Kultura Barrutik
Noiz?
otsailak 2 - otsailak 23
Non?
Barrutia 07 - Errekalde

ERREKALDEKO XI. UMOREZKO ANTZERKI ERAKUSTALDIA

ERREKALDE UDALTEGIA

Otsaila
Ostegunak 19:00

OTSAILAK 2

LOS TORREZNOS (Madrid)  

“Las cosas”

“Las cosas” lanean, objektuen garrantzi erlatiboa erakusten da. Zer elkarbizitza modu daukate gauzek pertsonen baitatik kanpo eta pertsonen baitan? Pieza eszeniko bat da, umorearekin eta paradoxarekin jolas egiten duena. Gauzen balioarekin jolas egiteko aukeratik eta gauzak eduki, gorde eta pentsatzeko aukeraz.

Los Torreznos-ek, pertsona arruntak baitira, galderak egiten dizkiote beren buruari eta saiatzen dira aditzen. Nola egin gauzak? Zer gauza dauzkazu buruan? Zer gauza behar dituzu? Nola bihurtzen dira gauza hasiera batean gauza ez ziren izakiak? Non gordetzen dira gauzak?…eta abar

Emaitza ikerketa eszenikoko lan bat da, inprobisazioarekin eta eszenaren errealitatearekin berarekin jolas egiten duena neurri handi batean.

Egilea, zuzendaria eta ekintza: Los Torreznos (Jaime Vallaure y Rafael Lamata)

OTSAILAK 9

PEZ LIMBO (Euskadi)

“Marea baja”

Bi gizabanako, beraiek eraikitako mundu batean bizi dira. Unibertsoak planik ez duela sinetsita, egotea erabakitzen dute, ondo eta elkarrekin, egonean. Bizitza konplexua dela sentitzen dute, ez duela merezi borrokatzea eta, aldi berean, burdinazko borondatearekin bizitzeko beharra dute. Kontraesan horrek batzuetan harriduran kokatzen ditu eta beste batzuetan neke existentzialean. Beren ekintzek ez dute xederik baina zentzua ematen saiatzen dira.

Ororen gainetik, existitzeko beharraz hitz egiten digun komedia da, kosmosa eta lurraren artean, malenkonia eta kabaretaren artean, materia ilunaren eta karaokearen artean toki bat aurkitzeko beharraz ari dena. Jainko eta munstroen artean.

Azken aldiz errautsetatik birsortzen diren bi fenix-hegazti.

Bi gizon beren suizida sena zapaltzen beren edukazioagatik.

Bi aktore kezkatuta dauden plantak egiten.

Etxean tanga, txankleta eta lumazko berokiaren ibiltzearen existentzialismoa.

Antzezleak: Javier Barandiaran, Unai López de Armentia

Ekoizpena: Pez Limbo

 OTSAILAK 16

LOIDA A. GÓMEZ (Bilbao)

“Cerebro metafórico”

Burmuin metaforikoa, herpes baten osteko pentsamenduen terapia.

“Nire terapeutak dioenez, azaleko arazoek zerbait esan nahi dute.
Nire herpesak hitz egiten dit, baina ez diot ulertzen.
Nire terapeutak berriro jaiotzeaz hitz egiten dit, burmuin metaforikoaz.
Amonen erremedioak oso ekonomikoak izaten dira.
Nire terapeutak ikusleak edukitzea gomendatu dit.
Eta hemen zaudete, nirekin bidaiatzeko prest”.

Sorkuntza eta antzezpena: Loida A. Gómez

Mugimendu- aholkularia: María de Andrés

OTSAILAK 23 

ENERITZ ARTETXE (Dxusturi Teatroa) – (Euskadi)

“Lakoste” (euskaraz)

Aldaketa abian da. Froga zientifikoetan oinarrituta
baieztapen hau egin dezakegu hemen eta orain:
hilabete batzuen buruan Ganimedes eta Raticulinetik
etorritako zoro andanek hartuko dute lur planeta.

Dantza, birao, kaka, musika eta zalapartaz beteko dituzte kaleak  eta ordura arte defendatzen genuenak ez du zentzurik izango jada.”

Ironiaz zipriztindutako testu honetik hasten da “Lakoste” bakarrizketa. Bertan pertsonaia surrealista batek hainbat gai partekatuko ditu ikuslegoarekin zuzenean: artisten bizimodua, arrarotasuna, familia estandarra, menopausia… Umore absurdoak eta bufoien lengoaiak zeharkatzen duen proposamen hau egituratu dugu ikuslegoarenan barrea zein hausnarketa aldi berean sortarazteko asmoz.

Testua eta antzezlea: Eneritz Artetxe

Zuzendaritza eta ekoizpena: Dxusturi teatroa

Kanpo begirada: Patricia Urrutia