Kultura Barrutik
Aurreinskripzioa
apirilak 8 - ekainak 7
Non?

XXXI Bilbainada Lehiaketa

  1. Lehiaketa honetan nahi duten guztiek har dezakete parte, ezelako muga barik.
  2. Aurkeztutako kantak bilbainadak izango dira, hau da, itsasadarraren inguruko herriei, bertako pertsona famatuei eta eguneroko gorabeherei buruzko gaur egungo gaiak dituzten kanta herrikoiak.
  3. Kanten ale bakarra aurkeztuko da, euskaraz edo gaztelaniaz eta grabazio batean kantatuta.
    Kantaren musikaren partitura ere aurkeztea gomendatzen da, lehiaketa irabazten duten kantak grabatzeko eta ohiko galetan kantatzeko.Azkenik, lehiaketan parte hartzeko, izena emateko orria bete beharko da. Bertan adieraziko dira lehiaketan aurkezten diren lanen egilea edo egileen izen-abizenak, NAN zenbakia, helbide elektronikoa, etxeko ohiko posta eta harremanetarako telefonoa.
  4. Aurkeztutako kantak originalak izango dira eta ezingo dira beste lehiaketa batzuetan saritutakoak izan. Ezingo da lehendik argitaratuta dagoen lanik aurkeztu.
  5. Grabazioak eta kanten hitzak aurkeztu beharko dira 2019ko apirilaren 8tik ekainaren 7ra (14:00ak baino lehen):- BILBOKO UDALEKO KULTURA SAILAnAznar Eraikina, Venezuela plaza, 2 – 6, 48001 BILBO Informaziorako telefonoa: 94-420 48 70 (08:30-13:30)- NERBIOI IRRATIAnHurtado Ametzaga, 27 – 17, 48008 BILBO Informaziorako telefonoa: 94-410 09 09
  6. Hauek dira sariak:
    – Euskarazko bilbainadarik onena: 955 € eta On Diego
    – Gaztelaniazko bilbainadarik onena: 955 € eta On Diego
    – 8 accesit: 420 € eta plaka

Diru-kopuru horri, indarrean dauden arau fiskalekin bat etorrita nahitaezkoak diren atxikipenak aplikatuko zaizkio.Ordaindu ahal izateko, irabazleek Udalari erantzukizunezko aitorpenak aurkeztu beharko dizkiote, adieraziz ez dutela zorrik Ogasunarekin eta Gizarte Segurantzarekin eta ez daudela sartuta laguntza publikoen onuradun izateko Diru-laguntzei buruzko azaroaren 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legearen 24.2 artikuluan finkatutako debekuetan.Era berean, epaimahaiak ohorezko sari moduan On Diego bat edo gehiago eman ditzake gure urian hain sustraitua dagoen musika-mota hau bultzatzen eta laguntzen euren ibilbidean nabarmendu diren pertsonarentzat edo pertsonentzat.

  1. Epaimahaia Kultura Saileko zinegotzi ordezkariak eta Nerbioi Irratiak izendatuko dute eta berak emango du lehiaketaren epaia. Bertan musika arloko profesional bi egongo dira gutxienez eta oinarri hauetako edozein zalantza edo azaldu gabe utzitakoak erabaki eta interpretatu ditzake epaimahaiak eta beti izango du lehentasuna bere irizpideak.Era berean, erabakia ezingo da apelatu.
  2. Sariak eman gabe utzi daitezke.
  3. Bilboko Udalak eskubidea izango du saritutako lanak ustiatzeko Jabetza Intelektualaren Legearen Testu Bateratuan ezarritako mugak beteta.
    Erabilera horien artean, honako baimen hauek daude beren-beregi adierazita: CD bat egiteko baimena irabazten duten kantak kantari profesionalek abestuta, diska hori Gabonetan egin ohi den galan aurkezteko baimena eta gala hori grabatzeko eta zabaltzeko baimena.Saria bera izango da Bilboko Udalak egingo duen ordainketa bakarra jabetza intelektualaren eskubideak jasotzeagatik. Eskubideen lagapena esklusiboa izango da epaia jakinarazi eta urtebeteko epean.
  4. Saririk jaso ez duten originalak 5. atalean aipatutako Radio Nervión-eko helbidean jaso ahal izango dira 2019ko irailaren 20a baino lehen.
  5. Lehiaketa honetan parte hartzen dutenek oinarri hauek oso-osorik onartu dituztela esan nahi du.

Copyright © 2018 Kultura Barrutik. Eskubide guztiak gordeta.