EKAINAK 24 - 19:00 Juan XXIII plaza, BEGOÑA
Lau lagun eta musikari, aitortza eta eskarmentuarekin. AEBetako musika beltza (funk, soul, RnB eta jazza) da taldearen sorburua.
Alain Sancho - Saxoa, ahotsa, pianoa, txirula
Eneko Cañibano - Baxua, koruak
Unai Olabarri - Bateria, koruak
Iban Gurrutxaga - Gitarra, koruak
MAIATZAK 20 - 19:00 Casilda Iturrizar parkea, ABANDO
2022an sortutako banda, honkytonka, americana eta country-rocka lantzen dituzte folk ukitu batekin. Banda hau bere jatorrizko errepertorioaren egiazkotasunagatik eta zuzeneko dinamikoetan erakusten duen energiagatik nabarmentzen da.
Arnau Coderch - Ahotsa, gitarra
Ibai García - Gitarra
Iñigo Elexpuru - Bateria
Leire García - Koruak, perkusioa
Mario Martín - Biolina
EKAINAK 1 - 13:00 Ilargi Erdiaren plaza, TXURDINAGA
EKAINAK 6 - 18:00 Matilde Orbegozo 9, ARTAZU GOIKOA
Haur eta familiei zuzenduta, euskaraz
Musika, umorea, antzerkia eta poesia uztartzen dituen ekimen eszeniko-musikala. Abestiek gure ingurumenarenganako maitasuna sustatzen dituzte eta elkartasunaren eta kulturartekotasunaren garrantzia azpimarratzen dute. Gertutik ezagutuko ditugu gure hezeguneetatik igarotzen diren txoriak. Abes dezagun denok batera!
MAIATZAK 16 - 19:00 Enkarnazio plaza, ATXURI
Ikus-entzunezko fusioa, sentikortasunez eta delikadeziaz betea. Txistu-boskoteak Garazi Navas soinujolearekin batera interpretatzen duen ikuskizuna. Oinarri modura, erritmo tradizionalak, klasikoak eta modernoak erabiltzen ditu, txotxongiloen mugimenduarekin eta koreografiarekin uztartuz.
Gorka Zabaleta / Idoia Kareaga - Txistua
Peio Irigoien / Sabin Bikandi - Silbotea
Asier Garcia - Perkusioa
Garazi Navas - Akordeoia
Juana Garcia / Benjamin Richard - Picuentos Txotxongilo Konpainia
EKAINAK 17 - 19:00 Casilda Iturrizar parkea, ABANDO
2022an sortutako taldea, emetasunetik eta xumetasunik konposatzen dugu, ahaldundu eta gozatzeko helburuz. 2023an gure lehenbiziko diskoa grabatu genuen.
Irati Mendiguren - Ahotsa, gitarra
Izar Mendiguren - Ahotsa, trikia, kaxoia, melodika
Izaskun del Cerro - Pianoa
MAIATZAK 27 - 19:00 Juan XXIII plaza, BEGOÑA
Kantu mitikoak jotzen dituen banda, azken 50 urteetako musikaren historian mugarri izan diren kantuak, beti ere rock eta poparen esparruan, soul, funk eta blues doinuen erreferentzia zehatz batzuekin.
Javier Gómez - Baxua
Raul Filgueira - Bateria
Izaskun Alzola - Gitarra, ahotsa
Gontzal San Martín - Gitarra
EKAINAK 18 - 19:00 Eskurtze parkea, IRALA
Haur eta familiei zuzenduta, euskaraz
Dantza, besarkada eta kantuz josi ditugu Euskal Herriko plazak. Dantzatzea, besarkatzea eta abestea mundua iraultzeko gure aukera da.
Zatoz gurekin! Hauxe da despedidie! Gora bihotzak!
EKAINAK 19 - 19:00 Levante plaza, SAN INAZIO
Euskaraz egindako musikaren ahots berrietako bat da. "HHH" bere hirugarren diskoak poparen eta elektronikaren eraginak ditu, post-folkaren herentzia atzean utzi gabe. Pop elektronikako zuzenekoa, intentsitate handiko uneak dakartzaten dinamika eta sonoritatearekin.
Eneritz Furyak - Ahotsa, teklatua
EKAINAK 10 - 19:00 Casilda Iturrizar parkea, ABANDO
Pasioa, artea eta “duendea” dira hirukote klasiko honen ezaugarriak.
Tangoak, fandangoa, alegria... eta arte asko.
Tabita Borja - Ahotsa
Enrique "El Vaca" - Gitarra
Yuyo León - Kaxoia
MAIATZAK 31- 19:00 Arabella plaza, ARABELLA
EKAINAK 23- 19:00 Azoka parkea, ZORROTZA
Folk abesti propioak, nagusiki euskaraz, bi ahotsetan kantatuak, tradizioa (zortzikoak, gigak, reel-ak, kalipsoak eta Erdi Aroko erritmoak) eta rock eta popa uztartuz. Ildo bereko bertsioren bat ere badute, soinu elektrikoak eta akustikoak bateratuz.
Niko Brochado - Ahotsa, gitarrak
Itziar Martínez - Ahotsa, panderoa
Esther Gabiola - Biolina, akordeoia, koruak
David Mellado - Bateria
Jesús Rafael Martínez - Baxua
EKAINAK 23- 19:00 Ibaizabal landa, ABUSU
Bertoko blue/rock/jazz eszenako musikari onenetako batzuek osatutako banda, Ibai García gitarra-jotzailea buru duena. Chasing the blues disko arrakastatsua aurkezteko birarekin jarraitzen du, 2024an blues eszenako jaialdi nazional garrantzitsuenetako batzuk bisitatu ondoren.
Ibai García - Gitarra
Charlie Santiago - Ahotsa
Fernando Solla "Fo" - Baxua
Israel Santamaría - Teklatua
Aritza Castro - Bateria
MAIATZAK 23 - 21:00 Ingurubideko behatokia, URETAMENDI
EKAINAK 22 - 18:30 La Vaguada, PEÑASKAL
EKAINAK 23 - 19:00 Eliza ondoko plaza. MASUSTEGI
Bertsio taldea baino askoz gehiago, edozein festa animatzeko gai dira errepertorio zabalari, lehen mailako musikariei eta publikoarekin dituzten interakzio dibertigarriei esker. Estetika zainduarekin, hainbat genero bertsionatzen dituzte, kalitate musikal handiarekin.
EKAINAK 6 - 19:00 Agirre Lehendakariaren etorbidea 184 (LH / FP aurrean), ELORRIETA
Urteak daramatza estatuko reggae/dancehall eszenaren parte aktibo izaten; izan ere, bere kemena, karisma eta egiten duenarekiko maitasuna dira bere proiektu musikalaren gakoak. Dj Big Sound Boy ondoan dauka, beti ere bibrazio onenak transmitituz inor axolagabe uzten ez duten abestiekin.
Mad Muasel - Ahotsa
Big Sound Boy - Dj
EKAINAK 12 - 19:00 Agirre Lehendakariaren etorbidea 184 (LH / FP aurrean), ELORRIETA
Abestiek estrofak, errepikak eta soloak dauzkate, jazz harmonien gainean eraikiak. Euskarazko letrek esker onerantz egin beharreko barne-bidaiaz eta gauza txiki eta handiekiko miresmenaz hitz egiten dute. “Miretsiz” azken diska hausnarketarako gonbita da.
Mikel Artieda - Konpositorea, 7 sokako baxua, hitzak
Leire Berasaluze - Ahotsa
Javier López Jaso - Jazz akordeoia
Ander Zulaika - Bateria eta perkusioa
Mikel Taberna - Hitzak
MAIATZAK 24 - 19:00 Floresta parkea, SAN ADRIÁN
2023an EITBko Ztanda saioa irabazi ostean Lur lehen diskoa kaleratu du, jazza, popa eta soula euskara hutsezko abestietan uztartzen dituena. Musikari talde batek lagunduta, Lur lanak zuzeneko musikaren naturaltasuna eta benetakotasuna harrapatu nahi ditu, gertuko esperientzia, iragazkirik gabekoa, eskainiz.
Miriam Lujua - Ahotsa
Manu Sánchez - Bateria
Aitor Garoz - Baxua
Gasti Seguí - Pianoa
Iñigo Etxebarria - Gitarra
EKAINAK 7 - 19:00 Buiabarriko kirol-gunea, BUIA
Musika-proiektu hau 2018an sortu zen, batere tipikoak ez diren bertsioen errepertorio hautatua zuzenean eskaintzeko asmoz, bikote akustikoaren formatuan eta hainbat estilotakoa (soula, bluesa eta rocka).
Laura López - Ahotsa
Iñigo Elexpuru - Ahotsa, gitarra, perkusioa
EKAINAK 4 - 18:30 Altamirako frontoia, ALTAMIRA
Haur eta familiei zuzenduta, euskaraz
Lau musikarik eta bi aktorek baserriaren mundura eramango gaituen ipuin handi bat interpretatuko dute. Ikuskizunak balio hauek berpiztea du helburu: errespetua, adiskidetasuna, ekologia, lankidetza...
Baserriaren festan gozatzeko prest?
MAIATZAK 27 - 19:00 Casilda Iturrizar parkea, ABANDO
Raúl Sainz de Rozasen "Nine, Nine, Nine" diskoaren aurkezpena. Jazz estetika dauka lanak, eklektikoa eta ikuspegi anitzekoa, kolore eta ehundura ugari uztartzen dituena. Sormenerako gaitasun agortezina eta aurreikusi ezin denaren nolakotasuna duten musikarien genero horretakoa da Raúl.
Victor de Diego - Saxoa
Javier Mayor - Kontrabaxua, baxua
Juan Luis Castaño - Bateria
Marcos Salcines - Teklatuak
Raúl Sainz de Rozas - Gitarrak
MAIATZAK 31 - 19:00 Ilargi Erdiaren plaza, TXURDINAGA
60, 70 eta 80ko hamarkadetako klasikoen bertsiorik onenak dakarzkigu hirukote dinamiko honek. Bere energia kutsakorrarekin, dibertsioa bermatuta dago: abestu, dantzatu eta nostalgia eta giro ona nahasten diren ikuskizun paregabean parte hartu!
Ainhoa - Ahotsa
Koldo - Ahotsa, teklatua
Hugo - Ahotsa, teklatua
EKAINAK 3 - 19:00 Casilda Iturrizar parkea, ABANDO
Proiektua 2020an sortu zen, 80ko hamarkadako New Wave-ren eraginak dituen pop bat garatuz, pop elektronikoaren ukitu berriagoak dituzten talde britainiar klasikoetan inspiratuta. 2024an argitaratu zuten lehen LPa, Segunda oportunidad izenekoa.
Xabier Ugalde - Ahotsa, gitarra, teklatuak
Carlos Asensio - Gitarra
Alex Garai - Baxua
Axut Hormaetxe - Bateria
MAIATZAK 23 - 19:00 Araneko plaza, ARANGOITI
EKAINAK 23 - 19:00 Uzturre plaza, MATIKO
Bilboko stringband honi nahasketak gustatzen zaizkio, horregatik zingira honetan folk amerikarraren, countryaren eta swingaren artean egiten da igeri, hori guztia kabaret ukituekin. Horri esker, eskuragarri eta tenperatura onekoa da izaki eta zomorro mota guztientzat.
Ainhoa Rincón - Biolina, mandolina, ahotsa
Enara Sánchez - Kontrabaxua
Xandra de la Vega - Ahotsa, gitarra, ukelelea
EKAINAK 12 - 19:00 Panera plaza, ZURBARAN
Ibilbide luzeko zenbait musikarik sortutako proiektua: Dan Cabanela, Still River-ekoa; Aitor eta Eneko Cañibano anaiak, Travellin' Brothers-ekoak; eta Ander Alonso, besteak beste Mississippi Queen proiektukoa. Errepertorio akustikoa, keinu sotil eta delikatuekin zein energiaz eta pasioz betetako uneekin.
Dan Cabanela - Gitarra akustikoa, ahotsa
Aitor Cañibano - Gitarra akustikoa, koruak
Eneko Cañibano - Kontrabaxua, koruak
Ander Alonso - Bateria, koruak
MAIATZAK 23 - 20:00 URETAMENDI
MAIATZAK 31 - 11:00 JULIAN GAIARRE
MAIATZAK 31 - 12:30 SAN ADRIÁN
EKAINAK 7 - 12:30 ARTAZU GOIKOA
EKAINAK 21 - 13:00 IRALA
Gorka Zabaleta Agirre, Idoia Kareaga Gómez, Sabin Bikandi Belandia, Asier García Artetxe, Peio Irigoien Boda
EKAINAK 28 - 19:00 Iruña kaleko Metro irteeratik, DEUSTU
Bihotz Alai Folklore Dantza Taldea duela 66 urte sortu zen, eta ordutik hona euskal folklorea lantzen eta hedatzen du, bai Deustun bai Euskal Herri osoan.
EKAINAK 23 - 19:00 Celestino María del Arenal plazatik, IBARREKOLANDA
Musika-ikuskizun honetan, metal-haize eta perkusioko zortzi musikarik haurtzarora eramango gaituzte, eta haurrentzako filmen melodia ezagunenak eta atzoko, gaurko eta betiko marrazki bizidunak gogoraraziko dizkigute.
MAIATZAK 11 - 10:45 - 13:45 Kepa Enbeita plaza, OTXARKOAGA
Musika talde honek, sortu zenetik duela 40 urte baino gehiago, gazteak bildu nahi ditu musika-aukerak zabaltzeko eta musika kalera eramateko, kontserbatorio eta musika-eskoletatik kanpo.
MAIATZAK 16 - 19:00 Iturriondo plaza, ZURBARANBARRI
Perkusio-, mugimendu-, dantza- eta energia-ikuskizuna, emanaldi osoan % 200eko intentsitateari eusten diona. Gakoa: ibilbide luzeko musikari gazte indartsuak, mundua jateko gogo handi-handia dutenak.
MAIATZAK 30 - 19:00 Funikularreko plaza, CASTAÑOS
7 musikarik osatutako Marching Banda (klarinetea, saxofoia, tronpeta, tronboia, banjoa, tuba, kaxa eta bonboa), jazz tradizionala, New Orleans eta swing estiloko errepertorioa nagusi duena.
EKAINAK 23 - 19:00 Irteera elizako plazatik, OLABEAGA
Kale animazioko taldea da eta euren kalejiretan rock, punk eta ska taldeen bertsioak egiten dituzte, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Ikuskizun ezberdina eta dibertigarria.
MAIATZAK 30 - 20:00 Basarrate plaza, SANTUTXU
Brasilgo batukada jotzen duten 4 perkusionisten talde ibiltaria. Surdoa, kontrasurdoa, kutxa eta rototoma dauzka. Rolling Stones, AC/DC, Deep Purple, Queen… Rockaren klasikoen bertsioak.