Kultura Barrutik
Noiz?
apirilak 16 - maiatzak 30
Non?
Barrutia 03 - Otxarkoaga/Txurdinaga

XIV Magia Topaketak

2018ko maiatzean magia emankizunak egongo dira Txurdinagako eta Otxarkoagako zenbait plazatan eta Otxarkoagako udaltegian.

Izena eman

Amateur mailako V. Magia Lehiaketa
Atera barruan duzun magia

OINARRIAK:

Magia lehiaketan magiazale izanda 16 urtetik gora dituen edonork parte har dezake. Magiazaleak dira norbere kontura edo magiako ikastaro, hitzaldi eta elkarteen bidez, eszenatokian magiako truko edo efektu batzuk egiteko nahikoa ezagutza eta praktika duten pertsonak.

Ezin dute parte hartu profesionalek eta erdi-profesionalek.

Aukeratutakoekin gala bat egingo da maiatzaren 30ean, 19:30ean hasita, Otxarkoagako Udaltegian eta emanaldi horretan hiru ikuskizun onenei sari bana emango zaie.

1.- AUKERATZE PROZESUA.

Parte-hartzaileek 2 eta 10 minutu bitarteko bideoa bidali behar dute, magiako efektuekin (gutxienez 2).  Bideoan aurkezten diren efektuak edo trukoak ez dute zertan izan lehiaketan egingo dituztenak; bideoaren kalitatea ez da kontuan hartuko, edukia baizik.  Parte-hartzaile bakoitzak bideo bakarra aurkez dezake.

Aukeratzeko orduan, kontuan hartuko dira originaltasuna eta magiako edukia (ezustea eta/edo eragiten duen jakin-mina).

Bideoak aurkeztu ondoren, ezin izango dute atzera egin.

Bideoaren ezaugarriak:

Artxiboak, gehienez ere, 10 MB izango ditu.

Bideoen formatuak: mp4, 3gp, wma, avi, .mov eta mpg.

Internet bidez aurkeztuko dira bideoak lehiaketara, izena emateko orria beteta, helbide honetan: www.kulturabarrutik.eus/magia

Bideoak lehiaketara aurkezteko epea 2018ko apirilaren 17tik maiatzaren 2ra artekoa izango da.

Gehienez ere, 8 pertsona aukeratuko dira.

Batzorde batek erabakiko du nortzuk parte hartuko duten galan eta, gainera, zalantzak eta oinarrietan aurreikusi ez diren alderdiak argitu eta interpretazioak egingo ditu beharrezkoa denean eta haren iritzia izango da balioko duena. Era berean, epaimahaiaren erabakiak apelaezinak dira.

Mezu elektronikoaren bidez jakinaraziko zaie lehiaketan parte hartzeko aukeratuak izan direnei. Lehiaketa maiatzaren 30ean, 19:30ean, izango da Otxarkoagako Udaltegian.

2.- GALA

Parte-hartzaileek baldintza hauek bete behar dituzte, aukeratuak badira: Galako ikuskizuna 5 minutukoa izango da gutxienez eta 10 minutukoa gehienez. Gutxienetik beherako edo gehienetik gorako iraupeneko ikuskizunak deskalifikatuta geratuko dira.

-Kontuan hartuko dira originaltasuna, magiako edukia (ezustea eta/edo eragiten duen jakin-mina) eta balio artistikoa (konexioa publikoarekin).

-Epaimahaiak egun horretan bertan emango du lehiaketaren epaia. Epaimahaia, mago bik (bietako bat, gutxienez, profesionala), gutxienez, eta arte eszenikoetako aditu batek osatuko dute.

3.- SARIAK

Hauek dira sariak:

1.- 2019ko Otxarkoaga-Txurdinagako Magia Topaketetan parte hartzea + 300 euroko erosketa-txartela + Diploma

2.- Magiako materiala eskuratzeko 200 euroko erosketa-txartela + Diploma

3.- Magiako materiala eskuratzeko 100 euroko erosketa-txartela + Diploma

**Sariak eman gabe gera daitezke. Sariren bat eman barik geratzen bada, horren zenbatekoa gainerako sarien artean banatuko da.

Izena ematea

Magia ikastaroa edozeinentzat

  • Magiaren ezkutuko kontuak ezagutu nahi duten guztientzat
  • Irakaslea: Imanol Ituiño

Ikastaro honetan ilusionismoaren oinarrizko printzipioak ikasiko ditugu. Amaitzen denean, karta- eta soka-jokoak egiten jakingo dugu, bai eta bestelako materialekin ere. Gogora ekarriko ditugu magiaren urrezko aroko magoen pasadizoak eta istorioak, ilusionismoa arte mailara igo zutenak. Era berean, eskola horietan konfiantza hartuko duzue jendaurrean zeuen burua aurkeztu edo hitzaldi bat prestatu behar duzuenerako eta konturatuko zarete ilusionismoan trebetasuna bezain garrantzitsuak edo garrantzitsuagoak hitza eta begirada direla.

  • Iraupena: 16 ordu.
  • Egunak: maiatzeko astelehenak eta eguaztenak: 7, 9, 14, 16, 21, 23, 28 eta 30.
  • Ordutegia: 19:30 – 21:30.
  • Lekua: Otxarkoagako Udaltegia.
  • Zenbatekoa: 25 €

Profesionalentzako Mintegia

  • Oihalaren atzean. Komunikazioa teknikariarekin.
  • Arte eszenikoetako artistentzat
  • Irakaslea: Mohamed Ali.

Ilusionista edo bestelako artistei zuzendutako ikastaroa, eszenatoki gainean edo antzokian baliabide teknikoekin egiten dituzten saioak sendotzeko behar dituzten ezaguerak eskuratu nahi badituzte.

Ikastaroan soinu- eta argi-teknikariarekin behar bezala komunikatu ahal izateko oinarrizko gaiak landuko dira, baita eskura jartzen dizkiguten baliabideak nola manipulatu eta erabili ere.

  • Iraupena: 9 ordu.
  • Egunak: Maiatzeko astelehen hauek: 14a, 21 eta 28a
  • Ordutegia: 19:00-22:00.
  • Lekua: Harrobia Eskena
  • Zenbatekoa: 25 €
  • Bilbaoeszenako erabiltzaileak eta Artekaleko bazkideak; 20€

IZENA EMATEKO ARAUAK:

1.- Izena emateko epea apirilaren 16an hasi eta apirilaren 27an amaituko da (biak barne). Inskripzioa egiteko Udalaren web orriko (www.bilbao.eus) galdera-sorta bete behar da.

2.- Plaza baino izen-emate gehiago badago, zozketa egingo da apirilaren 30ean, 12:00etan, Otxarkoagako udaltegian. Plazak banatzeko orduan lehentasuna izango dute 3. Barrutian (Otxarkoaga-Txurdinaga) erroldatutakoek, eta Bilbokoek ere bai, beste herri batzuetakoekin. Ikastaroan onartutakoen zerrendak eta itxaron-zerrenda ikusgai jarriko dira Otxarkoagako Udaltegian eta Udalaren web orrian (www.bilbao.eus), maiatzaren 2tik aurrera.

3.- Matrikularen zenbatekoaren diru-sarrera ez da egingo eta inskripzioa ez da formalizatuko harik eta jakinarazpen pertsonala egin arte posta elektronikoaren bidez, inskripziorako epea amaitutakoan. Gainera, bi eguneko (48 ordu) epea emango da ikastaroaren zenbatekoaren diru-sarrera egiteko. Antolatzaileek zuzenean egiaztatuko dute banketxearekin ordainketa egin den ala ez; ordaindu ez bada, matrikula egin gabe dagoela ulertuko da eta, beraz, plaza hori hutsik geratuko da.

4.- Ikastaroak bertan behera utzi ahal izango dira, jende nahikorik ez badago. Horrela gertatuz gero, jakinarazi egingo zaie interesdunei. Matrikula egin ondoren, tailerra bertan behera geratzen denean baino ez da itzuliko dirua.

INFORMAZIOA:

  • Otxarkoagako Udaltegia (goizez eta arratsaldez). Pau Casals etorbidea 19.
  • Telefonoak: 944125042 eta 944120387

IZENA EMATEA:

  • apirilaren 16tik 27ra
  • Interneten: www.bilbao.eus
  • KASTARO BAKOITZAREN ZENBATEKOA: plaza ziurtatzen denean, diru-ordainketa egingo da kontu -zenbaki honetara: Laboral Kutxa: 3035 0309 21 3090007858

2-3 mayo.baul magoEl baúl del Mago

Mago Rafa (Galizia)

Egunak: maiatzaren 2a eta 3a
Ordutegia: 17:00-20:00
Saioak: 17:30; 18:00; 18:30; 19:00; 19:30; 20:00
Hizkuntza: Gaztelania
Lekua: Arriaga plaza (maiatzaren 2a) eta Kepa Enbeita plaza – Otxarkoaga (maiatzaren 3a)

Estreinaldia Euskadin

Abentura magikoa eta aurrekaririk gabeko esperientzia berritzailea. Abentura hori magoaren kutxan gauzatzen da (abenturen bila doan antzoki ibiltari bihurtutako karabana bat), non magia ikusi egiten baita, sentitzen eta bizitzen baita. “EL BAÚL DEL MAGO” lanaren ezaugarrien bidez, interaktibotasuna eta partaidetza bermatuta daude, magoaren hurbiltasuna eta interakzioa etengabekoak baitira ikuskizun osoan. Esperientzia errepikaezina da eta seguruenik bizitza osoan gogoratuko da.

Mr. Twister

Diego Calavia y Amaia Arriaran (Euskadi eta Errioxa)

Eguna: maiatzaren 4a
Ordua: 19:30
Hizkuntza: Euskara eta ingelesa
Lekua: Otxarkoagako udaltegia

 

Maritxu zorte handiko emakumea da. Egin duen ingeles ikastaro bati esker, bere etxean, zuzenean, Mr.Twister magoaren ikuskizun bikaina ikusteko aukera irabazi du! Maritxuk ez du magian sinisten, baina Mr Twister beldurgabeak, Maritxu neska katxarroa bihurtzeaz gain, magian sinestarazi eta gauza zoragarriak egiteko gai dela sentiarazten dio.
Baina Maritxu izaera gogorreko emakumea da, eta haserrealdi batean, konturatzeke, magoa hipnotizatu egiten du, eta ondorioz ikuskizunaren ardura hartu beharko du. Magia egitea ez da berak uste zuen bezain samurra, eta egoera okertu egingo da.
Lortuko al du Mr Twister bueltan ekartzea gauzak bere tokian jar ditzan?

Aztikeriak

Tor eta Txoborro Magoak. (Euskadi)

Eguna: maiatzaren 10a
Ordua: 19:30
Hizkuntza: Euskara
Lekua: Otxarkoagako udaltegia

 

Zer gertatuko litzateke mago batek, loak hartuta, bere ikuskizunera joatea ahaztuko balu? Egoera hau oinarri hartuta, Tor eta Txoborro magoek elkarlanean sortu dute magia saio erabat berritzailea. Unibertso magiko bat, antzerkia eta magia bilbatuz dena logikatik aldentzen dena. Baina… den- dena?

Euskadiko eta munduko izarren gala

Aurkezlea: Txan Magoa. (Euskadi). Imanol Ituiño (Euskadi). Alfonso Ríos (Erresuma Batua). Mago Jaque (Madrid). Sebastien Dethise. (Belgika)

Eguna: maiatzaren 11
Ordua: 19:30
Hizkuntza: Hizkuntza bietan
Lekua: Otxarkoagako Udaltegia

 

Berriro ere, Euskadiko eta munduko izarrez betetako gala bat. Aurten galarik bisualena eta orain arte oholtza berean nazioarteko saririk gehien bildu dituena.

Aroa eta Mirariak (Actividad de la Biblioteca)

Asier Kidam (Euskadi)

Eguna: Maiatzaren 15a
Ordua: 18:00
Hizkuntza: Euskara
Lekua: Otxarkoagako udaltegia.

 

Esperimentu benetan magiko honetan Asier Kidamek bere azken sormen- lanak erakutsiko dizkigu. Umoreak eta soinu-banda zaindu batek inguratuta, publikoak mirari txikiak bizitzeko aukera izango du: botere handiak dituen aro bat, ardi jostalariak… baita magia egiten duen pelutxe bat ere.

Ipernutik natorren artista bat naiz ni

Txan Magoa. (Euskadi)

Eguna: Maiatzaren 18a
Ordua: 19:30
Hizkuntza: Euskara
Lekua: Garaiko lorategia. Txurdinaga

 

Adinak ematen dio eskarmentuarekin, harriduraz beteriko “txoua” ekartzen digu oraingo honetan, adin guztientzako ondo pasatzeko parada.
Saioa ordu beteko iraupena dauka, non Txan magoak, bere magia, humorea eta “filotxofia” erakusten digu, berdintasunetik, parte hartzea bultzatzen du modu batean edo bestean.

Balambambú

Diego Calavia (Errioxa)

Eguna: maiatzaren 19a
Ordua: 19:30
Ordua: 19:30
Lekua: Ugarte plaza (Otxarkoaga)

 

Erabateko estreinaldia

Itzali telebista, ordenagailua edo itsatsita zaituen edozein aparatu. Kanpoan bizitza dago eta argindarra izugarri garesti dago. Gaur “zuzeneko” magia ikus dezakezue. Kalean, eguraldi ona badago, edo bestela estalian. Ekarri zuen irribarrea, herdoilduta egon arren. Bueltan distiratsu eta zabal-zabal eramango duzue.
Ikasi XXI. mendeko berba magikoak eta ikusiko duzue umeen magiak ez daukala zertan izan txepela edo sinplea. Helduek ondo pasatuko dute umeen erreakzioekin eta efektu magikoekin. Haurrek lekutik bertatik edo oholtzaren gainean hartuko dute parte; trukoren bat ikasiko dute eta “in fraganti” harrapatuko dute magoa; edo hori dirudi, behintzat…

Charla: LA EDAD DE ORO DE LA MAGIA: THURSTON

Imanol Ituiño (Euskadi)

Eguna: maiatzaren 23a
Ordua: 19:30
Hizkuntza: Gaztelania
Lekua: Otxarkoagako Udaltegia

El Hombre Circo

Sebastien Dethise (Belgika)

Eguna: maiatzaren 25a
Ordua: 19:30
Hizkuntza: Gaztelania
Lekua: Garai Lorategien plaza (Txurdinaga)

 

Estreinaldia Euskadin

Zirkuko gizona plazara heldu da. Maletan hau dauka: malabareak eta hamaika irribarre! Clown itxurako pertsonaia, helburu handi batekin, “Ikuskizun Handi” bat prestatzea ikusleen partaidetzarekin. Aitzakia paregabea ondoen egiten duena egiteko: emozioz beteriko giro magikoa sortzea.
El hombre circo lanak zirkua, magia eta umorea uztartzen ditu eta dibertimendu handiko uneak emango dizkie umeei eta helduei

Mister Blancoren misterioak

Dramagia (Euskadi)

Eguna: maiatzaren 26a
Ordua: 12:00 – 14:30
Saioak: 12:00; 12:45; 13:30; 14:15
Hizkuntza: Euskara
Lekua: Garai Lorategien plaza (Txurdinaga)

 

Sketchen bitartez osatutako eta antzeztutako magiaren ikuskizuna. Bere lotura misterio ezberdinak izango dira, bakoitzak bere helburuarekin: sorpresa sortzea, gertatuko den itxaropena, edertasuna…
Sketch bakoitza zentzumenen bitartez emozio sortzeko burututa dago –ikusmena, entzumena, ukimena… – irudimenera heldu arte.
Hori guztia, zentzumen garrantzitsuena ahaztu barik: umore zentzua. Show-a bukatzeko momentuan ikusleei hasierako helburua gogoraraziko diegu: ondo pasatzea. Eta gainera, gogoraraziko diegu guztiei ikuskizunak osotasuna izateko ezinbestekoa publikoa dela, ez artistak.

Vuelo 15/40

Jon Zabal (Euskadi)

Eguna: maiatzaren 26a
Ordua: 19:30
Hizkuntza: Gaztelania
Lekua: Garai Lorategien plaza (Txurdinaga)

 

Erabateko Estreinaldia

15 eta 40 hertzen artean. Hori da gure burmuineko uhinen frekuentzia esna gaudenean. Baina, zer gertatzen da ziklo horren abiadura azkartzen bada? Oraindik ez dakigu… baina zientzialari batzuk susmatzen hasi dira: sekulako kontzentrazio uneak sortuko lirateke, errealitatearen pertzepzio berri batera eramango gintuztenak, eta pertzepzio hori askoz irekiago egongo litzateke gertatzen denaren aurrean. Egoera horietan, gure sena zuhurrago dago, gure emozioak askoz biziagoak dira eta gure adimenak bere ahalmenik gorena lortzen du.
Nork ez ditu entzun burua irakur dezaketen pertsonei buruzko istorioak, gaixotasun sendaezinetik osatzen diren pertsonei buruzko istorioak edo gorputza utzi eta arimarekin bakarrik bidaiatu dezaketen eremutarrei buruzko istorioak. Urruneko kontakizunak izan ohi dira, zalantzazko jatorria daukatenak eta sinesgarritasun gutxikoak. Hala ere, kaleko ikuskizun honek irauten dituen berrogeita hamar minutuetan, ikusleek (ikuskizunaren benetako protagonistek) bertatik bertara bizi ahal izango dituzte istorio horiek.

El Arte de lo Imposible: El Reto

Amadeo Edama (Errioxa)

Eguna: maiatzaren 27a
Ordua: 13:00
Hizkuntza: Gaztelania
Lekua: Garai Lorategien plaza (Txurdinaga)

 

Estreinaldia Euskadin

Ilusio handien arte zailaren arloan sari ugari jaso dituen artista da Amadeo.
Kalean magia egitea desafioa da; ilusio handiak oholtzatik, bere espazio naturaletik, kanpo egitea, are desafio handiagoa. Hala ere, onartu egin du eta Grandes Ilusiones lana hurbilago egongo da aurten eta inoiz baino ikusgarriagoa izango da.

Copyright © 2018 Kultura Barrutik. Eskubide guztiak gordeta.