APIRILAK 2-15 - ABANDO Udaltegia
APIRILAK 29 - MAIATZAK 13 - SAN FRANTZISKO Udaltegia
MAIATZAK 15-29 - SAN IGNAZIO-IBARREKOLANDA Udaltegia
EKAINAK 2-13 - CASTAÑOS Udaltegia
EKAINAK 17-30 - OTXARKOAGA Udaltegia
2025eko martxoaren 17an, Jose Antonio Frade Villar, K-TOÑO, gure Bilbo uriko gertaeraren kronista grafiko maitatuak 80 urte beteko zituen. Eta hori dela eta, bere lagun askok erakusketa hau sustatu dute. Bere milaka lanen erakusketa txiki bat da, pertsona eta erakunde ugarik Bilbao Gloria Mundi zigilu editorialaren koordinaziopean egindako lagapen eskuzabalari esker bildutakoa.
APIRILAK 2-25 - BEGOÑA Udaltegia
APIRILAK 29 - MAIATZAK 13 - SAN IGNAZIO-IBARREKOLANDA Udaltegia
MAIATZAK 15-29 - CASTAÑOS Udaltegia
EKAINAK 2-13 - ABANDO Udaltegia
EKAINAK 17-30 - SAN FRANTZISKO Udaltegia
Formatu panoramikoko irudiek Landetako hondartzak, basoak eta paisaiak erakusten dituzte, pandemia garaian ospitaleratutako semea bisitatzeko bidaietan egindako argazkietatik atereak.
Serie osoan nagusitzen den karga poetiko handiak artistak bizi izan zuen ziurtasunik gabeko une horretara hurbiltzen laguntzen digu. Berak dioenez, argazkigintza euskarri bat da, non elementu lirikoak dirudien "errealitatearen zentzugabekeria eta arrailak ulertzeko gai den bakarra".
APIRILAK 2-25 - CASTAÑOS Udaltegia
APIRILAK 29 - MAIATZAK 13 - BEGOÑA Udaltegia
MAIATZAK 15-29 - SANTUTXU Udaltegia
EKAINAK 2-13 - SAN IGNAZIO-IBARREKOLANDA Udaltegia
EKAINAK 17-30 - ABANDO Udaltegia
¿Senti al daitezke emozioak kolorearen bidez?
Hori da Álvaroren adierazpidea txikitatik, eta orain koadro eta lamina sorta bat aurkezten du. Haietan, koloreak eta testurak bat egiten dute emozioak transmititzeko. Lan bakoitzak zure sentimenduak esploratzera eta zure interpretazioa aurkitzera gonbidatzen zaitu, koadroa zure irudimenean
amaitu dezazun.
APIRILAK 2-25 - LA BOLSA Udaltegia
APIRILAK 29-MAIATZAK 13 - CASTAÑOS Udaltegia
MAIATZAK 15-29 - ABANDO Udaltegia
EKAINAK 2-13 - ERREKALDE Udaltegia
EKAINAK 17-30 - SANTUTXU Udaltegia
Inaugurazioa eta bisita gidatua: Apirilak 2, 19:00etan
La Bolsa Udaltegian
Bilboko Photobat argazki-elkarteak 10. urteurrena ospatuko du Bizkaia ezagutzera gonbidatzen duen erakusketa batekin, 31 argazkilariren begirada bakarraren bidez. Kantauri itsasoko kostaldetik hasi eta Bilboko paisaia eta hiri-bizitzaraino, erakusketak Bizkaiko edertasun naturala ez ezik, bere historia eta kultura ere nabarmendu nahi ditu, arkitekturatik hasi eta tradizioetaraino.
https://www.photobat.org/
APIRILAK 2-25 - SAN IGNAZIO-IBARREKOLANDA Udaltegia
APIRILAK 29 - MAIATZAK 13 - SANTUTXU Udaltegia
MAIATZAK 15-29 - ERREKALDE Udaltegia
EKAINAK 2-13 - LA BOLSA Udaltegia
EKAINAK 17-30 - CASTAÑOS Udaltegia
Margolari autodidakta. Bere obrek hainbat estilo eta gai nahasten dituzte. Enara alabak daukan gaixotasuna ikertzeko bekarako dirua biltzea helburu duen erakusketa. (Leiomiosarkoma. Dohaintza GRUPO GEIS elkarteari.)
APIRILAK 2-25 - SANTUTXU Udaltegia
APIRILAK 29 - MAIATZAK 13 - LA BOLSA Udaltegia
Erakusketa honek, BEGOÑA ELEXPE artistaren argazki zirraragarriren bidez, Bilboko auzo historikoen muinean murgiltzen gaitu, bertako biztanleen eta saltokien aniztasuna, bizitasuna eta benetakotasuna atzematea baita helburua. Esperientzia bisual honek kontsumo arduratsu, etiko eta baliodun baten bidez guztion ongizatea sustatzeko dugun erantzukizuna erakutsi nahi du.
Bilbaohistoriko Elkartea
San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabalako Merkatarien Elkartea
Asociación de Comerciantes de San Francisco, Bilbao la Vieja y Zabala
APIRILAK 2-16 - OTXARKOAGA Udaltegia
APIRILAK 29 - MAIATZAK 13 - ERREKALDE Udaltegia
MAIATZAK 15-29 - BEGOÑA Udaltegia
EKAINAK 17-30 - LA BOLSA Udaltegia
OLGA RUIZ argazkilari bilbotarrak, SERGIO VERDE argazkilariaren eta Kamanga sortzaile digitalen taldearen laguntzarekin, 2024ko maiatzean Emakumeen plazan, San Frantzisko, Zabala eta Bilbo Zaharra auzoetako “2025eko Zubirik Planaren” barruan egin zen “Kulturarteko galerna” jaialdiaren ikus-entzunezko dokumentu bat aurkezten du. Bilboko auzo horietan elkarrekin bizi diren kultura ezberdinen aberastasunaren erakusgarria.
APIRILAK 17 - MAIATZAK 12 - ABANDO Udaltegia
NAHIARTE adimen edo adimen urritasuna daukaten pertsonentzako sorkuntza artistikorako gunea da. Bere artistek FANT jaialdiari erreferentzia egiten dion erakusketa piktorikoa egin dute.