Kultura Barrutik
Noiz?
urtarrilak 14 - martxoak 29
Non?
Barrutia 01 - Deustu, Barrutia 02 - Uribarri, Barrutia 03 - Otxarkoaga/Txurdinaga, Barrutia 04 - Begoña, Barrutia 05 - Ibaiondo, Barrutia 06 - Abando, Barrutia 07 - Errekalde

Expodistrito

EXPODISTRITO, Bilboko Udaleko Kultura eta Sailaren ekimena da, eta bere helburua artea hiribilduko barruti guztietara eramatea eta hainbat artistaren lana ezagutaraztea da, Bilboko Barrutietako Udaltegietan eskaintzen den aldi baterako erakusketa zikloaren zehar bidez.

Deskargatu Egitaraua

Margolaritza

LUCIA HIGUERAS. “Veleidades”

  • URTARRILAREN 14tik 30era arte  Udaltegia: SAN INAZIO
  • OTSAILAREN 1etik 14ra arte  Udaltegia: CASTAÑOS
  • OTSAILAREN 18tik 28ra arte  Udaltegia: OTXARKOAGA
  • MARTXOAREN 4tik 14ra arte  Udaltegia: BEGOÑA
  • MARTXOAREN 18tik 29ra arte  Udaltegia: LA BOLSA

Argazkigintza 

SARA DE DIEGO FLORES

  • URTARRILAREN 14tik 30era arte  Udaltegia: CASTAÑOS
  • OTSAILAREN 1etik 14ra arte  Udaltegia: ABANDO (Elcano 20)
  • OTSAILAREN 18tik 28ra arte  Udaltegia: BEGOÑA
  • MARTXOAREN 4tik 14ra arte  Udaltegia: SAN FRANTZISKO
  • MARTXOAREN 18tik 29ra arte  Udaltegia: ERREKALDE

Margolaritza 

FUENSANTA RUIZ URIEN

  • URTARRILAREN 14tik 30era arte Udaltegia: ABANDO (Elcano 20)
  • OTSAILAREN 1etik 14ra arte  Udaltegia: BEGOÑA
  • OTSAILAREN 18tik 28ra arte  Udaltegia: SAN INAZIO
  • MARTXOAREN 4tik 14ra arte  Udaltegia: OTXARKOAGA
  • MARTXOAREN 18tik 29ra arte  Udaltegia: SAN FRANTZISKO

Margolaritza 

DANIEL FERNÁNDEZ URIARTE

  • URTARRILAREN 14tik 30era arte  Udaltegia: LA BOLSA
  • OTSAILAREN 1etik 14ra arte  Udaltegia: SAN INAZIO
  • OTSAILAREN 18tik 28ra arte  Udaltegia: CASTAÑOS
  • MARTXOAREN 4tik 14ra arte  Udaltegia: ERREKALDE
  • MARTXOAREN 18tik 29ra arte  Udaltegia: BEGOÑA

Margolaritza 

BEGOÑA ASPURU SOLOAGA

  • URTARRILAREN 14tik 30era arte Udaltegia: OTXARKOAGA
  • OTSAILAREN 1etik 14ra arte  Udaltegia: ERREKALDE
  • OTSAILAREN 18tik 28ra arte  Udaltegia: LA BOLSA
  • MARTXOAREN 4tik 14ra arte  Udaltegia: CASTAÑOS
  • MARTXOAREN 18tik 29ra arte  Udaltegia: SAN INAZIO

Margolaritza 

MOISES GUTIEZ NOZAL

  • URTARRILAREN 14tik 30era arte Udaltegia: BEGOÑA
  • OTSAILAREN 1etik 14ra arte  Udaltegia: SAN FRANTZISKO
  • OTSAILAREN 18tik 28ra arte  Udaltegia: ABANDO (Elcano 20)
  • MARTXOAREN 4tik 14ra arte  Udaltegia: SAN INAZIO
  • MARTXOAREN 18tik 29ra arte  Udaltegia: CASTAÑOS

LUCIA HIGUERAS

Delineatzailea, grina bitan; hau da, marrazkigintzan eta margogintzan, prestakuntza akademikoa eta prestakuntza autodidakta izan dituena.
Margogintzan adar eta arlo guztiak jorratzea gustukoa izan du, baina olio-pinturekin geratzen da. Olioa, bere ustez, lasaia, poztasun-iturria eta, batzuetan, harrigarria da. Errealismoa aukeratu du eta gairik gogokoena erretratua du.

http://luciahigueras.blogspot.com


SARA DE DIEGO FLORES

Arte Ederretan lizentziatua, Argazkigintza Artistikoko goi-mailako teknikaria eta arteterapeuta.

Haren lanean gorputzak presentzia handia du eta hori haren lanen erakusketan ikus dezakegun zerbait da. Gorputz biluziak, bat egin eta ametsezko paisaiak sortzen dituztenak, ikusiko ditugu. Gorputz horiek eredu bitarretik ihes egiten dute intersexualitatearen gaiaz aritzeko; gorputzek, besteak beste, bakardadeaz, nortasun pertsonalaz eta ekaitz pertsonalaz hitz egiten digute.


FUENSANTA RUIZ URIEN

Nire margo-lanetan neure inguruko lekuak jasotzen ditut, hiri-paisaiak, itsas paisaiak, natur paisaiak. Instant iragankorrak, denboran geldi-geldi, pigmentu artean harrapatuak; eta horrelaxe geratuko dira, aldaezin eta ezin ahaztuzko bihurtuak. Izugarri liluratzen nau margolanaren eta haren ikuslearen arteko elkarrizketa bat, kolorearen eta errealitatearen artekoa, sortzeak. Azkenean, beharbada, gelditzen den gauza bakarra da margotzea gustukoa dudala. Pintzelen artean nire buruak atsedena hartzen du.


DANIEL FERNÁNDEZ URIARTE

Oroitzen naiz txikitan nire eskuetara heltzen zen guztia zirriborratu egiten nuela. Orain, erretiroa hartu ondoren, etapa berantiar honetan, bultzada adierazkorra ostera ere piztu da nigan. Materialak eta euskarri ezberdinak esploratuz oso ondo pasatzen dut, aspaldian segitzen jakin ez nuen edo segitu ezin izan nuen bidea aurkitzeko ahaleginak egiten jarraitzen dut. Azken lau urteotan garatu eta oraindik amaitu ez diren bilaketa eta esplorazio horien emaitza nabari-nabaria da lan hau.


BEGOÑA ASPURU SOLOAGA

Margolan hauetan barraskiloak, Bilboko itsasadarra eta giza irudia aurkezten dizkizuet; giza irudia eraikinekin nahastuta. Hori guztia olio-lanetan, bidaien eta errealitatea ikusteko molde jakin baten fruitu. Arkatzez eta errotuladorez egindako marrazkiak eta zinta itsagarria erabiliz sortutako gure collagea ere aurkezten dizuet. Bat-bateko formak, trazuak, denbora-pasak dira.

Zuek erakusketan ondo pasatzea itxaroten dut.

 


MOISES GUTIEZ NOZAL

Gaztetatik izan zuen pintura, musika eta naturarako joera, baina orain 10 urte erretiroa hartu zuenean pinturari ekin zion buru-belarri. Antzezaleak artisten kolektiboan hartzen du parte.
Oraingo honetan, bere obra eta bere anaia Salvadorren lanen bat erakutsiko dizkigu.

1. BARRUTIA

  • Udaltegia: SAN INAZIO – IBARREKOLANDA
    Errondoko, 2

2. BARRUTIA

  • Udaltegia: CASTAÑOS
    Castaños, 11

3. BARRUTIA

  • Udaltegia: OTXARKOAGA
    Pau Casals, 19

4. BARRUTIA

  • Udaltegia: BEGOÑA
    Circo Amateur Club Deportivo, 2

5. BARRUTIA

  • Udaltegia: SAN FRANTZISKO
    Mariaren Bihotza plaza
  • Udaltegia: LA BOLSA
    Pelota, 10

6. BARRUTIA

  • Udaltegia: ABANDO
    Elcano, 20

7. BARRUTIA

  • Udaltegia: ERREKALDE
    Altube zeharkalea, 6

Copyright © 2018 Kultura Barrutik. Eskubide guztiak gordeta.