Kultura Barrutik
Noiz?
irailak 25 - irailak 26
Non?
Barrutia 01 - Deustu

SARRERAK

Bertan behera geratu da #BidebarrietaKulturgunea-n “ikertzaileen Europako Gaua” ren biharko konferentzia presentziala
Hala ere, ekitaldia streaming bidez jarraitu ahal izango da esteka honen bidez  https://youtu.be/u5yox8ZPE9s

IKERTZAILEEN EUROPAKO GAUA

NOCHE EUROPEA DE LAS Y LOS INVESTIGADORES
NOCHE EUROPEA DE LAS Y LOS INVESTIGADORES
NOCHE EUROPEA DE LAS Y LOS INVESTIGADORES
NOCHE EUROPEA DE LAS Y LOS INVESTIGADORES

OSTEGUNA, IRAILAK 24

Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturgunea espazioak datorren ostegunean, irailaren 24an, parte hartuko du Ikertzaileen Europako Gauean. Jardunaldi horretan, bideokonferentzia eta mahai-ingurua ospatuko dira, ‘Frantzia eta Espainia COVID-19ren aurrean: ikerketaren eta osasun-laguntzaren erronka bikoitza’ izenburupean.

Bidebarrieta Zientifikoa programaren parte da jardunaldi hau. Bidebarrieta Zientifikoa Bidebarrieta Kulturguneak eta EHUko Kultura Zientifikoaren Katedrak bultzatutako ekimena da, eta publiko zabalari zientzia- edo teknologia-gaiak hurbiltzea du helburu, zorroztasuna galdu gabe.

Jardunaldia Bidebarrietako Liburutegiko areto nagusian ospatuko da, 19:15etan, edukiera osatu arte. Sarrera gonbidapenarekin da, eta Billeto.es-en eskuragarri daude. Egungo egoeraren ondoriozko segurtasun neurriak direla eta, ekitaldi aretoko ateak 18:15ean irekiko dira, antolatzaileek aurrez esleitutako besaulkietan parte-hartzaileak egokitu ahal izateko. Joaterik ez duenak streaming bidez jarraitu ahal izango du ekitaldia, www.kulturguneatb.eus helbidean.

AILERRAK ETA MAHAI-INGURUAK IRAILAREN 25EKO ETA 26KO ASTEBURUAN

Aurten, une honetako osasun egoera dela eta, programa batez ere online garatuko da. Horrela, asteburu honetan egingo diren sei tailerrak telematikoki jarraitu ahal izango dira. Era berean, bi solasaldi egingo dira COVID-19ren inguruan, eta horiek presentzialak izango dira 65 laguneko edukiera murrizturako. Etortzerik ez dutenek online jarraitu ahal izango dituzte, esteka hauen bidez: youtu.be/Exdi1kcm2-c (hilaren 25erako) eta youtu.be/V3pIxd7i2Xc (hilaren 26rako).

Mahai-inguruan parte hartzeko, beharrezkoa da gonbidapen bat izatea, Billeto.es webgunearen bidez lor daitekeena. Gonbidapenak mahai-inguruko eguneko 12:00ak arte erreserbatu daitezke. Tailerrak euskaraz eta gaztelaniaz egingo dira.

Zuzeneko emisioa irailaren 25ean 19:00etan hasiko da.

Zuzeneko emisioa irailaren 26ean 19:00etan hasiko da.

Garbi ditzagun eskuak. Bai eta hirugarrena ere!

Itziar Alkorta Calvo, Biokimika eta Biologia Molekularreko Departamentuko irakasle titularra, UPV/EHU

Jarduera honetan ikusiko dugu telefono mugikorrak garbi eduki behar direla, infekzio-gune izan ez daitezen. Garbitu aurretik eta ondoren, telefono bateko bakterio-kopuruaren aldea ikusiko dugu.

LINK

Nola azaldu covid-19aren etorkizuna datuen eta simulazioen bidez?

Dae-Jin Lee, BCAM - Basque Center for Applied Mathematics

Tailer honetan, bizitza errealeko adibideen bidez azalduko da nola, historian zehar, datuen analisiak eta eredu matematikoek lagundu duten epidemien arrazoi batzuk eta haien transmisioaren bilakaera ulertzen. Eredu matematikoen eta teknologiaren bidez, COVID-19 kutsatzeko aukera eta kutsatzeak saihesteko eta etorkizuneko egoerak aurreikusteko hartutako neurrien ondorioak azaltzen saia gaitezkela erakutsiko da.

LINK

Koloreetako sugarrak (euskaraz)

Oihane Brauen, Bizilabe

Praktika honen bidez erakutsi nahi da, itxuraz hain sinpleak diren su artifizialen atzean, hainbat prozesu kimikok parte hartzen dutela. Horretarako, esperimentu erraz bat egingo dugu kolore eta intentsitate desberdinetako sugarrak ikusteko.

LINK

Anduiak aurkitzen

Maite Orruño eta Inés Arana, Zientzia eta Teknologia Fakultateko Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia Departamendua, UPV/EHU

Vibrio uretako bakterioa da, eta horietako asko ozeanoetan bizi dira. Batzuk gizakiak ongi ezagutzen dituen patogenoak dira, eta badakigu zein eremu geografikotan dauden. Hala ere, ozeanoak berotzearen ondorioz, lekuz aldatu dira eta horietako batzuk izaera patogenoa erakusten hasi dira. Euskal Herrian, batez ere kostaldean, bakterio horien presentzia ez da aztertu. Eta horretan ari gara. Gure uretan duten garrantzia zehaztuz.

LINK

Esperimentua: pHaren kalibrazioa (euskaraz)

Eider Nuñez Viadero, Biofisika Institutua, UPV-EHU, CSIC

Esperimentuaren deskribapena: pHa ur disoluzio baten azidotasuna neurtzeko eskala da. pH-a kontrolatzea ezinbestekoa da esperimentu biokimikoak egiteko, zelulek, pH espezifiko bat izan behar dutelako bizirik mantentzeko. Guk, aza gorriaren zukua erabilia, etxean aurkitu dezakegun sustantzia ezberdinen pH-a neurtuko dugu (lixiba, bikarbonatoa, ozpina, limoi-zukua…). Aza gorria, antozianina izeneko sustantzia bat dauka, pHarekiko oso sentikoarra dena, pHaren arabera kolorez aldatzen baitu.

LINK

Esperimentu termikoak (euskaraz)

Ana Picallo-Perez, Ingeniaritza Eskola, EHU (Bizilabe –Elhuyar-)

Errekuntzaren fenomeno termikoak eta termodinamikaren oinarrizko kontzeptuak islatzen dituzten esperimentuak.

LINK

Nahitaezkoa da une bakoitzean indarrean dauden babes- eta higiene- neurriak betetzea. Neurri horiek www.bilbaokultura.eus webgunean daude jasota. Nahitaezkoa da maskara erabiltzea ikuskizun osoan.

Copyright © 2018 Kultura Barrutik. Eskubide guztiak gordeta.