Noiz? |
---|
otsailak 5 - martxoak 12 |
Non? |
---|
Barrutia 03 - Otxarkoaga/Txurdinaga, Barrutia 05 - Ibaiondo, Barrutia 06 - Abando, Barrutia 07 - Errekalde |
Noiz? |
---|
otsailak 5 - martxoak 12 |
Non? |
---|
Barrutia 03 - Otxarkoaga/Txurdinaga, Barrutia 05 - Ibaiondo, Barrutia 06 - Abando, Barrutia 07 - Errekalde |
BILBAO DISTRITO JAZZ 2021
Itxasok, euskal ahots ezagunenetako batek, bere azken lana aurkeztuko digu, Gaztelugatxe, bere ohiko laguntzaile batzuekin. Sona handiko hirukotea da eta haiekin sartu da estudioan Gaztelugatxe lana grabatzera.
ITXASO: Ahotsa
DANI PÉREZ: Gitarra
GORKA BENITEZ: saxo tenorea eta flauta
BORJA BARRUETA: Bateria
Javier Moreno New York, Madril eta Buenos Aires artean bizi da eta musikari-talde bat antolatu du, jazzaren arriskuari eta elkarreraginari aurre egiteko modu bera dutelako: besteak beste, New Yorkeko lankidea, Román Filiú kubatarra
eta Borja Barrueta bateria-jotzailea daude talde horretan.
ROMÁN FILIÚ: saxo altua
JAVIER MORENO: kontrabaxua
BORJA BARRUETA: Bateria
Angel Celadak, musika modernoaren euskal irudi garrantzitsuenetariko batek, proiektu delikatu hau aurkezten digu: abesti-sorta ederra, modu intimo eta beroan
interpretatuta sonoritate berezi batekin.
ANGEL CELADA: Bateria
CARLA SEVILLA: Ahotsa
MARCOS SALCINES: Pianoa
7 disko, sari eta kolaborazio eta grabazio ugariren ondoren, Angel Unzu gitarrista eta konpositore nafarrak “Orain” lan grabatu berria aurkeztuko du kontzertuan, Gonzalo Tejada, Juan Manuel Urriza eta Andrzej Olejniczak saxofoi-jotzaile poloniarrarekin. “Orain” diskoa egilearen une sortzailearen isla da. “Gaur, orain, horrela jotzen eta konposatzen dut, nire iraganari esker iritsi naiz honaino; bihar ikusiko dugu”, dio.
ANDRZEJ OLEGNICZAK: Saxoak
ANGEL UNZU: Gitarra
JUANMA URRIZA: Bateria
GONZALO TEJADA: Baxua
Miguel Villar-ek luxuzko laukotea aurkezten digu: Toni Saigi piano-jotzaile gazte bikaina; Marc Cuevas, une honetako kontrabaxu-jotzaile sendo eta geldiezina; eta Oriol Roca, irudimen handiko bateria-jotzaile berezia. Horren emaitza, hunkiberatasunez, dinamismoz eta ustekabez betetako zuzenekoa, musikari bakoitzak bere musika-ikuspegia konplexurik gabe eta askatasunez adierazten baitu.
MIGUEL “PINTXO” VILLAR: saxo tenorra
TONI SAIGI: pianoa
ORIOL ROCA: Bateria
MARC CUEVAS:kontrabaxua
Talde kolaboratiboa, Musikene proiekzio handiena izan zuten musikarietako batzuek osatua, Amerikako jazz-estiloaren eta Europakoaren arteko lotura adierazteko elkartu ziren. 2019ko Bultzada Sariaren irabazleak, euren aurreneko diskoa aurkeztuko digute: “Horda”. Gazteak izan arren, harrigarria da konposizioaren eta interpretazioaren kalitatea eta heldutasuna.
EOLO ANDINO: saxo altua
NICO ANDINO: Trompeta
KARLES PEREZ: Bateria
LEDIÁN MOLA:kontrabaxua