Kultura Barrutik
Noiz?
maiatzak 6 - maiatzak 26
Non?
Barrutia 04 - Begoña

UDABERRIKO BERTSO SAIOAK

Maiatzaren 6, 13 eta 20an (zapatuak) 13:00etan Karmelo plazan (Santutxu).

Maiatzaren 26an (barikua), bertso-poteoa Santutxu auzoan, 20:00etan hasita.


MAIATZAK 6

MAIALEN LUJANBIO
UNAI ITURRIAGA
MIREN AMURIZA
IBON AJURIA

Gaiak:
Santutxuko Bertso Eskola


MAIATZAK 20

ANDONI EGAÑA

ARKAITZ ESTIBALLES

ETXAHUN LEKUE

IGOR ELORTZA

Gaiak:

Santutxuko Bertso Eskola

MAIATZAK 13

JONE URIA

SUSTRAI COLINA

ALAIA MARTIN

AMETS ARZALLUS

Gaiak: Santutxuko Bertso Eskola


MAIATZAK 26

 “BERTSO-POTEOA”

Santutxu auzoan

 OIHANA BARTRA

ONINTZA ENBEITA

FREDI PAIA

Bertso-poteoa Santutxu auzoan, 20:00etan hasita.

IBILBIDEA:

20:00 EL RINCÓN TABERNA (Karmelo galeríak)

20:30 GAINEKO (Karmelo plaza)

21:00 TXIKIA (Rikardo Bastida plaza)

21:30 BILBO 82 (Arsuaga kalea)

22:00 AITOR TABERNA (Arsuaga kalea)

MAIALEN LUJANBIO ZUGASTI. 1976. Hernani. Arte ederretan lizentziaduna. 2003. urtean Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa irabazi zuen eta lautan lortu du Txapelketa Nagusiko azken saiorako sailkatzea, 1997an, 2001 (urte horretan txapeldunorde izan zen) eta 2005ean. 2009ko Txapelketa Nagusiko txapelduna da. “Ornitorrinkus” hitz eta hotsen ikuskizunaren sortzaile da, Judith Montero saxo-jotzailearekin batera. Hainbat musika-talderen letragile. maialen lujanbio traz
UNAI ITURRIAGA ZUGAZA-ARTAZA. 1974. Durango. Bialdiz Bizkaiko txapeldun eta 5 aldiz izan da Txapelketa Nagusiko finalean. Bertsoa eta musika uztartuz Igor Elortza kantukidearekin eta Josu Zabala (Hertzainak) musikariarekin batera 7 Eskale eta Gu Ta Gutarrak proiektuak eroan ditu aurrera hiru diska argitaratu eta hainbat emanaldi eskainiz. Hainbat sariketetan parte hartu eta irabazia. Marrazki egilea.

MIREN AMURIZA PLAZA. 1990. Berriz. Bertso eskolako eragilea eta irakaslea

Ikasketak: Euskal Filologian lizentziatua

Egun irakasle Eskoriatzan

Hainbat eskolarteko sariren irabazle.

 Miren Amuriza 2016

IBON AJURIAGOGEASKOA GARMENDIA. 1977. Gernika-Lumo. Bertsolaria

Ikasketak: Ingeles eta Aleman filologian lizentziatua eta Atzerriko Hizkuntzako Magisteritzan diplomatua.

Hainbat sariketetan parte hartu du.

Bizkaiko txapelketan finalista 2tan.

 Ibon Ajuria

JONE URIA ALBIZURI. 1990. Getxo. Bertsolaria, bertso eskolako irakaslea eta matematikaria.

Ikasketak: Matematikan lizentziatua.

Bizkaiko azken bi txapelketetan finalista.

 jone uria traz
SUSTRAI COLINA ACORDARREMENTERIA. 1982. Urruña. Psicologian lizentziatua. Hainbat artikulu idazle. Lau Txapelketa Nagusitako finalista izan da. Eta XILABAko azken txapelduna.  sustrai colina traz

ALAIA MARTIN ETXEBESTE. 1987. Oiartzun. Bertsolaria, eragilea eta irakaslea.

Ikasketak: Ikus entzunezko komunikazioan lizentziatua

Gipuzkoako Txapelketan txapeldun ordea.

alaia martin 2015

AMETS ARZALLUS ANTIA. 1983. Hendaia. Bertsolaria eta kazetaria

Ikasketak: Kazetaritzan Lizentziatua.

Egun bertsolari eta kazetari gisa lanean dihardu, hainbat kolaborazio egiteaz gain.

Egun, Euskal Herriko Txapeldun.

 amets arzallus traz

ARKAITZ ESTIBALLES ORMAETXEA. 1977. Galdakao. Bertsolaria eta Bertso eskolako irakaslea.

Ikasketak: Euskal Filologian lizentziatua.

Bi aldiz Bizkaiko Txapeldun.

arkaitz estiballes traz

ETXAHUN LEKUE ETXEBARRIA. 1979. Larrabetzu. Bertso-eskolako irakaslea.

Egun Bizkaiko Txapeldun. Hainbat sariketetan parte hartzaile.

etxahun lekue traz

IGOR ELORTZA ARANOA. 1975. Durango. Gaur egun, sorkuntza arloari emana bizi da, komunikazio arloari eta bertsogintzari batik bat.
Euskal prentsan iritzi artikuluak idatzi izan ditu, eta literatura lanak ere argitaratu izan ditu, gazteentzat batik bat. Euskal Herriko zenbait musika talderentzako kantuak idatzi ditu, eta abeslari lanetan ere aritu izan da. Hiru disko ditu argitaratuak, bi “7 eskale” taldearekin eta bat “Gu ta gutarrak” taldearekin.

Bizkaiko txapelduna eta Euskal Herriko txapelketan finalista.

igor elortza traz

ANDONI EGAÑA MAKAZAGA. 1961. Zarautz. Bertsolaria, eragilea eta ikerlaria.

Ikasketak: Euskal Filologian lizentziatua.

Bat bateko bertsoa sortzeko prozesua azaltzeko eta ezaguterazteko egin duen ekarpena azpimarratzeko.  Hainbat kolaborazio, ikerlan, sorkuntza,… egiten dihardu.

Lau aldiz Euskal Herriko Txapeldun.

 andoni egan¦âa 2015

OIHANA BARTRA ARENAS. 1984. Bilbo. Bertsolaria eta Bertso eskolako irakaslea

Egun irakasle eta itzultzaile lanetan.

Hainbatetan Bizkaiko finalista.

oihana bartra 2014

ONINTZA ENBEITA MAGUREGI 1979. Muxika. Bertsolaria eta politikaria.

Bizkaiko txapelketan hainbat aldiz finalista

 onintza enbeita traz

FREDI PAIA RUIZ. 1981. Algorta. Bertsolaria, musikaria eta etnografoa.

Bizkaiko txapleduna 2015ean.

Hainbat ikerlan burutzen dabil buru belarri.

 fredi paia traz

Copyright © 2014 Kultura Barrutik. Eskubide guztiak gordeta.