Kultura Barrutik
Noiz?
urriak 1 - maiatzak 31
Non?
Barrutia 01 - Deustu, Barrutia 02 - Uribarri, Barrutia 03 - Otxarkoaga/Txurdinaga, Barrutia 04 - Begoña, Barrutia 05 - Ibaiondo, Barrutia 06 - Abando, Barrutia 07 - Errekalde, Barrutia 08 – Basurtu/Zorrotza

  • Aurreinskripzioa: 2020ko irailaren 8tik 18ra.
  • Zozketa eta emaitzak: Irailaren 24an. Hitzorduen kontsulta: irailaren 25etik aurrera.
  • Izena ematea: Irailaren 30etik urriaren 14ra.
Aurretiazko izen-emateak 2020-2021 Udal ikastaro eta tailerretarako

Tailer kulturalak 2020

Bilboko Udalak 2019-2020 ikasturterako antolatutako Kultur Tailerren matrikularen zenbatekoaren zati bat itzultzeko eskatzeko epea amaitu dela jakinarazteko oharra
Bilboko Udalak jakinarazi nahi du irailaren 31n amaitzen dela barrutiko udaltegietan 2019-20 ikasturteko kultur tailerretan izena emateko zenbatekoaren zati bat itzultzeko eskaera egiteko epea.
Tailer horiek 2020ko martxoaren 14an eten ziren, COVID-19ren ondorioz alarma-egoera ezarri zelako, eta online formatuan eman ziren.
Itzulketek honako zenbateko hauek izango dituzte ordaindutako tarifei dagokienez: 24€ tarifa arruntean, 14€ langabeziagatiko, erretiroagatiko edo pentsioduna izateagatiko tarifa murriztuan eta 2€ diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen duten pertsonentzat.
Eskabidea Kultura Sailaren helbide elektroniko honetara bidali beharko da: cultura@bilbao.eus, eskatzailearen izen-abizenak eta NANa adieraziz, bai eta izena eman zuen barrutiko udaltegia, tailerra eta ordutegia ere, eta, azkenik, IBAN zenbakia.

Informazioa Deskargatu
Deskargatu tailerren gida

Copyright © 2018 Kultura Barrutik. Eskubide guztiak gordeta.