Kultura Barrutik
Noiz?
azaroak 17 - abenduak 1
Non?
Barrutia 06 - Abando

Mila Musika Haria 2017

VIII. Topaketa Gitarrarekin eta Harizko Instrumentuekin

BARRAINKUA Udaltegia
6. Barrutia
19:30ean

14_Cuerdas17 Ostirala

14 Cuerdas

Swing, manouche, soul, bossa

Merce Ruiz, ahotsa
Dany García, gitarra
Manuel Cavero, kontrabaxua 
Alberto Iglesias, bateria

30eko hamarkadako swingaren, jazzy erritmoen eta lur beroetatik heldutako bossa nova bezalako beste doinu batzuen artean mugituz, laukote honek egiazko swing festa batez gozatzera gonbidatzen gaitu.

21 Asteartea

DUO DEL MAR

Maestras de la Guitarra

Marta Robles, gitarra
Ekaterina Záytseva, gitarra

Artista handi bi elkartzen dira agertokian indar-, pasio- eta talentu-erakustaldi batean, espezialitate bakoitzetik onena nahasten duen errepertorio batekin, eta gitarra espainolaren aukera guztiak biltzen dituen musika-paisaia bat eskaintzen digute.

24 Ostirala

VOCES DE AGUA, SILENCIOS DE METAL

Flamenko euskalduna

Juan José Navas, ahotsa.
Gontzal Mendibil, ahotsa, gitarra.
Enrique Vaca, gitarra.
Marco Borge, gitarra

Gitarra, cantea, kantua —hitza mugimenduan— bat datoz Gontzal Mendibil kantautore euskaldunarekin elkarlanean eginiko musika-proiektu honetan. Intentsitate handiko elkarrizketa emankor bat, malagueñak eta cantiñak eta euskarazko bertso eta doinuak bilbatzen dituena.

25 Larunbata

MARIE MARTIN & MARCOS COLLADO DÚO

Soul, jazz & latin

Marie Martin, ahotsa.
Marcos Collado, gitarra

Gai originalez eta beti era oso pertsonalean moldatutako bertsioez beteriko errepertorioarekin, inprobisatzaile moduan duten esperientzia handiari eta bien arteko bat-etortze artistiko liluragarriari esker kontzertu bakoitza gertakari bakar bilakatzen da, musika-zintzotasunez betea.

28 Asteartea

LA GUARDIA VIEJA

Tangoa eta Argentinako herri-musika

Fernando Valsega, cantor
Pantxo Cruz, Isidro Salinas, Manuel Ricardes, ahotsa, gitarra.

Tangoa, egoera puruan. Horrela jaio zen, ahots eta gitarrekin, Buenos Airesko patioetan, amets immigrantez beterik. Aldirietako milonga eta landa-eremuko folklorea. Argentinako musika popularrenaren esentzia garbia.

1 Ostirala / Abendua

WIM DEN HERDER

Acoustic guitar

Wim Den Herder, gitarra.

Gitarrarako berezko talentua izanik, rockaren eta jazzaren lurralde emankorretan barrena ibili ondoren, Den Herder gitarra akustikoan jarri du arreta, eta teknika berri bat garatu du harentzat, Wimpicking delakoa, gitarraren munduari eginiko bere ekarpen pertsonala.

Sarrera dohainik. Leku mugatuak.

Copyright © 2014 Kultura Barrutik. Eskubide guztiak gordeta.