 – Ibaiondo
Barrutia 06 – Abando
Barrutia 07 – Errekalde

Sarrerak

Sarrerak: 5€ www.bilbaokultura.eus

Sarreren % 20a gutxienez aretoan bertan egongo dira eskuragarri, ordu bat lehenagotik.

Egitaraua

NEREA ARRIETA TRÍO
Nerea Arrieta Trio Unai

Urtarrilak 31, ostirala - 19:00 J.C. de Arriaga Kontserbatorioa

Nerea Arrietak ahotserako errepertorioa esploratzen du pianoko hirukotearekin, konposizio originalez eta jazzeko abesti ezagunen moldaketez osatua. Estiloari dagokionez, jazzaren hainbat azpigenero nahasten dira, hala nola hard bopa, coola eta musika latindarrarekin egindako fusioak.
Piano jazzeko goi-mailako ikasketak egin ditu eta Herbehereetako Royal Conservatory of the Hague zentroan jazz kantuko ikasketak egin ditu, bigarren instrumentu gisa.

Pianoa/ahotsa: Nerea Arrieta
Kontrabaxua: Fran Serrano
Bateria: Unai Olabarri

DAVID SANCHO
Mind in Progress
David Sancho 4

Otsailak 5 barikuan - 19:00 Begoña Udaltegia

David Sancho pianista eta konpositore moldaerraza da, Madril eta Rotterdameko Goi Mailako Kontserbatorioetako tituluak dauzka eta sari garrantzitsuak irabazi ditu. Bere lan berria aurkeztuko digu, Mind in Progress, talde bikain batekin batera.
Lan berri honetan lau musika estilo ezberdin uztartzen dira harmoniaz: Jazzeko hirukote tradizionala, korronte garaikideen barruan; Jazz-rocka, 70eko hamarkadako rock sinfoniko-progresiboaren eraginekin; Jazz orkestratu eta sinfonikoa; eta Jazz fusionatua, hip-hoparen erreferentziekin.

Txirula: Marta Mansilla
Biolina: Amara Ríos
Teklatuak/konposizioak: David Sancho
Baxu elektrikoa: Jesús Caparrós
Bateria: Borja Barrueta

XAVIER CASELLAS
Vocalese Voyage
XAVI CASELLAS1

Otsailak 14 barikua - 19:00 Errekalde Udaltegia

Xavier Casellasen azken lan hau atzera begirako bidaia da, askotariko esperientzia musikaletan hasi eta jazzaren bidez istorioak kontatzen dituen ahots propio baten bilaketa eta garapenera arte.
“... Casellasek jazz bokaleko proposamen batean murgiltzera gonbidatzen gaitu, tradiziorik onenetik edaten duena baina zalantzarik gabe modernoa izateko ezinbestekoak diren elementu guztiak alde batera utzi gabe.” (Pere Pons).

Ahotsa: Xavier Casellas
Teklatuak: Jaume Vilaseca
Gitarra: Dani Pérez
Baxu elektrikoa: Matías Míguez
Bateria: Robert Castelli

MIKEL URRETAGOIENA TRÍO
Denbora
Mikel Urretagoiena

Otsailak 21 barikua - 19:00 Bidebarrieta Liburutegia

Mikel Urretagoiena bateria-jotzaile ordiziarrak Denbora lana aurkeztuko digu; bakarkako lehen lana da eta konpositore eta moldatzaile lana erakusten du. Musikenen goi-mailako ikasketak amaituta, Herbehereetara joan zen Jazz Baterian masterra egitera. Gainera, bost hilabetez New Yorken bizi izan zen, maila bikaineko musikariengandik ikasten.

Pianoa: Xan Campos
Baxu elektrikoa Dani Pozo
Bateria: Mikel Urretagoiena

ADELE SAUROS QUARTET
Your Special Loss
Adele-Saurus-1_editada

Otsailak Viernes 28 febrero - 19:00 Otxarkoaga Udaltegia

Adele Sauros finlandiarra Europako jazz eszenaren saxofoi-jotzaile, konpositore eta lider aktiboenetako bat da. Normalean, Europa osoko lehen mailako jazz talde eta proiektu ugarirekin aritzen da: Katu Kaiku, Superposition, JAF Trio eta Jonathan Bäckström Quartet. Hainbat sari jaso ditu eta 2021ean Olavi Louhivuori bateria-jotzailearen Superposition bandarekin urteko Jazz Album Onenaren Emma Saria jaso zuen.

Saxo tenorra/sopranoa: Adele Sauros
Teklatuak Toomas Keski-Säntti
Kontrabaxua: Vesa Ojaniemi
Bateria: Tuomas Timonen

MIKKEL PLOUG TRÍO
Mikkel-Ploug-2_editada

Martxoak 7 barikua - 19:00 Bertendona Institutua

Mikkel Ploug gitarrista daniarra, Hagako (Herbehereak) Royal Conservatory zentroan Master of Jazz Guitar tituluduna, gitarra garaikidearen nazioarteko figura handienetako bat da. Alleviation albuma (2 milioi erreprodukzio baino gehiago Spotifyn) eta Faroe 2018ko albuma Grammy sarietako Jazz instrumentaleko album onenaren kategorian hautatu zituzten. Besteak beste, Mark Turner, Loren Stillman eta Bill McHenry bezalako musikariekin egin du lan lider eta laguntzaile gisa.

Gitarra: Mikkel Ploug
Kontrabaxua: Jeppe Skovbakke
Bateria: Martin Andersen

Bilboko Kalealdia 2024 - Programa

Piktogramak

Ikuskizunen irisgarritasunaren inguruko piktogramak
Ikuskizun motei buruzko piktogramak
Publikoari buruzko piktogramak