Kultura Barrutik
Noiz?
martxoak 22 - apirilak 12
Non?
Barrutia 06 - Abando

Música de Bolsillo

6 Barrutia 

IES BERTENDONA BHI
(Bertendona, 5)

MARTXOA – APIRILA 19:30
Sarrerak ordubete lehenago jaso ahal izango dira, 18:30etatik hasita, Institutuan bertan. Sarrera doakoa, leku guztiak bete arte.

MARTXOAK 22

BASTER DEL UNIVESO

Edu Basterra Baxua eta ahotsa
Carlos Velasco Gitarra
Aritza Castro Bateria
Diego Lasheras Teklatuak
Ana Bejerano Koruak

 

Edu Basterraren bakarkako laugarren lana. Unibertso bete sentsazio, hamabi kantatan bildurik, folk, bules, rock eta jazza bezalako estilo klasikoen artean dabiltzanak, baina betiere abangoardiazko kutsu sotil batekin, eta oso era pertsonalean eguneraturik.

MARTXOAK 29

CLAUDIA MORALES PROJECT

Claudia Morales voz
Blas Fernández batería
Cesar Giner bajo eléctrico
Raúl Vera guitarra

 

Gasteizen finkatutako kantari txiletarra; bere ahotsean hegoameriketako folklorearen, soularen eta gospelaren eraginak ditu. Eragin horiek eszenatokian islatzen dira, abesti guztietan jartzen duen emozioan eta interpetatzeko indarrean. Proiektu honetan, musikari handiekin batera, smooth jazzeko errepertorio apartean murgilduko gaitu.

APIRILAK 5

SACRATIF

Gemma Sánchez Pianoa
Laura Pelayo Txirula
Noe Santamaría Bibolina
Iñigo Corcuera Baxu Elektrikoa
Esteban Valcárcel Tronpeta
Erlantz Eizmendi Bateria
Salva Salazar Gitarra

 

Jazzaren munduan ibilbide luzea eginik eta 5 disko argitaraturik, zazpikote honek Salva Salazarrek ondutako lanak jotzen ditu, musika elektrikoa eta akustikoa eginez jazz-fussion estiloaren barruan.

APIRILAK 12

ASLA TALDEA

Oier Asla Gitarra eta ahotsa
Gurutze Etxebarria Ahotsa

 

Formatu akustikoan aurkeztuko digute Oierrek idatzitako abestiekin grabatutako lana. Folk euskaldun proiektu horretako azken abestiarekin bideoklip bat ere egin zuten, banda formatuan.

Copyright © 2018 Kultura Barrutik. Eskubide guztiak gordeta.