Abenduak 1 igandea - 20:00
Encarnación Eliza, Atxuri
Ahots mistoen musika taldea, 2022ko irailean Bilbon sortua, bere musika jarduera Oscar González Gasqueten zuzendaritzapean garatuz.. Talde hau 16 kantarik osatu ohi dute, hasieratik Errenazimentuko polifoniaren interpretazioari eskainitako dedikazioagatik nabarmendu dena, bere egungo errepertorioa musika afolkloriko eta garaikidera ere hedatu da, mundu lirikotik eta oratoriotik igaroz.
Abenduak 3 martitzena - 20:00
San Inazio Eliza, San Inazio
Garaizarko Matsorriak 37 urte bete ditu. 1987an Begoñako Errepublika zaharreko “Garaizar” auzoan sortu zen, José Luis Etxebarria “Txelu”ren eskutik eta zuzendaritzapean. Errepertorio zabala dute: euskal fokloretik aukeratutako kantak, “bilbainadak”, musika erlijiosoa eta nazioartetik jasotako abestiak. 1024ko urtarriletik Izaskun Kintana Arkoitza da zuzendaria.
Abenduak 3 martitzena - 20:00
San Inazio Eliza, San Inazio
Iubilo Bilbao Abesbatza musika koralean eskarmentu handia duen gizon eta emakume talde batek osatzen du. Abesbatzako kideak Euskal Herriko Unibertsitateko abesbatzaren sortzaileak eta kideak izan ziren. Bere errepertorioak estilo eta garai ezberdinetako musika korala, polifonia sakroa eta profanoa, euskal musika, poema musikatuak eta obra sinfonikoak biltzen ditu; hori guztia, Igone Arteagabeitiaren zuzendaritzapean.
Abenduak 4 eguaztena - 19:00
El Salvador Eliza, Castaños
Bizkaiko Esperientzia Gelen abesbatza 2006an sortu zen, musika koralaren ikasle gogotsuen talde baten eskutik, eta 2013az geroztik Oihana Regüela arduratu da musika zuzendaritzaz. Gaur egun, 45 ahots mistok osatzen dute abesbatza, eta estilo ezberdinetako errepertorio polifoniko a capella bat hartzen du, euskal musika tradizionalean interes berezia jarriz.
Abenduak 5 eguena - 20:00
San Antonio de Padua Parrokia, Irala
Lagundi Abesbatza 1973an sortu zen, Ángel Echevarría jaunaren zuzendaritzapean. Ahots baxuen abesbatza gisa aritu zen 1977ra arte, baina, urte hartan, berregituratu, eta koru misto bihurtu zen, 35 koralistak osatua, gutxi gorabehera. Gaur egun Carlos Pérez Bueno abesbatza zuzentzen du.
Abenduak 11 eguaztena- 20:15
San Francisco de Paula Parrokia, San Francisquito
Bilbao Kamerata abesbatza Bilboko Santutxu auzoan kokatutako ahots mistoen ganbera abesbatza da. 2019ko irailean sortu zen, Irma Rutkauskaite Egiluz zuzendariaren ekimenez.Korua, gaur egun, 15 kidek osatzen dute, gehienak interpretazioaren eta musika-irakaskuntzaren hainbat arlotakoak.Koruak 2019ko abenduan egin zuen debuta Bilbon eta bere errepertorioak garai eta estilo desberdinetako lanak, polifonia errenazentista, musika garaikidea eta jazza nabarmenduz
Abenduak 12 eguena- 20:00
Inmaculada Concepción Eliza, Basurtu
Club Deportivo Bilbaoko ahots mistoen abesbatza 2011. urtean sortu zen. Gaur egun, hainbat kultur ekitalditan parte hartzen du, Irma Rutkauskaite-Eguiluzen zuzendaritzapean; besteak beste, omenaldietan, kongresuetan, diplomaturetan, elizkizunetan eta abarretan, bai Bizkaian, bai gure lurraldetik kanpo.
Abenduak 12 eguena - 20:00
Inmaculada Concepción Eliza, Basurtu
Mikel Deuna Abesbatzak 1992an ekin zion bere ibilbideari, Zorrotza auzoko hainbat gizarte-taldetako 58 koralistekin. Sortu zenetik, Víctor Diegok zuzendu du, eta, gaur egun, 27 kide ditu.
Abenduak 13 barikua - 20:00
La Milagrosa Parrokia, Zorrotza
Pagasarri Abesbatza 2022ko otsailean sortu zen, Itziar Arberasen zuzendaritzarekin. 30 lagunek osatu zuten, eta batzuek beste abesbatza batzuetan abestu zuten eta beste batzuek lehen aldiz abestu zuten. Kontzertu solidarioetan parte hartzen du, eta Errekaldeko aste kulturalean eta bere errepertorioa askotarikoa da: kantu erlijiosoak, habanerak, profanoak, afrikarrak...
Abenduak 13 barikua- 20:00
La Milagrosa Parrokia, Zorrotza
Abesbatza 1947an sortu zen, koru misto moduan, eta «Nuestra Señora del Rosario» zuen izena. Gaur egun 20 ahots baxu inguru ditu, «Agrupación Coral Arraizpe» du izena eta Itziar López Arberasek zuzentzen du.
Abenduak 14 zapatua - 20:00
Los Santos Justo y Pastor Parrokia, Otxarkoaga
Otxarkoaga Abesbatza 1963an sortu zen Bilboko Otxarkoaga auzoan. 1971tik aurrera, Eladio Montiel Martín arduratu zen zuzendaritzaz, eta bere aurrekoen ildoari eutsi zion euskal musika interpretatzeko ideiari dagokionez. 2015etik, Carlos Pérez Bueno da abesbatzako zuzendaria.
Abenduak 14 zapatua - 20:00
Los Santos Justo y Pastor Parrokia, Otxarkoaga
1979an lagun talde batek osatu zuen. 45 urte hauetan Nazioarteko Otxote Jaialdietan eta Estatu osoan zehar egindako abesbatza topaketetan parte hartu duen taldea. Musika erlijioso lanekin, polifoniarekin eta nazioko zein nazioarteko konpositore ezagunenen kantu herrikoiekin aberastu du bere errepertorioa.
Abenduak 15 domeka - 20:00
El Carmen Eliza, Indautxu
Bilboko Rossini abesbatza 1990. urtean hasi zen Arriaga Antzokiaren eskutik (Luis Iturrirekin). Abesbatza honen helburua da parte hartzen duen ekoizpen liriko-eszenikoei kalitatezko baliabideak ematea. Ana Begoña Hernándezen zuzendaritzapean abesten dute, eta Juanjo Ortegak laguntzen ditu pianoan.
Abenduak 17 martitzena - 20:00
Nuestra Señora del Rosario Eliza, Errekalde
Begoñako Sustraiak abesbatza 2007an sortu zen; ahots zuriz osatua dago. Euskal musikagileekiko leialtasuna da abesbatzaren interes nagusia, eta, 2014tik, musika-ildo berean jarraitzen dute Itziar López Arberasen zuzendaritzapean.
Abenduak 17 martitzena - 20:00
Nuestra Señora del Rosario Eliza, Errekalde
Andre Berri Abesbatza 1995ean sortu zen, Gorka Beriainen zuzendaritzapean.
Ahots zuri helduek osatzen dute abesbatza, eta, gaur egun, Itziar López Arberasek zuzentzen du.
Abenduak 18 eguaztena - 20:00
Buen Pastor Eliza, La Peña-Abusu
Abesbatza 2000. urtean sortu zen Irala auzoko Helduentzako Hezkuntza Zentroan, ikastetxeko irakasle baten ekimenez. Emakumeek osatzen dute, eta Euskal Herriko eta beste leku batzuetako abesti herrikoiak interpretatzen dituzte, Luismi Montañaren zuzendaritzapean.
Abenduak 18 eguaztena - 20:00
Buen Pastor Eliza, La Peña-Abusu
Inmakuladako Abeslariak korua duela 44 urte sortu zen; lau ahots mistok osatzen dute, eta Lorena Ferreiro da zuzendaria. Euskal kantu herrikoi ugari interpretatzeaz gain, orkestra sinfonikoak lagunduta interpretatzeko orientabide musikal berriak aurki daitezke bere errepertorioan.
Abenduak 19 eguena - 18:00
San Rafael Eliza, Zabala
San Anton Abesbatza - Orfeón San Antón Bilbon sortu zen 1947an, Euskal Herriko kultura eta tradizioak sustatu eta lantzeko asmoz. Horretarako, euskal musika korala aukeratu zuen, Bengoa maisuaren zuzendaritzapean. Gaur egun, bere errepertorio tradizionala zabaldu du, mundu osoan ezagunak diren konpositoreen obra klasikoak ere sartuta. Gaur egun 40 ahots mistok osatzen dute, eta Alfredo Hurtado de Saratxo maisuak zuzentzen du.
Abenduak 19 eguena - 18:00
San Rafael Eliza, Zabala
Bilbao Musikako Gazte Abesbatza 14 eta 24 urte bitarteko 30 bat gaztek osatzen dute, eta Maite Olmos da zuzendaria.
Abenduak 21 zapatua - 20:30
El Carmelo Eliza, Santutxu
Bizkaiko Industria Ingeniarien Elkargo Ofizialak BIZKAIKO INGENIARIEN MUSIKA ELKARTEA sortzea bultzatu zuen 1997an, eta, horren barruan, BIZKAIKO INGENIARIEN ABESBATZA, Bilboko Industria Ingeniarien Eskola sortu zeneko mendeurrena
Abenduak 22 domeka - 12:00
San Nicolás Elizatxoa, Olabeaga
Emays Abesbatzak urteak daramatza musikaren bidez kultura sustatzen, eta bere errepertorioa gehienbat euskaraz da. Bizkaiko herrietan hainbat kontzert egin ditu, eta Eliza ezberdinetan, Bilboko Campos Antzokian eta Arriaga Antzokian.
Abenduak 22 domeka - 12:00
San Nicolás Elizatxoa, Olabeaga
San Inazio Abesbatza 1978an sortu zen, eta, gaur egun, Gorka Beriainek zuzentzen du. Bere errepertorioak, musika klasikoaren barruan, errenazimentua, barrokoa eta erromantikoa hartzen ditu nagusiki, eta, bestetik, musika herrikoia eta nazioarteko musika, beltz espiritualak eta musika garaikidea.
Abenduak 26 eguena - 19:00
Birjinetxe Parrokia, Txurdinaga
Abenduak 24 eguena - 19:00
Birjinetxe Parrokia, Txurdinaga
Otxote Lur Maitea, Marian Urkiolak zuzendua, 2012an sortu zen. Ahots baxuen munduan erakundetzat hartzeko helburuarekin sortu zen. Bere errepertorioa, neurri handi batean, gure folkloreko obra tradizionalek osatzen dute, baina musikaren izaera unibertsala dela eta, bere apustua abesbatzen munduko kultura eta estilo ezberdinetara zabaltzen da; horien artean, polifonia erlijiosoa nabarmentzen da.
Abenduak 27 barikua - 19:00
Santísima Trinidad Eliza, Altamira
Sanfran Korue Bilboko San Frantzisko auzoan sortu zen, Pedro de Diegoren irakaskuntzaren eta zuzendaritzapean, eta bertan aritzen da, nagusiki. Abesbatza anitza da, bai abesbatza osatzen duten pertsonen jatorriari dagokionez, bai errepertorioari dagokionez. 2017. urtetik, Miren Zubieta Egia da zuzendaria.
27 de diciembre Abenduak 27 barikua - 19:00
Santísima Trinidad Eliza, Altamira
Deustoarrak Abesbatza 1957an jaio zen Bilboko Deustu auzoan.
Euskal Herriko ahots larrien korurik ospetsuenetakotzat jotzen da eta euskal musika tradizionala zintzoen interpretatu duena, gaur egun 16 ahotsek osatzen dute. Diskografia zabala eta errepertorio zabala ditu, eta bere musika Estatu osoan zehar eta atzerritik kanpo ibili da.
Zuzendaria Izaskun Kintana Arkoitza da.
Abenduak 28 zapatua - 19:30
San Francisco de Asís Eliza (Quinta Parroquia), Abando
Ars Viva abesbatza 1983ko apirilean sortu zen, Indautxuko (Bilbo) Jesuitak ikastetxeko abesbatza gisa. Bere errepertorioa originaltasunean eta aldakortasunean oinarritzen da, eta hainbat garaitako musika erlijiosoa eta profanoa hartzen ditu barnean: errenazimentua, barrokoa, klasizismoa, erromantizismoa, aro modernoa eta euskal folklorea. 25 ahots mistok osatzen dute, eta Josu Soldevilla Lamikiz maisuak zuzentzen du.