Kultura Barrutik
Noiz?
urriak 1 - urriak 31
Non?
Barrutia 03 - Otxarkoaga/Txurdinaga

SARRERAK

Aldez aurreko erreserba (tlf: 688603737) Emanaldiaren egunean bertan, 10: 00etatik ordubete lehenagora arte. Ezinbestekoa da maskara erabiltzea.

 

MAGIAREN TOPAKETA 2020

MAGIAREN TOPAKETA 2020

  • DRAMAGIA. Euskadi
  • Urriaren 1etik 30era
  • Otxarkoagako udaltegia.

Magia, trukoak eta akzioa! Erakusketa interaktibo bat, hiru hizkuntzatan. QR kodeko laminekin, argazkiekin eta garaiko kartelekin, ilusionismoaren eta zazpigarren artearen arteko erlazioa ikusiko duzu.

programa_magia_2020-4

GALA “ON STAGE: EUSKAL MAGOAK”

  • HÉCTOR SANSEGUNDO
  • Urriak 3 18:00etan
  • Garai Lorategiak
  • Elebidun

Magia-gala made in Euskadi. Ilusionismoaren artean hautatutako diziplina ezberdinak 3 probintzietako artistekin. Eszenatoki berean; magia ikusmena, keinu magia, komedia magikoa eta mentalismoa fusionatuko dira publikoari gala bakarra eskeintzeko, hemengo artistekin munduarentzat.

programa_magia_2020-7

SIN VARITA Y CON SOMBRERO

  • Estreinaldia
  • Urriak 4 13:00etan
  • Ugarte plaza (Otxarkoaga)

Bi magok, agertokian, euren iruditeria erakutsiko digute, lapikorako edabeak eginez, magia egiten duten bitartean… “makilatxorik gabe eta kapelarekin”.

Ikuskizun dotore berezi honetan magia eta barietateak bateratzen dira, familientzat pentsatuak.

programa_magia_2020-9

TOR MAGOA | AMARRU

  • Euskaraz
  • Urriak 7  18:00etan
  • Otxarkoagako Udaltegia

Sorginkeri, arao eta amarruz betetako ikuskizun parte hartzailea eta umoretsua. Adin guztietako ikusleek magiaren sekretu miresgarriak sentitzeko aukera paregabea izango dute. Gainera, haurrek ez dute soilik magia ikusiko, egingo dute!

programa_magia_2020-11

D´ALBENIZ | BOOM CLAP, MAGIA GARA! | EUSKADI

  • Euskaraz
  • Urriak 16  18:00etan
  • Garai lorategiak

D’Albenizek bere kaleko ikuskizun berria ekarriko digu, familia osoak gozatu dezan. Magia-ikuskizun honek ilusioa piztuko dizu eta gauza ezinezko baten parte izatera bultzatu! Dibertsioa, barreak eta batez ere harridura ziurtatuta daude.

Sari Nazionala eta FISM.

programa_magia_2020-13

JEAN PHILIPPE ATCHOUM | LATEX KING | Francia

  • Urriak 17 13:00etan
  • Garai lorategiak

Jean Philippe komedia magikoko pertsonaia bat da. Umeek nahiz helduek maite dute. Izugarri originala da eta puxikak egiteko teknika propioak dauzka. Haren umoreak eta magiak muga guztiak gainditzen dituzte, eta amets egiten lagunduko digu.

Bi aldiz Frantziako magiako sari nazionaleko irabazle. Lau aldiz irabazi du “Balloon World Championship” txapelketa (Estatu Batuak, Belgika).

programa_magia_2020-15

ERIZ MAGOA | AUSKALO | Euskadi

  • Euskaraz
  • Urriak 17 18:00etan
  • Garai lorategiak

Ongi etorria Eriz Magoa-ren mundu zoragarrira! Magiaren laguntzarekin zenbait hanka-sartze konpontzen saiatuko da.

programa_magia_2020-17

MAGO SUN | UN, DOS, TRES, MAGIA! | Euskadi

  • Urriak 18  13:00etan
  • Garai lorategiak

Sun magoak proposamen bat dakar, magiaren eta liluraren mundo ametsezkoan, Bat, Bi, Hiru Magia ikuskizunarekin,… Ikuskizun hau tresneria handiarekin egiten da, eta era guztietako ikusleentzat da; jostagarria da, dinamikoa, eta ikusleek ere parte hartzen dute ikuskizunean.

Ikusle oro zur eta lur utziko dituen efektuak ikusi ahalko dira, eta, beraz, ikusleei gomendatzen zaie ez ixteko begirik une batean ere, inolaz ere, galdu egingo dute-eta osterantzean.

Sun magoa aditua da ia ezinezkoak diren ihesetan, lilura handiak eragiten eta lebitazioetan. Hainbat sari irabazi ditu: Magiako Estatuko Saria eta TVE1 saria telesaio ezin hobearentzat, besteak beste. Gaur den egunean, Harry Houdini pertsonaia jokatzen du “Club Houdini” telesailean, Disney Channelen.

programa_magia_2020-19

MARSEL ETA ERIZ MAGOA | MR. RED & MR. BLUE | Euskadi

  • Berrestreinaldia
  • Euskaraz
  • Urriak 21 19:30etan
  • Otxarkoagako Udaltegia

Mr.Red & Mr.Blue pailazo bikote xelebre honen iritsieraz eta euskaldun publikoari aurkezteaz datza. Pailazook, munduan zehar bidaiatu ostean, euren parodia klasikoez gozaraziko digute.

programa_magia_2020-21

LOS TAPS | BAM, BAM

  • Urriak 22 19:30etan
  • Otxarkoagako Udaltegia

“Los Taps” euren estilo pertsonal eta zoroagatik bereizten dira beste artista batzuetatik. Magoek euren emanaldiak laguntzaile glamourtsuekin hornitzen dituzte, baina hemen glamourra ez da inondik ageri, eta pertsonaien arteko liskarra amaiezina da. Magia komikoa eta inpaktu handikoa.

Magia komikoaren sari nazionala. Europako magia komikoaren FISM saria. Latinoamerikako magia komikoaren FISM sari handia. Almussafes-eko nazioarteko jaialdia 1. saria. Publikoaren saria Frakson memorialean. Albaceteko zirkuaren nazioarteko jaialdiko Altayde saria.

programa_magia_2020-23

GALA EMAKUME MAGIKOAK | AMELIE, MARTILDA, LOS TAPS

  • Urriak 23 19:30etan
  • Otxarkoagako Udaltegia

AMÈLIE Bere dotoreziari eta mugimenduei esker, bere karismari eta jendearekin duen konplizitateari esker, magia sedukziorako lanabes bihurtzen du. Améliek hainbat sari eskuratu ditu magiaren munduan.

MARTILDA Bere estilo pertsonalarekin Muertos de Hambre ikuskizunaren zati bat aurkeztuko digu. Bertan, emakumeek magian duten papera ez ezik, artistek gizartean jokatzen dutena aldarrikatzen du.

LOS TAPS FISM sariaren irabazleak, baita nazioarteko beste sari batzuena ere. Estereotipoak hankaz gora jarriko dituzte umorez jositako numero honekin. gainera, munduko magia saria eman zien quick change bat aurkeztuko digute.

Sin-título-4

CHARLA | MAGIA POR AQUÍ, CINE POR ALLÁ | TONY PÉREZ | Euskadi.

  • Urriak 28 19:30etan
  • Otxarkoagako Udaltegia

Zer zerikusi dauka ilusionismoak “Al este del oeste” eta “El golpe” filmekin? Nor izan zen zinemako efektu berezien sortzailea? Nor dago Adams familian bakarrik dabilen eskuaren atzean? Galdera horiei, eta beste askori, erantzungo diegu zinemako ilusionismoari buruzko hitzaldi honetan. Gainera, zinemaren historian zehar hainbat filmek bizi izan dituzten ilusionismoaren inguruko hainbat pasadizo eta bitxikeria azalduko dira.

programa_magia_2020-29

VII. “ATERA BARRUAN DUZUN MAGIA” LEHIAKETAREN GALA

  • Urriak 30 19:30etan
  • Otxarkoagako Udaltegia

Gala ikusgarri honetan berriro ikusiko ditugu amateur Lehiaketaren VI edizioetako irabazleak: “Atera barruan duzun magia”.

Babesleak / patrocinadores: Otxarkoagako eta Txurdinagako merkatariaka / Comerciantes de Otxarkoaga y Txurdinaga.

programa_magia_2020-31

Copyright © 2018 Kultura Barrutik. Eskubide guztiak gordeta.