Kultura Barrutik
Noiz?
irailak 2 - irailak 28
Non?
Barrutia 05 - Ibaiondo

Aurreinskripzioa tailerretan eta masterclasetan
uztailak 15 – abuztuak 25

Flamenkoaren 14. Jardunaldiak

Egitaraua deskargatu

Irailak 7
Areatzako Aterpeak 20:00

CALLE DEL REMOLINO

Tablao Kalean

“Calle del Remolinok” nahastu egiten ditu zuzeneko bere proposamenean flamenkorik tradizionalenaren sustrai artistikoa (gitarraren eta kantuaren bidez) eta boleroaren edo musika latinoamerikarraren giroak eta aireak. Biolina eta kontrabaxua tartean direla, musikaltasuna, indarra eta nortasuna eransten zaie intentsitatez betetako errepertorioari.

Guitarra, cante, contrabajo, violín, percusión, palmas, jaleos.

Doakoa

Irailak 14
Bidebarrieta Biblioteka 20:00

“ARENA Y JAZMÍN”

Bertako Flamenkoa. David Colomo Grupo

“Area eta jazmina” ikuskizun flamenko bat da, elkarrizketan ari dena beste adierazpide batzuekin, hala nola jazza eta tangoa, kolore eta sentsazioen kontraste etengabe batean, dotoretasuna dutela orok elkarrekiko ezaugarria.

Beren errepertorioan, palorik (kantatzeko molde) flamenkoenak edo Granáko tangoak nahiz buleria, edo kopla, bossa nahiz jazza sartzen dira. Hori guztia cantearen eta gitarraren nortasun flamenkoaren bidez adierazirik eta dantzaren eta perkusioaren indar ikusizkoa erantsirik.

Guitarra, cante, baile, percusión, palmas, jaleos.

Doakoa. Gonbidapena beharrezkoa izango da, aretoa bete arte. Gonbidapenak ordu bete lehenagotik eskuratu ahal izango dira ikuskizunaren lekuan bertan.

Irailak 21
Gizakundearen Eleiza (Atxuri) 20:15

Alfredo Tejada con la guitarra de Chaparro de Málaga

Alfredo_Chaparro_2Flamenco errezitaldia

Alfredo Tejada jatorri flamenko sakoneko cantaor bat da. Minas de la Unióneko Nazioarteko 57. Cante jaialdiko Meatzari Lanpararen irabazlea izan zen; sari horrek agertu zion ezagutza, cante bakoitzean talentua eta maisutasuna defendatzen dituelakoa.

Bere bizitzan, sarri egin du topo Jose Antonio “Chaparro de Málaga”-ren gitarra magikoarekin eta harekin batera lortu izan ditu konplizitate artistiko zinezko eta bikaineko uneak.

Cante, guitarra.

Doakoa. Gonbidapena beharrezkoa izango da, aretoa bete arte. Gonbidapenak ordu bete lehenagotik eskuratu ahal izango dira ikuskizunaren lekuan bertan.

Irailak 28
Bilborock 20:00
Amaierako Ikuskizuna

Luc°a_Ruibal_2 Marina_Perea_2“MAR AMANTE”

Ikuskizun honen xedea da flamenkoaren gakoa baliatuz erakustea zer gatazka eragiten duen gizakiarengan emozioaren eta arrazoiaren arteko bitarikotasunak, itsasoak eta harkaitzak irudikatzen dituztelarik bata eta bestea, oraingo honetan. Itsasoak emozioa irudikatzen du, pasioa, arrazoiaz besteko hori, askatasunetik abiatuta bizitzera bultzatzen zaituena. Harkaitzak, aldiz, arrazoia irudikatzen du, osotasuna, irmotasuna, ikasitako mugak (hezkuntzaz, herentziaz edo kulturaz ikasiak). Dantza metaforiko honen euskarri, ikuskizun osoan zehar, Javier Ruibal musikari eta kantari ospetsuak ondutako musika-konposizioa eta hitzak.

Baile, guitarra, cante, percusión, palmas, jaleos.

Sarrera: 10 €.
Aurrez aldetik: www.kulturabarrutik.eus eta Power Records (Villarias, 5)
Txarteldegian, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago

Izena Eman

MAILA ERTAINEKO TAILERRAK

Tailer hauek modalitate hauetan gutxieneko prestakuntza duten baina masterclass-etan parte hartzera animatzen ez diren pertsonentzat dira.

Dantza

CARMELA RIQUENI

Irailak 12, 13 (19:00 – 21:00)
Irailak 14 (11:30 – 13:30)

Carmela Riqueni

Sevillan jaio eta Trianan hazi zen, eta txikitatik sentitzen du interes eta pasio handia musika, dantza eta canterako. Izan ere mundu osoan ospetsuak diren erreferentzia artistiko handiak dauzka familian, esaterako Rafael Riqueni gitarrista eta konpositorea eta María Jiménez abeslaria.

Bere prestakuntza Matilde Coral ospetsuaren eskutik hasi zen eta gero beka bat lortu zuen Cristina Heeren fundazio entzutetsuan. Geroago, hainbat maisu eta maistrekin ikasi du: Paco Galván, Rafael Campallo, Carmen Ledesma, Milagros Mengíbar, Ursula López, Juan de los Reyes, Pepe Torres, ‘Farruquito’…

Hortik aurrera, bere ibilbide profesionalak Sevillako Carbonería eta Los Gallos eta Madrileko Torres Bermejas eta Cardamomo tablaoetara eraman dute, bai eta Espainia osoko antzokietara ere. Dantzako ikasgai magistralak ematen ditu mundu osoan.

Txaloak eta Erritmoa

“EL YUYU”

Irailak 16, 17 y 18 (19:00 – 21:00)

Yuyo Leónek 2001etik dihardu perkusioan modu profesionalean. Flamenkoan espezializatu zen eta jazz latinoko eta jazz flamenkoko zenbait taldetan ibili izan da.

Ibilbide musikalean egindako urteetan Jorge Pardo, Carles Benavent eta Chano Domínguez artistekin kolaboratu izan du.

Gaur egun zenbait taldetako kide da, baina bere grabitate-zentroa Yuyo León Sextet da. Gainera, perkusio flamenkoko klaseak eta mintegiak ematen ditu, arte horretako funtsak musikarien hurrengo belaunaldiei transmititzeko.

MASTERCLASSAK

Dantza

MARINA PEREA

Irailak 25, 26 y 27 (19:00 – 21:00)

Marina Pereak La Lupiren eskolan hasi zituen ikasketak, 11 urte zituela, eta Dantza Flamenkoko Koreografian eta Interpretazioan lizentziatua da Malagako Dantzako Goi Kontserbatorioan.

Bere prestakuntza zenbait artistarekin ikastaroak eginez jarraitu du, hala nola Juan de Juan, Pastora Galván, Rafael Campallo, Rafael de Carmen, Andrés Peña, Belén López, Alfonso Losa, Nino de los Reyes, Pedro Córdoba eta beste batzuekin.

Federación de Peñas Flamencas delakoak lehenengo saria eman zion Gazte Flamenkoen Lehiaketan, 2011. urtean. 2012. urtean, berriz, bigarren saria jaso zuen Madrilgo Villa Rosa I. flamenko lehiaketan.

Madrilen bizi da eta zenbait tablaotan jarduten du, adibidez Las Carboneras, Cardamomo, Villa Rosa, Las Tablas, Corral de la Pacheca, Torres Bermejas eta Café de Chinitas izenekoetan. Jarduera honezaz gain, nazioarteko proiekzioa duten zenbait konpainiatan aritzen da, hala nola La Lupirena, Juan de Juanena edo Ballet Flamenco Español deritzon taldea.

Txaloak eta Erritmoa

JERÓNIMO UTRILLA

Irailak 19, 20 (19:00 – 21:00)
Irailak 21 (11:30 – 13:30)

Jerónimo Utrilla musikari profesionala da. Hainbat ikuskizun flamenkotan jardun du gitarra eta txaloak jotzen. Gaur egun musika irakaslea da. Jerez de la Fronteran eta Sevillan lan egin du bere karrera profesional osoan.

Dantzako gitarrista gisa prestatu zen artistikoki Jerez de la Fronteran. Urte luzez Manuela Carpioren eta Chiqui de Jerezen eskoletan aritu zen.

Gitarra eta txalo jotzailea izan da hainbat ikuskizun flamenkotan, bai Espainian bai Europan, zenbait talde flamenko eta antzokitan, hiri askotan: Jerez, Sevilla, San Fernando, Ronda, Londres, Lisboa, Trento, Erroma, Kolonia… Agertokia konpartitu du Belén Maya, Capullo de Jerez, Tomás de Perrate eta beste artista batzuekin.

Txalo-irakasle legez, tailer asko eman ditu flamenkoko eta world-musiceko nazioarteko jaialdi ugaritan.

Modu berean, konpas, gitarra, komunikazio flamenko eta kultura flamenkoko tailerrak eskaini ditu Europako zenbait hiritan. Flamenko-txaloak ikasteko 3 DVD dauzka: Espainian bideoan argitaratutako txalo-metodo bakarra dira.

Gitarra

“CHAPARRO DE MÁLAGA”

Irailak 19, 20 (19:00 – 21:00)
Irailak 21 (11:30 – 13:30)

“Chaparro de Málaga” oso gaztetatik da gitarra-jotzailea: familiarengandik jaso zuelako eta, gustatu baino, miretsi egiten duelako gitarra.
Buru-belarri murgiltzen da ikasketan; ez bakarrik gitarraren esparruan, baita kantuarenean ere. Gitarra-jotzaile gisa betidanik ari da hobetu nahian: bakarlaria-kontzertista eta abeslarien eta dantzarien akonpainamendu legez.Diziplina horietan guztietan trebea izateak flamenkoaren gitarra-jotzailerik osoenetako bat bihurtzen dute.
Horri gaineratu ahal diogu hainbat agertokitan ibili dela eta abeslari miragarriekin aritu dela, adibidez El Chino de Málaga, Miguel Poveda edo Duquende.Munduko bazter guztietako antzokiak beteko ditu. Bere karrerako puntu gorenean, maila handiko masterclassak eman ditu nazioartean.
Bere esku ospetsuei eta sentimendu sakonari esker, laguntzaile ezin hobea da flamenkoa eskaintzeko. Bakarlari gisa bide berriak urratu ditu, baita pieza klasikoak jo ere, musikari handiekin batera, esate baterako Jean-Francois Heisserrekin.
Hainbat sari eskuratu ditu. Azkenetako bat, ‘El Taranto a la Guitarra’.

Kantea

CRISTINA LÓPEZ GÓMEZ

Irailak 26, 27 (19:00 – 21:00)
Irailak 28 (11:30 – 13:30)

Tarragonan jaioa, oso gazte zaletu zen musikarekin. Piano eta solfeo eskolak jaso, eta kantu flamenkoa garatu zuen, harik eta profesional bilakatu arte.Flamenkoko Arte Irakaskuntzen masterra ikasi zuen Kataluniako Musikako Goi Eskolan (ESMUC). Gaur egun eskola horretako goi mailako graduko irakaslea da, eta flamenkoko eta espainiar dantzetako ikasketetan irakasle izan da Bartzelonako Institut del Teatre delakoan. Hainbat musika-proiektutako partaide da abeslari, konpositore eta musika-zuzendari gisa; haietako bi, Entre Orillas (flamenkoa eta musika kubatarra) eta LaboratoriA  (flamenko esperimentala).
Flamenko tradizionaleko konpainiekin lan egin ohi du, bai estatuan bai nazioartean, eta zenbait tablaoflamenkotan, esate baterako Tarantos, Palacio del Flamenco, Casa Camarón (denak Bartzelonan), El Quinqué (Malagan), Cava del Ars (Menorkan), etab.
Ohiko artista ere bada diziplina askotako proiektu batzuetan, hala nola El ojo partido egitasmoan, Kataluniako Filmotekan, Pedro G. Romerok El Dorado Sociedad Flamenca Barcelonesa-rekin batera zuzendutako zikloa. Ziklo honetan flamenkoarekin, musika elektronikoarekin eta performancearekin esperimentatzen dute.Ikerlaria izan da Music Technology  Group  (MTG, Universidad  Pompeu Fabra) delakoan, flamenkoarekin zerikusia duten proiektuetan, musika eta teknologia berriak uztartuz.Berriki ikerketa talde bat sortu du flamenkoko ahots-teknikari buruz, herrialdeko foniatrarik onenetako batek lagunduta eta babestuta.
Zenbait jaialditan jardun du: Getxo Folk, Mercat de Música Viva de Vic, Folkez Blai (Ermua), CubaCultura (Huelva), Festival de Torroella de Montgrí, Fira Mediterránea de Manresa, ¡Trovam!, Paupaterres, Etnomusic, Arte Reunido (Zurich), Open Cultural Center (Grezia), De la Raíz (Zaragoza), Vermut Jazz a l’Auditori, etab.

Tailer eta masterclass guztiak San Frantziskoko Udaltegian izango dira. Izena emateko epea abuztuaren 25an amaituko da (egun hori barne). Hala ere, epea amaitutakoan plazak hutsik geratzen badira, eskariak iritsi ahala betetzen joango dira, tailer edo masterclass bakoitzeko plaza-kopurua bete arte. Horretarako, cultura@bilbao.eus helbidera mezu elektronikoa bidali behar da eta eskakizunari ematen zaion erantzunak dioena egin.

FLAMENKOARI BURUZKO MATERIALEN ERAKUSKETA ETA MAILEGUA (CDak, liburuak, DVDak eta abar):

Lekua: San Frantzisco Biblioteca. Irailak 2 – 27.

Ordutegiak: kontsultatu hurrengo web orrietan: blogbibliotekak.bilbao.eus / www.bilbao.eus/bibliotecas

Copyright © 2018 Kultura Barrutik. Eskubide guztiak gordeta.