Venezuela jaioterriko musikari garrantzitsuenetako bat da Antonio Mazzei pianista, konpositore eta produktore saritua. Beka bati esker, The New School for Jazz and Contemporary Music-en ikasteko aukera izan zuen, New Yorken, eta han garatu zuen bere karrera, hamarkada batean baino gehiagotan zehar, bertako eszenako pianista ezagun gisa. Gero, Bartzelonan errotu zen.
Mazzeik hainbat proiektutan parte hartu du, eta lankidetzan aritu da, estu-estu, Paquito D’Rivera, Joel Frahm, Clarence Penn, Janis Siegel; eta Rubén Blades bezalako artistekin.