Zirkualde 2025

Kartela

Noiz?

2025(e)ko irailaren 18(e)tik
2025(e)ko irailaren 20(e)ra

Non?

Barrutia 07 – Errekalde

Sarrerak

SARRERA DOAN

Egitaraua

SWEET CHILLI CIRCUS COMPANY
The Risk Party
01_sweet_chilli

IRAILAK 18 EGUENA  - 18:00
ERREKALDEKO PLAZA

30 min

 

The Risk Party Milki Lee eta Teresa Magallón dantzari eta sortzaileen arteko lehen lankidetzaren emaitza da, eta topaketa horretatik sortu da gorputz-hizkuntzari dagokionez eklektizismo handia erakusten duen pieza bat, protagonista bien prestakuntza artistikoaren aniztasunari esker. Ildo horretan, dantza garaikidea, break dance-a, akrobazia eta clown-a elkarren ondoan daude freskotasun- eta antzerki-dosiekin eta fisikotasun sutsu batekin.

The Risk Party arriskuari eta hori egiaztatzeko gozamenari buruzko proposamena da. Arriskuaren perbertsioa ez al da gure bizitzan ezkutuan dagoen emozio bat, galdetzen dute.

CÍA. Du’K’tO
A rienda suelta
02_cia_dukto

IRAILAK 18 EGUENA  - 19:00
ERREKALDEKO PLAZA

45 min

 

Zirku- eta mugimendu-ikuskizun honek giza harremanak, jokoa eta espazio publikoa sorkuntzaren erdigunean jartzen ditu. Proposamen honek partaidetza eta bizitasun kolektiboa eskatzen ditu errealitatea eraldatzeko eta espazio publikoa eta komunitate-sentimendua biziberritzeko. Hurbiltasuna, umorea eta plastikotasuna, interpreteekin eta ikusleen artean loturak sortzeko

 

ciadukto.com

 

III. DANTZA BERTIKALEKO TOPAKETA
DANTZA BERTIKALEKO PIEZEN ERAKUSTALDIA
03_muestra_danza_vertical

IRAILAK 18 EGUENA  - 20:15
EL FANGO KIROLDEGIA

20 min

 

Diziplina honetako profesionalek aire-dantzaren erakusketa batean hartuko dute parte El Fango Kiroldegian (Errekalde). Ikuskizuna irekita egongo da modalitate horretara hurbildu nahi dutenentzat.


CIE. LATERRATERAL
- ENTRECHOK

Laukote honek bere barne-indarrarekin berriz konektatzera gonbidatzen du publikoa. Gorputzek hainbat atalez osatutako istorioa kontatzen dute: topaketak, urruntzeak, elkarri laguntzea, arriskuak hartzea eta hunkidurak, indarrak eta indibidualtasuna agerian uzten dituztenak.

 

SAFIRE HIKARI - COLAPSE (work in progress)

Kargatzea. Zer daramazun jakitea.

Zurea al da daramazuna? Zer aska dezakezu? Zeri heldu behar diozu?

Erortzen ikasten dugu, beha jo barik, espazioan hedatuz gure geruzak, arropa eta nortasuna galdu ahala.

XAMPATITO PATO
Campaña
04_xampatito

IRAILAK 19 BARIKUA - 18:00
ERREKALDEKO PLAZA

50 min

 

Ikuskizun honek zirkua eta txotxongiloen mundua uztartzen ditu, eta ikuslea mundu surrealista eta oniriko batera eramaten duten irudiak eta eszenak sortzen ditu.

Lagun bila dabilen pertsonaia bakartiak bere irudimena esploratzen du bere pentsamendu bakoitzari bizia emateko.

Prozesu horretan, lagunduta sentitzea lortzen du eta publikoa ustekabez eta barrez betetako bide batetik eramaten du.

 

xampito.wixsite.com/xampatitopato

SPINISH CIRCO
Fins al Cell
05_spinish

IRAILAK 19 BARIKUA - 19:00
ERREKALDEKO PLAZA

60 min

 

Fins Al Cel espazio-denboraren ebokazioa da, giza DNAren parte den bizi-prozesua, mugak noraino iristen diren ikusteko aukera emango diguna. Ibilbide, bidaia eta identitateen aniztasunari buruzko historia bat, elkar ulertzen eta deskodetzen laguntzen diguna. Sormenaren eta berrikuntzaren abiapuntutik zirkuaren teknika aurkezten duen ikuskizuna da, errusiar barraren, bankinen eta porte kolektiboen bidez

 

spinishcirco.com

MANEL ROSÉS
Ákri
06_manel_roses

IRAILAK 20 ZAPATUA - 18:00
ERREKALDEKO PLAZA

50 min

 

Ákri akrobata eta eskailerabaten zirku-soloa da, eta “muga” kontzeptua esploratzen du aldaketa eta eraldaketa pertsonalen uneei buruz hausnartzeko. Eskailera da piezaren euskarria, bai maila fisikoan, bai maila dramaturgikoan eta tematikoan. Izan ere, 22 mailako eskailera hau, aldi berean eszenografia eta zirku-aparatua izateaz gain, ikur bikoitza da.

 

monicadegira.com/cia-manel-roses

EUNOIA KOLEKTIVA
Tenet
eunoia-kolektiboa

IRAILAK 20 ZAPATUA - 19:00
ERREKALDEKO PLAZA

50 min

 

Tenet mundu berekoia da, simetriak gidatua, eta zortzi pertsona harmoniaren, perfekzioaren eta edertasunaren arau zorrotzen pean bizi dira. Taldearen indarra erakutsi nahi du, erakunde handiago bati, komunitateari, bidea ematen dioten gizabanakoen batasuna.

“Eunoia Kolektiva” artista-taldearen lehen ikuskizuna da. Talde hori porte akrobatikoko lau bikote profesionalek osatzen dute. Mugimendu akrobatikoa gizabanako-talde baten arteko harreman gisa garatzeko borondatetik sortu
da proiektua.

Bilboko Kalealdia 2024 - Programa

Piktogramak

Ikuskizunen irisgarritasunaren inguruko piktogramak
Ikuskizun motei buruzko piktogramak
Publikoari buruzko piktogramak