Kultura Barrutik
Noiz?
azaroak 16 - azaroak 30
Non?
Barrutia 06 - Abando

MILA MUSIKA HARIA

IX. TOPAKETA GITARRAREKIN ETA HARI-INSTRUMENTUEKIN

IBertendona Institutua (Bertendona, 5)
6. barrutia
AZAROA 19:30

16  OSTIRALA

OUMAMA copiaOU MAMA!

Oier Garamendi: ahotsa, gitarra
Iñigo Mentxaka “Mentxi”: ahotsa, kajoi
Aitor Karrasko: baxua
David Pereiro: perkusioa, ahotsa

Getxoko talde honek hainbat estilo jorratzen ditu: bluesa, roots-bluesa, countrya, folk amerikarra eta rock klasikoa. Ingelesezko, gaztelaniazko eta euskarazko bertsioen errepertorio bat hartu, eta beren estilo berezira egokitzen dute, beti umore handiz.

17  LARUNBATA

EL ARPA SE HACE FLAMENCA

Ana Crisman: arpa
Concha Medina: ahotsa

Arparen 37 hariek ahots-kordekin egingo dute bat kontzertu original batean.
Ana Crisman instrumentuaren birtuosoak solista gisa jardungo du, eta, aldi berean, akonpainamendua egingo dio Concha Medinaren ahots biribilari, flamenkoaren musika-paisaietan barrena paseoa eginez.

23  OSTIRALA

ROBERT RODRIGO

Kontzertu honetan, gitarra-jotzaile barakaldar honen 4 diskoen ibilbide musikala egingo da, eta musika klasikoko konposizioren bat ere joko da. Gitarra elektrikoaren jotzaile handienekin jo du, eta metalaren munduan eskari gehien duten gitarra-jotzaileetako bat da.

24  LARUNBATA

JULIO AZCANO

Distancias

Julio Azcanoren paleta akustikoan, bide batek baino gehiagok egiten dute bat: Argentina bere jaioterrian sortutako teknika landu bat, inprobisazio- eta konposizio-arloan egindako lan intentsiboa eta munduko bazter askotako musikariekin aurrera eramandako nazioarteko jarduera artistikoa.
Hori guztia fideltasun handiz islatzen da ‘Distancias’ lanean, Bilbon aurkezten duen zuzenekoan.

30  OSTIRALA

LIVIO GIANOLA

Solo a Poniente

Bergamoko (Italia) musikari honek, zeinak ohiz kanpoko talentua eta sentiberatasuna baititu, erraztasun harrigarriarekin jotzen du 8 hariko gitarra, eta interpretazio bero, dinamiko eta birtuosoa lortzen du kontzertu bakoitzean. Bere konposizioen artean, Espainiako Ballet Nazionalarentzat egindako lana nabarmendu behar da.

SARRERA DOHAINIK. LEKU MUGATUAK

WWW.KULTURABARRUTIK.EUS

Copyright © 2018 Kultura Barrutik. Eskubide guztiak gordeta.