Noiz? |
---|
urtarrilak 29 - apirilak 9 |
Non? |
---|
Barrutia 03 - Otxarkoaga/Txurdinaga |
Noiz? |
---|
urtarrilak 29 - apirilak 9 |
Non? |
---|
Barrutia 03 - Otxarkoaga/Txurdinaga |
BETIKO MUSIKA
BOLERO´S 4 | 29/01/2022 | 18:00 |
BOLERO’S 4 taldearekin Mexikoko abesti kementsuak, Venezuelako joropo sutsuak, Peruko bals sotilak, Kubako son alaiak, Karibeko erritmo beroak eta, nola ez, inoiz modaz pasatzen ez den bolero erromantikoa entzungo ditugu.
Entretenimendu hutsa entzuteko; izan ere, entzungo duzun abesti batek baino gehiagok oroitzapen ahaztezinak ekarriko dizkizute.
VOCES DEL EBRO | 12/02/2022 | 18:00 |
Voces del Ebro taldea 2001. urtearen amaieran jaio zen, eta bere sustraietatik hurbil dagoen musika batera hurbilduko gaitu: Errioxako eta Nafarroako musika tradizionalera. Gure herri-sustraiekin, gure nagusiekin, upategiekin, herriekin, liburuekin eta abarrekin zerikusia duten gaiak nabarmenduko ditu.
Taldearen izenak dena esaten du, ikur bat, Ebro ibaiak Errioxa, Nafarroa eta Aragoi lotzen baititu; eta bertan inspiratzen dira Ebroko erriberako gai herrikoien errepertorio bat sortu eta interpretatzeko, jotillak, Meza Joteroa, hainbat kalejira, eta taldekideek idatzitako gairen bat.
LOS CHIMBEROS | 26/02/2022 | 18:00 |
Los Chimberos
Haien asmoa, oraindik ere, Bilboren eta Euskal Herriaren izena munduan zehar eramatea da, betiko bilbotarren umore on hori erakutsiz, hainbat taberna eta antzokitako giroa alaitu zuten kantu haiek berreskuratuz eta, oro har, euskal kantuak eta herri-musikako abestiak joz, kutsu fresko eta berrituarekin, lekukoa hartu eta hura eskuan eramanda XXI. mendean ibilbidea egiteko. Haien errepertorioan bilbainadak, habanerak, zenbait eskualde eta naziotako folklorea eta, noski, euskal musika daude.
TRIO VERA CRUZ. Homenaje a Maria Dolores Pradera | 12/03/2022 | 18:00 |
Trío Veracruz taldean Juana Ogayar, Alberto Martín eta José Sánchez daude, gizon bi eta andrazko bat, gitarra bi, errekinto bat eta hiru ahots, beren sentimenduak abestiaren bidez adierazteko.
Kontzertu honetan Maria Dolores Pradera abeslari melodiko handia omentzen dute.
EA LAUKOTEA – BEHOTSIK ORKESTRAKO HARI LAUKOTEA | 26/03/2022 | 18:00 |
EA LAUKOTEA – BEHOTSIK ORKESTRAKO HARI LAUKOTEA
Harizko laukotea Behotsik orkestrako kideek osatzen dute, eta formatu txikiko kontzertu bat eskainiko dute, askotariko errepertorioarekin eta jende askorentzat eskuragarri dagoena.
Borja Mollá. Biolina I
Unai Ibañez. Biolina II
Karmele Elizaran. Biola
Aitziber Elizaran. Biolontxeloa
OTXOTE BILBAO ARGIA | 09/04/2022 | 18:00 |
Bilbo Argia Otxoteak 1979az geroztik abesten du. Bere errepertorioan erlijio-lanak, polifonia eta herri-abestiak biltzen ditu, konpositore unibertsalen esparruan. 2017ko urtarrilaz geroztik, Izaskun Kintana Arkoitza da zuzendaria.