Kultura Barrutik
Noiz?
maiatzak 3 - maiatzak 30
Non?
Barrutia 03 - Otxarkoaga/Txurdinaga

Bideoen bidalketa lehiaketarako
apirilak 1 – maiatzak 2

XV Magiaren Topaketa

2019Ko maiatzean magia emankizunak egongo dira Txurdinagako eta Otxarkoagako zenbait plazatan eta Otxarkoagako udaltegian. Lehenago, aurten, programa honekin egin ohi diren ikastaroak apirilean egingo dira. “Atera barruan duzun magia” lehiaketan parte hartzeko epea ere irekiko da.
16 urtetik aurrera

¨ATERA BARRUAN DUZUN MAGIA”
AMATEUR MAILAKO VI. MAGIA LEHIAKETA

GALA: MAIATZAREN 30EAN. 19:30. OTXARKOAGAKO UDALTEGIA.

OINARRIAK:

  • Magia lehiaketan magiazale izanda 16 urtetik gora dituen edonork parte har dezake. Magiazaleak dira norbere kontura edo magiako ikastaro, hitzaldi eta elkarteen bidez, eszenatokian magiako truko edo efektu batzuk egiteko nahikoa ezagutza eta praktika duten pertsonak.
  • Ezin dute parte hartu profesionalek eta erdi- profesionalek.
  •  Aukeratutakoekin gala bat egingo da maiatzaren 30ean, 19:30ean hasita, Otxarkoagako Udaltegian eta emanaldi horretan hiru ikuskizun onenei sari bana emango zaie.

 

AUKERATZE PROZESUA:

Parte-hartzaileek 2 eta 10 minutu bitarteko bideoa bidali behar
dute, magiako efektuekin (gutxienez 2). Bideoan aurkezten diren efektuak edo trukoak ez dute zertan izan lehiaketan egingo dituztenak; bideoaren kalitatea ez da kontuan hartuko, edukia baizik. Parte-hartzaile bakoitzak bideo bakarra aurkez dezake.

  • Aukeratzeko orduan, kontuan hartuko dira originaltasuna eta magiako edukia (ezustea eta/edo eragiten duen jakin-mina).
  • Bideoak aurkeztu ondoren, ezin izango dute atzera egin.
  • Bideoaren ezaugarriak:
    •  Artxiboak, gehienez ere, 10 MB izango ditu.
    • Bideoen formatuak: mp4, 3gp, wma, avi, .mov eta mpg.
  • Internet bidez aurkeztuko dira bideoak lehiaketara,
    izena emateko orria beteta, helbide honetan: www.kulturabarrutik.eus/magia.
  • Bideoak lehiaketara aurkezteko epea 2019ko apirilaren 1etik maiatzaren 2ra artekoa izango da.
  • Gehienez ere, 8 pertsona aukeratuko dira.
  • Batzorde batek erabakiko du nortzuk parte hartuko duten galan eta, gainera, zalantzak eta oinarrietan aurreikusi ez diren alderdiak argitu eta interpretazioak egingo ditu beharrezkoa denean eta haren iritzia izango da balioko duena. Era berean, epaimahaiaren erabakiak apelaezinak dira.
  • Mezu elektronikoaren bidez jakinaraziko zaie galan parte hartzeko aukeratuak izan direnei. Gala maiatzaren 30ean, 19:30ean, izango da Otxarkoagako Udaltegian.

 

GALA:

Parte-hartzaileek baldintza hauek bete behar dituzte, aukeratuak badira: Galako ikuskizuna 5 minutukoa izango da gutxienez eta 10 minutukoa gehienez. Gutxienetik beherako edo gehienetik gorako iraupeneko ikuskizunak deskalifikatuta geratuko dira.

  • Kontuan hartuko dira originaltasuna, magiako edukia (ezustea eta/edo eragiten duen jakin-mina) eta balio artistikoa (konexioa publikoarekin).
  • Epaimahaiak egun horretan bertan emango du lehiaketaren epaia. Epaimahaia, mago bik (bietako bat, gutxienez, profesionala), gutxienez, eta arte eszenikoetako aditu batek osatuko dute.

 

SARIAK:
Hauek dira sariak:

  • 1º – 2020ko Magia Topaketak izeneko programan parte hartzea + Magia egiteko materiala, 300 eurotan baloratua + Diploma
  • 2º – Magia egiteko materiala, 200 eurotan baloratua + Diploma
  • 3º – Magia egiteko materiala, 100 eurotan baloratua + Diploma

*Sariak eman gabe gera daitezke. Sariren bat eman barik geratzen bada, horren zenbatekoa gainerako sarien artean banatuko da.

Izena Ematea

Magia ikastaroa

  • Magiaren ezkutuko kontuak ezagutu nahi duten guztientzat
  • Irakaslea: David Blanco
  • 16 urtetik aurrera

Ikastaro honetan ilusionismoaren oinarrizko printzipioak ikasiko ditugu. Amaitzen denean, karta- eta soka-jokoak egiten jakingo dugu, bai eta bestelako materialekin ere. Gogora ekarriko ditugu magiaren urrezko aroko magoen pasadizoak eta istorioak, ilusionismoa arte mailara igo zutenak. Era berean, eskola horietan konfiantza hartuko duzue jendaurrean zeuen burua aurkeztu edo hitzaldi bat prestatu behar duzuenerako, eta konturatuko zarete ilusionismoan trebetasuna bezain garrantzitsuak edo garrantzitsuagoak hitza eta begirada direla.

  • Iraupena: 10 ordu.
  • Egunak: apirileko astearteak eta ostegunak: 2, 4, 9 eta 11
  • Ordutegia: 19:00. – 21:30.
  • Lekua: Otxarkoagako Udaltegia
  • Zenbatekoa: 25 €
  • Plaza mugatuak

Mintegia/ tailerra/ ikastaro trinkoa: “Magia eta antzezpena”

  • Arte eszenikoetako artistentzat
  • Irakaslea: Raúl Alegría

Tailer hau arte eszenikoen profesional eta zaletuentzat, magoentzat, akrobatentzat, clownentzat, zirkuko artistentzat eta antzerkiko aktoreentzat da, eta magian eta beste diziplina batzuetan (clown, zirkua, antzerkia eta abar) antzezpenak duen garrantzia irakasten du.
Raúl Alegría, mago ospetsua eta ilusionista saritua ez ezik, zirkuko enpresaria da, Circo Quimerako zuzendaria, maila goreneko operen eta antzezlanen magia-aholkularia (Fura dels Baus eta Els Comediants). Gainera, estatuan magia eta arte bisualak bateratzen idtuen jaialdi bakarreko zuzendari artistikoa da.

  • Iraupena: 6 ordu.
  • Egunak: apirileko 8 eta 9
  • Ordutegia: 19:00. – 22:00.
  • Lekua: Otxarkoagako Udaltegia
  • Zenbatekoa: 25 €.
  • Bilbaoeszenako erabiltzaileak eta Artekaleko bazkideak: 20 €
  • Izena Ematea: dramagia@gmail.com

IZENA EMATEKO ARAUAK:

1.- Izena emateko epea martxoaren 11n hasi eta martxoaren 24an amaituko da (biak barne). Inskripzioa egiteko Udalaren web orriko (www.bilbao.eus) galdera-sorta bete behar da.

2.- Plaza baino izen-emate gehiago badago, zozketa egingo da martxoaren 26an, 12:00etan, Otxarkoagako udaltegian. Plazak banatzeko orduan lehentasuna izango dute 3. Barrutian (Otxarkoaga-Txurdinaga) erroldatutakoek, eta Bilbokoek ere bai, beste herri batzuetakoekin. Ikastaroan onartutakoen zerrendak eta itxaron-zerrenda ikusgai jarriko dira Otxarkoagako Udaltegian eta Udalaren web orrian (www.bilbao.eus), martxoaren 27tik aurrera.

3.- Matrikularen zenbatekoaren diru-sarrera ez da egingo eta inskripzioa ez da formalizatuko harik eta jakinarazpen pertsonala egin arte posta elektronikoaren bidez, inskripziorako epea amaitutakoan. Gainera, bi eguneko (48 ordu) epea emango da ikastaroaren zenbatekoaren diru-sarrera egiteko. Antolatzaileek zuzenean egiaztatuko dute banketxearekin ordainketa egin den ala ez; ordaindu ez bada, matrikula egin gabe dagoela ulertuko da eta, beraz, plaza hori hutsik geratuko da.

4.- Ikastaroak bertan behera utzi ahal izango dira, jende nahikorik ez badago. Horrela gertatuz gero, jakinarazi egingo zaie interesdunei. Matrikula egin ondoren, tailerra bertan behera geratzen denean baino ez da itzuliko dirua.

INFORMAZIOA:

  • Otxarkoagako Udaltegia (goizez eta arratsaldez). Pau Casals etorbidea 19
  •  Telefonoak: 94 412 50 42 eta 94 412 03 87
  • www.kulturabarrutik.eus / Facebook: kultura barrutik

IZENA EMATEA:

  • Martxoaren 11tik 24ra.
  • Interneten: www.bilbao.eus
  • Email: dramagia@gmail.com
  • IKASTARO BAKOITZAREN ZENBATEKOA: plaza ziurtatzen denean, diru-ordainketa egingo da kontu -zenbaki honetara: Laboral Kutxa: ES61 3035 0309 21 3090007858

Ikuskizuna

3,4,5-petite caravane 3,4,5 mayoPETITE CARAVANE

ARTISTA: Adrián Conde (Argentina)
HIZKUNTZA: Gaztelania
MAIATZAK 3: 17:00, 17:30, 18:00, 18:30, 19:00, 19:30. Birjinetxe Ikastetxea (Txurdinaga)
MAIATZAK 4:

  • Goizez: 12:00, 12:30, 13:00, 13:30
  • Arratsaldez: 17:30; 18:00; 18:30 y 19:00
  • Jardines de Garai. (Txurdinaga)

MAIATZAK 5: 12:00, 12:30, 13:00, 13:30. Kepa Enbeita Plaza (Otxarkoaga)

 

“Petite Caravane” munduko antzokirik txikiena da. 20 pertsonak baino ezingo dute emanaldi ahaztezin, bakar eta errepikaezin hau gozatu.

Erakusketa

MAGIA, ILUSIONES
Y OTROS FINGIMIENTOS

Komisarioa: Dramagia (Euskadi)
EGUNAK: Maiatzaren 7tik 30era
LEKUA: Otxarkoagako Udaltegiko erakusketa-aretoa

 

Erakusketa interaktibo honetan, QR kodeen, argazkien, hologramen, trikimailuen eta antzinako kartelen bidez, erakutsiko dizu ilusionismoa historia bezain zaharra dela.

Ikuskizuna

LA MAGIA DEL MAGO HODEI

ARTISTA: Hodei Magoa (Nafarroa)
HIZKUNTZA: Euskaraz eta gaztelaniaz
EGUNA: Maiatzak 9
ORDUTEGIA: 18:00
LEKUA: Otxarkoagako Udaltegiko Liburutegia

 

Soka batek bi mutur baino gehiago eduki ditzake? Jakin daiteke zer pentsatzen duen beste pertsona batek? Non dago errealitatearen eta irudimenaren arteko muga? Erantzun horiek eta askozaz gehiago “La magia del mago Hodei” ikuskizunean. Hodeik, bere betiko umore zoroarekin, bere presentzia eszenikoarekin eta jarri ohi duen abesti-sortarekin, une ahaztezina oparituko digu. Ikuskizun benetan adiktiboa.

Ikuskizuna

14 mayo imanol Ituiño 14 mayoZUR ETA LUR

ARTISTA: Imanol Ituiño (Euskadi)
HIZKUNTZA: Euskaraz eta gaztelaniaz
EGUNAK: Maiatzak 14
ORDUTEGIA: 19:30
LEKUA: Otxarkoaga Udaltegia

 

“Zur eta Lur” bidaia bat da, magiaren historiak izan dituen magia-jokorik berezietan zehar. Eta halaxe utziko zaituzte: zur eta lur!
Parte-hartzea bilatzen duen ikuskizuna; bihurria, Imanol Ituiñoren magiaz eta umore bereziaz betea.

Ikuskizuna

D’ ALBENIZ PERSONAL

ARTISTA: D ́Albeniz (Euskadi)
HIZKUNTZA: Euskaraz eta gaztelaniaz
EGUNAK: Maiatzak 16
ORDUTEGIA: 19:30
LEKUA: Otxarkoaga Udaltegia

 

Ikuskizun honek egunerokoa erabiltzen du magia sortzeko, eta magia erabiltzen du egunerokoa desmuntatzeko. Diruarekin, apustuekin, soldatekin, marrazkiekin, ezinezko konexioekin eta askozaz ere gehiagorekin joka dezakegu. Hori guztia, D’Albéniz-ek errutinei ematen dien ukitu bereziarekin.

Ikuskizuna

GALA ESPECIAL: “EMAKUME MAGIKOAK”

ARTISTAK: Gisell (Perú), Niñas del Mago (Katalunia), Huang Zhen (Txina)
PRESENTA: Txispi (Gipuzkoa)
HIZKUNTZA: Euskaraz eta gaztelaniaz
EGUNAK: Maiatzak 17
ORDUTEGIA: 19:30
LEKUA: Otxarkoaga Udaltegia

 

Aurten, gala emakumezkoa da. Ba al dakizu badirela zenbait emakume agertokietan magia egiten, urteetan? Gala honetan espezialitate honetan erreferenteak diren emakumezko ilusionistak aurkeztuko ditugu. Guztien artean estatuko eta nazioarteko dozena bat sari dauzkate. Hunkitu, txalotu eta eserlekutik zutitu araziko digute.

TRAYECTORIA ARTÍSTICA

17 de mayo Gisell gala 17 mayoGisell (Perú): mago zoragarri eta sutsu honek nazioarteko hainbat sari eskuratu ditu. Gainera, “Pura Magia” programako finalista izan da. Gaur egun Espainiako Magiako Lehen Sari Nazionala dauka. “Sueños de Magia” performancean magia, antzerkia eta mimoa batzen ditu: txunditu egingo zaitu.

 


 

17 de mayo niñas del Mago gala 17 de mayoNiñas del Mago (Cataluña): emakumezko magoen bikote bakarra Estatu osoan. Euren estilo fresko eta informalarekin, topikoa hausten dute eta betiko ilusioa sentiarazten digute. Euren magiarekin penintsula osoan zehar bidaiatu dute, eta noizbait Italiara eta Argentinara ere joan dira. Zenbait sari eskuratu dituzte, haietako bi publikoak ematen dituenak.


 

17 de mayo huang zheng gala 17 de mayoHuang Zhen (China): ekialdeko magia eta mundu osoan saritutako dotorezia. “Magiako talentu berrien” lehen saria (Shanghai), Pekingo Urrezko Domina, Manipulazioko lehen saria Espainian, “Mystery Award U.S.A” saria, “Mandrake d ́or” saria Parisen, eta lehen saria “Cannes Magic Festival” jaialdian.


 

17 de mayo txispi presentadora gala 17 mayoTxispi (Euskadi): hitzak ez dira garrantzitsuena berarentzat. Musika, kolorea eta magia, ordea, bai.

Ikuskizuna

ESTO NO ES MAGIA… ¿O SÍ?

ARTISTA: Struc (Katalunia)
HIZKUNTZA: Gaztelania
EGUNA: Maiatzak 18
ORDUTEGIA: 19:30
LEKUA: Jardines de Garai (Txurdinaga)

 

Mag Struc-en karrera luzeak (20 urte baino gehiago) kaleko magiaren erreferente bihurtu du Katalunian. Umorez, batez ere umorez, mago honek magia manipulazioarekin, globoflexiarekin eta beste diziplina batzuekin bateratzen du, jendea gozarazteko helburu bakarrarekin.

Hitzaldia

MAGIA, ILUSIONES
y OTROS FINGIMIENTOS

PONENTE: David Blanco (Euskadi)
HIZKUNTZA: Gaztelania
EGUNA: Maiatzak 22
ORDUTEGIA: 19:00
LEKUA: Otxarkoagako Udaltegiko erakusketa-aretoa

 

Hitzaldi atsegin eta interaktibo honek magiaren historian zehar eramango gaitu, QR kodeen, argazkien, hologramen, trikimailuen eta antzinako kartelen bidez.

Ikuskizuna

SENSACIONES MÁGICAS

ARTISTA: Raúl Alegría (Kantabria)
HIZKUNTZA: Gaztelania
EGUNA: Maiatzak 24
ORDUTEGIA: 19:30
LEKUA: Jardines de Garai (Txurdinaga)

 

Raúl Alegríaren aretoko azken ikuskizuna, kaleari egokituta. Ilusionismo-ikuskizun bat baino gehiago da. Artistak momentu bereziak bizi arazten dizkigu, bere bizipenen eta oroitzapenen bidez. Horrela, nolabait magikoak diren sentsazioak sentiarazten dizkigu. Eta dena, oso modu hurbilean. Artistaren pertsonalitatea nabarmentzen da. Komedia ukituak ematen ditu, betiere publikoaren laguntzaz. Xehetasun magiko txikieneraino bizi ahalko dugu, ilusionatzeko.

Ikuskizuna

AL BAKER’S SALOON

ARTISTAK: Tor eta Txoborro Magoak (Euskadi)
HIZKUNTZA: Euskara
EGUNA: Maiatzak 25
ORDUTEGIA:  12:00, 12:30, 13:00, 13:30, 14:00, 14:30
EDUKIERA: 50 pertsona
LEKUA: Jardines de Garai (Txurdinaga)

 

Al Bakerren banda saloonera datozen kanpotar gizajoak sosik gabe uzteko prestatzen ari da. Dirua, kartak eta endalarra izango dira far west estiloko magia-ikuskizun honen osagaiak. Tor eta Txoborro far westeko legendez inguratuko dira, magia-ikuskizun paregabea eskaintzeko. Ausartuko ote zara sartzen?

Ikuskizuna

TUTTI MAGIA

ARTISTA: Hodei Magoa (Nafarroa)
HIZKUNTZA: Euskara
EGUNA: Maiatzak 25
ORDUTEGIA: 18:30
LEKUA: Jardines de Garai (Txurdinaga)

 

Hodeik ikuskizun sorta bat aurkezten digu. Ordu betez barre egingo dugu, harrituko gara eta beldur pixka bat ere pasako dugu. Erritmoz eta parte-hartzez beteriko taularatzea da, helduen nahiz haurren gozagarri.

Ikuskizuna

EL ÚLTIMO GRAN MAJO

ARTISTA: Héctor Sansegundo (Segovia)
HIZKUNTZA: Gaztelania
EGUNA: Maiatzak 25
ORDUTEGIA: 19:30
LEKUA: Jardines de Garai (Txurdinaga)

 

Segoviar mago, umorista eta showman honek 15 urte baino gehiago daramatza agertokietan jo eta su. Hainbat telebistatan entzun eta ikusi ahal izan dugu. Zenbait ikuskizunekin aritu da penintsulako antzoki, jaialdi eta aretorik onenetan, baita Transilvanian, Txinan eta Latinoamerikan ere.
Bere karreran zehar sari hauek eskuratu ditu:
FISM FLASOMA munduko lehen saria, Portugaleko lehen sari nazionala, Espainiako sari nazionala eta Espainiako kale-artisten nazioarteko jaialdiko lehen saria.
Héctor San Segundok magia saio zorabiagarria ekarriko digu: ez zara aulkitik mugitu ere egingo. Ikuskizun zoro eta barregarria, magiarik ikusgarrienarekin eta umorerik dotoreenarekin. Magia- efekturik ikusgarrienak, aparatu handiekin, eta parte-hartzea bilatzen duen magia umore bitxiarekin elkartzen dira, eszeptikoen gozamenerako.

Ikuskizuna

30 de mayo Xabier Linazasoro 30 mayoVI. “ATERA BARRUAN DUZUN MAGIA” LEHIAKETAREN GALA

ARTISTAK: Lehiaketan hautatutako pertsonak eta Xabier Linazasoro, 2018ko edizioko irabazlea
HIZKUNTZA: Euskaraz eta gaztelaniaz
EGUNA: Maiatzak 30
ORDUTEGIA: 19:30
LEKUA: Otxarkoaga Udaltegia

 

Aurreko edizioetan izandako arrakasta ikusita, seigarrenera goaz. Aurtengoan Xabier Linazasoro 2018ko irabazleak emanaldia eskainiko du. Espero dugu urtez urte lehiaketa honek ospea bereganatzea eta, zergatik ez?, harrobia sortzea.

Copyright © 2018 Kultura Barrutik. Eskubide guztiak gordeta.