Kultura Barrutik
Noiz?
uztailak 16 - abuztuak 13
Non?
Barrutia 01 - Deustu, Barrutia 02 - Uribarri, Barrutia 03 - Otxarkoaga/Txurdinaga, Barrutia 04 - Begoña, Barrutia 05 - Ibaiondo, Barrutia 06 - Abando, Barrutia 07 - Errekalde, Barrutia 08 – Basurtu/Zorrotza

Udan Zinea Zure Auzoan

Egitaraua Deskargatu

Uztaila 16. 2019

Eleiz Museoko Klaustroa (Atxuri)

amargo-era-el-postre_01AMARGO ERA EL POSTRE
2018, Euskadi, Diego H. Katarniuk di Costanzo, 19’ (euskarazko azpitituluekin)

Marc Eilts adiskideak afaltzera gonbidatu dituen noble frantsesa da. Lehenengo afaria emaztea hil zitzaionetik. Dena oso lasai doa, postre bereziak eta joko makabro batek Frantziako noblezia guztia hankaz gora jartzen duten arte.

 

 

 

 


El Fantasma del ParaisoEL FANTASMA DEL PARAISO
1974, EE. UU., Brian de Palma, 91′ (con subtítulos en euskera)

Winslow Leach konponsatzailea da, baina Swanek bere lana lapurtu dio, lan horrekin bere El Paraíso antzokia inauguratu nahi duen musikaren magnate indartsuak. Swanen trikimailuek Winslow kartzelara eraman dute, baina bertatik ihes egitea lortuko du; hala ere, istripu batean aurpegia desitxuratuta geratuko zaio. Mendeku bila, El Paraíso antzokian sartuko da, Swanen lana saboteatzeko asmoz.

Uztaila 18. 2019

Arbidea Plaza (Txurdinaga)

remanecerREMANECER
2013, Euskadi, Neftalí Vera, 15’ (euskarazko azpitituluekin)

Badira hain sakonak, hain sustraituak dauden oroitzapenak, ezen modu soil eta organikoan azaleratzen diren, behin eta berriro errepikatuz.

 


LA FORMA DEL AGUA
2018, EE. UU., Guillermo del Toro, 123’

Guillermo del Toro kontagintzako maisuaren eskutik, LA FORMA DEL AGUA filma ipuin naturaz gaindiko eta fantasiazko bat da, Ipar Amerikan gertatzen dena, 1963. urtearen inguruan, Gerra Hotzeko giroan.Lanean ari den laboratorioa gobernuaren segurtasun handiko instalazio batzuetan dago ezkutatuta eta, han, Elisa bakartiak (Sally Hawkins), isiltasunezko eta isolamenduzko bizimodua darama.Bat-batean aldatuko da, ostera, bere lankide Zeldarekin batera (Octavia Spencer) sekretutzat sailkatutako esperimentu bat aurkitzen dutenean.

Uztaila 23. 2019

Sabino Arana, Sortzez Garbiaren Elizaren ondoan (Basurtu)

ANEANE
2019, Euskadi, David P. Sañudo, 23’

Aneren urtebetetzea geroz eta hurbilago dago eta horren luzaroan espero izan duen oparia ere bai: automobil bat, Jon, bere auzokidea, berarentzat konpontzen ibili dena.Anerentzat eta, isilpean, haren ama Mariarentzat ere bai, zeren amak, automobilari esker, hiriko girotik aldendu ahal izango baitu Ane aldi batez.

 

 

 


MI QUERIDA COFRADÍA
2018, España, Marta Díaz de Lope, 90’

Carmen adin ertaineko malagar katoliko eta apostolikoa da eta bere bizitzako ametsa betetzear da: bere kofradiako presidentea izatea. Hala izanez gero, lehenengo aldiz lortuko luke emakume batek ohore hori. Baina, azkenean, Carmenen arerio handiena aukeratuko dute kofradiako kideek: Ignacio izeneko gizon bat. Carmenentzat are gehiago korapilatuko da guztia Aste Santuko prozesioaren egunean, halako saltsa batean sartu eta inguruko emakumeen laguntzaz soilik atera ahal izango denean hartatik.

Uztaila 29. 2019

Indautxu Plaza

el-fin-de-todas-las-cosas-posterEL FIN DE TODAS LAS COSAS
2019, España, Norma Vila, 15’ (euskarazko azpitituluekin)

Gurasoak hil eta gero, Victoria urruneko senide baten aginduetara geratu da, neskatoaren gaixo itxura eta jarrera erratikoa sendatzeko onena lurrun sendaketa eta elizara joatea izango direla uste duen Emakume zorrotza. Baina Victoriak ez du hobera egiten eta Emakumeak haginetako min handia du. Eta Victoria lorategiko estalpera zenbat eta sarriago joan, orduan eta haginetako min handiagoa du Emakumeak.

 

 


CARMEN Y LOLA
2018, España, Arantxa Echevarría, 103′

Carmen neska bat da, nerabea eta ijitoa, Madril hiriko aldirietan bizi dena. Beste edozein ijitoren moduan, belaunaldiz belaunaldi beti egokitzen zaien bizimodua egin beharko du ezinbestean: ezkondu eta umeak egin, hazi ahala. Baina, egun batean, Lola ezagutuko du, ijito ezohiko bat, unibertsitatera joateko ametsa duena, txorien graffitiak margotzen dituena eta desberdina dena. Carmen berehala egingo da lagun Lolarekin, kidetasun estua sortuko da bien artean, eta beren amodio-harremana aurrera eramaten saiatuko dira, oztopoen gainetik eta familiak baztertu egiten dituen arren.

Abuztua 1. 2019

Funikular Plaza (Castaños)

ama josu martinezAMA
2018, Euskadi, Josu Martinez, 60’ (euskaraz gatelaniazko azpitituluekin)

1915eko uda. Baxenabarreko Baigorri herriko auzo urrun batean, emakume bat gutun baten esperoan bizi da.

 

 

 

 

 


JAINKOAK EZ DIT BARKATZEN
2018, Euskadi, Josu Martinez, 60’ (elebidun)

Lezo Urreiztieta XVI. mendeko pirata bat zen, okerrez 1907. urtean jaioa. Bere bizia arriskuan jarrita, ehunka pertsonena salbatu zuen; Euskal Herriaren askatasuna negoziatu zuen atzerritar gobernuekin; Bilbon armaz betetako 17 itsasontzi sartu zituen Gerra Zibilean; Franco akabatzear egon zen…  Hura hil eta berrogei urtera, Martin Ugalde idazlearen magnetofonoak haren istorio sinestezina ezagutaraziko digu, protagonistaren beraren ahotsaren bitartez. Elkarrekin 1975. eta 1978. urteen artean izandako elkarrizketa batzuk harturik abiaburu, film honek argitara aterako du XX. mendeko euskal historian funtsezkoa izan zen norbaiten lekukotza.

Abuztua 6. 2019

Ibarrekolanda Plaza (Kontserbatorioaren ondoan)

basoan_s-479417395-largeBASOAN
2018, Euskadi, Aitzol Saratxaga, 8’ (euskaraz gatelaniazko azpitituluekin)

Gizon bat basoaren erdian esnatzen da. Ez ditu ez izena, ez jatorria gogoratzen. Ahots misteriotsu bat izango da gertatzen dena ulertzeko izango duen elementu bakarra.

 

 

 

 

 


JURASSIC WORLD: EL REINO CAÍDO
2018, EE. UU., J. A. Bayona, 124’

Urteak dira kontrolpetik ihes egindako dinosauroek Jurassic World parke tematiko eta luxuzko turismo-lekua suntsitu zutela.Nublar uhartetik alde egin zuten gizakiek, eta dinosauroak ahal bezala bizi dira oihanean.Uharteko sumendia iratzarri eta erupzioa hasten denean, Owenek (Chris Pratt) eta Clairek (Bryce Dallas Howard) plan bat jarriko dute abian dinosauroak betiko gal ez daitezen.J. A. Bayona zuzendariaren obra berri honek zinemaren historiako sagarik ospetsu eta arrakastatsuenetako baten zirrara eta abentura guztiak dakarzkigu.

Abuztua 8. 2019

Karmelo Plaza (Santutxu)

modaMODA
2018, EUSKADI, Imanol Ortiz López, 9’

Bulego gris batean, egun arrunt batean, langile errebelde batek ohitura berria hartu du: lanera biluzik joaten hasi da. Jarrera horrek iraultza ezohikoa eragin du eta ustekabeko erreakzioak eragin ditu lankideen artean.

 


HANDÍA
2018, EUSKADI, Jon Garaño y Aitor Arregi, 114’ (euskaraz gatelaniazko azpitituluekin)

Lehen Karlistaldian borrokatu ostean, Martin Gipuzkoako bere etxera itzuliko da eta han, harrituta, bere anaia Joakin ohi baino askoz ere handiagoa dela aurkituko du. Mundu osoak Lurreko gizon handiena ikusteko ordaindu nahi izango duelakoan, bi anaiek bidaia luze bati ekingo diote, Europan zehar. Bidean, anbizioak, diruak eta ospeak betirako aldatuko dute familiaren patua. Benetako gertakarietan oinarritutako istorio bat.

Abuztua 13. 2019

Errekalde Plaza

NoMeDesperteisNO ME DESPERTÉIS
2019, EUSKADI, Sara Fantova, 21’

Bilbo, 2009. Jone nerabea DBHko 4. mailako ikaslea da giro aldarrikatzaile eta abertzaleko institutu batean. Aita Eusko Jaurlaritzako kargu politiko izendatzearen ondorioz, eskolta jarriko diote eta ordura arteko bizimodua galduko du.

 

 

 

 

 


EL BAR
2017, ESPAÑA, Álex de la Iglesia, 102’

Goizeko bederatziak dir, eta era bateko eta besteko hainbat lagun gosaltzen ari dira Madril erdialdeko ostatu batean.Haietako batek presa du eta alde egiten du ostatutik.Atetik irtetean, tiro emango diote buruan.Hala ere, inor ezin zaio joan laguntzera, eta inork ez daki zer ari den gertatzen, zeren eta giltzapetuta baitaude ostatuan.

Copyright © 2018 Kultura Barrutik. Eskubide guztiak gordeta.