Kultura Barrutik
Noiz?
maiatzak 3 - maiatzak 5
Non?
Barrutia 08 – Basurtu/Zorrotza

IX Clown Zorrotza 2018

Deskargatu programa

EGUENA 3

ZORROTZAKO LIBURUTEGIA

18:00 IDOIA SÁNCHEZ ARTIEDA “AH ZE KOMERA”

(FAMILIAREN PUBLIKOA)

idoia sanchezZapore anitzeko ipuinak, usain ezberdinekoak, kolore argi zein ilunekoak, gozoak, gogorrak… beren doinuan gure emozioei dantza eragiten dietenak.

ZORROTZAKO UDALTEGIA

19:30 ZINEBIKLUB – UNOREZKO FILM LABURREN ERAKUSKETA

Moloko DARIA VLASOVA Errusia – Lituania (15’00”)
Manivald CHINTIS LUNDGREN Estonia – Croacia – Canadá (13’00”)
Min Börda NIKI LINDROTH VON BAHR Suecia (14’00”)
Tigger! IBÁN DEL CAMPO Euskal Herria (10’00”)
All I Need Is You AITOR OÑEDERRA Euskal Herria (05’00”)
Celebración PAU CRUANYES GARRELL, GERARD VIDAL BARRENA Espainia (10’00”)

BARIKUA 4

AZOKA PARKEA

19:30 SHAKTI “BALDIN BADA” (EUSKAL HERRIA)

(FAMILIAREN PUBLIKOA)

shaktiPintore bitxi honentzat, pintatzearen ekintza sinplea abentura bat izan daiteke. Trebetasun handiak erakutsiko dizkigu: oinekin pintatzea, oreka ezinezkoak egitea eta oso jarrera arraroetan kantatzea.

 

 

AZOKA PARKEA

18:30 CIA. NOGUSANO “A PAN Y AGUA” (EUSKAL HERRIA)

(FAMILIAREN PUBLIKOA)

cia nogusano

Gigino Pastitxino abadeak bizi osoa eman du elizaren zerbitzura. Gizakia denez gero, gauren batean parranda egin du, ur bedeinkatuarekin garbitu ezin daitekenik ezer.

Deusebio, bere aldetik, egunero errepikatzen du erritual bera: ogitartekoa parkeko eserlekuan jatea. Deusebiok usoei jaten emateko beharra sentitzen du. Abadeak, ostera, erritual hori eteten du apur bakoitza bedeinkatzeko. Usoek zarratzen dute triangelua. Zer gertatuko da kanpaikadek mezatara deitzen dutenean?

ZAPATUA 5

AZOKA PARKEA

18:30 CIA. LOTTA & STINA “ROLA BOLA” (DINAMARKA)

(FAMILIAREN PUBLIKOA)

lotta y stinaLotta eta Stina zirkuko artista bi dira, akrobazietan espezializatutako emakumeak, batez ere kutsu barregarriko rola-bolan. Lotta eta Stina 2001ean hasi ziren rola-bolan batera lanean. Bruselako Zirkuko Arteen Goi-mailako Eskolan graduatu ziren 2008an eta ordutik hona hainbat lekutan ibili dira lanean: Wintergarten Variety, Variedades GOP, Resorts World Manila, Circo Flic Flac eta Oh la la!, Rolf Knie eta Gregory-ren ekoizpena, besteak beste.

 

 

 

AZOKA PARKEA

19:15 CIA. LEVELIBULAR “PORTAMUNDOS” (ARGENTINA)

(FAMILIAREN PUBLIKOA)

levelivularSigimundok, espazio eszenikoa antena erraldoi bihurtu du, baina ez du berak bakarrik lortu. Kaleetan jotzen du haizeak eta ez dagoela beldurrik dio, ez dagoela lotsarik, familia berriak ari direlako heltzen, benetako hitzekin komunikatzen direnak, begietara begiratuta elkarri, hitza bihotzean dutela…

Copyright © 2018 Kultura Barrutik. Eskubide guztiak gordeta.