Kultura Barrutik
Noiz?
uztailak 13 - abuztuak 11
Non?
Barrutia 01 - Deustu, Barrutia 02 - Uribarri, Barrutia 03 - Otxarkoaga/Txurdinaga, Barrutia 04 - Begoña, Barrutia 05 - Ibaiondo, Barrutia 06 - Abando, Barrutia 07 - Errekalde, Barrutia 08 – Basurtu/Zorrotza

Udan Zinema zure auzoan

Zinema auzoetara bueltatuko da uda honetan doako hainbat proiekzio eta berritasun ugarirekin. .

EGITARAUA DESKARGATU (PDF)

UZTAILAK 13
Arriaga Plaza

19:00
PAN: SEKULA BETIRAKO LURRALDERA BIDAIA
Euskeraz, gastelaniazko azpi-tituluekin.

21:00
REQUISITOS PARA SER UNA PERSONA NORMAL

22:30
SING-ALONG: GREASE


UZTAILAK 14
Arriaga Plaza

19:00
KOKO
, DRAGOI TXIKIA
Euskeraz, gastelaniazko azpi-tituluekin. 

20:30
LA NOCHE QUE MI MADRE MATÓ A MI PADRE

22:00
JUPITER ASCENDING
Gaztelaniaz, euskarazko azpi-tituluekin. 


UZTAILAK 19
Arangoitiko Eskola

21:30
ULISES (film laburra)
Euskeraz, gaztelaniazko azpi-tituluekin.
EDUARDO MANOSTIJERAS


UZTAILAK 20
Ugarte Plaza (Otxarkoaga)

21:30
NUNCA PASA NADA (film laburra)
Gaztelaniaz, euskarazko azpi-tituluekin

STAR WARS: EL DESPERTAR DE LA FUERZA
Gaztelaniaz, euskarazko azpi-tituluekin


UZTAILAK 26
Casilda Iturrizar Parkearen Pergola

21:30
THE ROCKY HORROR PICTURE SHOW


UZTAILAK 27
Altamirako Pilotalekua

21:30
RENOVABLE (film laburra)
ZIPI & ZAPE ETA KAPITAINAREN IRLA
Euskaraz gastelaniazko azpi-tituluekin 


ABUZTUAK 2
Iturriondo Plaza (Zurbaranbarri)

21:30
HILETA (film laburra)
PERDIENDO EL NORTE


ABUZTUAK 3
Gernikako Lorategiak (Miribilla)

21:30
PIS (film laburra)
Gaztelaniaz, euskarazko azpi-tituluekin
EL LIBRO DE LA SELVA
Gaztelaniaz, euskarazko azpi-tituluekin


ABUZTUAK 9
Kirikiño Etorbideko Plaza (Irala)

21:30
DECORADO (film laburra)
Gaztelaniaz, euskarazko azpi-tituluekin
UNA NOCHE EN LA ÓPERA
Gaztelaniaz, euskarazko azpi-tituluekin


ABUZTUAK 10
Karmelo Plaza (Santutxu)

21:30
BESTEALDETIK (film laburra)
PIKADERO
Euskaraz, gaztelaniazko azpi-tituluekin


ABUZTUAK 11
Amaierako Jaia Artxandako patinatze pistan 

 “MADE IN BILBAO” ZINEMA MARATOIA*

20:30 HARITZ ZUBILLAGAREN LANEN EMANALDIA

· Film Laburrak:
THE DEVIL ON YOUR BACK
LAS HORAS MUERTAS
SHE’S LOST CONTROL

· Film Luzea:
EL ATAÚD DE CRISTAL


22:30 ROBERTO SAN SEBASTIÁNEN LANEN EMANALDIA

· Film Laburrak:
YAYOS
AGUJERO
CUMPLEAÑOS FELIZ

· Film Luzea:
LA NOCHE DEL VIRGEN

 

* Helduentzat bakarrik


EGITAUA DESKARGATU (PDF)


20170713-1-PanPAN: Sekula Betirako lurraldera bidaia
2015, Estatu Batuak, 111 minutu, Joe Wright

Peterrek, 12 urteko mutil bihurriak, Londoneko umezurztegi ilun batean igaro du bere bizitza osoa.

Delirioz betetako gau batean, umezurztegitik bidaia egingo du Sekula Betirako izena duen, eta piratez, gerlariz eta maitagarriz beteta dagoen mundu fantastikora.

Uztailak 13 (19.00)  – Arriaga Plaza 
Euskaraz gaztelaniazko azpi-tituluekin
TRAILER

 


20170713-2-RequisitosRequisitos para ser una persona normal
2015, Espainia, 94 minutu, Leticia Dolera

María de las Montañas, bizitzan zorterik izan ez duen 30 urteko neska da: ez du lanik, bere etxetik kanporatu egin dute, ez dauka bikoterik eta bere familiatik urrunduta bizi da.

Uztailak 13 (21.00) –  Arriaga Plaza
TRAILER

 

 

 


20170713-3-SingAlong-Grease

Sing-Along: Grease
1978, Estatu Batuak, 110 minutu, Randal Kleiser

Sing-Along® orain arte ikusi gabeko formatua da filmak eskaintzeko orduan. Hainbat animatzailek koreografiak eta letrak erakutsiko dizkiete ikus-entzuleei, eta filmean zehar abestiak kantatuko dituzte. Beraz, ikus-entzuleek, GREASE ikusteaz gain, filmeko kantak euren kideekin abesteko esperientziaz goza dezakete.

Uztailak 13 (22.30)  – Arriaga Plaza
TRAILER

 


20170714-1-Koko

Koko, dragoi txikia
2014, Alemania, 82 minutu, Hubert Weiland, Nina Wels

Koko eta Oskar kanpotarrak dira Dragoi uhartean.

Koko, hegan egiterik ez duen dragoi-hegalaria da; Oskar, berriz, barazkijalea bihurtzea erabaki duen haragijalea.

Uztailak 14 (19.00) – Arriaga Plaza
Euskaraz gaztelaniazko azpi-tituluekin

TRAILER

 


20170714-2-LaNocheque

La noche que mi madre mató a mi padre
2016, Espainia, 93 minutu, Inés Paris

Isabel oso afari bereziko anfitrioia da: Angel, senarra, gidoilaria da, eta Susana, Angelen emazte ohi eta zine zuzendariak, Diego Peretti antzezle argentinarra konbentzitu nahi du, film baten protagonista izan dadin.


Uztailak 14 (20.30) – Arriaga Plaza
TRAILER

 

 


20170714-3-JupiterAscending

Jupiter Ascending 
2015, Estatu Batuak, 127 minutu, Wachowski ahizpak

Jupiter Jones itsaso zabalean jaio zen, ama Errusiatik ihes zihoala, Estatu Batuetara, astronomoa zen aitaren erailketaren ondoren. Orain Chicagon bizi da, eta etxeak garbitzen ari da lanean.

 

Uztailak 14 (22.00) – Arriaga Plaza
Gaztelaniaz euskarazko azpi-tituluekin 

TRAILER

 

 


20170719-2-EduardoManostijeras

Eduardo Manostijeras
1990, Estatu Batuak, 98 minutu, Tim Burton

Gabon gau batean, adineko emakume batek Eduardo Manostijerasen istorioa kontatzen dio bilobari. Asmatzaile berezi batek sortutako mutila zen, baina asmatzaileak ezin izan zuen bere lana amaitu, eta mutilari artaziak utzi zizkion eskuetan, atzamarrak utzi beharrean.

 Uztailak 19 (21.00) – Arangoitiko Eskola
TRAILER

 

 

 


20170720-2-StarWars

Star Wars (El Despertar de la Fuerza)
2015, Estatu Batuak, 135 minutu, J.J. Abrams

Aliantza Errebeldeak Heriotzaren bigarren Izarra garaitu zuenetik hogeita hamar urte igaro direnean (gertakari horiek Episodio VI: El retorno del Jedi filmean kontatzen dira), galaxia gerran dago oraindik. Beste Errepublika bat eratu da, baina erakunde ilun bat, Lehen Ordena, Galaxiako Inperioaren errautsetatik berpiztu da.

 Uztailak 20 (21.30) – Ugarte Plaza (Otxarkoaga)
Gaztelaniaz euskarazko azpiti-tituluekin

TRAILER

 


20170726-RockyHorrorPictureShow

The Rocky Horror Picture Show
1975, Erresuma Batua, 100 minutu, Jim Sharman

“The Rocky Horror Picture Show” filma, festa handia den ikuskizunerako fondoa da. Berez ere harribitxia den filmak bizia hartuko du musika numeroetan pertsonaiak pantailatik irteten direnean. Ikus-entzuleek festan modu aktiboan parte hartzeko gonbidapena jasoko dute. Abestu eta dantza egingo dute, eta pantailari gauzak bota eta oihu egingo diote.

Uztailak 26 (21.30) – Casilda Iturrizar Parkearen Pergola
TRAILER


20170727-2-ZipiyZape

Zipi & Zape eta Kapitainaren Irla
2016, España, 105 minutu, Óscar Santos

Gabonak heldu dira, eta Zipi eta Zape berriro ere euren okerkerietako batean sartuko dira. Baina oraingoan bihurrikeria hain handia denez, opor barik geratuko dira, eta gurasoekin joan beharko dute itxuraz itsasontzi bidaia aspergarria denera. Euren harridurarako, jomuga urruneko irla ikusgarria izango da.

Uztailak 27 (21.30) – Altamirako pilotalekua
TRAILER

 

 


20170802-2-Perdiendoelnorte

Perdiendo el norte
2015, Espainia, 102 minutu, Nacho G. Velilla

Hugok eta Brauliok, unibertsitateko titulua duten bi gaztek, Espainian lanik eta etorkizunik ez aurkitzeaz nekatuta, Alemaniara joatea erabakiko dute, “Españoles por el mundo” motako telebistako programa batean ikusitakoari jarraituz. 

Abuztuak 2 (21.30) –  Iturriondo Plaza (Zurbaranbarri)
TRAILER

 

 

 


20170803-2-ElLibrodelaSelvaEl libro de la selva
2016, Estatu Batuak, 105 minutu, Jon Favreau

Mowglik, otso talde batek oihanean hazitako umeak, autoaurkikuntza bidaia liluragarriari ekingo dio, bere bizitza osoan ezagutu duen etxe bakarra utzi behar duenean. Rudyard Kiplingen eleberriaren beste moldaketa bat.

 Abuztuak 2 (21.30) – Gernikako Lorategiak (Miribilla)
Gaztelaniaz euskarazko azpi-tituluekin
TRAILER 

 

 

Una noche en la Ópera
1935, Estatu Batuak, 94 minutu, Sam Wood

Negozioetarako sen bitxiak bultzatuta, Grouchok New Yorkera doan itsasontzi batean sartuko ditu Milango Operako izar nagusiak. Itsasontzi berean polizoi batzuk ere badoaz, Harpo eta Chico. Hiruen artean itsasontzia hankaz gora jarriko dute, New Yorken eskandalua antolatuko dute, eta operaren munduak inoiz ahaztu ezin izango duen erokeria bilakatuko dute estreinaldiaren gaua.

10 de agosto: Plaza en Avenida Kirikiño (Irala)
Gaztelaniaz, euskarazko azpi-tituluekin
TRAILER

 


20170810-2-Pikadero

Pikadero
2015, Euskadi, 90 minutu, Ben Sharrock

Espainiak bizi duen krisi ekonomikoaren ondorioz gurasoen etxetik irten ezinik bizi den bikote gazte batek arazoak ditu duela denbora gutxi hasitako harremana gurasoen etxean gauzatzeko. Maitasunak sortutako grinak gora egin ahala, hotela ordaintzeko dirurik ez dutenez, gazteek sexu topaketetarako erabiltzen dituzten leku publikoak bilatu beharra dute, txortalekuak, pikaderoak, alegia.

Abuztuak 10 (21.30) – Karmelo Plaza (Santutxu)
TRAILER

 


20170811-1-ElAtaudEl ataúd de cristal
2016, Euskadi, 75 minutu, Haritz Zubillaga (Helduentzat bakarrik)

Ekitaldi berezi baterako gaueko jantzi dotorea daraman Amanda, etxe aurrean aparkatuta dagoen eta antzezle gisa egin duen ibilbideari emandako saria jasotzeko galara eramango duen limusina handi eta luxuzkoan sartuko da.

Bat-batean, leihoetako kristalak beltzez tindatuko dira, Amandaren mugikorrak funtzionatzeari utziko dio eta ezin izango ditu ateak ireki.

Abuztuak 11 (20.30) – Artxandako patinatze pistan
TRAILER

 


Captura de pantalla 2017-06-30 a las 13.22.37La Noche del Virgen
2016, Euskadi, 116 minutu, Roberto San Sebastián (Helduentzat bakarrik)

Gabon Zaharreko kotiloi batean, Nico, sexu esperientziarik gabeko hogei urte inguruko gazte lotsatia, modu batera edo bestera gau horretan birjintasuna galtzeko prest dago.

Medea ezagutuko du, bere apartamentura eramango duen emakume heldu erakargarri eta pikaroa.

Abuztuak 11 (22.30) – Artxandako patinatze pistan
TRAILER

Copyright © 2014 Kultura Barrutik. Eskubide guztiak gordeta.