Kultura Barrutik
Noiz?
martxoak 22 - apirilak 12
Non?
Barrutia 07 - Errekalde

VII MUESTRA DE TEATRO DE HUMOR DE REKALDE

Egitaraua Deskargatu

ERREKALDEKO UDALTEGIA
19:30

MARTXOA

22 JUANCALLATE (Kataluia)
“Mr. Kebab” (70 min)

AF teatrohumorrekalde_diptico019_A5 copia“Mr.Kebab” ikuskizun eroa da. Umore absurdoa, surrealismoa, hitz-jokoak eta publikoaren konplizitatea ditu osagai. Obra honetako protagonista Mr. Kebab da, turkiar jatorria duen mago absurdo bat, publikoa dadaismoaren munduan murgiltzen duena. Erakutsiko die dena dela Anti: antimagia, antiartea, antipublikoa… Hortik abiatuta, absurdoa sortuko da. 70 minutu surrealismo hutsez, zoramen barregarrian. Azkenean, pertsonaia publikoaz aspertuko da, antzokitik joango da, eta esango du: Hor konpon!

29 AMICO TEATRO (Iruña)
“Amico on the beach” (55 min)

AF teatrohumorrekalde_diptico019_A5 copiaAmico Teatro unitate banaezina da, komenentzia ezeko ezkontza, Ion Amicok eta Txori Amicok osatua. Ikuskizun honetan, lagun bi hauek keinuen eta mugimenduaren lengoaian murgiltzen dira, ikuskizun fresko bat eskaintzeko, 5 eta 105 urte arteko gazteentzat. Musika eta umorea dituzte lagun bi pertsonaia xelebre hauek. Opor bitxi batzuk biziko dituzte, eta hainbat pertsonaia imitatuz dibertituko dira: Tony Manero, surflariak, hondartzako zaindariak, boxeolariak, urpekariak, marinelak, edo igeriketa sinkronizatuko erreginak. Let ́s dance!

APIRILA

5 ION MARTINEZ ESNAOLA & JOSE CRUZ GURRUTXAGA (Euskal Autonomia Erkidegoa)
“Irri Par Txou” (60 min) (Euskaraz)

AF teatrohumorrekalde_diptico019_A5 copiaBi lagun eskenatoki gainean. Baina lagun “pertsona” edo “tipo” adierarekin. Ezin dira adiskideak izan, ez baitute elkar ezagutzen. Eta zer gerta daiteke biak lan bera egiteko kontratatu dituztela konturatzen direnean? Ba sesiotan amaitu dezaketela, baina “sesio” ez “emanaldi” sentsuan baizik eta “haserre” esanahiarekin… Horrela bada, haiek ez dira irripartsu egongo. Ikuslegoaren kasuan, ordea, desberdina izango da; seguro parrez (edo negarrez) lehertuko dela IRRI-PAR-TXOU pareagabe honekin. “Pare gabe” sentsu literalean, “par” edo “bikote” formatuan hasi denak bakarrizketara joko baitu.

 

12 CIA. FUERA DE LUGAR (Madrid)
“Entre dos abrazos” (60 min)

AF teatrohumorrekalde_diptico019_A5 copiaJosek eta Emiliok euren egoitzan bizi duten zorigaitzak eta denborak ez dute garaituko agure ozpindu hauen espiritu eta sen abenturazalea. Egun batean, Nievesek, egoitzako zuzendariak, amarru bat egingo die. Ez daki norekin ari da jolasean, baina laster jakingo du. “Entre dos abrazos” antzezlanak zahartzaroaren eta haurtzaroaren arteko harremanaz dihardu, bi pailazoren ikuspegitik behatuta.

 

HELDUENTZAT

Edukiera hobeto kontrolatzeko eta aretoak duen gehieneko ikusle kopurua ez gainditzeko, martxoaren 22ko eta 29ko eta apirilaren 12ko emanaldietan beharrezkoa izango da gonbidapena aurkeztea ikuskizun lekuan sartzeko. Gonbidapen horiek (bi pertsona bakoitzeko gehienez) ordubete lehenagotik amaitu arte eskuratu ahal izango dira Udaltegiko harrera-lekuan bertan.

Sarrera doan aretoa bete arte

Copyright © 2018 Kultura Barrutik. Eskubide guztiak gordeta.