Kultura Barrutik
Noiz?
maiatzak 30 - ekainak 2
Non?
Barrutia 07 - Errekalde

ZIRKUALDE

ERREKALDEKO X. ZIRKU JAIALDIA

MAIATZAK 30 – EGUENA

Errekaldeko Liburutegia

Argazkia ANA APIKA Zirkualde 2019ANA APIKA  18:00*
(Euskal Autonomia Erkidegoa)

Paperezko zirkua 60’
Ipuin Kontaketa honetan ZIRKUA da protagonista. Zirkuko izar ahaztezinak: funambulistak, magoak, indartsuak, clownak. Haien bizitzen zatiak erabiliko ditugu ipuinak “lotzeko”, gizaki balore handiak lortu nahi duten ipuinak: laguntasuna, adeitasuna eta elkarlaguntasuna.

* Liburutegian izena eman behar da.

MAIATZAK 31 – BARIKUA

Errekaldeko plaza

Argazkia GARAZI & CIA Zirkualde 2019GARAZI & CIA 19:00
(Euskal Autonomia Erkidegoa)

Erraia 45’
Antzerki-zirku-dantza ikuskizuna, zuzeneko musikarekin. Euskal emakumearen ikuspegi pertsonala eskaintzen digu, eta tradizioarekin, kulturarekin eta ingurunearekin daukan harremana aztertzen du. Etengabe aldatzen ari den identitatea, lurraren sustraietatik jorratutako identitatea.

MAIATZAK 31 – BARIKUA

Errekaldeko plaza

CAPICUA  20:00Argazkia CAPICUA Zirkualde 2019
(Aragoi)

Koselig 50’
Bost pertsonaia guztiz bakan elkarrekin bizi dira hainbat erabileratako karroza batean; errutina, han, jolas bat da, kaosa egunerokotasun gutiz berezi bat bihur daiteke, oroitzapenak trapezioan kulunkatzen dira, ilusioak mastara igotzen, eta esperientziak korapilatu egiten dira soka bikoitzean. Eszena zirkuz, antzerkiz, umorez eta magiaz beteak, non kontua den elkarrekin bizitzea eta bizirik irautea, baina, oroz gain, bizitzea.

EKAINAK 1 – ZAPATUA

Errekaldeko plaza

Argazkia CIRCO DELIRIO Zirkualde 2019CIRCO DELIRIO 19:00
(Brasil)

Dr. Friky 50’
Era bateko eta besteko marrazki bizidunetan duela inspirazioa, Dr. Friky titiritero bat da, munduan zehar bidaiatzen dena gauzak ikusteko bere modu xelebrea batzuei eta besteei erakutsiz. Zuhurra eta xaloa baita aldi berean, ikusmira eragiten du, ausardiaz ekiten die gauza guztiei, eta ikusleak bere fantasian barnako bidaia batera eramango ditu. Sentsazio-koktel bat da ikuskizun hau, dibertigarria, zirraragarria eta txundigarria ikusleentzat.

Dossier

EKAINAK 1 – ZAPATUA

Errekaldeko plaza

VOL’E TEMPS  20:00Argazkia VOLE TEMPS Zirkualde 2019
(Andaluzia)

DistanS 50’
DinstanS zirraretan barnako bidaia bat da, adiskidetasunaz mintzatuko zaiguna, eta, urteak joan , urteak etorri, gure bihotzetan bizirik irauten duten oroitzapenez. Ikuskizun honek zirku akrobatikozko eta keinu bidezko antzerkiaren eszenak dakartza, eta ikusiko dugu nola bi pertsonaiak aurkitzen duten modua elkarrengandik urrun egonik ere elkarrekin jarraitzeko, bizitzak bakoitza bide batetik eramango dituen arren.

EKAINAK 2 – DOMEKA

Errekaldeko plaza

Argazkia IMAGINAICONES NAI Eszena Kalera 2019IMAGINACIONES “NAI”  12:00
(Euskal Autonomia Erkidegoa)

Bola bai! 45’
Mundu magiko batera murgiltzen gaitu ikuskizun honek. Kuriositateen bilatzaile bat pilota bihurri batengatik liluratuko da, eta honek giltzaz eta kandaduz beteriko bide batetatik eramango du; bide honetan irekitzen den ate bakoitzarekin emozioaz salto egingo dugu, eta azkenean pilotak gordetzen duen sekretua zein den jakingo dugu.

EKAINAK 2 – DOMEKA

Errekaldeko plaza

SARINI ZIRKO 13:00Argazkia SARINI ZIRKO Zirkualde 2019
(Euskal Autonomia Erkidegoa)

Txoriak txori!  40’
Familientzako ikuskizuna, lengoaia unibertsala, poetikoa eta dibertigarria duena. Protagonistak zenbait emozio biziko ditu, eta umorearekin jolastuko du, betiere ere txoritxo bat lagun duela, bere bidaidea izango dena. Quick change-a, aireko begia, bertikalak, hula hop-ak eta laban-jaurtiketa ere izango dira ikuskizun honetan landuko diren zirkuko diziplinak.

MAIATZAREN 24tik EKAINAREN 2ra

“PINTXO ZIRKO” LEHIAKETA

“Rekalde Bihotzean” elkartearen eskutik

Copyright © 2018 Kultura Barrutik. Eskubide guztiak gordeta.