Errekaldeko XIII. Umorezko Antzerki Erakustaldia

Kartela

Noiz?

2025(e)ko martxoaren 7(e)tik
2025(e)ko martxoaren 28(e)ra

Non?

Barrutia 07 – Errekalde

Sarrerak

Doako sarrera aretoa bete arte.
Beharrezkoa gonbidapena jasotzea ordubete lehenagotik Udaltegian bertan. Gehienez 2 pertsonako.

Egitaraua

LEGALEON-T & MONSTRENKO (Euskadi)
A pesar de todo
legaleon

Martxoak 7 ostirala - 19:00
Errekaldeko Udaltegia

Jatorria: Euskadi
Iraupena: 65'
Publikoa: Gazte eta helduentzat

"Denok iritsi nahi dugu norbait izatera, eta norbait hori ez dago inoiz, norbait horri buruz gutxi dakigu, kontatzen digutena baino ez, gauza handirik ez".
"Gizatasuna planetan agertu zen asmo jakin batzuekin, eta asmo horiek errotik aldatu dira milaka urtetan zehar. Horren ondorioz, zu, gainerakoak bezala, zentzugabekeriarako programatuta zaude. Zure sentitzeko gaitasuna ahaztutako gertaerei lotuta dago".

Ideia, testua eta antzezleak: Txubio Fdz. De Jauregui, Esperanza López.
Laguntzak: Red Municipal de Teatros de Vitoria-Gasteiz

LAS KATASTROFEN (Euskadi)
Beste bat (EUSKARAZ)
katastrofen_bestebat

Martxoak 14 ostirala - 19:00
Errekaldeko Udaltegia

Jatorria: Euskadi
Hizkuntza: Euskara
Iraupena: 60'
Publikoa: Gazte eta helduentzat

Kirolik zailena aukeratu dute bi emakume hauek, basatiena.
Ez da kaskorik erabili behar, ezta partehartzaileak uniformatzen dituen arroparik ere. Entrenamenduaz gozatzeko: gustura egotea posible izango den leku zoragarria bilatu eta aurkitu dute. Argi daukaten gauza bakarra: kanpoko burua kanpoan utzi behar dela. Sarritan zapaltzen dugu kaka buruarekin. Inork ez du esan hau erreza denik, baina dibertigarria izan daiteke.

Zuzendaritza eta antzezleak: Aratxo Angulo, Leire Olaran
Testua: Leire Olaran
Kanpoko begirada: Leire Ucha
Espazio eszenikoa: Jone García
Bideoa: Ernesto Ruenes
Argiak: Imanol García
Irudia: Iñaki Peña
Ekoizpena: Las Katastrofen
Laguntzak: Ayuntamiento de Bilbao “Artistas en Residencia”

JOAN STRADER (Madril)
SAL
joan_strader_sal

Martxoak 21 ostirala - 19:00
Errekaldeko Udaltegia

Jatorria: Madril
Iraupena
: 50'
Publikoa: Gazte eta helduentzat

Joan Estrader-ek, hitz-jokoz eta irudiz betetako sorkuntza-unibertso bereziaren bidez, SAL aurkeztu du, Giorgio Gaber kantautore italiarraren eta Gonçalo Tavares idazle portugaldarraren abesti batzuetan inspiratutako ikuskizuna.

Paseo zentzugabea eta poetikoa hitzen aldirietan. SAL lanak hitzarekin jolasten du, egunerokoarekin eta zentzugabearekin. Ikusten, idazten eta entzuten dugun guztia beste gauza bat dela hausnartzera gonbidatzen du. Hitza ez da laua, dinamikoa da, beti dauka bigarren edo hirugarren irakurketa bat. Ikuskizun honetan ezustekoa gertatzen da, eldarnioa, hitz-jokoa eta umorea uztartzen dituen errezeta bat dago. Proposamen ezberdina eta originala sortzen du. Lan honetan, hitzen adierazlearen eta esanahiaren artean nahas-mahasa sortzen da.

Zuzendaritza eta sortzailea: Ana M.Ruiz
Sortzaile eta antzezlea: Joan Estrader
Soinua eta argiak: Ana Roma
Argazkiak: Linda Quezada
Eszenografia: Enrique Cameno
Jantziak:VISTT
Ekoizpena: Producciones Absurdas
Laguntzak: Producciones Absurdas, La Fundición Teatro Sevillla

ANODINO TEATROA (Euskadi)
Obsoletus (EUSKARAZ)
anodino_obsoletus

Martxoak 28 ostirala - 19:00
Errekaldeko Udaltegia

Jatorria: Euskadi
Iraupena: 75'
Hizkuntza: Euskara
Publikoa: Gazte eta helduentzat

Lantegiaren ixtearekin sortutako protesta jendetsua, denborarekin guztiz ahulduta dago, Ione eta Elias bakarrik geratzen direlarik. Baina Txarlik itxaropena dakar, hitzemateak lortu ditu, baldintza bakar batekin: itxialdia berehala utzi behar dute. Gaur egungo gizartean badu zentzurik borrokak edo zaharkitua geratu al da? Agian aldarrikapenak egitea da obsoleto dagoena?

Zuzendaritza: Pako Revueltas

Antzezleak: Aiora Sedano, Juanjo Otero, Aitor Fernandino

Testua: Aitor Fernandino

Eszenografia: ATX diseinu eta sorkuntza

Ekoizpena: Anodino Teatro

Eskerrak: Naia Muñoz Murua, Jemima Cano, Gorka Minguez, Nerea Lorente, Galder Pérez, Ane Zabala, Juli Cabanillas, Sedano Garcia ahizpak

Bilboko Kalealdia 2024 - Programa

Piktogramak

Ikuskizunen irisgarritasunaren inguruko piktogramak
Ikuskizun motei buruzko piktogramak
Publikoari buruzko piktogramak