Apirilak 4 ostirala - 18:30
ALTAMIRA Udaltegia
Sarrera librea aforoa bete arte
4 urtetik aurrera
Printzesak eta monstruoen ordua iritsida. Beraz, erne egon, edozein gauza gerta daiteke ipuin sorta dibertigarri honetan.
Apirilak 5 larunbata - 18:30
MASUSTEGI Udaltegia
Sarrera librea aforoa bete arte
4 urtetik aurrera
Printzesek arazoak dituzte? Kili-kiliak dituen munstroren bat ezagutu al duzu? Sorginek jendea atsegin dute? Zalantza horiek guztiak eta beste batzuk argituko ditugu munstro, printzesa eta sorginen baten istorietan barrena...
Apirilak 10 osteguna - 18:00
URETAMENDI Udaltegia
Sarrera librea aforoa bete arte
4-8 urte
Sorgina Txirulinak sortutako ipuinak eta zeharkako txirulaz baliatzen kontatzen ditu.
Nor izan zen Balendina Tereshkova? Eta Bizenta Mogel? Emakume hauen istorioak eta beste berdintasunari buruzko ipuinak kontatzen dira.
Apirilak 15 asteartea - 18:30
ABANDO Udaltegia
Sarrera librea aforoa bete arte
4 urtetik aurrera
Euskeraz, gazteleraz eta arabiarraz
Ridouane Chakouch Laman (Maroko, Amazigh kultura) eta Rakel Imaz (Euskal Herria), bion artean handik eta hemendik istorio ezberdinak kontatzen dituzte, bi kulturen hoien artean zubi bat eraikitzeko.
Apirilak 26 larunbata - 12:30
Karmelo Plaza - Santutxu
Sarrera librea aforoa bete arte
4 urtetik aurrera
Otso Izugarriak zorte txarra du. Dena gaizki ateratzen zaio. Ez du janaririk aurkitzen, eta aurkitzen duenean, janariak barre egiten dio, ihes eginez. Txerrikumeek, antxumeek eta Txanogorritxuk berak erraz lortu zuten iskin egitea! Noizbehinka, Otso Izugarriak ihes egiten uzten die, batzuetan penagatik, bestetan kariñoa hartu dielako. Gauzak horrela, inork ez dio beldurrik. Eta hori guztia gutxi balitz bezala, Txanogorritxuren amonak supereskopeta bat erosi du. Jada ezin du atso zahar bat ere jan! Zer egingo du otso koitaduak bizirauteko?
Apirilak 2 asteazkena - 18:00
IRALA Liburutegia
94 400 34 85 [email protected]
Izen ematea ezinbestekoa
25 plaza
2-3 urte (+gurasoak)
Liburuak, kantak eta umorea erabiliko dira istorioak kontatzeko, ahozkotasuna
oinarria izanda.
Txikia naiz baina jakinguraz beterik nago.
Txikia naiz baina mundua ikusteko gogoak ditut.
Txikia naiz baina aldi berean oso “handia”.
Apirilak 5 larunbata - 11:30
BEGOÑA Liburutegia
94 473 47 54 [email protected]
Izen ematea ezinbestekoa
25 plaza
5-9 urte
Neska/mutilen eskubide berdintasun eta hezkidetzak bultzatzen dituen baloreak oinarri hartzen dituen ipuin eta kontuez osatutako kontaketa saioa.
Apirilak 8 asteartea - 18:00
BASURTU Liburutegia
94 405 03 27 [email protected]
Izen ematea ezinbestekoa
20 plaza
6-10 urte (+gurasoak)
Ipuinek, istorioek, maiz galderak planteatzen dizkigute eta erantzunak iradoki. Gizakiok naturan eta kliman sortzen ari garen desorekaren inguruan hausnarketa bultzatzea helburu duen emanaldia dugu honakoa.
Apirilak 9 azteazkena - 18:00
CASTAÑOS Liburutegia
94 420 34 04 bibliotecacastañ[email protected]
Izen ematea ezinbestekoa
15 plaza
4-6 urte
Amets egunero ibiltzen da surfean. Bere pasioa da. Unai lehengusuak bezalaxe edo are hobeto egiten du surfa. Egunero joaten da surfera. Baina, badago mutil talde bat bera baino pixka bat zaharragoa, surfean ere ibiltzen dena eta txulotxioka doana. Ez dute berdin tratatzen, esaten baitute neskak ez direla hain onak surfean. Ez dute nahi Mundakan dagoen lehiaketa batera aurkeztea. Egia esan, mutil horiek Ametsen beldur dira, taularekin oso ona delako.
Apirilak 9 azteazkena - 18:00
OTXARKOAGA Liburutegia
94 412 87 49 [email protected]
Izen ematea ezinbestekoa
20 plaza
2-6 urte
Txotxongiloz txotxongilo, ipuinez ipuin, gure animaliek sentimenduz eta emozioz haien istorioak ematen dizkigute. Ipuin eta kanten artean, haien sekretuak kontatuko dizkigute belarrira, denen gozamenerako. Animaliak haurren mundutik oso hurbil daude eta haien bitartez haren sentimenduak ezagutzen hasten dira. Peluxeak ere haurrengandik hurbil daude!
Haiei kontatzen dizkiete haien lehen penak! Kontaketa honetan, ipuin motzak eta kantutxoak tartekatzen dira.
Apirilak 9 asteazkena - 18:00
SAN FRANTZISKO Liburutegia
94 415 06 81 [email protected]
Izen ematea ezinbestekoa
20 plaza
4-6 urte
Martin Poxpolinek lagunak ditu han eta hemen, eta haiek bisitatzera joango da. Horretarako ez du biderik motzena hartuko, ez horixe, biderik dibertigarriena baizik.
Apirilak 12 larunbata - 12:00
ZAZPIKALE Liburutegia
94 404 94 81 [email protected]
Izen ematea ezinbestekoa
15 plaza
4-8 urte
Eskolarekin liburutegira joaten dira astero. Ume guztiek oso ondo pasatzen dute txangoan. Guztiek? Ez.
Idoiarentzat liburuak aspergarriak dira, egunero brokolia jatea bezain aspergarriak.
Baina egun batean liburutegian gordeleku sekretu bat topatzean zerbait deskubritzen du: liburuak ez dira berak uste zuena! Ezta liburutegiak ere! Handik aurrera asko-asko maiteko ditu eta ondo zaindu. Jakin nahi duzu zergatik?
Irakurmena eta liburutegietara joateko gogoa, abentura eta dibertsioa bidez, sustatzen duen haur antzerkia
Apirilak 30 asteazkena - 18:00
REKALDE Liburutegia
94 422 38 97 [email protected]
Izen ematea ezinbestekoa
20 plaza
8-12 urte
Ikuskizun honetan, irudimena eta sormena nahasten dira marrazkiaren edo pinturaren bidez.
Saioaren helburua da beren adierazpen pertsonala islatzen laguntzea, ipuin-kontalariak emandako pintura, iradokizun, irudi eta sentsazioen bidez