Kultura Barrutik
Noiz?
otsailak 11 - otsailak 24
Non?
Barrutia 02 - Uribarri

Istorio Biziak

Egitaraua deskargatu

Istorio biziak
KOBAZULOKO BIZHITZAK 
2019: otsailaren 11tik 24ra
2. BARRUTIA – URIBARRI

“Sor ditzagun Istorio Biziak 2019”
liburuaren aurkezpenak

Presentaciones del libro escuelasDINAMIZATZAILEAK: Bego eta Pedro (ALABAZAN ipuin-kontalariak)
NON eta NOIZ:
- TIBOLI ESKOLA: otsailaren 11n, astelehenean, 15:00etatik 15:45etara
- ZURBARAN ESKOLA: otsailaren 12an, martitzenean, 15:15etatik 16:00etara
NORENTZAT: 2. Barrutiko Ikastetxe Publikoetan izan diren tailerretan parte hartu duten LHko 4. mailako neska- mutilentzat, euren familia eta lagunentzat
HIZKUNTZAK: euskara eta gaztelania

Istorio BIziak programaren aurreko asteetan, barrutiko eskoletako neska-mutilek (Epalza Alarguna, Zurbaranbarri, Zurbaran eta Uribarrikoek) istorioak sortu dituzte taldeka eta beraiek sortutako pertsonaiei bizia eman diete kobazuloen iluntasuna eta misteriorekin lotuz. Sormenerako gune honen ondorioz sortutako istorioekin eta beren irudiekin liburu eder bat argitaratu dugu, jardunaldi hauetan aurkeztuko dena.
Aurten ere aurkezpenean lau eskola hauetako bertso-ikasleek hartuko dute parte.

“Abentura beldurgarriak”
Umeentzako ipuin-saioa

woman with lamp in the dark forestNARRATZAILEA: Inés Bengoa
NON: CASTAÑOSEKO UDALTEGIA
NOIZ: otsailaren 11n, astelehena, 18:00etatik 19:00etara
NORENTZAT: 8 – 12 urte bitarteko umeentzat
HIZKUNTZA: euskara

Abentura gustukoa al duzu? Gure herriko mugetatik haratago dauden bideak ibili nahi al dituzu? Izaki ezezagunen aurrean zure indarrak neurtu nahi al dituzu? Abenturazalea bazara eta ezezagunaren mugetara hurbildu nahi baduzu hau duzu aukera. Abentura beldurgarriak elkarrekin disfrutatzeko zatoz aspaldiko istorio zaharrak entzutera.

“The Selfish Crocodile by Charles Faustin”
Umeentzako ipuin-saioa

The selfish crocodileNARRATZAILEA: Alix Tregenza
NON: CASTAÑOSEKO BIBLIOTEKA
NOIZ: otsailaren 12an, martitzena, 18:00etatik 19:00etara
NORENTZAT: 5-12 urte bitarteko umeentzat / niñas y niños de entre 5 y 12 años
HIZKUNTZA: ingelesa / inglés
*Inskripzioa Liburutegian 15 egun lehenagotik
BRITISH COUNCIL-EN ESKUTIK

Krokodrilo berekoia batek ez zion inori “bere” ibaiara hurbiltzen uzten, baina besteen laguntza behar izan zuen egun bat heldu zen…

“Cuentos de lo oscuro”
Helduentzako ahozko narrazio-saioa

Cuentos de lo oscuroNARRATZAILEA: Alberto Sebastián
NON: ZURBARANBARRIKO UDALTEGIA
NOIZ: otsailaren 13an, eguaztena, 19:30etik 20:30era
NORENTZAT: helduentzat
HIZKUNTZA: gaztelania
*Umeak zaintzeko zerbitzua egongo da

Behinola entzun nuen mamuak ohikoak izateari utzi ziotela argi elektrikoa asmatu zenean. Eguzkia ezkutatuta, ilunpetan bizitzeari utzi genionean. Hala gertatu zen iluntasunean bizi diren izakiak direlako eta geure itzalez elikatzen direlako.
Gogora ekarriko dugu.
Mamuen, arima herratuen eta ilunpetan bizi diren izakien ipuinak. Sakon-sakonean.
Amata ezazue argia.

“Johnny Cold Feet”
Ipuinak itzal txinatarren magiaz

Johnny Cold FeetNARRATZAILEA: Bego Alabazan
NON: CASTAÑOSEKO UDALTEGIA
NOIZ: otsailaren 14an, eguena, 18:00etatik 19:00etara
NORI ZUZENDUA: 7 – 11 urte bitarteko umeentzat
HIZKUNTZA: euskara

Aspaldiko teknika honen bidez Bego Alabazanek prestatu duen bere azken muntaia “Johnny Cold Feet” Irlandako ipuin herrikoiarena da.
Itzalek bideratzen duten giro apartan kontatuko digu “Few Clothes” protagonistaren gora beherak, ipuin herrikoietan ohi bezala, hasieran larri dabilena baina amaieran onean eta garaile amaitzen dena gutxien espero duenaren laguntzaz.
Iluntasunean beldurrarekin jolastu eta ipuinez gainditzeko aukera ederra.

Aurten, Fant Bilbaok, Bilboko Fantasiazko Zinemaren Jaialdiak, 25 urte beteko ditu. Istorio Biziak programak bat egin nahi du urteurren garrantzitsu honen ospakizunarekin eta, beste jarduera batzuen artean, sari asko jaso eta Fant jaialdiaren XX. edizioa zabaldu zuen filma proiektatuko da: “La Cueva” (Alfredo Montero, 80´, 2014)

La CuevaNON: AUZO FACTORY IRAZABAL-MATIKO
NOIZ:
otsailaren 15ean, barikua, 19:30etan
NORENTZAT:
helduentzat
HIZKUNTZA:
gaztelania
*Ekarri zure arto krispeta boltsa!

Formentera, harea zuriko hondartzak, Mediterraneoko ur gardenak, natura garbia… eta bost lagun, motxilak aldean, opor apartak gozatu guran paraje idiliko batean. Bigarren egunean, Celiak, Ivanek, Begoñak, Carlosek eta Jacok labar batean ezkututako kobazulo baten sarrera aurkituko dute. Abentura gosez, kobazuloan sartuko dira kontaezineko pasabide estuetatik, atzera begiratu gabe, txantxa eta barre-algaren artean. Laster konturatuko dira galdu egin direla. Denbora luzez saiatuko dira irtenbidea topatzen, baina alferrik. Urik eta jakirik gabe, linternetarako pila nahikorik ezean eta kanpoarekin komunikatzeko bitartekorik gabe, ekintza izugarriak egitera behartuta egongo dira bizirik irauteko. Egun gutxitara, helburu bakarra izango dute: bizirautea kosta ahala kosta.

“Poesiaren misterioa”
Familia osoarentzako sormen-gunea

Poesiaren misterioaDINAMIZATZAILEAK: Garazi Basterretxea – Celeste Agüero
NON: AUZO FACTORY IRAZABAL-MATIKO
NOIZ: otsailaren 16an, zapatua, 18:00etatik 19:30etara
NORI ZUZENDUA: Familia osoarentzat
HIZKUNTZAK: euskara – castellano
JENDE KOPURUA: 25 lagunentzat askoz jota

“Poesia ahoan
ahoa tutuan
tutua eskuan
eskua belarrean
belarra ibaian
ibaia kili kilietan
kili kiliak gorputzean
gorputzean misterioa
misterioan poesia!”

Poesiaren misterioa ezagutu nahi? Etor zaitez gurekin jolastera!

“Más cuentos de lo oscuro”
Helduentzako ahozko narrazio-saioa

M†s cuentos de lo oscuroNARRATZAILEA: Alberto Sebastián
NON: ARTXANDAKO FUNIKULARRA
NOIZ: otsailaren 16an, zapatua, 20:00etatik 21:30era
NORENTZAT: helduentzat
HIZKUNTZA: gaztelania
ZENBATEKOA: 2 € / pertsona bakoitzeko
*Aldez aurretik izena eman behar da (otsailaren 11tik aurrera): www.kulturabarrutik.eus
*Ez ahaztu zure etxeko estalkia

Alberto Sebastián narratzaileak mamu, espiritu eta iluntasunean bizi diren beste izakiei buruzko beste saio batean gidatuko gaitu, gero eta sakonago, baina oraingoan Artxandako isiltasunak eta iluntasunak inguratuta. Baietz ausartu?

“Bilbao Bizirik”
Adin guztietarako aho-narrazioa

Bilbao BIzirikNARRATZAILEAK: Pedro – Bego (ALABAZAN ipuin-kontalariak)
BERTSOLARIA: Onintza Enbeita
NON: ARTXANDAKO FUNIKULARRA
NOIZ: otsailaren 17an, domekan, 12:00etatik 14:00etara
NORENTZAT: edonorentzat
HIZKUNTZAK: euskara – castellano
ZENBATEKOA: 2 € (pertsona bakoitzeko)
*Aurretik izena ematea derrigorrezkoa da (otsailaren 11tik aurrera): www.kulturabarrutik.eus

Ganorazko bilbotarraren sustraiak aurkitzeko, altuenera igotzea baino hobeagorik ez dago.
Artxanda inoiz ez bezala ezagutuko dugu: Onintza Enbeita, Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren txapeldun berriaren bertsoek lagunduta igo eta gero, Funikularraren barrukiak ezagutuko ditugu eta, azkenez, aspaldiko istorioak kontatuko ditugu, izan zitezkeenak, izan zirenak eta oraindik gaur egun ere direnak.

“Historias abiertas”
Nagusientzako aho-narrazioa

Historias abiertasNARRATZAILEAK: Joaquín Ponte eta Pedro Ruiz (ALABAZAN ipuin-kontalariak)
NON: ZURBARANBARRIKO ERRETIRODUNEN ETXEA
NOIZ: otsailaren 18an, astelehena, 19:30etatik 20:30etara
NORENTZAT: nagusientzat
HIZKUNTZA: gaztelania

Saio honetan istorioetara hurbilduko gara egunerokotasunetik tira eginez eta, gure oroimenekin jolastuz, inguratzen gaituzten istorioak aurkitu eta ezagutuko ditugu.
Bertaratzen direnek kontatzen dutena entzun ahala momentuan bertan asmatuko ditugu istorioak.
Zorroztasuna eta hitzekin jolasteko tartea, sortzen denak gu harritzeko aukera ematekoa.

“Topacuento, lectura y conversación sobre un cuento”

Topacuento01DINAMIZATZAILEA: Ana Belén Alonso (ALFA Idazketa Sortzaileko Tailerreko koordinatzailea)
NON: CASTAÑOSEKO UDALTEGIA
NOIZ: otsailaren 22an, martitzena, 19:30etik 21:00etara
NORENTZAT: helduentzat
HIZKUNTZA: gaztelania
*Umeak zaintzeko zerbitzua egongo da

Lurraren bihotza. Lurpetik mendietako arrakaletaraino. Bi ipuin, bi aro.
Solasaldiaren bidez, elkarrizketa lasai eta irekiaren plazera berreskuratuko dugu, bai eta nornahik bere irakurgaiak komentatu, balioetsi eta partekatzeko eskubidea ere.
Ozen irakurtzeaz ere gozatu nahi dugu, ondoren komentatuko den testuaren soinuei jarraituz. Horretarako, beharrezko da kontuan hartzea iritzi, ideia, ezagutza eta zalantza guztiak ere interesgarriak direla. Denon artean saio hau arin eta dibertigarri bilaka dezakegu.
Bi garaitako bi ipuin irakurri eta komentatuko dira, bat, XIX. mende amaierakoa, eta bestea, lehenengo horretan oinarritua, XX. mende amaierakoa.

“Beldur pixkat nahi?”
Umeentzako ipuin-saioa

Beldur pixkat nahiNARRATZAILEA: Alberto Bargos
NON: ZURBARANBARRIKO UDALTEGIA
NOIZ: otsailaren 20an, eguaztena, 18:00etatik 19:00etara
NORENTZAT: 4 – 9 urte bitarteko umeentzat
HIZKUNTZA: euskara

Ikara gehiegirik pasatu gabe, ikuslegoak beldurrezko ipuinak gazi gozatuko ditu hotzikararen bat sentituz. Baita ezustekoren baten bat ere.
Koloreetako edabeek, kantek eta sorginkeriek ere lekutxo izango dute, irribarreak ahaztu gabe, jakina!!!
Beldur pixka bat, horixe baino ez…

“Nork dio beldurra?”
Helduentzako aho-narrazio saioa

Nork dio beldurraNARRATZAILEA: Joxemari Carrere
NON: CASTAÑOSEKO UDALTEGIA
NOIZ: otsailaren 21ean, eguena, 19:30etatik 20:30etara
NORENTZAT: helduentzat
HIZKUNTZA: euskara
*Umeen zaintza-zerbitzua egongo da

Argiak itzali eta iluntasunean bakarrik gaudenean, zein arrisku ditugu zain?; zer edo nor ezkutatzen da ohepean?; nondik datoz soinu bitxi horiek? Gauez, bakarrik, basotik barrena goazenean, edo errepide apartatuan, zer gerta daiteke?; nor agertuko da? Etxe bakartu misteriotsu hori, zein istorio ezkutatzen du?; zergatik ez da inor bizi?; hutsik al dago benetan?
Izu humanoak, aitzinakoak, ulergaitzak, norbaitek istorio benetakoa kontatzen digunean, ezagun bati entzuna, nonbait gertatua, urrutian, edo gertu, gertuegi. Lagunarteko bileretan kontatzen diren pasarteak, sutondoan, edo tabernan. Nahi gabe agian, gure iruditeriaren zokoren batean itsasten diren kontakizunak, une bakartietan asaldatzen gaituztenak. Izu humanoetaz aritzen zaizkigunak, bizitzaren oinarrizko dioten kontatzen dutela norbaitek entzun zuela nonbait ziotela norbaiti gertatutakoa, norbera izan zitekeena.
Baina, nork dio beldurra?

“Kobazuloan sartzen…”
Helduentzako aho-narrazio saio amateurra

Entrando a la cuevaAURKEZLEA: Pedro Ruiz (ALABAZAN ipuin-kontalariak)
NOREN ESKU: Jaialdiko tailerretan parte hartu dutenak
NON: AUZO FACTORY IRAZABAL-MATIKO
NOIZ: otsailaren 22an, barikua, 19:00etatik 20:00etara
NORENTZAT: helduentzat
HIZKUNTZAK: euskara – castellano
*Umeen zaintza-zerbitzua egongo da

Pedro Ruiz narratzaileak aurkeztuta, jaialdian izandako sormen-tailer desberdinetako parte-hartzaileek beraien buruetan sortu diren istorioak aurkezteko aukera izango dute.

“Sin dejar de mirar”
Helduentzako aho-narrazio saioa

Sin Dejar De MirarNARRATZAILEA: Cristina Verbena
NON: AUZO FACTORY IRAZABAL-MATIKO
NOIZ: otsailaren 22an, barikua, 20:00etatik 21:30etara
NORI ZUZENDUA: helduentzat
HIZKUNTZA: gaztelania
*Umeen zaintza-zerbitzua egongo da

Alde egin beharko zenukeela pentsatzen duzu, baina ez zara aldentzen eta entzuten jarraitzen duzu. Edo esku-ahurrez estaltzen duzu aurpegia, baina atzamarren artetik begiratzen jarraitzen duzu, kobazuloan kontatzen dutenari adi. Itzalak hitzen soinuan dantzatzen diren kobazulo horretan. Itzalek ipuin artega hauek dantzatzen dituzte etengabe itxuraldatzen edo mundu batetik bestera gure ondo-ondotik igarotzen diren izakiekin.

Aurten, Fant Bilbaok, Bilboko Fantasiazko Zinemaren Jaialdiak, 25 urte beteko ditu. Istorio BIziak programak urteurren garrantzitsu honen ospakizunarekin bat egin nahi du, eta horregatik, beste jarduera batzuen artean, “Errementari (el herrero y el diablo)” filmaren zenbait protagonistarekin saio bat egingo da. Bertan, filmaren zuzendari Paul Urkijo (FANTROBIA 2018 saria) aurkezle, “lorik ez egiteko istorio” batzuk kontatuko dizkigute.

Familientzako ahozko narrazio-saioa

Paul UrkijoAURKEZLEA: Paul Urkijo Alijo
NARRATZAILEAK: Kandido Uranga – Eneko Sagardoy
NON: AUZO FACTORY IRAZABAL-MATIKO
NOIZ: otsailaren 23an, zapatua, 18:00etan
NORENTZAT: familia osoarentzat
HIZKUNTZAK: euskara – castellano

Kandido Urangak eta Eneko Sagardoyk, “Errementari (el herrero y el diablo)” filmeko aktoreek, ipuinak kontatzeko saio bat gidatuko dute, non misterioak, iluntasunak, isiltasunak, ilunpekoak, ezezagunak… oso giro berezia sortuko baitute.

Aurten, Fant Bilbaok, Bilboko Fantasiazko Zinemaren Jaialdiak, 25 urte beteko ditu. Istorio BIziak programak bat egin nahi du urteurren garrantzitsu honen ospakizunarekin eta, beste jarduera batzuen artean, honako film hau emango da: “Errementari (el herrero y el diablo)” (Paul Urkijo Alijo, 96´, 2017)

ErrementariAURKEZLEAK: Paul Urkijo Alijo, zuzendaria, Kandido Urangarekin eta Eneko Sagardoyrekin batera, filmaren protagonistak
NON: AUZO FACTORY IRAZABAL-MATIKO
NOIZ: otsailaren 23an, zapatua, 19:15ean
NORENTZAT: helduentzat
HIZKUNTZA: gaztelania
*Ekarri zure arto krispeta boltsa!

1833ko Lehenengo Karlistalditik 10 urte igaro dira. Gobernuko komisarioa den Alfredo Arabako herrixka batera heldu da gertaera bat ikertzera. Horretarako, basoaren sakonean dagoen errementeria bateraino joan beharko du. Bertan, Patxi bizi da, errementari arriskutsu eta bakartia. Hari buruzko eta lapurretekin, hilketekin eta deabruarekiko paktuekin zerikusia duten istorioak kontatzen dituzte inguruko baserritarrek. Baina Usue umezurtzak, halabeharrez, errementerian sartzea lortzen duenean, Patxi Errementariak gordetzen duen egia izugarria azaleratuko du.

“Istorio BIziak: Amaiera-jaia ”

Cristina VerbenaAURKEZLEAK: Pedro – Bego (ALABAZAN ipuin-kontalariak)
NARRATZAILEA: Cristina Verbena
MUSIKA KALEJIRA: Carlos Pérez Aradros
NON: TRAUKO KALEKO OINEZKOENTZAKO GUNEA
NOIZ: otsailaren 24an, domeka, 13:00etik 14:30etara
NORENTZAT: edonorentzat
HIZKUNTZAK: euskara – castellano

Jaialdiaren edizio honi amaiera emateko, Cristina Verbenak istorio ilun eta misteriotsuak kontatuko dizkigu Traukoko oinezkoen alderdian; eta kalejiran dantzatuko gara burezur batekin (bere segaz berdintzen gaituen heriotzaren ikurra), arima herratu batekin (batzuetan kexaka dabilena eta beste batzuetan, bizien atsedena kezkatzen duen eta haizearen txistuarekin nahasten den ulua egiten duen arima alderraia) eta ziklope batekin (haren eremuetatik igarotzen dena irentsi egiten duen begi bakarreko munstroa).
Amaitzeko, “Istorio Biziak” Mikro-ipuinen Lehiaketaren 1. edizioko sari nagusia eta bi accesitak emango dira (FNACen laguntzari esker).

*Jarduera gehienak doakoak aretoak bete arte
Kontutan izan beti gomendatutako adin-tartea.
Familia osoarentzako saioetan, umeen gurasoak ere egon behar dira.
Entzute-giroa denon artean zaindu behar dugu.

Egoitzak:

  • Artxandako Funikularra: Plaza Funicular.
  • Castañoseko Udaltegia eta Liburutegia: Castaños, 11.
  • Irazabal AUZO FACTORY: Matiko, 6.
  • Tiboli Eskola: Tiboli, 5.
  • Trauko kaleko oinezkoen gunea.
  • Zurbaran Eskola: Zumaia, 1.
  • Zurbaranbarriko Erretirodunen Etxea: Iturriondo plaza, 3.
  • Zurbaranbarriko Udaltegia: Iturriondo plaza, 4.

BILBOBUS: ZURBARANBARRI: 22, 27, 62 • CASTAÑOS: 72 • MATIKO: 28
METRO: L3 (Geltokia: Zurbaranbarri. Irteera: Vía Vieja de Lezama)

Kultura barrutik + Ayto Bilbao
Laguntzaileak: FNAC + British Council + Alabazan

Facebook/Twitter/Youtube
www.kulturabarrutik.eus

AURRETIK EMAN BEHAR DA IZENA: Urtarrilaren 14tik 25era

Hiru laborategietan umeak zaintzeko zerbitzua egongo da

AHOZKO NARRAZIO LABORATEGIA

  • DINAMIZATZAILEA: Pedro Ruiz (Alabazan Ipuin-kontalariak)
  • NON: CASTAÑOSeko Udaltegia
  • NOIZ: urtarrilaren 30a, otsailaren 1a, 6a eta 8a
  • ORDUTEGIA: 19:00 – 21:00
  • KOPURUA: 15
  • HIZKUNTZA: euskaraz zein gaztelaniaz, bakoitzak bere ama-hizkuntzan
  • NORENTZAT A: ahozko narrazioan hasi nahi duen edozein pertsona helduarentzat
  • ZENBATEKOA: 3 €.

Ipuinak kontatzea oso serio hartu behar delako, ipuinek ematen digutelako geure mundua adierazteko bidea eta kontatzean, geure buruaz ere kontatzen dugulako.

Honengatik guztiagatik, kontatzean geure barne-mundua plazaratzen dugulako eta zer kontatu asko dugulako ere, ipuinen mundura hurbiltzeko gune hau eskaintzen dugu.

Tailerra gehienbat praktikoa eta ludikoa izango da. Teoria joko eta dinamiken bidez adieraziko da. Eta bidea ibiliz egiten denez, otsailaren 22an, ikasitakoa erakusteko aukera izango da topaketa berezi batean.

MIKROKONTAKIZUN LABORATEGIA

  • NORK BIDERATUTA: Ana Belén Alonso (ALFA Sormen idazteko tailerraren koordinatzailea)
  • NON ETA NOIZ:  ZURBARANBARRIKO UDALTEGIA (urtarrilak 30) eta CASTAÑOSEKO UDALTEGIA (urtarrilak 31)
  • ORDUTEGIA:  19:30etatik 21:30etara
  • NORI BIDERATUTA: helduak
  • HIZKUNTZA:  gazteleraz
  • TALDEA: 12
  • ZENBATEKOA: 2 €

Laburtasuna, murrizteko gaitasuna, asmamena, olerkirako jolasa eta istorioen esentzia aurkitzeko trebetasuna jokoan jartzen dira mikrokontakizunak sortzeko momentuan.

Tailer  honetan bere helburuak ezagutuko ditugu, hauek sortzeko jarraibideak eta, batez ere,  idatziz gozatuko dugu.

Izena eman

DINAMIZATZAILEAK: Bego Alabazan eta Pedro Ruiz (ALABAZAN)
NOIZ ETA NON:

ZURBARANBARRI UDALTEGIA
urtarrilak 29: 11:00 – 13:00; 18:00 – 20:00
urtarrilak 30: 11:00 – 13:00
urtarrilak 31: 18:00 – 20:00

CASTAÑOS UDALTEGIA
otsailak 5: 11:00 – 13:00; 18:00 – 20:00
otsailak 6: 11:00 – 13:00
otsailak 7: 18:00 – 20:00

 

NORENTZAT: barrutiko auzokideentzat
HIZKUNTZA: euskaraz eta gaztelaniaz

Zuen auzoei buruzko oroimenen bat berreskuratzera gonbidatzen zaituztegu eta momentu hori argazki dotore batean betirako uztera, gure Bilboko erara, hemengook ez garelako Hollywoodekoak baino gutxiago.
Zurbaranbarriko eta Castañoseko Udaltegietan izango gara, argazki-makina eskuetan eta belarriak erne zuen zain. Argazki polit horiek Kultura Barrutik facebook-era igoko ditugu.

Copyright © 2018 Kultura Barrutik. Eskubide guztiak gordeta.