Kultura Barrutik
Noiz?
irailak 12 - irailak 26
Non?
Barrutia 05 - Ibaiondo

Una ría con duende

Una ría con duende 2020
Una ría con duende 2020
Deskargatu programa

Irailaren 12an
Bidebarrieta Biblioteka 20:00h

Juanjo Navas quinteto

Juanjo Navas cantaor-a Bilbokoa da, eta bera da liderra Bilboko flamenkoaren arloan: hainbat sorkuntza proiektu medio, musika mota horretan ospea bildu du Euskadiko eta inguruko publikoaren artean.

  • *Juanjo Navas – cante
  • *Curro Bermejo – guitarra
  • *Lidia de Lorenzo– jaleos/palmas
  • *Alejandra Ladrón de Guevara – jaleos/palmas
  • *Julen Biain – jaleos/palmas

Doako gonbidapena aldez aurretik eskuratu behar da billetto.es/bilbaokultura orrian. Gonbidapenen erreserba interneten bidez emanaldi eguneko 12:00ak arte egin daiteke. Gonbidapenen % 10a Aretoan bertan egongo dira eskuragarri 19:00etatik aurrera. Ate irekiera 19:30etan.

Juanjo Navas

Irailaren 19an
Gizakundearen Eleiza  20:00h

Carmen Cepero grupo | “Flamenkoa gure ama lurrean”

Proiektu hau Carmen Cepero dantzariaren euskal eta andaluziar erroetatik sortzen da, zeinak flamenkoaren bidez erakusten baitu karra, ama lurrak eragiten dizkion zirraren maitasuna, indarra eta askatasuna darion dantza batean.

  • *Carmen Cepero – baile
  • *Rafa Jiménez – guitarra
  • *José de Pasaia – cante
  • *Rafita Jiménez –  palmas, jaleos
  • *Dori Lansorena – locución

Doakoa Aretoa bete arte. Eserleku kopuru mugatua. Ate irekiera 19:30etan izango da.

Carmen_Cepero

Irailaren 26an
Bilborock 20:00h

Amaierako ikuskizuna.
Adriana Bilbao & Gabriel Matías (artista gonbidatua):
“Flamenco A´ hora”

“Flamenco A´ hora” errezitaldi bat da, lau artista flamenkok ematen dutena, Adriana Bilbao bilbotar bailaora buru. Dantzan lagun izango du Gabriel Matías, Jerezko Jaialdiko Flamenko Dantzako Nazioarteko Lehiaketan bakarlari profesionalik onena izan zena; gitarran, José Almarcha, eta cantean, Francisco Trinidad “El Trini”, biak ere ospe handiko musikariak, bakarka ere karrera egindakoak. “Flamenco   A´ hora” ikuskizuna, beraz, jartzeko eta gozatzeko unea da, canteak, toqueak eta dantza flamenko tradizionalak eroan gaitzaten eta amets eragin diezaguten uztekoa.

  • *Francisco Trinidad “El Trini” – cante
  • *José Almarcha – guitarra
  • *Adriana Bilbao & Gabriel Matías (artista invitado) –  baile

 

Sarrera: 5 €

Aurrez aldetik: billetto.es/bilbaokultura. Sarreren erosketa emanaldi eguneko 12:00ak arte egin daiteke.

Txarteldegian: sarreren %10a txarteldegian izango dira ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago.

Adriana Bilbao
Gabriel Matias

FLAMENKOARI BURUZKO MATERIALEN ERAKUSKETA ETA MAILEGUA
(CDak, liburuak, DVDak eta abar)

Lekua: SAN FRANTZISKO BIBLIOTEKA, abuztuaren 31tik irailaren 25a arte

Ordutegiak: kontsultatu hurrengo web orrietan:

Copyright © 2018 Kultura Barrutik. Eskubide guztiak gordeta.