Kultura Barrutik
Noiz?
maiatzak 4 - maiatzak 30
Non?
Barrutia 03 - Otxarkoaga/Txurdinaga

Bideoen bidalketa lehiaketarako
apirilak 1 – maiatzak 2

XV Magiaren Topaketa

2019Ko maiatzean magia emankizunak egongo dira Txurdinagako eta Otxarkoagako zenbait plazatan eta Otxarkoagako udaltegian. Lehenago, aurten, programa honekin egin ohi diren ikastaroak apirilean egingo dira. “Atera barruan duzun magia” lehiaketan parte hartzeko epea ere irekiko da.
16 urtetik aurrera

Izena Eman

¨ATERA BARRUAN DUZUN MAGIA”
AMATEUR MAILAKO VI. MAGIA LEHIAKETA

GALA: MAIATZAREN 30EAN. 19:30. OTXARKOAGAKO UDALTEGIA.

OINARRIAK:

  • Magia lehiaketan magiazale izanda 16 urtetik gora dituen edonork parte har dezake. Magiazaleak dira norbere kontura edo magiako ikastaro, hitzaldi eta elkarteen bidez, eszenatokian magiako truko edo efektu batzuk egiteko nahikoa ezagutza eta praktika duten pertsonak.
  • Ezin dute parte hartu profesionalek eta erdi- profesionalek.
  •  Aukeratutakoekin gala bat egingo da maiatzaren 30ean, 19:30ean hasita, Otxarkoagako Udaltegian eta emanaldi horretan hiru ikuskizun onenei sari bana emango zaie.

 

AUKERATZE PROZESUA:

Parte-hartzaileek 2 eta 10 minutu bitarteko bideoa bidali behar
dute, magiako efektuekin (gutxienez 2). Bideoan aurkezten diren efektuak edo trukoak ez dute zertan izan lehiaketan egingo dituztenak; bideoaren kalitatea ez da kontuan hartuko, edukia baizik. Parte-hartzaile bakoitzak bideo bakarra aurkez dezake.

  • Aukeratzeko orduan, kontuan hartuko dira originaltasuna eta magiako edukia (ezustea eta/edo eragiten duen jakin-mina).
  • Bideoak aurkeztu ondoren, ezin izango dute atzera egin.
  • Bideoaren ezaugarriak:
    •  Artxiboak, gehienez ere, 10 MB izango ditu.
    • Bideoen formatuak: mp4, 3gp, wma, avi, .mov eta mpg.
  • Internet bidez aurkeztuko dira bideoak lehiaketara,
    izena emateko orria beteta, helbide honetan: www.kulturabarrutik.eus/magia.
  • Bideoak lehiaketara aurkezteko epea 2019ko apirilaren 1etik maiatzaren 2ra artekoa izango da.
  • Gehienez ere, 8 pertsona aukeratuko dira.
  • Batzorde batek erabakiko du nortzuk parte hartuko duten galan eta, gainera, zalantzak eta oinarrietan aurreikusi ez diren alderdiak argitu eta interpretazioak egingo ditu beharrezkoa denean eta haren iritzia izango da balioko duena. Era berean, epaimahaiaren erabakiak apelaezinak dira.
  • Mezu elektronikoaren bidez jakinaraziko zaie galan parte hartzeko aukeratuak izan direnei. Gala maiatzaren 30ean, 19:30ean, izango da Otxarkoagako Udaltegian.

 

GALA:

Parte-hartzaileek baldintza hauek bete behar dituzte, aukeratuak badira: Galako ikuskizuna 5 minutukoa izango da gutxienez eta 10 minutukoa gehienez. Gutxienetik beherako edo gehienetik gorako iraupeneko ikuskizunak deskalifikatuta geratuko dira.

  • Kontuan hartuko dira originaltasuna, magiako edukia (ezustea eta/edo eragiten duen jakin-mina) eta balio artistikoa (konexioa publikoarekin).
  • Epaimahaiak egun horretan bertan emango du lehiaketaren epaia. Epaimahaia, mago bik (bietako bat, gutxienez, profesionala), gutxienez, eta arte eszenikoetako aditu batek osatuko dute.

 

SARIAK:
Hauek dira sariak:

  • 1º – 2020ko Magia Topaketak izeneko programan parte hartzea + Magia egiteko materiala, 300 eurotan baloratua + Diploma
  • 2º – Magia egiteko materiala, 200 eurotan baloratua + Diploma
  • 3º – Magia egiteko materiala, 100 eurotan baloratua + Diploma

*Sariak eman gabe gera daitezke. Sariren bat eman barik geratzen bada, horren zenbatekoa gainerako sarien artean banatuko da.

Ikuskizuna – Nobedadea

3,4,5-petite caravane 3,4,5 mayoPETITE CARAVANE

ARTISTA: Adrián Conde (Argentina)
HIZKUNTZA: Gaztelania
MAIATZAK 4:

  • Goizez: 12:00, 12:30, 13:00, 13:30
  • Arratsaldez: 17:30; 18:00; 18:30 y 19:00
  • Jardines de Garai. (Txurdinaga)

MAIATZAK 5: 12:00, 12:30, 13:00, 13:30. Kepa Enbeita Plaza (Otxarkoaga)

 

“Petite Caravane” munduko antzokirik txikiena da. 20 pertsonak baino ezingo dute emanaldi ahaztezin, bakar eta errepikaezin hau gozatu.

Erakusketa – Estreinaldia + Nobedadea

MAGIA, ILUSIONES
Y OTROS FINGIMIENTOS

Komisarioa: Dramagia (Euskadi)
EGUNAK: Maiatzaren 7tik 30era
LEKUA: Otxarkoagako Udaltegiko Erakusketa-aretoa

 

Erakusketa interaktibo honek, QR kodeen, argazkien, hologramen, trikimailuen eta antzinako kartelen bidez, erakutsiko dizu ilusionismoa historia bezain zaharra dela.

Ikuskizuna – Liburutegiko jarduera

hodeiLA MAGIA DEL MAGO HODEI

ARTISTA: Hodei Magoa (Nafarroa)
HIZKUNTZA: Euskaraz eta gaztelaniaz
EGUNA: Maiatzak 9
ORDUTEGIA: 18:00
LEKUA: Otxarkoagako Udaltegia
5+ Urte

 

Soka batek bi mutur baino gehiago eduki ditzake? Jakin daiteke zer pentsatzen duen beste pertsona batek? Non dago errealitatearen eta irudimenaren arteko muga? Erantzun horiek eta askozaz gehiago “La magia del mago Hodei” ikuskizunean. Hodeik, bere betiko umore zoroarekin, bere presentzia eszenikoarekin eta jarri ohi duen abesti-sortarekin, une ahaztezina oparituko digu. Ikuskizun benetan adiktiboa.

Ikuskizuna – Erabateko estreinaldia

14 mayo imanol Ituiño 14 mayoZUR ETA LUR

ARTISTA: Imanol Ituiño (Euskadi)
HIZKUNTZA: Euskaraz eta gaztelaniaz
EGUNAK: Maiatzak 14
ORDUTEGIA: 19:30
LEKUA: Otxarkoaga Udaltegia

 

“Zur eta Lur” bidaia bat da, magiaren historiak izan dituen magia-jokorik berezietan zehar. Eta halaxe utziko zaituzte: zur eta lur!
Parte-hartzea bilatzen duen ikuskizuna; bihurria, Imanol Ituiñoren magiaz eta umore bereziaz betea.

Ikuskizuna – Erabateko estreinaldia

D’ ALBENIZ PERSONAL

ARTISTA: D ́Albeniz (Euskadi)
HIZKUNTZA: Euskaraz eta gaztelaniaz
EGUNAK: Maiatzak 16
ORDUTEGIA: 19:30
LEKUA: Otxarkoaga Udaltegia

 

Ikuskizun honek egunerokoa erabiltzen du magia sortzeko, eta magia erabiltzen du egunerokoa desmuntatzeko. Diruarekin, apustuekin, soldatekin, marrazkiekin, ezinezko konexioekin eta askozaz ere gehiagorekin joka dezakegu. Hori guztia, D’Albéniz-ek errutinei ematen dien ukitu bereziarekin.

Ikuskizuna

GALA ESPECIAL: “EMAKUME MAGIKOAK”

ARTISTAK: Gisell (Perú), Niñas del Mago (Katalunia), Huang Zhen (Txina)
PRESENTA: Txispi (Gipuzkoa)
HIZKUNTZA: Euskaraz eta gaztelaniaz
EGUNAK: Maiatzak 17
ORDUTEGIA: 19:30
LEKUA: Otxarkoaga Udaltegia

 

Aurten, gala emakumezkoa da. Ba al dakizu badirela zenbait emakume agertokietan magia egiten, urteetan? Gala honetan espezialitate honetan erreferenteak diren emakumezko ilusionistak aurkeztuko ditugu. Guztien artean estatuko eta nazioarteko dozena bat sari dauzkate. Hunkitu, txalotu eta eserlekutik zutitu araziko gaituzte.

IBILBIDE ARTISTIKOA

17 de mayo Gisell gala 17 mayoGisell (Perú): mago zoragarri eta sutsu honek nazioarteko hainbat sari eskuratu ditu. Gainera, “Pura Magia” programako finalista izan da. Gaur egun, Espainiako Magiako Lehen Sari Nazionala dauka. “Sueños de Magia” performancean magia, antzerkia eta mimoa batzen ditu: txunditu egingo zaitu.

 


 

17 de mayo niñas del Mago gala 17 de mayoNiñas del Mago (Cataluña): emakumezko magoen bikote bakarra Estatu osoan. Euren estilo fresko eta informalarekin, topikoa hausten dute eta betiko ilusioa sentiarazten digute. Euren magiarekin penintsula osoan zehar bidaiatu dute, eta noizbait Italiara eta Argentinara ere joan dira. Zenbait sari eskuratu dituzte, haietako bi publikoak ematen dituenak.


 

17 de mayo huang zheng gala 17 de mayoHuang Zhen (China): ekialdeko magia eta mundu osoan saritutako dotorezia. “Magiako talentu berrien” lehen saria (Shanghai), Pekingo Urrezko Domina, Manipulazioko lehen saria Espainian, “Mystery Award U.S.A” saria, “Mandrake d ́or” saria Parisen, eta lehen saria “Cannes Magic Festival” jaialdian.


 

17 de mayo txispi presentadora gala 17 mayoTxispi (Euskadi): hitzak ez dira garrantzitsuena berarentzat. Musika, kolorea eta magia, ordea, bai.

Ikuskizuna

ESTO NO ES MAGIA… ¿O SÍ?

ARTISTA: Struc (Katalunia)
HIZKUNTZA: Gaztelania
EGUNA: Maiatzak 18
ORDUTEGIA: 19:30
LEKUA: Jardines de Garai (Txurdinaga)

 

Struc-en karrera luzeak (20 urte baino gehiago) kaleko magiaren erreferente bihurtu du Katalunian. Umorez, batez ere umorez, mago honek magia manipulazioarekin, globoflexiarekin eta beste diziplina batzuekin bateratzen du, jendea gozarazteko helburu bakarrarekin.

Hitzaldia

MAGIA, ILUSIONES
y OTROS FINGIMIENTOS

PONENTE: David Blanco (Euskadi)
HIZKUNTZA: Gaztelania
EGUNA: Maiatzak 22
ORDUTEGIA: 19:00
LEKUA: Otxarkoagako Udaltegiko Erakusketa-aretoa

 

Hitzaldi atsegin eta interaktibo honek magiaren historian zehar eramango gaitu, QR kodeen, argazkien, hologramen, trikimailuen eta antzinako kartelen bidez.

Ikuskizuna

SENSACIONES MÁGICAS

ARTISTA: Raúl Alegría (Kantabria)
HIZKUNTZA: Gaztelania
EGUNA: Maiatzak 24
ORDUTEGIA: 19:30
LEKUA: Jardines de Garai (Txurdinaga)

 

Raúl Alegríaren aretoko azken ikuskizuna, kaleari egokituta. Ilusionismo-ikuskizun bat baino gehiago da. Artistak momentu bereziak bizi arazten dizkigu, bere bizipenen eta oroitzapenen bidez. Horrela, nolabait magikoak diren sentsazioak sentiarazten dizkigu. Eta dena, oso modu hurbilean. Artistaren pertsonalitatea nabarmentzen da. Komedia ukituak ematen ditu, betiere publikoaren laguntzaz. Xehetasun magiko txikieneraino bizi ahalko dugu, ilusionatzeko.

Ikuskizuna

AL BAKER’S SALOON

ARTISTAK: Tor eta Txoborro Magoak (Euskadi)
HIZKUNTZA: Euskara
EGUNA: Maiatzak 25
ORDUTEGIA:  12:00, 12:30, 13:00, 13:30, 14:00, 14:30
EDUKIERA: 50 pertsona
LEKUA: Jardines de Garai (Txurdinaga)

 

Al Bakerren banda Saloonera datozen kanpotar gizajoak sosik gabe uzteko prestatzen ari da. Dirua, kartak eta endalarra izango dira far west estiloko magia-ikuskizun honen osagaiak. Tor eta Txoborro far westeko legendez inguratuko dira, magia-ikuskizun paregabea eskaintzeko. Ausartuko ote zara sartzen?

Ikuskizuna

TUTTI MAGIA

ARTISTA: Hodei Magoa (Nafarroa)
HIZKUNTZA: Euskara
EGUNA: Maiatzak 25
ORDUTEGIA: 18:30
LEKUA: Jardines de Garai (Txurdinaga)

 

Hodeik ikuskizun sorta bat aurkezten digu. Ordu betez, barre egingo dugu, harrituko gara eta beldur pixka bat ere pasako dugu. Erritmoz eta parte-hartzez beteriko taularatzea da, helduen nahiz haurren gozagarri.

Ikuskizuna – Estreinaldia Euskadin

EL ÚLTIMO GRAN MAJO

ARTISTA: Héctor Sansegundo (Segovia)
HIZKUNTZA: Gaztelania
EGUNA: Maiatzak 25
ORDUTEGIA: 19:30
LEKUA: Jardines de Garai (Txurdinaga)

 

Segoviar mago, umorista eta showman honek 15 urte baino gehiago daramatza agertokietan jo eta su. Hainbat telebistatan entzun eta ikusi ahal izan dugu. Zenbait ikuskizunekin aritu da penintsulako antzoki, jaialdi eta aretorik onenetan, baita Transilvanian, Txinan eta Latinoamerikan ere.
Bere karreran zehar sari hauek eskuratu ditu:
FISM FLASOMA munduko lehen saria, Portugaleko lehen sari nazionala, Espainiako sari nazionala eta Espainiako kale-artisten nazioarteko jaialdiko lehen saria.
Héctor San Segundok magia saio zorabiagarria ekarriko digu: ez zara aulkitik mugitu ere egingo. Ikuskizun zoro eta barregarria, magiarik ikusgarrienarekin eta umorerik dotoreenarekin. Magia- efekturik ikusgarrienak, aparatu handiekin, eta parte-hartzea bilatzen duen magia umore bitxiarekin elkartzen dira, eszeptikoen gozamenerako.

Ikuskizuna

30 de mayo Xabier Linazasoro 30 mayoVI. “ATERA BARRUAN DUZUN MAGIA” LEHIAKETAREN GALA

ARTISTAK: Lehiaketan hautatutako pertsonak eta Xabier Linazasoro, 2018ko edizioko irabazlea
HIZKUNTZA: Euskaraz eta gaztelaniaz
EGUNA: Maiatzak 30
ORDUTEGIA: 19:30
LEKUA: Otxarkoaga Udaltegia

 

Aurreko edizioetan izandako arrakasta ikusita, seigarrenera goaz. Aurtengoan Xabier Linazasoro 2018ko irabazleak emanaldia eskainiko du. Espero dugu urtez urte lehiaketa honek ospea bereganatzea eta, zergatik ez?, harrobia sortzea.

Copyright © 2018 Kultura Barrutik. Eskubide guztiak gordeta.