Kultura Barrutik
Noiz?
ekainak 21 - ekainak 23
Non?
Barrutia 04 - Begoña

Santutxu Kolorea

Santutxu kolorea ekainaren 21, 22 eta 23an ospatuko da Bilboko Santutxu auzoan. Santutxu kolorea jaialdiaren helburua da usadiozko folkolrea bultzatzea. Iaz, Folk Lorea programarekin, erraldoiak izan ziren gai nagusia, eta, aurten, berriz, dantzak.

Galiziako Asociación Cultura Tradicional Ramiras dantza-taldeak eta Bilboko Gaztedi Dantzari Taldeak parte hartuko dute.

Erraldoien dantzak ere izango du bere tartea asteburuan zehar, Sestaoko Birakari Erraldoien Konpartsa, Bermeoko KIETB erraldoien taldea, eta Maiurek Gaztediko Erraldoiak taldea arituko baitira.

Eta, programa osatuz, Gaztediko Gaiteroak eta Bilboko Gaiteroak ibiliko dira Santutxuko kaleak girotzen.

Egitaraua Deskargatu

DANTZA-TALDEAK

ASOCIACIÓN REBULIR CULTURA TRADICIONAL RAMIRAS

Elkarteak Ramiras herrian du egoitza (Ourense), eta bere ardatz nagusia Galiziako usadiozko kultura da, honako hauek hartzen dituena, besteak beste: dantza, kantua, musika, gastronomia edota festak. Elkartea 2005/2006 ikasturtean sortu zen, Senda Folklore Taldearekin, Ramirasko gaita bandarekin eta Ramirasko dantza-eskolarekin batera.

Ordutik, elkarteak hainbat jaialditan parte hartu izan du, nahiz autonomia-erkidegoko jaialdietan, nahiz estatuko edo nazioarteko jaialdietan. 2018an, “Xavier Prado Lameiro” saria jaso zuen, galiziar kultura berreskuratzen, zabaltzen eta haren balioa agerian jartzen egindako lanarengatik.

GAZTEDI DANTZARI TALDEA

Gaztedi Dantzari Taldea Santutxun sortu zen, 1951ean; Bilboko taldeen artean antzinakoena da, eta Bizkaian ere antzinakoenetarik. Gaur den egunean, 68 urteko historia duelarik, lanean ari da oraindik ere euskal folklorearen arloan, dantzak berreskuratuz eta agerira ekarriz, musika sendoagotuz eta ikertuz eta beste arlo asko lantzen.

Joan deneko urteotan, Gaztedi Dantzari Taldeak jarduera asko gauzatu ditu folklorea sustatzearren. Horren froga dira, besteak beste, 1994an eskaini zuten lehen Maskarada osoa (lehena izan baitzen Hego Euskal Herrian), edo antolatu izan dituzten era bateko eta besteko urteurrenak (azkena 2016an).

MUSIKA-TALDEAK

BILBOKO GAITEROAK

Kultur elkarte hau 1987an sortu zen, eta Bilbon du egoitza. Taldea osatzen zutenak musika-folklorearen arlo batzuetan eta besteetan arituak ziren lehenago, eta haietan gauzatzen zituzten jardueren ondotik sortu zen.

Geroztik, etengabe jardun dira gaita sustatzen, eta gaita-jotzaileentzako eskolak eman izan dituzte hango eta hemengo herrietan.

Halaber, hainbat ikuskizun antolatu izan dituzte, hala nola “Jalgi Hadi Dantzara”, Kukubiltxo antzerki- eta animazio-taldearekin batera; Euskal Herri osoan zehar eman zuten, bai eta Katalunian edo Zamoran ere, besteak beste.

Argitaratutako lanen artean, nabarmentzekoak dira argitaratutako disko hauek: “Aste Nagusia 25 urte” eta “Julián Romano 100 urte”.

GAZTEDIKO GAITEROAK

Gaztedi Dantzari Taldeko gaita-jotzaileen musika-taldea da, Santutxun duena egoitza, Bilbon. Taldeak, bere dantza-saileko taldearen emanaldiez gain, hainbat kultur ekitalditan parte hartzen du:

Nabarmentzekoak dira erraldoien kale-jirak, konpartsa ugari laguntzen dituztela Euskal Herrian zehar, baina, horrez gain, Mairuek Gaztediko Erraldoien banda ofiziala ere badira.

Kale-animazioan duten presentzia ere nabarmena da, hango eta hemengo herrietan ematen dituzten dianak, batez ere.

ERRALDOI TALDEAK

BIRAKARI ERRALDOIEN KONPARTSA

Sestaon sortu zen, eta udalerriko erraldoien konpartsa da. Gaur den egunean, 4 erraldoi dauzkate: itsasgizon bat (Bartolo), sardina saltzaile bat (Maritxu), olagizon bat (Martin) eta eskarabillera bat (Felisa)

Konpartsak, bestalde, hainbat kale-jiratan parte hartu izan du, bere herrian ez ezik, baita Euskal Herriko hango eta hemengo herrietan ere. Gainera, hainbat dantza-ikuskizunetan parte hartu izan du, era bateko eta besteko musika-talde eta elkarteekin.

KIETB ERRALDOIEN TALDEA (BERMEO)

Erraldoi berezien taldea. Bermeon dute jatorria, eta 4 erraldoik osatzen dute. Parte hartuko duten gainerako erraldoien aldean, talde honetakoak txikiagoak dira, zeren eta 8 eta 13 urte arteko gaztetxoek dantzarazten baitituzte.

Gazteagoek dantzaraz ditzaten eginak daudenez, lagundu egiten dute zaletasun hau gazteenen artean sustatzen, eta bermatu egiten dute, berebat, belaunaldi batzuen eta besteen artean jarraitasuna izan dadin.

MAIRUEK GAZTEDIKO ERRALDOIAK

Kukubiltxok egin zituen, 1993an, eta herri xeheko hainbat pertsonaia irudikatzen dituzte: Aittitte Matsorri (Begoñako baserritar dotorea), Areatzako Jostune (Areatzan batu ohi ziren jostun emakumeen irudia), Kargerue (itsasadarreko kaietako zamaketari emakumea) eta Angulerue (garai batean itsasadarrean angulak hartzen zituen pertsonaia, …dagoeneko desagertuta daude angulak). Pertsonaia horiekin batera, badira bi buru-handi (Unamuno eta Arrupe aita), eta beste bi zaldiko (zaldiko bat mikeletea, eta beste bat karlista). Guztira, 8 dira taldea osatzen dute figurak.

Gaztedi Dantzari Taldeak 2017ko ekainaren 10ean eskuratu zituen pertsonaia horiek, eta, horrela, aukera eman zuen erraldoi-eramaileen beste belaunaldi batek ere jarraipena eman ziezaioen usadioari.

Uztailaren 21a, barikua. ERROMERIA EGUNA

18:30 Kalejira, Gaztediko Txistulariak taldearekin Santutxuko kaleetan zehar.

19:30 Dantzakide taldearen erromeria Karmelo plazan, Gaztediko musikarien parte hartzearekin.

 

Uztailaren 22a, zapatua. DANTZA TALDEEN EGUNA.

12:00 Galiziako Asociación Rebulir Tradicional Ramiras elkartearen eta Bilboko Gaztedi Dantzari Taldearen desfilea Santutxuko kaleetan zehar.

19:00 Galiziako Asociación Rebulir Tradicional Ramiras elkartearen eta Bilboko Gaztedi Dantzari Taldearen emanaldia Karmelo plazan.

 

Uztailaren 23a, domeka. ERRALDOIEN EGUNA.

10:00 Diana Gaztediko Gaiteroak eta Bilboko Gaiteroak taldeen eskutik Santutxuko kaleetan zehar.

11:30 Sestaoko Birakari Erraldoien Konpartsako erraldoiei harrera egitea.
Bermeoko KIETB erraldoien taldeak eta Mairuek Gaztediko Erraldoiak Karmelo plazan.

12:00 Kalejira Santutxuko kaleetan zehar. Ibilbidea: Karmelo plaza, Karmelo kalea, Ricardo Bastida arkitektoaren plaza, Errosario Santuaren kalea, Particular Allende kalea, Albacete kalea, Iturriaga kalea, Arsuaga kalea, Karmelo kalea, Karmelo plaza.

14:00 Azken dantza Karmelo plazan.

Copyright © 2018 Kultura Barrutik. Eskubide guztiak gordeta.