Kultura Barrutik
Noiz?
maiatzak 3 - maiatzak 18
Non?
Barrutia 06 - Abando

Musika dibertigarria da

2019 Kontzertu didaktikoen zikloa

Bertendona Institutua (Bertendona, 5)

Sarrerak ordubete lehenago jaso ahal izango dira, 18:30etatik hasita, Institutuan bertan. Sarrera doakoa, leku guztiak bete arte.

Egitaraua Deskargatu

Maiatzak 3 19:30

SILENCIADAS

Konposatzaile emakumezkoak Historian
Lorena Ferreiro : sopranoa
Georgina Barrios: pianoa

 

Ahots eta pianozko errezitaldia, aukera emango diguna zenbait obra eder-eder entzuteko, Historian zehar isilaraziak izan ziren zenbait emakumezko konposatzaile ezezagunenak; batzuetan, anonimatoan ezkutatu behar izan zuten beren burua, edo egiletzari uko egin behar izan zioten. Haiek isiltasunetik ateratzen hasteko pausu bat.

Maiatzak 10 19:30

EHUorkestra Sinfonikoa

Barrokotik XX. mendera arte
Doru Artenie : zuzendaria
Susana Zabaco: sopranoa

 

Hemen aurkeztuko ditugun egileak beren garaia eta historia ordezkatzen dituzte ezin hobeto. Dela Haendel, Vivaldi edo Debussyren intimismoa, Mozarten soiltasuna edo Strauss-en edo Warlock-en mugimendu eta alaitasuna. Dudarik gabe, kontzertu atsegin bat, erakutsiko diguna orkestra gazte bat, baina errepertorio askotariko batekin finkatzen ari dena.

Maiatzak 17 19:30

MASA CORAL DEL ENSANCHE

Maitasuna eta umorea Zarzuelan
Ana Begoña Hernández : zuzendaria
Marta Cara: pianoa
Adhara Martínez: mezzo-sopranoa
Tirso Aparicio: baritonoa

 

Genero liriko zoragarria, gizarteko harreman ezinbesteko hauen erakustaldia ematen duena. Maitasuna, ezinbestekoa gure bizitzetan, eta umorea, behar-beharrezkoa une larrietan. Antologia honetan, maitasunaren eta umorearen apologia egingo dugu.

Maiatzak 18 19:30

Impromptu

JOHANN SEBASTIAN BACH (1685-1750)
Oihana Landa: txirula
Javier Navascués: biolina
José Manuel Cacho: biolina
Victor Jiménez: pianoa

 

Adituen arabera, garai guzitetako konposatzailerik onena; gizatasun sakon-sakoneko musika sortu zuen. Hala ere, hil zenean, haren lanak “jada boladan ez zeudela” iritzita, haren kalitatea ez zen aitortu XIX. mendearen erdialdea ondo jota izan arte

Copyright © 2018 Kultura Barrutik. Eskubide guztiak gordeta.