Kultura Barrutik
Aurreinskripzioa
irailak 28 - irailak 29
Non?
Barrutia 01 - Deustu

Ikertzaileen Europako Gaua

DEUSTUKO UDALTEGIA
AGIRRE LEHENDAKARIA, 42

“Bilboko Udalaren Kultura Sailak Euskal Herrian bigarren aldiz antolatu du Ikertzaileen Europako Gaua.
Zientziaren dibulgazioa du xede ekimen honek eta aldi berean egiten da Europako 300 hiri baino gehiagotan. Herritarrei ikerkuntza eta haren protagonistak hurbiltzea da xede nagusia, herritarrek ikertzaileen berri eduki dezaten, hau da, gizarteari ekartzen dizkioten onurak zeintzuk diren eta eguneroko bizitzan duten eragina zein den jakin dezaten.
Bilbok, eta zehatzago Deustuko barrutiak, bat egiten du ospakizun honekin eta horretarako irailaren 28an eta 29an Bidarteko Udaltegian jarduera batzuk programatu dituzte. Beste jarduera batzuk ere egongo dira aste guztian barrutiko ikastetxeetan eta hantxe zuen zain egongo gara”.

IRAILAREN 28an, BARIKUZ, ETA IRAILAREN 29an, ZAPATUZ

 

NANOELIAREN ENIGMA 
Ipuin-kontalaria + Zientzia-tailerrak 
3 – 7 urte bitartekoentzat
(euskaraz)

Aldez aurretik izena eman behar da web honetan: kulturabarrutik.eus 

Txikiaren zientzia, txikienentzat!

Bada neskato bat oso jakingura dena eta etengabe bere buruari galderak egiten dizkiona. Eta, hain zuzen, neskato jakingura horrek egindako ikerketaz ari den Ipuin-kontalari zientifiko batekin hasten da saioa. Nanoelia ikertzen, behatzen eta oharrak hartzen hasiko da eta esperimentatzen duenari eta aurkitzen dituen gauzei buruzko marrazkiak egingo ditu. Are gehiago, pertsonaia zientifiko handiak ezagutuko ditu.
Taldeka dinamika bat egingo dute txikienek eta misio bat edukiko dute: etorkizuneko materiala aurkitzea. Erronka batzuen bidez eta Nanoelia atseginaren maletaren barruko materialen laguntzaz soluzioa aurkitu beharko dute, Nanozientziaren oinarrizko kontzeptuak ikasten dituzten bitartean.

BIHURTU…
Zientzia-tailerrak
8 – 13 urte bitartekoentzat
(euskaraz)

Bihurtu…bioteknologo, arkitekto, astronomo, arkeologo zein arte-ikertzaile!

Aldez aurretik izena eman behar da web honetan: kulturabarrutik.eus 

Espazio edo tailer honetan gehien gustatzen zaien zientzia-adarrean esperimentatu ahalko dute etorkizunean horretan aritzeko. Bost maletatxo, lanbideek bana dute lanbidea lantzeko. Taldeak egingo dituzte bost arlo horietan planteatzen zaien esperimentuaren soluzioa aurkitzeko. Azkenean “euren zientziaren sekretua” kontatuko diete gainerakoei.

TITANAREN ERRESKATEA + HOLOGRAMAK
Ihes zientifikoaren jolasa + tailerra
14 urtetik aurrera
(euskaraz eta gaztelaniaz)

Aldez aurretik izena eman behar da web honetan: kulturabarrutik.eus 

Proba egin zeure neuronekin Nanozientzia erabiliz!

Asmamen handiko jolas honetan parte-hartzaileek buruargiak izan behar dute eta Nanozientziaz dituzten ezagutzak erabili Titana erreskatatzeko. Lapur batek mikroskopio elektroniko bat ohostu du eta kupula batean gorde du. Horretara isileko kode batez soilik sar daiteke. Neuronekin proba egin beharko dute parte-hartzaileek 40 minutuan lapurrak bere lagunari utzi dizkion pistei soluzioa aurkitzeko.
Gainera, tailer bat egongo da parte-hartzaileek euren alter ego holografikoa sortzeko. Aukeratzen dituzten mugimenduak egiten dituztelarik eta horrela grabatuak izango dira; eta sortuko duten piramideaz, bideoen edizioari eta muntaketari esker, euren hologramak ikusi ahalko dituzte edozein dispositibo mugikorretako pantailaren bidez.

IKUSKIZUN ZIENTIFIKOA: “CABALLEROS CIENTÍFICOS
Familientzat
(gaztelaniaz)

Zaldun ibiltarien zientziak bere barruan ditu munduko zientzia guztiak edo zientziarik garrantzitsuenak!

Cervantesen lanaren kapitulu eta pasarte batzuk berrikusiko dira ikuskizun honetan. On Kixotek bertaratutako ikusleei lagunduko die XXI. mendeko benetako zaldun ibiltari bihurtzen. On Kixotek ez daki berak ere gauza asko ikasiko dituela zientziaren aurrerapenei esker. Zenbait erakustaldi eta esperimentu tartean, aho zabalik geratuko da On Kixote. Zenbait erronka ere planteatuko dira, ausartenak zaldun zientifiko bihur daitezkeen ala ez ikusteko.

HITZALDI ZIENTIFIKOAK:

“HITZ EGIN DEZAGUN ZIENTZARI BURUZ”
Entzule Guztientzat

IRAILAREN 28an

18:30-19:15
“KIMIKA MIHISEAN”
Hizlaria: Oskar González, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Zientzia eta Teknologia Fakultateko Kimika Analitikoko Saileko irakaslea.
Koadroetako pintzelkadek unibertso zoragarri bat ezkutatzen dute. Pinturarik xumeenek ere ezkutatzen duten kimika esploratuko dugu.

 

19:15-20:00
“ÉRASE UNA VEZ… CIENCIA HECHA POR MUJERES”
Hizlaria: Marta Macho, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Zientzia eta Teknologia Fakultateko Matematika Saileko irakaslea.

Emakume askok lagundu dute zientziak aurrera egin dezan; Marie Curie ez da bakarra. Haien historiak eta deskubrimenduak ezagutuko ditugu.

 

20:00-20:45
“LAS ONDAS GRAVITACIONALES Y EL MISTERIO DE LAS RÁFAGAS DE RAYOS GAMMA”
Hizlaria: Raúl Vera, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Zientzia eta Teknologia Fakultateko Saileko irakaslea.

2016ko otsailaren 11 giza ezagutzaren historian grabatuta geratuko den eguna izango da. Egun horretan grabitazio-uhinen aurreneko detekzioa egin zuten eta hori unibertsoa ikusteko moldea aldatzen ari da.

 

IRAILAREN 29an

18:30-19:15
“MAKINEN IKASKETA GAITASUN HARRIGARRIA”
Hizlaria: Gorka Azkune, Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateko MORElab – Envisioning Future Internet taldeko irakaslea.

Adimen artifiziala gure artean dago. Nola ikasten dute makinek? Zer egiteko gai dira?

 

19:15-20:00
“EL PASADO, PRESENTE Y FUTURO DEL CÁNCER EN NUESTRA SOCIEDAD”
Hizlaria: Arkaitz Carracedo, CIC Bioguneko ikertzaile eta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Biokimika eta Biologia Molekularreko Saileko irakaslea.

Tumore-zelulen ezaugarriak ezagututa, terapia berriak proposa ditzakegu. Nola ikusten ditugu etorkizuneko minbiziaren prebentzioa, detekzioa eta terapia?

 

20:00-20:45
“GARABATOS QUE REVOLUCIONARON LA HUMANIDAD”
Hizlaria: Aitor Bergara, EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Materia Kondentsatuaren Fisika Saileko irakasle eta Donostia International Physics Center-eko eta Materialen Fisika Zentroko ikertzaile elkartua.

Fisikaren funtsezko legeek unibertsoa hobeto ezagutzen lagundu digute eta, gainera, gizateriaren izandako aldaketen motorra ere izan dira.

IRALAREN 29an, ZAPATUZ (AUDITORIOA):

CONCIERTO ACÚSTICO Y CONVERSACIÓN CON MIKEL RENTERÍA
Entzule guztientzat
(gaztelaniaz)

Mikel Rentería The Walk on Project (WOP) fundazioaren sortzailea da (www.walkonproject.org).

The Walk On Project-ek arte, gizarte, kirol eta kultur arloko zenbait jarduera egiten ditu, neuro-endekapenezko gaixotasunen errealitatea ezagutzera emateko, baita gizartean horiek ikertzeko kontzientzia sortzeko eta zientziaren aldeko kontzientzia sortzeko ere. WOP-ek jardueretatik lortutako etekinak ikerkuntza-proiektuetara bideratzen ditu, neuro-endekapenezko gaixotasunei aurre egiteko terapiak aurkitzeko.

WOP-en sortzailea den Mikel Renteríarekin hizketan arituko gara. Normalean haren jarduera kanten bidez ezagutzera ematen du eta, hain zuzen, kanta horietako batzuk aurkeztuko dizkigu.

Copyright © 2018 Kultura Barrutik. Eskubide guztiak gordeta.