Kultura Barrutik
Noiz?
apirilak 13 - apirilak 27
Non?
Barrutia 06 - Abando

Poltsiko Musika

6 BARRUTIA

BERTENDONA INSTITUTUA
(Bertendona, 5)

APIRILAK 19:30
Sarrera dohainik. Leku mugatuak

OSTIRALA 13

FOUR FRIENDSfour friends

Eider Saratsaga boza, perkusioa
Eneka Albizu gitarra
Iñaki Iraeta gitarra
Fernando Iraeta baxua
Jorge Gómez Abrisketa bateria

 

Bost albumek eta hiru hamarkadek bermatzen dute banda bilbotar hau. Euskaraz egindako abesti propioak dauzkate eta jazz, swing eta soularen estandarrak jotzen dituzte. Blues eta jazzeko jaialdi garrantzitsuetan jo izan dute, bai eta kontzertu-areto ugaritan ere.

ASTEARTEA 17

HARRY BIRD

Harry Bird gitarra, boza

 

Kantautorea, konpositorea eta zirkuko musikaria. Cambridgen jaio eta Ammanen, Kairon eta Edinburgon hazi izan da. 2003tik Bilbon bizi da.
Rubber Wellies folk bandaren liderra da. Ehunka kontzertu eman ditu bakarka eta kolaboratzailea izan da artista ugarirekin.

OSTIRALA 20

JOSÉ LUIS CANAL TRÍO

José Luis Canal Hammond organoa
Blas Fernández bateria
Ángel Unzu gitarra

 

Jazzaren munduan ibilbide luzea eta sendoa egin duten hiru musikari hauek jazzaren estandar klasikoak eta gaur egungo egileen abestiak (John Scofield edo Bob Berg) eskainiko dizkigute.

ASTEARTEA 24

AMAIA MIRANDA “Home”

Amaia Miranda gitarra, boza
Jan Valls sintetizadoreak eta elektronika

 

Amaia Mirandak bere indie-pop intimoaren proiektua aurkeztuko digu, hiri biren artean bizitzearen sentsazioaz mintzatuz. Jazzetik, souletik edo musika elektronikotik datozen soinuekin eta geruza gainjarrien bidez haztera jolasten den gitarrarekin.

OSTIRALA 27

JOSEBA GOTZON “Desiraren Kaia”

Joseba Gotzon gitarra, boza

 

16 disko dauzka bere ibilbidean eta orain formatu intimo eta akustikoa aurkeztuko digu formatu digitalean argitaratutako “Desiraren Kaia” azken diskoarekin. Pop-rockeko abestiak, gitarren nagusitasuna, errimo aldakorrak eta erromantizismoaren eta gizarte gaien arteko testuak, azken hori beti agertzen baita bere hitzetan.

Barrainkuako Udaltegia berritzeko lanak hasita daudenez gero, kontzertuak Martin de Bertendona Institutuko (Bertendona, 5) Areto Nagusian egingo dira. Udaltegi berriko lokaletatik hurbil dago (Elkano, 20).

Copyright © 2018 Kultura Barrutik. Eskubide guztiak gordeta.