Kultura Barrutik
Noiz?
maiatzak 15 - maiatzak 31
Non?
Barrutia 08 – Basurtu/Zorrotza

Super 8 Zinea

ALBERTBASURTU UDALTEGIA
Eguaztena 15 – 18:00
Euskeraz – Familientzat

“ALBERT”

2015, 81’ Denmark – Zuzendaria: Karsten Kiilerich

Albert, mutil azkar eta lotsagabea da. Herri osoa beldurtuta du bere bihurrikeriekin. Egun batean, nahigabe, herriko monumento ezagunena lurrera botako du, Leopoldus famatuaren estatua, globo hegaldietako kapitaina eta herriko heroia. Hanka-sartzea konpontzeko modu bakarra ikusten du Albertek, munduan barrena bidaiatu eta globo hegaldietako kapitain gisa itzuli! Hori da mundo osoa berarekin harro egoteko bide bakarra! Halaber, mota horretako aventura eroan barneratu ahal izateko beharrezkoa du norbaiten laguntza.

GENERACIÓN ANTI TODOZORROTZA UDALTEGIA 
Eguena 16 – 19:30
Helduentzat

“GENERACIÓN ANTI TODO”

2018, 120’ Euskadi – Zuzendaria: Iñigo Cobo

Iosu Exposito eta Juanma Suarez zendu eta 25 urtera, zer esanahi dauka gaur Eskorbutok? Belaunaldi biren arteko elkarrizketak ia hiru hamarkada zeharkatzen ditu, etorkizunik gabeko belaunaldi baten oihu zintzo eta zuzenetatik banatzen gaituzten hiru hamarkada. Behin inork sinetsi nahi ez zuen etorkizun hori iritsita, non daude orain gazteria haren protagonistak? Eta zein da utzi duten legatua?

FABRICANDO MUJERESBASURTU UDALTEGIA 
Eguena 23 – 19:00
Helduentzat

“FABRICANDO MUJERES”

2018, 75’, EUSKADI – Zuzendariak: Paula Iglesias, Ana Serna

80 urte beteta, Emakumeen Fabrikak baztertzen dituen osagaiak biltzen jarraitzen du Maitek, bere asmakizunak sortzeko. “Emakumea” sortzen duen muntaketa-kate honetan elementu asko baztertzen dituzte, saltzeko erraza ez den eredukoak ez baitira. Horregatik pilatzen dituzte fabrikaren albo batean. Maitek bildu eta bere lantegira eramaten ditu, asmakizunak eta proposamen eraldatzaileak sortzeko.

SAGU ETA PAGUBASURTU UDALTEGIA 
Eguzatena 29 – 18:00
Euskeraz – Familientzat

“SAGU ETA PAGU”

2017, 88’, Turkey – Zuzendaria: Engin Bastürk

Baziren behin baso eta landa ederrak. Haietan izaki guztiak pozik bizi ziren elkarrekin. Baina lehortea heldu da. Eskualdeko izakiak egarriz eta goseak hilik egon dira luzaro. Zerbait egitea erabaki dute, konponbideren bat aurkitu, egoera negargarri honi amaiera emateko. Dortoka batek gidatuta, altxorraren bila doaz, hark orain dauden egoera larritik aterako dituen itxaropenarekin. Bidaiaren etapa bakoitza abentura berri bat izango da talde bitxi honentzat.

la-noche-del-virgenCENTRO COMUNITARIO ZORROTZA
Barikua 31 – 19:30
Helduentzat

“LA NOCHE DEL VIRGEN”

2016, 115´, ESP – Zuzendaria: Roberto San Sebastián

“La Noche del Virgen” filmak Nicoren, modu batera edo bestera gau horretan birjintasuna galtzeko asmoz irtengo den hogei urte inguruko gazte xaloaren, istorioa kontatzen du. Medea pikaroa ezagutzen duenean, gaua okertu egingo da… odol, izerdi… eta mota guztietako isuri zurrunbiloa bilakatzeko. Filmaren protagonistak Javier Bódalo (Cuéntame, El espinazo del Diablo, Promoción Fantasma) eta Miriam Martín eta Victor Amilibia bilbotarrak dira, baina kameo ospetsuak ere baditu, Ignatius Farray komiko ezagunarena, besteak beste.

Copyright © 2018 Kultura Barrutik. Eskubide guztiak gordeta.