Noiz? |
---|
abenduak 10 - apirilak 11 |
Non? |
---|
Barrutia 01 - Deustu, Barrutia 02 - Uribarri, Barrutia 03 - Otxarkoaga/Txurdinaga, Barrutia 04 - Begoña, Barrutia 05 - Ibaiondo, Barrutia 06 - Abando, Barrutia 07 - Errekalde |
Doako sarrera.
Noiz? |
---|
abenduak 10 - apirilak 11 |
Non? |
---|
Barrutia 01 - Deustu, Barrutia 02 - Uribarri, Barrutia 03 - Otxarkoaga/Txurdinaga, Barrutia 04 - Begoña, Barrutia 05 - Ibaiondo, Barrutia 06 - Abando, Barrutia 07 - Errekalde |
Doako sarrera.
EXPODISTRITO 2024
Bisita gidatua José Luis Agredarekin
Urtarrilak 10, 20:30ean
Udaltegia “La Bolsa”
Bilboko Zinemaldi Fantastikoak, FANT BIlbaok, 30. urteurrenean, ROBOT DREAMS filmaren sorkuntza-prozesuari eskainitako erakusketa bat, filmaren arte-zuzendari José Luis Agreda sevillarrak komisariatua; ibilbide bat Pablo Bergerrek zuzendutako eta Sara Varon ilustratzaile iparramerikarraren nobela grafiko homonimoan inspiratutako animazioko harribitxi honen sorkuntza-faseetan zehar.
Zinemako animazioaren eta, bereziki, Robot Dreams filmaren mundu liluragarriaren zirrikituak ezagutzera emateko erakusketa bat.
Argazkigintza
“Argazki proiektu hau Anantapurren egindako egonaldiaren emaitza da. Andreen aldeko omenaldia izatea du helburu, euren buruak ahaldundu eta munduan dagokien tokia betetzeko borrokatzen diren andreen aldeko omenaldia. Zortea eta pribilegioa da emakume horiek ezagutu izana, argazkiak atera ahal izatea. Eta haiekin aldatu”.
Argazkigintza
Bisita gidatua Juan Armentiarekin
Urtarrilak 16, 19:00h
Abando Udaltegian
Zuri-beltzeko eta koloreetako argazki-erakusketa. Argazkiok kirol paraolinpikoa eta Tokioko kaleak erakusten dituzte 2020+1eko Jokoetan, pandemia garaiko egoera zailean.
Olio-pintura eta marketeria
“Aita-alaba bi gara, sortzearen atsegina betidanik konpartitu dugunak. Nire aitaren pasioa zura da. 88 urte dituela, baserrien, ermiten, elizen eta Bizkaia Zubiaren maketak egiten jarraitzen du. Nire aldetik, pinturak bizi nau. Bizkaiko paisaiak, lekuak eta txokoak margotzea gustatzen zait, bereziki Bilbokoak”.
Margoa
Iñaki Ortiz “Orviot” margolari bilbotarrak bere azken obrak aurkezten dizkigu, margo akrilikoz eginak. Haietan, kolore-orbainak dira protagonista, behatzailearen begiradan konbinatuz eta kode esanguratsuak eratuz, zeintzuetan espazioa eta sakontasuna erakusten dizkigun argia islatuta ikusten baitugu. Bere estilo inpresionista espresiboarekin eta pintzelada intentsuarekin, eguneroko eta gertuko paisaiak, naturalak eta urbanoak, definitzen ditu. Harrapatutako momentuaren berezitasunaren argi apartekoa antzematen du.
Argazkigintza
Lan hau zenbait ikastetxe eta unibertsitatetako ikasleek egindako argazki-lehiaketa baten barruan kokatzen da. Erakusketa genero-berdintasunari buruzkoa eta indarkeria matxisten kontrako borrokari buruzkoa da. Aurretik, Zenbatu antzerki komunitarioko taldeak antzeztutako “¿Quién manda aquí?” izeneko antzezlana.
Margoa
Artista honen obrak erakusten digun bildumak elkarreragin sakona dauka naturarekin eta haren elementuekin. Alde espirituala, indarra, kolorea eta poesia batzen ditu, sormen handiz. Elementu natural eta bizigabeen joko bat erakusten du, eta egileak bizia ematen die.
Testu eta margolanak – emakumeen aurkako indarkeria sinbolikoak
Bisita gidatua Josune Arangurenekin
Martxoak 7, 18:00etan
Abandoko Udaltegian
Bizipen eta gogoeta pertsonaletan oinarrituta, Josunek loturak ezartzen ditu bere testu eta margolanen artean, emakumeek hainbat esparru eta egoeratan jasaten ditugun indarkeria sinbolikoak ilustratuz: lanean, amatasunean, gorputz ez-arauemaile bat izatean, lehiakortasun-eredu baten inposaketapean… eta abar.
Marrazkiak eta testuak
Bisita gidatua José Fernández de la Sotarekin
Martxoak Xan, XX:00etan
Abandoko Udaltegian
Blas de Otero Fundazioak eskatuta, Pablo Gallo artistak egin dituen 62 marrazki originalen bidez, poeta bilbotar handiaren bizi- eta literatura-ibilbidea jarraitzen du erakusketak. José Fernández de la Sotak idatzitako gidoiarekin, “gehiengo handiari” mintzo zitzaion poetaren espirituarengana hurbilduko gara.