Kultura Barrutik
Aurreinskripzioa
azaroak 9 - azaroak 30
Non?

II. SOLOKOETXE MAGIKOA

FAMILIAN MAGIAN HASTEKO IKASTAROA:

8 eta 14 urte arteko umeei eta eurekin joan nahi duten helduei zuzenduta.

Tailerrean magia jokoak egiteko sekretuak azalduko dira. Horrela, lehenengo jokoa egingo da, gero azaldu, bikoteka edo banaka entseguak egin eta, amaitzeko, gura dutenek, gainerakoen aurrean aurkeztu ahal izango dute, euren berbaldia, bromak edo xehetasunak gehituz. Ikastaroan magia baliabide errazak erabiliko dira, goma elastikoak, klipak, papera eta kartak, besteak beste.

IRAKASLEA: Asier Kidam
NOIZ: ostiralero, azaroaren 9, 16 eta 23an.
ORDUA: 18:00
NON: Solokoetxeko Institutuko liburutegian
IKASTAROAN IZENA EMATEKO: 2 €
TELEFONOZ: 010 / 944 010 010
AURREZ-AURREKOA: Solokoetxeko Kultur Elkartea, frente al Instituto (astelehenetik ostegunera 17:00 – 20:30)
IKASTAROAN IZENA EMATEKO AZKENENGO EGUNA: azaroaren 7a

ASIER KIDAM: “AROA ETA MIRARIAK – ARO Y MILAGROS”

Magia ikuskizuna 

“Aroa eta Mirariak – Aro y Milagros” familientzat den magia ikuskizun elebiduna freskoa eta dotorea da. Esperimentu benetan magiko honetan Asier Kidamek bere azken sormen-lanak erakutsiko dizkigu. Umoreak eta soinu-banda zaindu batek inguratuta, publikoak mirari txikiak bizitzeko aukera izango du: botere handiak dituen aro bat, ardi jostalariak… baita magia egiten duen pelutxe bat ere.

NOIZ: azaroak 30
ORDUA: 18:00
NON: Solokoetxe Institutua
SARRERA DOAN

Antolatzailea: Bilboko Udala – Kultura Saila
Laguntzailea: Solokoetxeko Nagusiak Elkartea

Copyright © 2018 Kultura Barrutik. Eskubide guztiak gordeta.