Kultura Barrutik
Noiz?
maiatzak 1 - irailak 27
Non?
Barrutia 01 - Deustu, Barrutia 02 - Uribarri, Barrutia 03 - Otxarkoaga/Txurdinaga, Barrutia 04 - Begoña, Barrutia 05 - Ibaiondo, Barrutia 06 - Abando, Barrutia 07 - Errekalde, Barrutia 08 – Basurtu/Zorrotza

Eszena Kalera

Egitaraua Deskargatu

ETXEA / CASA / HOME
Aimar y Cia (45′)

Argazkia AIMAR & CIA Eszena Kalera 2018Gizaki guztiok behar dugu geure sentituko dugun eta geure egingo dugun espazio bat, etxe bat. Etxea / Casa / Home ikuskizuneko protagonista pertsonaia bitxia da, bere mamuei aurre egin behar diena bere habia eraikitzeko hazkunde pertsonaleko bidaian. Hutsetik hastea, sustraiak botatzea, errealitate berriak aurkitzea, beste ingurune batera moldatzea. Nostalgia, euforia, berotasuna eta bestelako sentimenduak. Etxearen eta nortasunaren kontzeptuak eskutik lotuta, clownaren eta masta txinatarraren teknikak abiapuntu izanik. Omenaldia harrerako etxeari.

Auzoa Lekua Data Ordua
Uretamendi Plaza Maiatzak 25 18:00
Errekalde Plaza Ekainak 2 19:45
San Inazio Plaza del Barco Ekainak 23 20:00
Abusu – La Peña Plaza Campa Ibaizabal Ekainak 24 19:00

PAC-MAN DANTZ
Ameztu Produkzioak (60′)

Argazkia AMEZTU PRODUKZIOAK Eszena Kalera 2018Txema Forok PAC-MAN bideojoko famatuan parte hartuko du. Baina joko hau nahiko berezia da, izan ere, bolatxoak jateko dantzan egin behar da! Eskerrak dantza-proba guztiak pasatzeko DJ Casetteren laguntza duela, munduko DJrik martxosoena!

 

Auzoa Lekua Data Ordua
San Adrian Frontoia Ekainak 9 13:00

MISTER BLANCOREN MISTERIOAK
David Blanco (60′)

Argazkia DAVID BLANCO Eszena Kalera 2018Sketchen bitartez osatutako antzeztutako magiaren ikuskizuna. Bere lotura misterio ezberdinak izango dira, bakoitzak bere helburuarekin: sorpresa sortzea, gertatuko den itxaropena, edertasuna… Sketch bakoitza zentzumenen bitartez emozio sortzeko burututa dago –ikusmena, entzumena, ukimena…- irudimenera heldu arte. Hori guztia zentzumen garrantzitsuena ahaztu barik: umore zentzua.

Auzoa Lekua Data Ordua
Txurdinaga Garai lorategia parkea Maiatzak 26 12:00

LA FAMIGLIA TORONBOLE
Dramagia Y Toni La Sal  (60′)

Argazkia DRAMAGIA Y TONI LA SAL Eszena Kalera 2018Tonino Toronbole txotxongilolaririk handiena, Damiano Toronbole nazioarteko magoa eta, zerutik, “la Mamma”. Orain lehen aldiz hirurok batera kale ikuskizun berezian. “Di la Italia” etorri da LA FAMIGLIA TORONBOLE, nazioarteko girabiran. Orain bere paregabeko umorea gozatu ahal dugu. Hau da benetako antzerki ibiltaria, magia eta txotxongiloz blai ikuskizun dibertigarria. Familia osoak barre eta ondo pasatzeko antzezlana.

Auzoa Lekua Data Ordua
Zurbaran Panera plaza Ekainak 17 13:00
San Adrián La Floresta parkea Ekainak 23 18:00

TXAPELA BURUAN ETA DANTZA MUNDUAN
Eidabe (60′)

Argazkia EIDABE Eszena Kalera 2018Txapela buruan eta dantza munduan! parrandarako gogoa zabaldu, jolaserako irudimena areagotu eta dantzatzeko grina sortzeko ikuskizun bizia. Herri bakoitzeko haur, gazte ta heldu dantzan jartzea du helburu. Herrialde eta estilo ezberdinetako dantzak ekarriko dituzte plazara, euskaldunok dantzan ez dakigula esaten duen horri, kontrakoa erakusteko. Txapela buruan ta mundua dantzan ezagutzeko egindako ibilbide honen ostean ea nork dioen euskaldunok dantzan ez dakigunik, beno edo, behintzat, saiatzen ez garenik.

Auzoa Lekua Data Ordua
Arangoiti Ikastetxea Maiatzak 12 17:30
Abando Casilda Iturrizar Parkea Maiatzak 26 18:30

PINK IMPACT
El Gran Rufus (45′)

Argazkia EL GRAN RUFUS Eszena Kalera 2018Nazioartean ospe handia eta salduenen zerrendetan kanta arrakastatsuak urteetan eduki ostean (hori esaten dute beraiek, behintzat), hementxe daude, varieté-artista bihurtuta, sekula ikusi gabea den euren lan berriarekin. Arrosa koloreko bizitza bat, beti agindu zigutena baina guk sinetsi ez. Hementxe dago ametsa, Pink Impact-ekin hegan egingo duzu… edo inpaktua egingo duzu.

Auzoa Lekua Data Ordua
Miribilla ADIF geltoki plaza Maiatzak 19 17:30
Zurbaranbarri Via vieja de Lezama Maiatzak 20 18:30
Abando Casilda Iturrizar parkea Maiatzak 25 18:00
Errekalde Plaza Ekainak 3 19:00
Masustegi Futbol zelaia Ekainak 16 18:00
Otxarkoaga Ugarte plaza Ekainak 17 12:30
Abusu – La Peña Plaza Campa Ibaizabal Ekainak 22 19:00

PRIMATIUM. “UN TROPIEZO EN LA CARRERA ESPACIAL”
El Mono Habitado  (60′)

Argazkia EL MONO HABITADO Eszena Kalera 2018Bi astronautak gidatutako bi izarrarteko ontzi kaletik dabiltza, oinezkoak aho zabalik uzten. Haien ibilbideak gurutzatu egiten dira, eta plaza batean elkar jotzen dute. Edozein trafiko istriputan bezala, aseguruaren paperak bete behar dituzte. Eztabaidan hasten dira, elkar ulertu nahian baina, orduan, kaskoak kentzen dituzte eta egoerak ezusteko norabide bat hartzen du: bi primate dira, baina espezie desberdinekoak.

Auzoa Lekua Data Ordua
Abando Casilda Iturrizar parkea Maiatzak 26 13:00
Ibarrekolanda Benidorm kalea Maiatzak 26 19:00
Atxuri Enkarnazio plaza Ekainak 8 18:00
Bolueta Metroaren irteeran dagoen plaza Ekainak 22 18:30
Uribarri Eskolako Landa Irailak 24 17:30

ORDU MAGIKOA
Hodei Magoa (60′)

Argazkia HODEI MAGOA Eszena Kalera 2018Badator Hodei Magoa inork axolagabe utziko duen ikuskizuna aurkeztera. Erritmoa ez da geldituko, publikoa magoa bezain protagonista izango da eta uneoro magia eta umorea bateratu egingo dira. Hodei Magoak beti aurkezten digun landutako selekzio musikalak, bere presentzia eszenikoari batuta, ez du denbora utziko aspertzeko.

Auzoa Lekua Data Ordua
San Inazio Plaza del Barco Ekainak 23 17:00

FEMMES
Hortzmuga (60′)

Argazkia HORTZMUGA Eszena Kalera 2018Neoaktibista sozial bilakatu diren atso batzuen aldarrikapen-kantua da Femmes, aldarrikapen politikoki ezegokia; umorean oinarritua, bizi/borroka/protesta egiteko modu berri bilakatu baitute probokazioa. Kale-ikuskizun ibiltaria da, testurik gabea, eta kalean zein espazio publikoetan esku hartzeko pentsatua dago, publikoaren parte-hartze aktiboa bilatuz.

Auzoa Lekua Data Ordua
Zorrotza Azoka plaza Ekainak 8 18:30

VUELO 15/40
Jon Zabal (50′)

Argazkia JON ZABAL Eszena Kalera 201815 eta 40 hertzen artean. Hori da gure burmuineko uhinen frekuentzia esna gaudenean. Baina, zer gertatzen da ziklo horren abiadura azkartzen bada? Egoera horietan, gure sena zuhurrago dago. Denok entzun ditugu burua irakur dezaketen pertsonei buruzko istorioak, gaixotasun sendaezinetik osatzen diren pertsonei buruzko istorioak edo gorputza utzi eta arimarekin bakarrik bidaiatu dezaketen eremutarrei buruzko istorioak. Ikuskizun honetan, ikusleek bertatik bertara bizi ahal izango dituzte istorio horiek.

Auzoa Lekua Data Ordua
Txurdinaga Garai lorategia plaza Maiatzak 26 19:30

FAR WEST
Kantu Kolore (75′)

Argazkia KANTU KOLORE Arangoitiko Euskal Jaia 2017Abesti eta koreografia berriak, ohi bezala adin guztietako haurrak dantzan jarriko dutenak, eta helduei parte hartu eta familiako gaztetxoenekin batera gozatzeko aukera emango dutenak. Horretaz gain, Kantu Koloreren kantekin haurrek hainbat ikasgai landuko dituzte; adibidez koloreak, gorputzaren atalak, animaliak etabar, dantzatu eta primeran pasatzen duten bitartean.

Auzoa Lekua Data Ordua
Abando Indautxu kalea Maiatzak 5 18:30
Abando Casilda Iturrizar parkea Ekainak 1 20:00
Irala Eskurtze parkea Ekainak 13 18:30
Zorrotza Azoka plaza Ekainak 16 12:30
Olabeaga Udaltegia Ekainak 23 18:30

EL PUNTO DE LA i
Malicia Cia (50′)

Captura de pantalla 2018-04-17 a las 16.02.53Zirku eta antzerki-ikuskizuna, gizartearen arinkeriari buruzkoa. Sare sozialak eta hodei handi birtuala gure eguneroko bizimoduan sartzen dira eta azaleko gizaki bihurtzen gaitu. Irudiaren gehiegizko garrantzia, komunikazio hutsal neurriz gainekoa, gizon eta emakume pertormatikoa, gehiegizko informazioaren interferentzia agerian uzten ditu umore handiz antzezlan fisiko eta zirku-ikuskizun honek.

Auzoa Lekua Data Ordua
San Inazio Plaza del Barco Ekainak 23 18:30

NI PIES NI CABEZA
Nimú Cia (40′)

Gauklerfestival 17Hondakin, zaku zahar eta itxuraz eguneroko objektuen artean, Nimúren alegiazko mundua deskubrituko dugu. Istorio asko izkutatzen dituzten zapatak, familiei bero ematen dieten jakak,… eta horien artean pertsonaia ameslaria, alde batetik bestera izan zen iraganaren eta heltzen ari den orainaldiaren artean orekari eutsiz.

Auzoa Lekua Data Ordua
Santutxu Karmelo plaza Maiatzak 31 18:30
Abando Casilda Iturrizar parkea Ekainak 1 18:00
Errekalde Plaza Ekainak 3 18:00
Peñaskal La Vaguada Ekainak 23 20:30
Bilbo Zaharra Plaza Uztailak 21 13:00
Basurtu Geltoki bidea Uztailak 26 18:00
Arabella Plaza Irailak 16 12:00

A PAN Y AGUA
Nogusano Cia (45′)

Argazkia NOGUSANO CIA Eszena Kalera 2018Gigino Pastitxino abadeak bizi osoa eman du elizaren zerbitzura. Gizakia denez gero, gauren batean parranda egin du, ur bedeinkatuarekin garbitu ezin daitekeen ezer. Deusebiok, bere aldetik, egunero errepikatzen du erritual bera: ogitartekoa parkeko eserlekuan jatea. Deusebiok usoei jaten emateko beharra sentitzen du. Abadeak, ostera, erritual hori eteten du apur bakoitza bedeinkatzeko. Usoek zarratzen dute triangelua. Zer gertatuko da kanpaikadek mezatara deitzen dutenean?

Auzoa Lekua Data Ordua
Zorrotza Azoka plaza Maiatzak 4 19:30

TROSTAN
Oihulari Klown  (60′)

Argazkia OIHULARI KLOWN Eszena Kalera 2018Trosta hitzak “zaldiaren eta kidekoen ibileretako bat, urratsezkoaren eta lauoinkakoaren artekoa” esan nahi du euskaraz. Antzerkiko ikuskizun hau clown itxurakoa da, baina pailazo biek ez daramate sudurrik eta zaldiak direla uste dute. Hezkuntzari buruzko metafora bat. Proposamenaren oinarria interpreteek zaldien inguruan sentitzen duten pasioa eta ezagutza da, eta heziera naturalean daukaten interesa.

Auzoa Lekua Data Ordua
Altamira Frontoia Maiatzak 31 18:00
Zorrotza Frontoia Irailak 27 10:00

BOLI BILI BOLI
Pantzart Antzerkia (45′)

Argazkia PANTZART ANTZERKIA Eszena Kalera 2018Bilboko Pantzart konpainia, Tolosako Topic-aren laguntzarekin, Juan Kruz Igerabideren poema labur batzuetan, zuzeneko musikan, jolasean eta poesian oinarritutako ikuskizuna aurkeztuko du. Elena Bezanillak zuzentzen duen lanak protagonista bi dauzka: Nikaxita (Ainhoa Pineda) eta Grigo (Santi Sos). Istorioaren argumentua herriko koaderno zaharrean kokatzen da. Bertan marrazkiak, soinuak eta panpinak agertzen dira eta ikusleak era guztietako egoerekin liluratuko dira.

Auzoa Lekua Data Ordua
Zabala Constantino Tenorearen kalea Maiatzak 12 18:00

BALDIN BADA
Shakti Olaizola (45′)

Argazkia SHAKTI OLAIZOLAMargolari eta musikari baten erokeriak eta zentzugabekeriak ikusiko ditugu gertutik. Margolari bitxi honentzat margotzeko ekintza sinplea izugarrizko abentura izan daiteke. Aho zabalik utziko zaituen zirku, antzerki, musika eta pintura konbinazioa. Kontorsioa, akrobazia, dantza eta antzerkia bi pertsonaia samur hauen bihurrikeriak eta abenturak kontatzeko.

Auzoa Lekua Data Ordua
Elorrieta Plaza Maiatzak 1 18:00
Zorrotza Azoka plaza Maiatzak 4 19:30
Errekalde Plaza Uztailak 3 19:00

AMAMA LUTXIREKIN SALTSA PLAZA
Sudurkeriak (60′)

Argazkia SUDURKERIAK Amama Lutxirekin Saltsa Plaza Eszena Kalera 2018Etxeko guztiontzako dantza sesioa egingo digu amama Lutxi saltseroak. Nork esan du euskaldunok ez dakigula gerria mugitzen? Animatu zaitez ta egin salto plazara!

Auzoa Lekua Data Ordua
Matiko Uzturre plaza Ekainak 22 19:00

BINGO TXOUUU!
Sudurkeriak (45′)

Argazkia SUDURKERIAK Bingo Txouuu! Eszena Kalera 2018Gure lagun sudurgorriek Bingo parte-hartzaile eta umoretsu honetan jokalaria protagonista bilakatu eta hainbat sorpresa ekarriko dizkigute. Jaietan, lagunartean, sobremesa egiteko modu paregabea. Ez duzu inoiz horrelakorik topatu… bingo!

Auzoa Lekua Data Ordua
Matiko Plaza Moraza (trasera) Maiatzak 26 16:30

HATOR MAGIARA 
Tor Magoa (60′)

Argazkia TOR MAGOA Eszena Kalera 2018Hator magiara saioek magia familiarra hartzen dute beren baitan. 3 ikuskizun desberdin dira, haurren adinetara egokituak edota esperientzia errepikatu nahi duten horientzat. Familia osoak gozatzeko moduko emanaldiak dira: umorea eta parte hartzea magiaren eskutik doazen antzezpenak.

Auzoa Lekua Data Ordua
Indautxu Kalea Maiatzak 5 12:00
San Frantzisko Mariaren Bihotza plaza Maiatzak 19 13:00
Betolaza Plaza Irailak 9 12:00

SEFINÍ!
Trapu Zaharra (50′)

Argazkia TRAPU ZAHARRA Sefiní Eszena Kalera 2018Ez dira bi topmanta-saltzaile, ez. Ezta azoka txikiko bi saltzaile ere. Bi komiko dira, euren attrezzo guztia saltzen. Zergatia? Ez da asmatzen zaila…
Konpainia zahar bateko bi aktore beterano konpainia itxi beharrean daude, euren kontratuen prekarietatea dela eta. Euren material guztia saltzea izango da aitzakia euren ibilbide artistikoa errepasatzeko, malenkoniaren eta amorrazioaren artean eta, aldi berean, bizibidea ateratzeko azken proposamena aurkezteko: “Saltxi-autoa”. Estualditik gastronomiak baino ez dituela aterako konbentzituta, produktu original bat saltzeari ekin diote: saltxitxa gazi-gozoa. Haien asmoa da proiektu horrekin plazaz plaza joatea, eta euren ohiko ikusleen biharamuna arintzea.

Auzoa Lekua Data Ordua
Santutxu Karmelo plaza Maiatzak 17 18:30
Abando Casilda Iturrizar parkea Ekainak 2 13:00
Olabeaga Ermita Irailak 16 18:00

ETSITA
Trapu Zaharra (50′)

Argazkia TRAPU ZAHARRA Etsita Eszena Kalera 2018Hirurogei urte inguru duten senar emazte bikote batek ahal duen moduan bizi dira bere seme bakarrarekin (Koldo, 31 urte dituena), honek ez du inoiz lanik egin. Egoera honek bultzatzen ditu bere gurasoak kale gorrira beraien egoera salatzera. Ekintza honetan beraien arteko kontradikzioak azalduko dira bikotearen egoera hankaz gora ipiniz.

Auzoa Lekua Data Ordua
Castaños Funikularreko plaza Ekainak 3 12:30

MARRAKA TA MARRAKA
Txaloka Antzerki Taldea (60′)

Argazkia TXALOKA ANTZERKI TALDEA Eszena Kalera 2018Hiru ardik osatutako artaldeak ez dio eginbehar makala emango gure artzaiari. Bihurriak, lotsagabeak, jostalariak… urte osoa mendiko larretan eman ostean, herrira jaitsi dira dibertitzeko eta jolasteko gogoekin, herria hankaz gora jartzeko prest. Artzaiak herria zeharkatzea du helburu, baina uste baino zailagoa jarriko diote bere lana. Gure hiru arditxoek, ikusleen konplizitatea eta jolasteko grina bilatuko dute.

Auzoa Lekua Data Ordua
San Frantzisko Mariaren Bihotza plaza Maiatzak 12 12:00

IPERNUTIK NATORREN ARTISTA BAT NAIZ NI
Txan Magoa (60′)

Argazkia TXAN MAGOA Eszena Kalera 2018Adinak ematen dio eskarmentuarekin, harriduraz beteriko “txoua” ekartzen digu oraingo honetan, adin guztientzako ondo pasatzeko parada. Saio honetan, Txan magoak bere magia, umorea eta “filotxofia” erakusten digu. Berdintasunetik parte hartzea bultzatzen du modu batean edo bestean. Ongi etorriak izan zaitezte zirrararen erreinura!

Auzoa Lekua Data Ordua
Txurdinaga Garai lorategia plaza Maiatzak 18 19:30

TREN GELTOKIA
Zirika Zirkus (50′)

Argazkia ZIRIKA ZIRKUS Eszena Kalera 2018Hiru pertsonaia, oso bereziak eta oso desberdinak, tren geltoki magiko batean daude, baina itxaroten duten bitartean… Mona, balleteko dantzaria, bere bizitzako casting garrantzitsuenera doa. Tino, malabarista, sabeliztuna, munduko gizona, jakintsua, baina zer izango da orain? Pantxi entrenatzaile fisikoak masaje bat emango dizu edo dantzan irakatsiko dizu.

Auzoa Lekua Data Ordua
Txurdinaga Garai lorategia plaza Maiatzak 19 18:30
Abando Casilda Iturrizar parkea Ekainak 2 18:00
Basurtu Sabino Arana Ekainak 3 13:30

VADEMEKUM
Zirkozaurre  (50′)

Argazkia ZIRKOZAURRE Eszena Kalera 2018Pertsonaia bitxi bat liburutegi zahar batean. Bere magiaz eta asmazioetarako trebetasunaz blaitzen gaitu. Espazioa aldatu egiten da magiaren, akrobaziaren eta sorpresaren aitzakiarekin, domino-efektuaren truko polit batekin bukatzeko, eszenan agertu diren zenbait elementu erabilita.

Auzoa Lekua Data Ordua
Otxarkoaga Kepa Enbeita plaza Maiatzak 19 12:30

Copyright © 2018 Kultura Barrutik. Eskubide guztiak gordeta.