Doako sarrera aretoa bete arte.
Martxoak 27 osteguna - 19:00
BEGOÑA Udaltegia
Roberto Mosok eta Roge Blascok istorio asko bizi izan dituzte batera, kazetaritza-fakultatean elkar ezagutu zutenetik.
Topaketa honetan, Rogek bidaia-programen aurkezle gisa egin duen ibilbideko momentu onenen errepasoa egingo dute.
Martxoak 28 ostirala - 19:00
SANTUTXU Udaltegia
Maialen Lópezek eta Iñaki Goikoetxeak 7 hilabetetan Hego Amerikako 9 herrialde (Argentina, Txile, Uruguai, Brasil, Paraguai, Bolivia, Peru, Ekuador eta Kolonbia) zeharkatu dituzte. Euskal Herria eta euskal kulturarekin lotura duten istorioak jaso dituzte protagonistei egindako elkarrizketen bidez.
Martxoak 31 astelehena - 19:00
BEGOÑA Udaltegia
CONNECTING TRE CIME
Italia, 7min
Zuzendaria: Marcial Sommer
Dolomitetako Cima Grande eta Cima Piccola arteko lehen highlina, luzeran 121 metro dituena. Hori lortzeko, 15 luze eskalatu behar izan zituzten 300 metroko horman.
HAIZE LERROAK
Euskal Herria, 13min
Zuzendaria: Janire Etxabe
Dantza bertikala probatu neban momentutik argi izan neban bide honetan jarraitu gura nebala. Geure etxean, mendietan, hegaz, zintzilik. Definitzen ez dan sentimenduaren bilaketa etengabean.
JAMIE
AEB, Kanada, 18min
Zuzendaria: Darcy Hennessey
Jamie Logan, Ipar Amerikako mendizale puntakoenetako bat, 76 urterekin, mezu hau helarazi nahi die bera bezalako beste trans pertsonei: bizitza ederra izan daitekeela, norbere buruarekin errespetuz jokatuz, zintzo izanez eta munduarekin konektatuago egonda.
HIRU HAUNDIAK. TAUPADAK ETA GAILURRAK
Euskal Herria, 54min
Zuzendariak: Ander Salsamendi Arbizu, Aitor Intxaurraga
Hiru Handiak, Euskal Herrian egiten den lasterketa da, lehena, handia, mitikoa, entzutetsua... geurea.
Apirilak 1 asteartea - 19:00
SANTUTXU Udaltegia
THE RED FACE ZONE
Italia, Suitza, 10min
Zuzendaria: Marco Tribelhorn
Gauza benetan misteriotsuak gertatzen ari zaizkie Weger anaiei, Matthias eta Jakobi. Sendatzeko modu bakarra eski eta snowboardetan Dolomitetako amildegi aldapatsu eta estuenetan sartzea da.
ALWAYS ALIVE
Frantzia, 35min
Directora: Davina Montaz-Rosset
Hillary Gerardi munduko trail lasterketa garrantzitsuenetan distira egiten duen atleta da. Hillaryren balentriak, aldi berean, Heidi Sevestre glaziologoaren diskurtsoarekin bat egiten du glaziarren garrantziaz kontzientzia sortzeko.
MODO AVIÓN
Euskal Herria, 15min
Zuzendariak: Iciar Casatmitjana, Garazi Sanchez
Garazi Sánchez surflari profesionala, Mexikoko hondartza isolatu batera itzuli da, duela 15 urte bere bake aterpea izan zen tokira…
UNA MIRADA ATRÁS. EL ARTE DE EQUIPAR
Euskal Herria, 29min
Zuzendaria: Alfonso García
Eskalatzaileen %1ek baino ez du bide berriak ekipatzen jarduten. Askorentzat mundu ezezaguna den horretara gerturatuko gara, bizitza osoa ekipatzen daramaten Euskal Herriko lau eskalatzaile bidelagun direla.
Apirilak 2 asteazkena - 19:00
BEGOÑA Udaltegia
Mendiari buruzko Literaturaren Desnivel sariaren (2023) finalista izan zen liburu honetan, egileak zortzi emakume bikainen istorioak kontatzen ditu; emakume mendizaleak, zientzialariak, landa-inguruneetan bizi direnak... Istorio horietan, mendia da atzeko planoko agertoki. Liburuak ikusezin edo bigarren mailan geratu diren istorio horiek erreskatatzen ditu, zor zaien protagonismoa emateko.
Aurkezlea: Juanra Madariaga
Apirilak 3 osteguna - 19:00
SANTUTXU Udaltegia
Txirringaren gainean bidaia bat prestatzerakoan gauza asko hartu behar dira kontuan. Behin errepidean pedaleei eraginez, hainbat ezuste suertatu ahal zaizkigu momentuan konpondu beharrekoak. Goazen bada ikustera eta elkarrekin ikastera nola eroso irten egoera hauetako batzuetatik eta bidaian lagunduko dizkiguten tresna batzuk ezagutzera.
Aurkezlea: Juanra Madariaga
Apirilak 4 ostirala- 19:30
BEGOÑA Udatelgia
Areto nagusian
Iñakiren ahotsak eta Anderren pianoko akordeek, Cristina Pérsico irakaslearen zuzendaritzapean, Buenos Airesera eramango gaituzte. Han sortu zen tangoa, bertara emigratu zuten kulturen arteko sentipen uztartuen adierazpen gisa. Tangoa gustatzen bazaizu eta abestea gustatzen bazaizu, ez galdu kontzertu berezi hau.
Apirilak 2 - 25
BEGOÑA Udaltegia
Formatu panoramikoko irudiek Landetako hondartzak, basoak eta paisaiak erakusten dituzte. Serie osoan nagusitzen den karga poetiko handiakoak, artistak dioenez, argazkigintza euskarri bat da, non elementu lirikoak dirudien "errealitatearen zentzugabekeria eta arrailak ulertzeko gai den bakarra".
Martxoaren 24tik apirilaren 16ra
BEGOÑA Udaltegia
Liburutegian
Begoñako Liburutegia 94 473 47 54 / [email protected]
Jardueretan parte hartzeko, izena eman behar da.
Apirilak 4 ostirala - 18:00
BEGOÑA Udaltegia
Liburutegian
Begoñako Liburutegia 94 473 47 54 / [email protected]
Jardueretan parte hartzeko, izena eman behar da.
ALBERTO CEBERIO
Suhiltzailea eta larrialdietako trebatzailea (Babes Zibileko Eskola Nazionala)
Apirilak 5 larunbata- 11:30
BEGOÑA Udaltegia
Liburutegian
Begoñako Liburutegia 94 473 47 54 / [email protected]
Jardueretan parte hartzeko, izena eman behar da.
Hizkuntza: Euskeraz
Publikoa: 5-9 urte