Kultura Barrutik
Noiz?
maiatzak 1 - ekainak 30
Non?
Barrutia 01 - Deustu, Barrutia 02 - Uribarri, Barrutia 03 - Otxarkoaga/Txurdinaga, Barrutia 04 - Begoña, Barrutia 05 - Ibaiondo, Barrutia 06 - Abando, Barrutia 07 - Errekalde, Barrutia 08 – Basurtu/Zorrotza

UDABERRIAN ESZENA KALERA

AMEZTU PRODUKZIOAK “PAC-MAN DANTZ” (60’)

Argazkia AMEZTU PRODUKZIOAK Pac-Man Dantz!Txema Forok PAC-MAN bideojoko famatuan parte hartuko du. Baina joko hau nahiko berezia da, izan ere, bolatxoak jateko dantzan egin behar da! Eskerrak dantza-proba guztiak pasatzeko DJ Casetteren laguntza duela, munduko DJrik martxosoena!

AUZOA 

LEKUA 

DATA 

ORDUA 

BILBO ZAHARRA / BILBAO LA VIEJA

Plaza

EKAINAK 23

17:30

OLABEAGA

Udaltegia

EKAINAK 17

20:00


AMEZTU PRODUKZIOAK “ROCK – EROAK!” (60’)

John eta Sardina rock zaleak Aguadañako Villapinta herri bitxira helduko dira. Bertan emango du azken kontzertua “Los Gualapeños” mariatxi talde famatuak. Baina John, bere lagun Sardinaren laguntzarekin, boikoteatzen saiatuko dira beraiek osatutako “Johny Sardina” rock taldeari bide emateko.

AUZOA 

LEKUA 

DATA 

ORDUA 

ZABALA

Constantino tenorea kalea

MAIATZAK 6

17:30

BASURTU

Camino Estación con Iturribarria

EKAINAK 18

18:30


BARRÉ CÍA. “JUAN PALOMO YA ESTÁ AQUÍ” (50’)

Ikusle bakoitzarekiko harreman hurbil eta zuzena sortzen duen kaleko ikuskizuna. Emanaldiaren haria zirkuz, umorez eta zuzeneko musikaz ezin hobeto maneaturiko krispeta gozoenen dastaketa eta salmenta izango dira. Hori guztia behar bezala gatzozpinduta.

AUZOA 

LEKUA 

DATA 

ORDUA

ABUSU-LA PEÑA

Trasera de la cervecera

EKAINAK 25

18:00

INDAUTXU

Casilda Iturrizar parkea

EKAINAK 3

13:00

MASUSTEGI

Patio Iglesia San Gabriel

EKAINAK 17

18:00

ZORROTZA

Azoka plaza

EKAINAK 23

20:00


HODEI MAGOA “LA HORA MÁGICA” (60´)

Izan daiteke argiagoa? “LA HORA MÁGICA” heldu da, Mago Hodei heldu da eta emozioz, dibertsioz eta magiaz, batez ere magiaz betetako ordubete dakar. Ikuskizun honek ez du inor iritzirik gabe utziko, etengabe gertatuko dira une gogoangarriak: umeak ametsetan jarriko dira eta helduak umezarora itzuliko dira. Inoiz pentsatu baduzu ordubete luze egin daitekela, 60 minutuak igaro direla baieztatzean zein harrituta geratzen zaren ikusiko duzu.

AUZOA 

LEKUA 

DATA 

ORDUA 

OTXARKOAGA

Ugarte plaza

MAIATZAK 20

18:00


MALAS COMPAÑÍAS “LETTER” (50’)

Gutunek balio dute gure eztarritik atera ezin ditugun berbak adierazteko. Gutunek entzun nahi ditugun hitzen oihartzunak ekartzen dizkigute; baina bide horretan gauza ugari gerta daitezke eta sarritan bide hori, bidaia hori, da benetan axola duena, benetako protagonista.

AUZOA 

LEKUA 

DATA 

ORDUA 

SANTUTXU

Karmelo plaza

EKAINAK 2

18.30

INDAUTXU

Plaza

EKAINAK 10

12:30

ERREKALDE

Plaza

EKAINAK 3

19:30

PEÑASKAL

La Vaguada

EKAINAK 23

20:30


MALICIA CÍA. “LA IMPORTANCIA DE LOS HORRIBLES DETALLES” (25’)

Gaur egungo gizartean, xehetasunek markatzen dute aldea. Zehaztasun txiki horiek egiten gaituzte bakarrak eta bereziak.

Zirkua eta antzerkia uztartuta, emakume biren istorioa kontatzen da, haien draman, pozak, harremanak eta euren artean eta inguruarekin dauzkaten gatazkak.

AUZOA 

LEKUA 

DATA 

ORDUA 

ERREKALDE

Plaza

EKAINAK 3

18:00


MARKELIÑE “ZOOZOOM” (60’)

Material arruntez eta eskuz egindako parke zoologiko original bat sortuko da Zoozoomen. Ikuskizun iradokitzaile honen protagonista bilakatuko dira honela haurrak. Modu erraz, azkar eta irudimentsuz partehartzaileak jirafa, flamenko, elefante, arrain, karramarro, dinosauro, intsektu, gorila edo marraskilo bihurtuko dira.

AUZOA 

LEKUA 

DATA

ORDUA 

ZORROTZA

Azoka plaza

EKAINAK 16

18:30


OLIVER MAGOA & EVA “GUZTIOK MAGIA DAUKAGU” (60’)

Oliver eta Evak magia existitzen dela eta denongan dagoela demostratzen dute joko klasikoak eta efektu magiko berritzaileak nahasten dituen ikuskizun honen bidez.

Haurrak izango dira show honen benetako protagonistak, mago bihurtuz eta magia sortuz.

AUZOA 

LEKUA 

DATA 

ORDUA 

SAN INAZIO

Plaza del Barco

EKAINAK 23

18:30


PANTZART TEATRO “BOLI BILI BOLI” (45’)

Boli bili boli  familian ikusteko eskaintzen den txotxongilo ikuskizuna da eta, batez ere, 3 eta 6 urte arteko haurrei zuzenduta dago. Haur-poesian ospe handiko idazlea den Juan Kruz Igerabideren testuetan oinarrituta dago. Haur-poesiaren barruan, Igerabide umorearengatik eta Haiku bezalako formatu laburreko obrengatik da ezaguna. Haiku egitura oso errazeko poema txikia da, eta natura edota urtaroak bezalako gaiak lantzen dira.

AUZOA 

LEKUA 

DATA 

ORDUA 

BILBO ZAHARRA / BILBAO LA VIEJA

Plaza

MAIATZAK 20

17:00


PHILO TA JOLE “MR. PICHICHI” (45’)

“Mr. Pichichi” edo “Onenak ez du inoiz irabazten” futboleko bi aitzindarien benetako istorioan oinarritutako clown ikuskizuna da. Rafael Moreno Aranzadi Pichichik eta Fred Pentland Misterrak utzitako azaleko irudiak bi garaileren oroimena dakarkigu.

AUZOA 

LEKUA 

DATA 

ORDUA 

BOLUETA

Plaza-Circo Amateur Club Deportivo

EKAINAK 23

18:30

MIRIBILLA

Geltoki plaza

MAIATZAK 20

17:30

SOLOKOETXE

Zumarraga plaza

MAIATZAK 27

18:00

ZURBARAN

Panera plaza

EKAINAK 18

13:00

INDAUTXU

Plaza

EKAINAK 9

18:30

URETAMENDI

Plaza

MAIATZAK 26

17:30

ERREKALDE

Plaza

EKAINAK 4

18:00

ALTAMIRA

Frontoia

EKAINAK 3

18.30


PLATAFORMA TIRANTE “TRAS LA FRONTERA” (50’)

Alanbre-hesi handia. Muga gaindiezinaren aurrean ehunka iheslari pilatzen dira, akituta, beren txartelaren bila. Eta nora eramango ditu txartel horrek? Bada… Urteko lehiaketarik dibertigarrienera! Nor sartuko da? Gaur, agian, zure txanda izango da, baina zein aldetan? Antzerkia, musika eta dantza nahasian. Ikuskizunak satira eta gizarte kritika barra-barra ditu, eta historikoa bezain gaurkoa den gai bat du ardatz: iheslariak.

AUZOA 

LEKUA 

DATA 

ORDUA 

SAN INAZIO

Plaza del Barco

EKAINAK 23

20:00

OTXARKOAGA

Ugarte plaza

EKAINAK 10

18:30


POTXIN ETA PATXIN “PIRAMIDEEN BILA” (60’)

POTXIN PATXÍN artistak herrialde ezezagun batean barneratuz doaz astotxoa lagun dutelarik, momentu latzak biziko dituzte, beroa, egarria, noraeza eta ezjakintasuna direla eta atseden hartuko dute. Egarriari tea hartuz aurre egingo diote baina lasaitasuna apurtuko duenik ere izango da: sugea. Piramideak nola egin zituzten frogatu nahi dute baita bertakoek buztinezko ladriluekin etxeak nola egiten zituzten ere.

AUZOA 

LEKUA 

DATA

ORDUA 

ZURBARANBARRI

Iturriondo plaza

MAIATZAK 21

18:00


ROJO TELÓN “HAIEK NAIZ / SOY ELLAS” (50’)

Haiek naiaz hiru emakumeren bidai emozional barnerakoi dibertigarria da. Emakumeek bidean topo egiten dute eta bidaia elkarrekin egiten jarraitzea erabakitzen dute. Aireko elementuak izango dituzte horretarako: trapezioa, hirukoitza, oihalak… Baita lurreko akrobaziak ere. Indar bisual handiko irudi esanguratsuak sortuko dituzte eta clownetik hurbilago dauden beste teknika batzuekin tartekatuko dituzte. Ikuskizun garaikidea, dibertigarria eta sentibera.

AUZOA 

LEKUA 

DATA 

ORDUA 

ELORRIETA

Plaza

MAIATZAK 1

18:00

SANTUTXU

Karmelo plaza

EKAINAK 16

18:30

ZORROTZA

Azoka plaza

MAIATZAK 5

18:30


SUN MAGOA “EL RETO” (60’)

Desafioa oso erraza da: Sun magoa, lotuta eta kateatuta, ur-tanga batean sartuko da… Hortik aurrera, hiru minutu askatzeko edo itotzeko. Insuperables saioko epaimahaiko kideak (Santiago Segura, Pitingo eta Ana Lorenzo) aho zabalik utzi zuen lana, Ruth Lorenzok basati deitu zuen lana, orain kamerarik gabe eta telebistarik gabe, kalean… Lortuko al du?

AUZOA 

LEKUA 

DATA 

ORDUA 

TXURDINAGA

Garai lorategia plaza

MAIATZAK 28

13:00


TEATRO A LA BOINA “I´M A REAL ARTIST” (50’)

Jaiotzen garenetik, Estatu Batuetako filmak eredutzat dituen gizarte baten mehatxupean bizi gara: esfortzu latzari esker, arrakasta lortzen duten pertsonei buruzko filmak. Baina bizitzea tokatu zaigun garai honetan, lanari dagokionez behintzat, gizartearen parte handi baten errealitatea jasanezina da, batez ere gazteena. Bat-bateko aldagela bihurtutako gelaxka ziztrin bat, bat ere mesedegarriak ez diren bi jantzi, lau antzezle, bi emakume eta bi gizon. Beraien barne munduetatik, iraganetik, beldurretatik, itxaropenetatik, zein ametsetatik bidaiatuz, euren bizitzetan murgilduko gara.

Zer gertatu zen… “Ama, PAILAZOA izan nahi dut!” esan zenuenean?

AUZOA 

LEKUA 

DATA 

ORDUA 

ZORROTZA

Azoka plaza

MAIATZAK 5

19:30


TOR MAGOA “AMARRU” (EUSKARAZ)

Sorginkeria, arao eta amarruz betetako ikuskizun magikoa. Familia osoarentzako saio parte hartzailea, dinamikoa eta oso umoretsua. Hator magiara!

AUZOA 

LEKUA 

DATA 

ORDUA 

TXURDINAGA

Garai lorategia plaza

MAIATZAK 27

13.:00


TRAPU ZAHARRA “A CAL Y CANTO” / “ETSITA!” (60’)

Hirurogei urteren bueltan dabiltzan senaremazteak nekez bizi dira beren 31 urteko semearekin, Koldorekin. Sekula lan egin ez duen gaztearekin, alegia. Egoera sostengaezin hori dela eta, kalera ateratzen dira gurasoak oso protesta berezia egitera. Bitartean, kontraesan zaharrak berpiztuko dira, estu bizi den bikotea oraindik gehiago aztoratuz.

AUZOA 

LEKUA 

DATA 

ORDUA 

SANTUTXU

(euskaraz)

Karmelo plaza

MAIATZAK 12

18:00

IRALA

Eskurtze parkea

EKAINAK 14

18:30

OLABEAGA

Muelle 22

MAIATZAK 21

13:30


TROTAMUNDOS CÍA. “HISTORIAS DE UN BAÚL” (50’)

Fidel eta Capulitaren istorioa dugu. Antzineko kutxa aldean, bizitzan zehar doazen bi pertsonaia maitagarri, zirku-zale, ameslari eta lagun. Malabaristen pilotek, hula-hoop uztaiek, akrobazia ikusgarriak egiteko kutxak eta saio partizipatibo batek osatzen dute ikuskizun original hau.

AUZOA 

LEKUA 

DATA 

ORDUA

IBARREKOLANDA

Benidorm kalea

MAIATZAK 27

18:00

TXURDINAGA

Grupo Garaizar

MAIATZAK 13

18:00

ATXURI

Enkarnazio plaza

EKAINAK 9

18:00

ABUSU-LA PEÑA

Trasera de la cervecera

EKAINAK 23

19:00

INDAUTXU

Casilda Iturrizar parkea

EKAINAK 2

18:30

ERREKALDE

Plaza

EKAINAK 4

19:00

ERREKALDE

Plaza

EKAINAK 26

20:30

BASURTU

Sabino Arana, Inmakulada elizaren ondoan

EKAINAK 25

13:00


TXAN MAGOA “TXINBILI TXANBALA” (EUSKARAZ) (60’)

Miraririk badela esaten badizute… ez sinetsi! Gauzak bere kabuz mugitzen direla esaten badizute… ez sinetsi!  Ametsak errealitate bihurtzen dituela esaten badizute… ez sinetsi!  Baino magiarekiko sinezgaitz direla esaten badizute… ez dute oraindik Txan Magoa ikusi!

AUZOA 

LEKUA 

DATA 

ORDUA 

TXURDINAGA

Garai lorategia plaza

MAIATZAK 26

19:30


Copyright © 2014 Kultura Barrutik. Eskubide guztiak gordeta.