Kultura Barrutik
Noiz?
irailak 8 - irailak 29
Non?
Barrutia 05 - Ibaiondo

Aurreinskripzioa egiteko epea: uztailaren 16tik abuztuaren 16ra arte. Aurreinskripzioa epe horretan egiteko, Udalaren web orriko (www.bilbao.eus) galdera-sorta bete behar da. edo 010 telefonora deitu

Kostua:

  • Prezio arrunta: 25 euro.

  • Langabetuak, erretirodunak eta ikasleak: 15 euro.

  • Oinarrizko Errenta jasotzen dutenentzat: 10 euro.

Flamenkoaren 13. Jardunaldiak

Izen-ematea

Dantza I (hasiera)

Irailak 3,4 eta 5. 19:00 – 21:00

MARTA PAMPA

Dantza flamenkoa apenas ezagutzen duten baina oinarrizko mugimenduak eta gakoak ikasi nahi dituzten pertsonentzat da tailer hau.


Dantza II (tartekoa)

Irailak 10, 11 eta 12. 19:00 – 21:00

ÁNGELA CARBAJO

Tailer hau gorputzaren atalen mugimenduen koordinazioa hobetzeko eta dantza flamenkoaren konpasaren funtsezko kontzeptuak finkatzeko da.


Dantza III (aurreratua)

Irailak 13 eta 14. 19:00 – 21:00
Irailak 15. 11:30 – 13:30

ÁNGELA CARBAJO

Nazioarteko artista bikain honek besoen, eskuen eta zapaten lanaren bidez, flamenkoaren osagairik aurreratuenak erakutsiko dizkigu: teknika eta koreografia.


Txaloak eta erritmoa (hasiera)

Irailak 10,11 eta 12. 19:00 – 21:00

ANDER SÁNCHEZ

Flamenkoaren eredu erritmiko nagusian gida sendoa eskainiko du tailerrak, kajoiaren, txaloen eta gorputz-hizkuntzaren bidez.


Txaloak eta erritmoa II (tartekoa)

Irailak 17,18 eta 19. 19:00 a 21:00

DARÍO GIL CAMPOS

Tailer honen bidez, konpas flamenkoa ezagutu eta gozatu ahal izango da, musika honen gainerako elementuekin (kantea, dantza eta gitarra) duen lotura ulertuta.


Txaloak eta erritmoa III (aurreratua)

Irailak 24, 25 eta 26. 19:00 – 21:00

OSCAR JAREÑO

Diziplina anitzeko artista honek saioetan palu flamenkoetako bizipenak transmititu nahi ditu, batetik, konpasaren pertzepzioaren eta jarraipenaren bitartez eta, bestetik, gorputz-elementuen eta perkusio txikien erabileraren bidez. Hori guztia hauek uztartuz: batetik, zorroztasun teknikoa eta, bestetik, konpasaren magian adierazten den eta flamenkoak bere-berea duen jolas-izaera.


Gitarra I (hasiera)

Irailak 6 eta 7. 19:00 – 21:00
Irailak 8. 11:30 – 13:30

ENRIQUE BORJA ‘EL VACA’

Tailerrera joandako pertsonak hari flamenkoen mundura eta kanteari egiten zaion akonpainamendura hurbildu ahalko dira, gitarra flamenkoaren benetako izaera deskubritzeko eta ulertzeko.


Gitarra II (aurreratua)

Irailak 6 eta 7. 19:00 – 21:00
Irailak 8. 11:30 – 13:30

ANTONIO LEÓN

Kantauri aldeko gitarra-jotzaile iaio honek, gitarra flamenkoaren arloan, bai akonpainamenduan edo bakarlari moduan duen esperientzia eta ezagupenak eskainiko dizkigu, ariketa tekniko, erremate eta faltseteen bidez.


Kantea

Irailak 13 eta 14. 19:00 – 21:00
Irailak 15. 11:30 – 13:30

MIGUEL JIMÉNEZ JIMÉNEZ

Artista jaio honek kante flamenkoaren mundura hurbiltzen eta arakatzen lagunduko digu, funtsezko baliabideak eta teknikak ezagutzeko eta akonpainamenduko gitarrarekin duen lotura esploratzeko.

Tailer guztiak San Frantziskoko Udaltegian emango dira. Izena emateko epea abuztuaren 16an amaituko da (egun hori barne). Hala ere, epea amaitutakoan lekuak hutsik geratzen badira, eskariak iritsi ahala betetzen joango dira lekuok, tailer bakoitzeko plaza-kopurua bete arte. Horretarako, cultura@bilbao.eus helbidera mezu elektronikoa bidali behar da eta eskakizunari ematen zaion erantzunak dioena egin.

1.- Espezialitate bakoitzeko hiru eguneko (6 ordu) tailer bakoitzaren kostua:

  • Prezio arrunta: 25 euro.
  • Langabetuak, erretirodunak eta ikasleak: 15 euro.
  • Oinarrizko Errenta jasotzen dutenentzat: 10 euro.

2.- Aurreinskripzioa egiteko epea uztailaren 16an, astelehenean, hasi eta abuztuaren 16ean, ostegunean (egun hau barne), amaituko da. Aurreinskripzioa epe horretan egiteko, Udalaren web orriko (www.bilbao.eus) galdera-sorta bete behar da edo 010 telefonora deitu. Interesdunek gehienez bi tailerretan bakarrik egin ahal dute aurreinskripzioa.

3.- Plaza-kopuruak (15 tailer bakoitzeko, dantza tailerretan izan ezik, horietan 10 plaza izango dira) baino aurreinskripzio gehiago badago, zozketa egingo da abuztuaren 23ean, ostegunean, 12:00etan San Frantziskoko Udaltegian. Zozketak zehaztuko ditu tailerra egiteko aukeratuak eta beste guztiak itxaron zerrendan geratuko dira hutsik gera daitezkeen plazak betetzeko.

Plazak banatzeko orduan lehentasuna izango dute 5. Barrutian (Ibaiondo) eta Bilboko beste barrutietan erroldatutakoek. Ikastaroan onartutakoen zerrendak eta itxaron-zerrenda ikusgai jarriko dira San Frantziskoko Udaltegian eta Udalaren web orrian (www.bilbao.eus) abuztuaren 27an (astelehenean), 13:00etan, hasita.

4.-Matrikularen zenbatekoaren diru-sarrera ez da egingo eta inskripzioa ez da formalizatuko harik eta jakinarazpena egin arte posta elektronikoaren bidez (edo telefonoz, mezu elektronikoaren bidez ezin bada), aurreinskripziorako epea amaitutakoan.

Gainera, bi eguneko epea emango da ikastaroaren zenbatekoaren diru-sarrera egiteko. Diru-sarrera egin ezean, matrikula formalizatu gabe utzi eta plaza libre geratuko da.

5.- Izena emateko epea amaitutakoan lekuak hutsik geratzen badira, eskariak iritsi ahala betetzen joango dira lekuok, tailer bakoitzeko plaza-kopurua bete arte. Horretarako, cultura@bilbao.eus helbidera mezu elektronikoa bidali behar da eta eskakizunari ematen zaion erantzunak dioena egin.

6.-Tailerrak bertan behera utzi ahal izango dira, jende nahikorik ez badago. Horrela gertatuz gero, jakinarazi egingo zaie interesdunei. Matrikula egin ondoren, ikastaroa edo tailerra bertan behera geratzen denean baino ez da itzuliko dirua.

Copyright © 2018 Kultura Barrutik. Eskubide guztiak gordeta.