Kultura Barrutik
Noiz?
maiatzak 10 - maiatzak 31
Non?
Barrutia 03 - Otxarkoaga/Txurdinaga

TXURDINAGA OTXARKOAGAKO MAGIAREN TOPAKETA

MAGIA IKASTAROAK

ARTE HORREN EZKUTUKO ZOKOAK EZAGUTU NAHI DITUZTEN PERTSONENTZAT IRAKASLEA: IMANOL ITUIÑO

Ikastaro honetan, ilusionismoaren oinarrizko hastapenak ikasiko ditugu. Azkenean kartekin, sokekin eta beste material batzuekin jokoak egiten jakingo dugu. Gogora ekarriko ditugu magiaren urrezko aroko magoen istorioak eta pasadizoak, ilusionismoa arte bihurtu zutelako. Era berean, klase hauen bidez, parte-hartzaileok konfiantza hartuko duzue apurka-apurka jendaurrean jarduteko eta hitzaldi bat lantzeko, eta konturatuko zarete ilusionismoan amarru guztiak ez direla trebetasuna, eta hitzak eta begiradak haiek bezain garrantzitsuak edo garrantzitsuagoak direla.

Iraupena: 16 ordu.
Egunak: Maiatzeko astelehenak eta eguaztenak: 8a, 10a, 15a, 17a, 22a, 24a, 29a eta 31
Ordutegia: 19:30-21:30
Lekua: Otxarkoagako Udaltegia. Zenbatekoa: 25 €

MAGIA MINTEGIA

ARTE ESZENIKOEKIN LOTUTAKO ARTISTENTZAT IRAKASLEA: DAVID BLANCO

Aktorea, clowna, zirkuko edo barietateetako eta abarreko artista zara edota eszenatokira igotzen zara zeure artea erakustera? Orduan komeni zaizu hau. Beste tresna bat eskaintzen dizugu zure talentua garatzeko: erantsi ilusionismoa zure baliabide eszenikoei! Mintegi erabat praktikoaren bidez magiaren munduaren zirrikituak ezagutzeko aukera eskaintzen dizugu, kurrikulumean eta prestakuntzan eta zure ikuskizunetan sartzeko. Arte eszenikoetara aplikatutako ilusionismoa. Saio hauetan magia baliabide teatral edo efektu berezi moduan erabiltzen ikasiko duzu.

Iraupena: 9 ordu.
Egunak: Maiatzaren 15a, 22a eta 29a (astelehenak). Ordutegia: 19:00-22:00
Lekua: Harrobia Eskena
Zenbatekoa: 12 €
BilbaoEszenako erabiltzaileentzat eta Artekaleko bazkideentzat: 10 €

IZENA EMATEKO ARAUAK:

1. zena emateko epea apirilaren 5ean hasi eta apirilaren 25ean amaitu, egun biak barne. Izena www.bilbao.eus web-orriaren bidez eman ahal izango da.

2. Izena emandakoen kopurua dauden plazak baino handiagoa bada, zozketa egingo da maiatzaren 3an, 12:00etan, Otxarkoagako Udaltegian. Zozketa horretan lehentasuna izango dute Otxarkoaga – Txurdinagako barrutian (3.ean) erroldatutako pertsonek, baita Bilbokoek ere beste udalerri batzuetakoen aurretik. Ikastarora onartutakoen zerrenda eta itxaron-zerrenda Otxarkoagako Udaltegian baita www.bilbao.eus web orrian ere kontsultatu ahal izango dira maiatzaren 5etik aurrera.

3.zena emateko epea amaituta mezu elektronikoaren bidez esango zaie interesdunei onartuta daudela eta orduan diru-sarrera egin beharko dute matrikulatuta geratzeko. Zenbatekoa ordaintzeko egun biko (48 ordu) epea dutela jakinaraziko zaie. Antolatzaileek banketxearekin zuzenean egiaztatuko dute dirusarrera egin den ala ez. Egin ez bada, matrikula formalizatu gabetzat jo eta plaza bete gabe geratuko da.

4.Aurretik izena eman dutenen kopurua edo matrikula egin dutenen kopurua nahikoa ez bada, dagokion ikastaroa ez egitea erabaki dezakete antolatzaileek. Horrela gertatuz gero, jakinarazi egingo zaie interesdunei. Matrikula egin ondoren, tailerra bertan behera geratzen denean baino ez da itzuliko dirua..

INFORMAZIOA

  • Otxarkoagako Udaltegia (goizez eta arratsaldez), Pau Casals etorbidea 19
  • Tfno.: 94 412 50 42 y 94 412 03 87
  • www.kulturabarrutik.eus / facebook: kultura barrutik

Interneten bidez: apirilaren 5etik 25era BITARTEAN

IKASTARO BAKOITZAREN ZENBATEKOA ORDAINTZEKO:
Laboral Kutxaren kontu honetan egin beharko da, behin plaza baieztatuta: 3035 0309 21 3090007858

IZEN EMATEKO ORRIA

OINARRIAK

- Magia lehiaketa magiazale izanda 16 urtetik gora dituen edonork parte har dezake. Magiazaleak dira norbere kontura edo magiako ikastaro, hitzaldi eta elkarteen bidez, eszenatokian magiako truko edo efektu batzuk egiteko nahikoa ezagutza eta praktika duten pertsonak.
Talde horren barruan ez dira profesionalak eta erdi- profesionalak sartzen.
– Aukeratutakoek maiatzaren 31n, 19:30ean, Otxarkoagako Udaltegian egingo den Galan parte hartuko dute eta bertan hiru sari banatuko dira parte-hartzailerik onenentzat.

 


AUKERAKETA

Parte-hartzaileek 2 eta 10 minutu bitarteko bideoa bidali behar dute, magiako efektuekin (gutxienez 2). Bideoan aurkezten diren efektuak edo trukoak ez dute zertan izan lehiaketan egingo dituztenak; bideoaren kalitatea ez da kontuan hartuko, edukia baizik. Parte-hartzaile bakoitzak bideo bakarra aurkez dezake.

– Aukeratzeko orduan, kontuan hartuko dira originaltasuna eta magiako edukia (ezustea eta/ edo eragiten duen jakin-mina).
– Bideoak aurkeztu ondoren, ezin izango dute atzera egin.
– Bideoaren ezaugarriak:

  • Artxiboak, gehienez ere, 10 MB izango ditu.
  • Bideoen formatuak: mp4, 3gp, wma, avi, mpg eta mov.

– Internet bidez aurkeztuko dira bideoak lehiaketara, izena emateko orria beteta. Horretarako helbidea: Kultura Barrutik www.kulturabarrutik.eus/magia
– Bideoak lehiaketara aurkezteko epea 2017ko apirilaren 24tik maiatzaren 11ra artekoa izango da.
– Gehienez ere, 8 pertsona aukeratuko dira.
– Batzorde batek erabakiko du nortzuk parte hartukodutengalaneta, gainera, zalantzaketa oinarrietan aurreikusi ez diren alderdiak argitu eta interpretazioak egingo ditu beharrezkoa denean eta haren iritzia izango da balioko duena. Era berean, epaimahaiaren erabakiak apelaezinak dira.
– Mezu elektronikoaren bidez jakinaraziko zaie lehiaketan parte hartzeko aukeratuak izan direnei. Lehiaketa maiatzaren 31n, 19:30ean, izango da Otxarkoagako Udaltegian.

 


GALA

Aukeratua den pertsonak ikuskizuna aurkeztuko du galan. Ikuskizuna 5 minutukoa izango da gutxienez eta 10 minutukoa gehienez. Gutxienetik beherako edo gehienetik gorako iraupeneko ikuskizunak deskalifikatuta geratuko dira.

  • Kontuan hartuko dira originaltasuna, magiako edukia (ezustea eta/edo eragiten duen jakin-mina) eta balio artistikoa (konexioa publikoarekin).
  • Epaimahaiak egun horretan bertan emango du lehiaketaren epaia. Epaimahaia, mago bik (bietako bat gutxienez profesionala) eta arte eszenikoetako espezialista batek osatuko dute gutxienez.

 SARIAK

Hauek dira sariak:

  1. 2018ko “Otxarkoaga-Txurdinaga Magiaren Topaketak” programan parte hartzea + 300 euroko erosketa-txartela + Diploma
  2. 200 euroko erosketa-txartela + Diploma
  3. Barrutiko(Txurdinaga-Otxarkoaga) parte-hartzailerik onenarentzako saria: 100 euroko erosketa-txartela + Diploma

** Erosketa-txartelak Txurdinagako eta Otxarkoagako merkatarien elkarteetako komertzioan gastatzeko dira.

Sariren bat edo bat baino gehiago edo sari guztiak eman gabe utzi daitezke. Sariren bat eman gabe geratzen bada, zenbateko hori beste sariak handitzeko izango dira.

MAGIAREN XIII. TOPAKETA, 2017

Maiatzaren 10a: 19:30.

KEPA ENBEITA PLAZA. “Aproximando la magia al barrio”.  Zenbait artista.   

Magoen talde batek kaleko paseatzaileak harrituko ditu bere trebetasun eta joko magikoekin. Erdu eta magia bertatik bertara biziko duzu!


Maiatzaren 11: 19:30.

Otxarkoagako Udaltegia. ESTREINALDIA ¨IMAGINE¨. Asier Kidam. Euskadi.Imagine kartela ERTAINA

Hizkuntza: euskara.

IRUDIMENAK ba al du sorkuntzarako ahalmenik? Asier Kidamek aurkezten digu familia giroan gozatzeko moduko bere ikuskizun berriena eta dibertigarriena: Imagine. Publikoa izango da protagonista magiaz eta umorez betetako unibertso misteriotsu batera eramango gaituen bidaia ahaztezin honetan.


Maiatzaren 17a: 18:30.

Otxarkoagako Liburutegian. “Magiaren Kutxa”.Madiber.

Hizkuntza: Euskara/Gaztelera

0-12 urte bitartekoentzat

“Magiaren kutxa” umeentzat (0 – 12 urte) antolaturiko ikuskizuna da. Magiaz eta dibertsioz beteriko ikuskizun honetan, magoak barre eta zirrara eragingo die umeei, magia, jokoak eta musika erabilita. Umeei izugarri gustatuko zaie, ikuskizun honetan parte hartu ahal izango dutelako.


Maiatzaren 18a: 19:30.

Otxarkoagako Udaltegia. ¨EL SOFÁ DE SOPHIE¨ Tuttilifamili. Granada.

EUROPAKO FISM SARIA SAIORIK ORIGINALENARI, 2017.

Hizkuntza: keinuak.

Sophie adineko emakumea da eta bere egongelan errutina lasaia bizi du. Egun batean, sofa biziduna bihurtzen da eta bere oroimenen garai onenera lagundu dio, eta une batez baino ez badute irauten ere, esperientzia zoragarria izan daiteke oroimen horiek harekin partekatzea. Nork ez du irribarre egiten zoriontsu egin zuen gauzaren bat gogoratzean, emozio sakon bat bizi zuen unea gogoratzean?


Maiatzaren 19a: 19:30.

Otxarkoagako Udaltegia. ¨GRAN GALA DE ESTRELLAS DE EUSKADI Y DEL MUNDO¨. Euskadi eta Granada.

Hizkuntza: elebietan

Asier Kidam, (Euskadi) Tor Magoa (Euskadi), D´Albeniz (Euskadi), Señor Pérez (Euskadi), Jose Fugy (Granada).

Festa sinestezin eta harrigarri bat non Euskadiko eta munduko izarrak izango ditugun. Asier Kidam izango da aurkezlea. Tor Magoak, EITBko erreferentziako magoak, hainbat programatan ibili da (Sorgintxulo, 3txulo, Olentzerori kantuan, Hiru3 jaialdiak) eta parte-hartze berezia izango du. Señor Pérez, diziplina anitzeko euskal artistak “Poesía de Jabón” ikuskizuna eskainiko digu, emankizun bisualenaren Sari Nazionala lortu duena. Bukatzeko, otsailean FISM saria lortu duten artista bi: Jose Fugy, Granadako aktore eta magoa, magia eta interpretazioa maisuki uztartzen dituena (Sari Nazionala); eta Euskal Herriko promesa gaztea: D´Albeniz. Bere ibilbidean Manipulazioko Sari Nazionala, Frantziako Sari Nazionala eta Ingalaterran magiaren espezialitate zail batean irabazi berri duen FISM saria: manipulazioa. Zalantza barik, aurten ere, galdu ezin duzun ikuskizuna.


Maiatzaren 20a: 18:00.

Ugarte plaza. ¨LA HORA MÁGICA¨. Mago Hodei. Nafarroa. 

“Izan daiteke argiagoa? “LA HORA MÁGICA” heldu da, Mago Hodei heldu da eta emozioz, dibertsioz eta magiaz, batez ere magiaz betetako ordubete dakar. Ikuskizun honek ez du inor iritzirik gabe utziko, etengabe gertatuko dira une gogoangarriak: umeak ametsetan jarriko dira eta helduak umezarora itzuliko dira. Inoiz pentsatu baduzu ordubete luze egin daitekela, 60 minutuak igaro direla baieztatzean zein harrituta geratzen zaren ikusiko duzu.”


Maiatzaren 24a: 19:30.

Otxarkoagako Udaltegia. Hitzaldia: ¨El papel de la Magia en la historia¨.

David Blanco (Euskadi).

Zentzumenen iruzurraren bidez ilusionatzeko artearen historiari buruzko hitzaldia. Ikuslerik gehienek ezagutzen ez dituzten pasadizoak kontatuko dira eta arte honen bidez historiaren bidea zelan aldatu den aurkituko dugu.


Maiatzaren 25a: 19:30.

“Aproximando la Magia al barrio”.

(Garaizar eta Gaiarreko ingurua). Zenbait artista.

Magoen talde batek kaleko paseatzaileak harrituko ditu bere trebetasun eta joko magikoekin. Erdu eta magia bertatik bertara biziko duzu!


Maiatzaren 26a: 17:00.

Txurdinagabarri egoitza. ESTREINALDIA EUSKADIN ¨Momentos Mágicos¨.

Mad Martin. Argentina.

Mad Martin magoak “Momentos Mágicos” ikuskizuna dakar. Ikuskizun horretan, magiak, umoreak, musikak eta eszenaratzeak irudimenaz harago doan ikuskizun bihurtzen dute jokorik sinpleena.


Maiatzaren 26a: 19:30.

Julián Gaiarre 9 plaza: ESTREINALDIA EUSKADIN ¨Chan Tún¨ El mago Argen-chino”.  Mad Martin. Argentina.Chan-Tu╠ün en jpg con cartel

Chan-Tún Mad Martinen pertsonaia berria da eta ume guztiei (txiki nahiz heldu) gozaraziko die. Ekialde urrunetik, bere magia txinatarrak eta umore ekialdetarrak Bilbora etorriko dira bost kontinenteak arte berrien bila korritu ondoren eta “Desoriente Cercano” ikuskizuna ekarriko du. Trukuekin liluratzea eta txisteekin barre eragitea da ikuskizuneko ikusle guztiei ilusioa eta poztasuna transmititzeko bere modu berezia.


Maiatzaren 26a: 19:30.

Garai Lorategia plaza. ¨Txinbili Txanbala¨

Txan Magoa. Euskadi.

Hizkuntza: euskara.

Miraririk badela esaten badizute… ezazu sinistu. Gauzak bere kabuz mugitzen direla esaten badizute… ezazu sinetsi. Ametsak errealitate bihurtzen dituela esaten badizute… ezazu sinetsi. Baina magiarekin sinesgaitz direla esaten badizute… ez dute oraindik Txan Magoa ikusi.


Maiatzaren 27a: 13:00.

Garai Lorategia plaza. ¨AMARRU¨  Tor Magoa. Euskadi.

Hizkuntza: euskara.

“Sorginkeria, arao eta amarruz betetako ikuskizun magikoa. Familia osoarentzako saio parte-hartzailea, dinamikoa eta oso umoretsua. Hator magiara!”


Maiatzaren 27a: 19:30.

Julián Gaiarre  9 plaza. ¨TODO SE ESFUMA¨ ESTREINALDIA EUSKADIN

Diego Calavia. (Errioxa)

Batzuetan badirudi denak daukala berezko bizitza eta, denborak bezala, eskutik ihes egiten digula. “Todo se esfuma” ikuskizunean barrea eta harridura gogoan gordetzeko modua zein den ikasiko dugu.

Errezeta erraza da, ezinezkoekin, parte-hartzearekin, ilusioarekin eta umore asko gainetik hautseztatuta.

Ez dugu medikuaren errezetarik behar. Egokia da adin guztietako ikusleentzat, bai eta diabetiko, zeliako, haragijale eta beganoentzat ere.


Maiatzaren 28a: 12:00.

“El Fakir Insólito”. Garai Lorategia plaza.

ESTREINALDIA EUSKADIN. Ismael Civiac. (Aragoi)

Nazioarteko ikuskizuna. FAKIRen ikuskizuna botere bisual handiko lana da eta ikusleek ikusiko dute suzko mihi menderaezinak artistaren gorputza korritzen dutela astiro-astiro, edo zuziak ahoan pizten eta itzaltzen direla. SUZKO ESKUA, non ikusleek suaren agur beroa sentitzeko aukera izango duten eta, amaiera biribila izateko, INFERNUKO BRINDISA, GIZA SUMENDI HANDIA, ILTZEEN OHEA, BONBILLA BAT JATEA, ILTZE BAT SUDURRETIK SARTZEA, KRISTALEZKO ALFONBRA eta SABLEEN ESKAILERA OINUTSIK IGOTZEA. Horiek dira Kaleko Magiaren Munduko Saria daukan ezinezkoen artisau gazte honek egingo dituen balentria handietako batzuk, gero eta zailagoak ta sinesgaitzak.


Maiatzaren 28a.13:00.

¨EL RETO¨ Mago Sun. (Euskadi) Garai Lorategia plaza.DSC_7978

Euskal artista honek egiten duen guztia arrakastarako eta harridurarako bermea da. Bere desafioak ikuskizunetik harago doaz eta suspentsean edukitzen gaituzte, ilea tente une oro. Aurtengo desafioa uretan dago. Ilusionista gutxi arriskatzen dira lan honekin, batzuek bizitza galdu baitute. Aurten ere ileak tente dauzkagula, arnasari eutsita eta bihotza uzkurtuta. Ez da egokia bihotzeko gaixoentzat.

Desafioa oso erraza da: Sun magoa, lotuta eta kateatuta, ur-tanga batean sartuko da… Hortik aurrera, hiru minutu askatzeko edo itotzeko. Insuperables saioko epaimahaiko kideak (Santiago Segura, Pitingo eta Ana Lorenzo) aho zabalik utzi zuen lana, Ruth Lorenzok basati deitu zuen lana, orain kamerarik gabe eta telebistarik gabe, kalean… Lortuko al du?


Maiatzaren 31: 19:30.

Otxarkoagako Udaltegia ¨Atera barruan daukazun magia Lehiaketarako IV. Edizioa¨. Otxarkoaga eta Txurdinagako Merkatarien Elkarteak babestuta.

Festa horretan lehiaketaren laugarren edizioko finalistek hartuko dute parte. Hiru sari emango zaizkie parte-hartzaile onenei, Txurdinaga eta Otxarkoagako Merkatarien Elkartearen laguntzari esker. Gainera, aurten Ander Díez iazko lehiaketako irabazlea izango da. Chavini magoa izango da bera, eta festa honetarako prestatu duen ikuskizun magikoa eskainiko digu.

Copyright © 2014 Kultura Barrutik. Eskubide guztiak gordeta.