Kultura Barrutik
Noiz?
apirilak 1 - apirilak 11
Non?
Barrutia 04 - Begoña

BIDAIARIEN TXOKOA

Egitaraua deskargatu

Hitzaldien zikloa + Ikus-entzunezkoak

Begoña Udaltegia 19:30

Aurkezlea: Juanra Madariaga

Asteazkena 3

Tayikistan 5“TADJIKISTAN, ZERUA ETA INFERNUA”
Javier Seco eta Marta Abiega (Euskeraz)

2012an, Javi eta Marta bizikletan abiatu ziren Ekialde Ertaineko herrialderik pobreenera, baina edertasun naturaletan aberatsenetakoa dena: Tajikistan. Helburua Pamir mendikate handia ezagutzea zen baina inguruko herrialdeetako gerrek bidaia zaildu zuten. Lortu zuten helburu hori?


Ostirala 5

Buscando a Superman“SUPERMANEN BILA: ITZULTZEKO TXARTELIK GABEKO BIDAIA ASIATIK ETA OZEANIATIK”
David Fernández

Eskolako eredu berri bat sortzen laguntzeko asmoarekin, David Fernández irakasleak eta Amaia Maguregui argazkilariak itzultzeko txartelik gabeko bidaia hasi zuten Asian eta Ozeanian, hezkuntzaren arloko proiektu inspiratzaileen bila. Hamasei hilabete egin zituzten Filipinetan, Indonesian, Zeelanda Berrian, Indian eta Nepalen, tokiko bizitzan inplikatuz. Bidaia horrek betiko aldatu zituen beren bizitzak.


Astelehena 8

Cinecicleta 4“ZINEZIKLETA PROIEKTUA (Afrika)”
Isabel Segura eta Carmelo López

Duela hiru urte inguru, Isabelek eta Carmelok erabaki zuten beren bizitzak markatuko zituen bidaia bizikletan egingo zutela. Eginak zituzten horrelako bidaia batzuk eta azken honetan pasio bi uztartzea pentsatu zuten: bizikletako bidaiak eta zinea. Pedalei eraginez dabilen zine eramangarri eta jasangarri bat eraman zuten Afrikako 14 herrialdetara. Doako proiekzioak eskaintzen zituzten janariaren eta atsedenerako leku seguru baten truke. 25 hilabete, 18.000 kilometro, bizimodu nomada eta titiriteroa eta irribarrez betetako 217 proiekzio. Horrek benetako eskerronez, abegiz eta gizatasun ugariz bete zizkieten zakutoak.


Asteazkena 10 

Processed with VSCO with hb2 preset“Hong Kong-etik Bilbora auto-stopean”
Paula Muga Ellacuría

Txinako mendikateak, Indiako errepideak, Irango basamortuak… Horietan uste du Paulak aurkitu duela bidaiariaren formula magikoa! Zurekin partekatzeaz gain, mundua pentsatzen duguna baino atseginagoa dela eta emakumeek esan zigutena baino gaitasun handiagoa daukatela kontatu nahi dizu.

Ikus-entzunezko emanaldiak

Santutxu Udaltegia 19:30

Asteartea 2

Poster_THIS MOUNTAIN LIFE_Laurel BMFF2018Mendifilm Zinemaldiaren emanaldia 

This Mountain Life (77′)

ZUZENDARITZA: Grant Baldwin
HERRIALDEA: Kanada
EKOIZTUTAKO URTEA : 2018
IRAUPENA: 77’
JATORRIZKO HIZKUNTZA: Ingelesa
AZPITITULUAK: Gaztelania – Euskara

Martina eta bere ama Tania, 60 urtekoa, sei hilabeteko eski-zeharkaldi batean menturatuko dira, Kanadako mendebaldeko kostaldeko mendi arriskutsuetan barna. Paraje harrigarriez gain, beren abenturan itzal handiko pertsona liluragarriekin egingo dute topo.


Osteguna 4

A006_C027_090169Mendifilm Zinemaldiaren emanaldia 

Wallmapu (6′)

ZUZENDARITZA: Ben Sturgulewski
HERRIALDEA: AEB
EKOIZTUTAKO URTEA: 2018
IRAUPENA: 6’
JATORRIZKO HIZKUNTZA: Maputxea
AZPITITULUAK: Gaztelania

Andeetako pehuentxe herri indigenako biztanleen arabera, Corralco eskualdeko (Txile) sumendi ikusgarria esploratzen duten eskiatzaileen modernitatea eta mapudungunaren marrua, Ama Lurraren hizkuntzaren orroa, elkartu egiten dira unibertsoaren jatorrian.

 

Poster Vertical_ARA SALVAJE_laurel BMFF2018Ara Salvaje (52′)

ZUZENDARITZA: Martín Campoy
HERRIALDEA: Espainia
EKOIZTUTAKO URTEA: 2017
IRAUPENA: 52’
JATORRIZKO HIZKUNTZA: Gaztelania
AZPITITULUAK: Euskara

Mundu berri batean bere bidea aurkitzeko ahaleginean, Martin leku galdu batera iritsiko da, bizikleta beti alboan. Han aurkituko du Pirinioetako azken ibai handi eta basatia: Ara ibaia. Une horretatik aurrera, ibai horren ur bizietara, mendietara, historiara eta inguruko herritarren bizimodura katigaturik geratuko da. Borroka eta ametsak uztartzen dituen istorioa da hau: ibai baten askatasunaren aldeko borroka, ibaiertzeko herritarrek egokitzeko egin behar izan duten borroka eta bizikleta gainean bizi den abenturazale baten ametsa.


Asteartea 9

Cinecicleta“África en Cinecicleta”
ESTREINALDIA 

ZUZENDARITZA: Isabel Segura, Carmelo López, Juan Zavala
HERRIALDEA: España
EKOIZTUTAKO URTEA: 2019
IRAUPENA: 43’
JATORRIZKO HIZKUNTZA: Castellano, francés, portugués
AZPITITULUAK: Castellano

2015eko amaieran, Isabelek eta Carmelok amets bat hasi zuten. Urte bitan Afrika korritu zuten eta zinea eraman zuten inoiz heldu ez zen lekuetara. Ikusleen pedalkadei esker mugitzen zen sistema batekin, argindarrik gabeko lekuetan proiekzioak egin zituzten. Urte bi horietan, kamera txiki birekin grabatu zuten bidaia eta zinea lehen aldiz ikusten zuten begiradak jaso zituzte.

Kontzertua

11169842_1575658732692425_4340610085945241726_nOsteguna 11 
Santutxu Udaltegia 19:00

Mud Candies
Outlaw countrya, bluegrassa, swing eta rockabillytik gertu dauden soinuen nahasketa.

Erakusketa

Apirilak 1 – 11 
Begoña Biblioteka

 “Australia hurbilago “

Copyright © 2018 Kultura Barrutik. Eskubide guztiak gordeta.