Kultura Barrutik
Noiz?
martxoak 6 - martxoak 20
Non?
Barrutia 05 - Ibaiondo

NAHITAEZKOA DA INDARREAN DAUDEN BABES ETA HIGIENE-NEURRIAK BETETZEA. NEURRI HORIEK WWW.BILBAOKULTURA.EUS WEBGUNEAN DAUDE JASOTA.

BAITA ERE NAHITAEZKOA DA MASKARA ERABILTZEA EMANALDI OSOAN.

UNA RÍA CON DUENDE

(Bidebarrieta Biblioteka) FLAMENKO ERREZITALDIA / 19:00

(Martxoaren 6an) AITORESCOBAR GRUPO: "ITURRI BERRIA"

Aitor Escobar musikari bat da, Gasteizen jaioa eta umetatik gitarra flamenkoa jotzen duena. Karrera luze bat egin du nahiz muntaietan nahiz dantza konpainietan, eta, hala, Estatuan zein nazioartean jardun da bere musika jotzen. Oraingo honetan, “Iturri berria” aurkeztuko du jendaurrean, flamenkoko tradizioa eta modernitatea nahasten dituen lan bat.

Doako gonbidapena aldez aurretik eskuratu behar da www.bilbaokultura.eus orrian. Gonbidapenen % 10a Aretoan bertan egongo dira eskuragarri 18:00etatik aurrera. Aretoaren ateak emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago irekiko dira.

TALDEA:

  • Aitor Escobar: Gitarra
  • Jonatán Jiménez “El Trinitario”: Ahotsa
  • Alberto Maldonado “El Ratón”: Perkusioa
  • Vanessa Triviño: Koroak, jaleoak, palmak
  • Isabel Fernández: Koroak, jaleoak, palmak

Trailerra

(Gizakundearen Eliza - Atxuri) BERTSOA ETA FLAMENKOA / 19:00

(Martxoaren 13an) MIREN AMURIZA - ASKOA ETXEBARRIETA "LA PULGA": "GORRIA"

“Gorria” ez da bertsolaritzaren eta flamenkoaren arteko fusioa; ez gara elkarren moldeak imitatzen saiatuko, ezpada nork geure diziplina modu malgu eta libreago batean pentsatzen, gorpuzten eta interpretatzen.

Bertsolari baten eta bailaora baten arteko elkarrizketa prozesu baten emaitza da “Gorria”, esperimentazio gune bat; elementu estilistiko eta tematikoak trukatuta, estetika propio bat sortzeko saiakera (testuetan eta koreografietan bezainbat, jantzietan, musikan edota eszenografian erakutsi nahi genukeena). “Ez dugu ezer berririk asmatu, bai zerbait oso geurea; intimista, intuitiboa, erraietakoa… Gorria”.

Doako gonbidapena aldez aurretik eskuratu behar da www.bilbaokultura.eus orrian. Aretoaren ateak emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago irekiko dira.

TALDEA:

  • Miren Amuriza: Bertsoa
  • Askoa Etxebarrieta “La Pulga”: Dantza

Trailerra

(Bilborock) AMAIERAKO IKUSKIZUNA / 19:00

(Martxoaren 20an) CHICO PÉREZ GRUPO: "GRUSERÍAS"

“Gruserías” kontzertu flamenko bat da, baina solas egiten du beste adierazpide batzuekin, dela jazzarekin edo musika klasikoarekin. Chico Pérezek harresirik gabeko musika proposatzen du, indarra eta dotoretasuna biltzen dituen konbinazio bat, musikari bikainek eskainia, eta flamenkorik garaikideenaren abangoardiaren ordezkari dena.

Sarrera: 5 €

Sarreren salmenta: www.bilbaokultura.eus orrian. Aretoaren ateak emanaldia hasi
baino ordu erdi lehenago irekiko dira.

TALDEA:

  • Chico Pérez: Teklatuak
  • Belén Vega: Ahotsa
  • Carlos Bueno: Baxu elektrikoa
  • Guillermo Hernansaiz: Bateria
  • Antonio “El Tabanco”: Dantza

Trailerra

San Frantzisko Biblioteka

(Martxoaren 10etik 25a arte) FLAMENKOARI BURUZKO MATERIALEN ERAKUSKETA ETA MAILEGUA

ORDUTEGIAK: Kontsultatu hurrengo weborrietan: blogbibliotekak.bilbao.eus + www.bilbao.eus/bibliotecas